PATERNALISMORIK EZ DUGU BEHAR, BIKTIMISMORIK ERE EZ

  • "Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura" liburua kaleratu du literatur kritikari lasartearrak. Gurean emakumezko idazleek jasaten duten gutxiespena salatu eta Mariasun Landa eta Arantxa Urretabizkaiaren lanak aztertzen ditu liburuak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Anjel Apraiz bekari esker eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik eman da argitara lan hau. Baina nola sortu zen proiektua?
Iruditu zitzaidan euskal emakumeek idatzitako literatura ez zegoela aztertua eta irakurle naizen aldetik gogoa nuen gaia aztertzeko. Beka batek horretarako aukera ematen dizu. Ez da bakarrik dirua; zeure burua bortxatzen duzu epe jakin batean lan bat bukatzera. Neure buruari esan nion: "Beti kexuka gabiltza, emakumeen inguruan gutxi egiten dela; bada garaia ni ere horretan hasteko".Ezustekoa izan zen beka jasotzea eta ezustekoa ere lana entregatu eta berehala argitaratu izana. Gustatu egingo zitzaien.

Dirudienez jendeari ere gustatzen ari zaio. Oihartzun handia lortzen ari da liburua.
Harrituta nago harrerarekin. Beharbada, euskal gizartean dagoen behar baten sintoma izango da. Emakumezkoek idatzitako literatura orokorrean modan-edo dago, baina gurean oraindik atzera gaude. Harrituta nago, liburua aportazio apal bat bezala ikusten dudalako, hasiera puntu bat bezala, eta oraindik lan handia dagoelako egiteko.

Liburuaren lehen atalean kritika feministaren korronte ezberdinei errepasoa egin diezu. Hor idazketa femenino bat bereizteko joera garbia ikusten da, batetik. Baina, bestalde, Virginia Woolf eta Simone de Beauvoir-ek berezkotasun hori ukatu egin zuten. Euskal emakumeek idatziriko literatura aztertzean zein joera hartu beharko litzateke?
Nik ez dut sinesten metodologia espezifiko batean. Nik Mariasun Landa eta Arantxa Urretabizkaiaren lanak aztertu ditudanean, egun erabiltzen diren irizpide eta metodologia nagusien arabera egin dut. Besterik gabe. Ez dut sinesten emakumeek idatzitako literaturaren berezkotasunean. Sorkuntza androginoa da, Simone de Beauvoir edo Virginia Woolf-ek esan zuten bezala. Izan daitezke garai konkretu batzuetan ezaugarri berezi batzuk, baina ez derrigorrez. Eta euskal literaturaren kasuan gutxiago, oso desberdinak, oso anitzak baitira emakumeek idatzitako testuak. Euskal emakumezkoek idatzitakoarekin egin behar duguna da, irakurri, gozatu eta ezagutu. Eta askotan ez da aipatzen, ez da aztertzen, eta hori da nik salatu nahi izan dudana.

Euskal idazleen artean % 10,8 omen da emakumezkoa.
Argi dagoena da emakumeak ez direla inondik ere azaltzen euskal literaturaren historiatan, testu aipamenetan...

Testu liburuak aztertu dituzunean, garbi azaldu da hori.
Abiapuntua oso sinplea zen. Euskal literatura neurri handi batean eskolari esker bizi da. Orduan, testu liburuak aztertu eta ikusi nuen batzuetan aipatzen zela emakumerik, besteetan ezertxo ere ez. Eta aipamenik ez bada, ez da lan hori ezagutzen, ez da kuriositaterik pizten eta ez da irakurtzen. Emakumeek idatzitako literaturak ez ditu aukera berak.
Horrek ez du esan nahi nik nere irakurketak egileen sexuaren arabera aukeratzen ditudanik. Nik literatura ona nahi dut. Eta Marguerite Duras irakurtzen badut gustatzen zaidalako da, ez emakumea delako. Inondik ere. Eskatzen den gauza bakarra aukera berak izatea da.

Gutxiespenaren arrazoien artean promoziobideak aipatu dituzu.
Egun promozionatzen ez den testu bat ez da existitzen. Sariketek ez dute hainbesteko garrantziarik. Hemen garrantzia daukana komunikabideetan, kritika zirkuitutan, unibertsitatean, eskolan... azaltzea da. Hortik kanpo bazaude ez duzu zereginik.

Eta emakumeak kanpo al daude?
Hori ez dizu a priori inork onartuko 2000. urtean. Mundu guztiak esango dizu aukera berberak dituztela. Baina orduan, zergatik aztertzen dira hain gutxitan? Zergatik ez daude eskal literaturaren historiatan? Euskal literatura kanonizatu edo inportanteaz hitz egiten dugunean, hamar izen bota eta zergatik ez da emakumerik azaltzen?
Euskal kulturan botere kota batzuk daude. Eta emakumeari onartu zaio andereño izatea, irakasle izatea, kazetari izatea. Baina ez askotan idazle, editore edo euskaltzain izatea.

Literatur sariketen datuak ere azaldu dituzu lanean. Bitxia egiten da helduen sariketetan emakumea gutxiengoa dela ikustea eta haur eta gazteen sariketetan, Urruzuno lehiaketan, sarituen artean erdia baino gehiago emakumezkoak izatea. Zer esan nahi du horrek? Adin batetik aurrera idazteari utzi egiten diotela?
Hipotesi zehatz bat emateko ikusi beharko genuke 18 urtetik aurrera zenbat emakume aurkezten den lehiaketa hauetara, irabazleen datuak ezagutzen baititugu soilik. Baina, nire ustez erantzun absurduena adin batetik aurrera emakumezkoen kalitatea drastikoki jaisten dela pentsatzea litzateke. Logikoagoa da pentsatzea horrelakoetara gutxiago aurkezten direla, emakumeari beste karga batzuk eransten dizkiolako bizitzak heldutasunera iristean. Edo izan daiteke epaimahaiek emakumeen lanak kontuan hartzen ez dituztelako.
Garrantzitsua da ere ispilu gabezia. 18 urtetik aurrera idazten jarraitzeko motibazio handia behar duzu, ereduak. Autoestima handia behar duzu eta emakumezkoak oso exigenteak dira euren buruekin. Kosta egiten zaie liburu bat argitaratu eta idazle direla esatea.

Sariketen emaitzen irakurketa positiboago bat ere egin daiteke. Gazteen artean emakumezkoen nagusitasuna ikusirik ezin al daiteke pentsatu etorkizunean gauzak aldatu daitezkeela?
Hori espero dut. Espero dut zirkuitua normalizatuz joango dela. Momentu honetan ere badaude emakumezkoen lan onak hori justifikatu dezaketenak. Nobelaren kasuan hortxe daukazu Lourdes Oñederraren "Eta emakumeari sugeak esan zion". Oso ona da. Olerkian hor dira Miren Agur Meaberenak, Aurelia Arkotxarenak, Itxaro Bordarenak, Tere Irastortzarenak... duda ezinezko kalitatea dago hor.

Emakumezkoen literaturaren azterketan ere pausu batzuk emanak dira. Hor da 1984ko Itxaro Bordaren "Emakumeak idazle" eta hor da Linda Whiten azterketa.
Lindak Renoko Unibertsitatean eginiko tesi doktoralean euskal literaturan dauden emakumeak aztertu zituen. Ondorioak harrigarriak dira: XX. mendean bakarrik, 124 emakume topatu ditu. Hor agerian geratzen dena da emakume bat edo gizon bat literaturaren historian sartzeko irizpideak desberdinak direla. Obra bakarreko gizonezko idazle asko dago historiatan, baina hori bera, obra bakarra izatea, askotan aitzaki izaten da emakumezko bat ez sartzeko. Alde horretatik, Linda Whiten azterketak jarraipena behar du. Abiapuntu kuantitatibo bat eman zuen berak eta orain testu horien ezaugarriak definitu eta aztertu behar dira.

Aukera berdintasuna aipatu duzu. Egun gutxietsia dago emakumezkoen literatura. Diskriminazio positiboa beharko al luke? Non dago oreka?
Diskriminazio positiboak beste zirkuitu marginalago batera eramango gintuzke agian. Paternalismorik ez dugu behar, biktimismorik ere ez. Aukera behar dugu. Eta irakasleek, kazetariek, kritikoek, editoreek, itzultzaileek dute erantzukizuna. Ez naiz, esate baterako, emakumeentzako sari espezifiko bat sortzearen aldeko. Gainerako sarietan lehiatu behar dugu eta kalitateak izan behar du irizpidea. Nik esaten badizut urteko nobelarik onena Lourdes Oñederrarena dela, ez dut hori esango egilea emakumea delako, irakurri ditudan guztien artean onena delako baizik.

Berriki "Euskaldunon Egunkaria"n positiboki baloratu duzu Emakume Idazleen Lantaldea. Horrelako gauzek ez al dute zuk aipatu duzun marginalizazio arriskurik?
Behar bat sentitu da emakumezko idazleak elkartzekoa. Agian, lehen ez zirelako behar hainbat elkartzen. Eta ez zait gaizki iruditzen. Talde bat izanik ere, bertako emakume bakoitzak bere estetika eta bere joera ditu.

Baina beti esaten da emakumezkoen testuek kutsu ezberdin bat dutela.
Intimismoa, goxotasuna eta lirikotasuna. Beti berdina esaten da emakumezkoen testuez. Ba, Marguerite Duras goxoa baldin bada... Baina bitxia da; emakume idazle on bat azaltzen denean, esaten dizute: "gizon batek bezala idazten du, idazkera maskulinoa du". Orduan maskulinoa ona da eta femeninoa txarra. Topiko ugari dago eta horrek kalte handia egiten die emakumezko idazleei.

Arantxa Urretabizkaia eta Mariasun Landa aztertu dituzu liburuan. Zergatik hautatu dituzu hauek?
Hau lan partziala da. Urtebeteko epea nuen lana bukatzeko eta mugatu beharra nuen. Bi hauek aukeratu nituen lehendik ere ezagutzen nituelako eta gainera joko handia ematen zidatelako. Mariasunek haur eta gazteentzat idazten du. Hori beste zirkuitu marginal bat da, bigarren mailakoa kontsideratzen da. Arantxaren kasuan, egin zaion hainbat kritika misoginoren inguruan aritzeko aukera nuen. Bitxia da nola erasotzen den emakumea, bere testua erasotu ordez. "Pertsonaia hau anormala da emakume batek ez dituelako gauzak horrela sentitzen". Horrelakoek harritu egiten naute. Literatura gizaki anormal zoragarriz beteta dago eta gizonezkoei ez zaie horrelako kritikarik egiten.

Amaitzeko, une honetan zer dago abian euskal emakumezkoen literatur kritikan?
Ni Laura Mintegi eta Itxaro Bordaren nobelekin ari naiz. Linda White eta Joseba Gabilondo ere lanean ari dira. Aurki argitaratuko dugu "Breve historia feminista de la literatura española (escrita en lengua vasca, catalana y gallega)". Euskal atala nik koordinatu dut eta Karmen Larrañaga, Lourdes Otaegi, Ana Toledo, Aurelia Arkotxa, Amaia Iturbide... aritu dira. Jendea badabil horretan eta gehiago ere sortuko dira. Zorionez

Azkenak
2025-03-12 | Nicolas Goñi
Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Eguneraketa berriak daude