LAB-EK EUSKAL GIZARTE BERRI BATEN ALDE EGINGO DU

  • LABek bere V. Biltzar Nagusia egingo duapirilaren 7 eta 8an, Donostian. Biltzarrean datozenurteetarako jarraibide eta estrategiak ezarriko dituzte,beti ere soberania testuinguruan euskal gizarteberria sortzear bideratuak.
Apirilaren 7 eta 8an, 25 urte beteak dituen LAB sindikatu abertzaleak bere V. Biltzar Nagusia egingo du Donostian, egoera politiko berri baten aurrean. Eraikuntza nazional eta sozialaren gaia izango du aztergai. Testuinguru horretan, biltzarraren helburuak sindikatua sendo-tzea eta gehiengo sindikal eta sozialarekin lana sakontzea izango ditu. ELArekin eta gainontzeko sindikatu abertzaleekin egindako batasun estrategia apustua indarberrituta irtengo da biltzar honetatik.
Biltzarrak egoera ekonomiko, politiko, sozial eta sindikala aztertuko ditu, eta bereziki Lizarra-Garaziko adierazpena eta berriki bertan behera utzitako ETAren su-etenaren ondorioz sortutako egoera sozio-politiko berria. Soberania testuinguruan euskal gizarte berria sortzeko mekanismoen bila arituko den eta ekintza sindikala eraginkortzeko modua eskuratuko duen biltzarra izango da. Sindikatuaren zuzendaritza berrituko duen bil-tzarra izango da, nahiz eta aldaketa handirik ez den espero. Erabat ziurra da Rafa Diez Usabiaga sindikatuko idazkari nagusi aukeratuko dutela. Nahiz eta bil-tzarrerako aurkezten ari diren txostenen gaineko zuzenketak eta ekarpen berriak barne-eztabaidan diren, azken ondorioak ez dira jarraian aipatuko ditugun txostenetakoetatik oso urrun ibiliko.


ENPLEGU BETEA ETA ELKARTASUN GIZARTEA.

Estrategia sindikalari buruzko txostenak egoera sozioekonomikoa -garapen makroekonomikoa barne- aztertzen du lehenbizi, baita politika sozioekonomikoa eta honen ondorioak ere. Ondoren, euskal langile mugimenduaren egoera azaltzen du, euskal sindikalgintzaren garapenaren eta negoziazio bateratuaren gaineko ondorioak ateraz. Hirugarren atala soberania testuingurua eraikitzeko ekintza sindikalari buruzkoa da, eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren eta Euskal Esparru Sozio Ekonomikoaren alde egiten du.
Laugarren atalari jarriko diogu guk arreta handiena, euskal gizarte berria sortzeko ekintza sindikalari buruzkoa, alegia. LABen txostenak enplegu betea, egonkorra eta kalitatezkoa duen gizartearen alde egiten du, eta hori lortu ahal izateko enplegua sortarazteko politikak nahiz lan denboraren banaketa proposa-tzen ditu. Era berean, elkartasunezko euskal gizarte eredua eskatzen du, horretarako aberastasuna banatzearen, gizarte soldataren eta gizarte zerbitzuak hobetzearen alde ageri delarik. Orobat, gizarte bazterketaren aurkako ekintza sindikalaren alde egiten du apustu.
Txostenaren arabera, lan merkatuaren malgutasunean oinarritutako errezeta neoliberalak modu oparoan aplikatu dira, eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko helburuari dagokion emaitza berebiziko porrota izan da; ez da beharrezko gizarte kohesioa lortu. Sindikatu abertzalearen aburuz, hori lortu ahal izateko ezinbestekoa da lanegunaren murrizketa, eta horixe da bere enplegu proposamenaren ardatz nagusia. Enplegua sortzeko helburua garrantzia bera duten beste hainbat helbururekin bateragarria dela gaineratzen du: bizitza eta lan kalitatea hobetzea, etxean gizon eta emakumeen partehartze berdintasunaren alde aurrera egitea edo lan osasuna arrisku egoerak gutxiagotuz hobetzea. LABen txostenak administrazioan 35 orduko lan astea ezartzea eskatzen du, horrek sektore pribaturako sustagarri eta erreferentzia gisa balio dezan.
Gainera, txostenak to-kian tokiko enplegu komisioen alde egiten du, enplegu sorketa politika eragin- korra nahiz tokiko garapen politikak -udal gizarte zerbitzuak zabaltzea, naturaren babesa, kultur eta kirol azpiegiturak eta energia iturri alternatiboak- planifika-tzeko tresna egoki bezala.
Txostenaren bostgarren atala sexu bazterketa gainditu behar duen gizarte ez patriarkal batek lortu beharreko ekintza sindikalaren gainekoa da. Halaber, gazteriaren ekintza sindikalaren alde egiten du eta baita hizkuntz normalkuntzaren alde ere. Amaitzeko, txostenaren azken atalak ekintza sindikalaren batasunari heltzen dio, euskal langile mugimenduarentzat ELArekin lortutako eta ESK, STEE, EHNE eta HIRUrentzat irekita dagoen ekintza batasuna oso modu baikorrean baloratzen duelarik, balio estrategikoari ere garrantzia handia emanez. Nolanahi ere, txostenaren arabera, ELArekiko elkarlanak oraindik ere hutsune eta kontraesan handiak ditu lantegietan, non ideia sindikalen inguruko eztabaidak handiak diren

SEKZIO SINDIKALA ETA HERRI BILTZARRA SUSTATU
Kanpo isla handiagoa nahiz sekzio sindikala eta tokiko egitura, Herri Biltzarra, sustatzea da sindikatu abertzaleak proposatutako erronka eta helburuetako bat, bere antolaketa txostenean irakur daitekeen bezala: "Antolaketa partehartzaile eta eraginkorra".
Sindikatukideekiko komunikazioa bultzatu eta hobetzea ezinbestekotzat jotzen du, eta baita sindikatuko dinamika guztietan partehartze bideak areagotzea ere, bere proiektu sindikalarekin lotuta dagoen jende kopurua gero eta handiagoa izateko helburuz. Sindikatuaren hedapen helburuak bete ahal izateko, txostenak kanpo isla handiagoa ahalbidetuko lukeen dinamikari garrantzia berezia ematen dio. Gero eta erreferentzia garrantzitsuagoa den sindikatuak -dio txostenak- ezin du barne antolaketaren garapena eratzera mugatu, eta beraz, sindikatua zabaldu eta euskal gizarte osoari jakinaraztea eskatzen du.
LAB sindikatu konfederala dela kontuan izanik, txostenak etorkizunera begira bi egitura bultzatzea proposatzen du: sekzio sindikala, sektore ikuspuntutik, eta tokiko egitura, Herri Biltzarra, lurralde ikuspuntutik. Sindikatuaren eskuhartze politiko-sindikalerako ezinbestekotzat jotzen diren osagai horiek behar bezala aktibatu eta dinamizatu bitartean, txostenak ziurtatzen duenez, antolaketa garapena mugatua izango da.
1992ko Biltzar Nagusia LABen sektorekatzearen hasiera izan bazen eta 1996koa eskuhartze esparruen irekierarena, V. Biltzar Nagusi honetan (txostenak dioenez) ekintza sindikaletik urrun dauden eta sindikalismo tradizionalerako nahiko eskuragaitzak diren sektore berri horiekin konektatu beharra dago

BURUJABETZAREN ALDEKO ABERTZALETASUNA ETA SINDIKALISMOA, OSAGARRIAK
Euskal Herria, guztion eta guztiontzako nazioa". Horixe da sindikatu abertzaleak bere baitan nahiz biltzarrean eztabaidatu beharko duen bere txosten politikoaren izenburua. Txosten horrek nazioarteko ingurunea aztertzen du: sozialdemokrazia, Europako Batasuna, europar sindikalismoa, internazional sindikalak eta sindikatu abertzaleak Europako eraikuntzan duen lekua. Ondoren, Euskal Herriko egoeraz dihardu, Lizarra-Garaziko ituna eta ETAren su-etenaren ondorengo egoera berria kontuan hartzen duen testuinguru politikoaren analisi eta iritziarekin. Atal horretan oraingo prozesu politikoa eta euskal lurraldetasuna aztertzen ditu.
Hirugarren atalak "Independentzia demokrazia politiko eta sozialerako alternatiba gisa" hartzen du kontuan. Atal honetan gaurko Estatuak eta ekonomia eta politika alorreko elkarrekiko dependentzian oinarritutako independentzia aztertzen dira. Ondoren Euskal Herrirako alternatiba gisa, Euskal Estatuaren aldeko apustua egiten da, demokratikoki irabazi eta itxuratu beharreko independentzia alternatibaren aldekoa. Txosten hau esparru juridiko-politiko berriaren, demokraziaren eta burujabetasunaren analisiarekin amaitzen da. Atal honetan lurraldetasuna, eduki sozioekonomikoak, prozesuaren ezaugarriak, borroka erritmo eta metodoak, esparru berria eta estatu ereduak, prozesu konstituziogilea eta presoen askatasuna aztertzen dira, euskal sindikalismoaren eta esparru berriaren azterketarekin amaitzen delarik.
Independentziarekin eta klase elkartasunarekin lotutako alderdiak azpimarratuko ditugu jarraian, baita borroka erritmo eta metodoak. Txosten honen iritziz, independentziaren aldarrikapenak eta eraikuntza nazionalaren apustuak ez dute inola ere, klase sindikatu egoeraren ikuspuntutik, Europako Batasuneko nahiz munduko beste nazioetako esplotatu eta zapalduekiko elkartasunik eza esan nahi. Txostenak dio burujabetzaren aldeko abertzaletasuna eta internazionalismoa ez direla kontrako kontzeptuak, elkarren osagarriak baino, eta nork bere nazioa eraikitzea eta beste herrialdeekiko, bereziki sektore zapalduenetako langileekiko elkartasuna izatea beti izan direla ezker abertzalearen tradizioan oso garrantzitsuak. Sindikatu abertzale bezala, tradizionalki ezker espainiarretik egindako kritikak -unibertsalistatzat jotzen diren ikuspuntuetatik eginak egonik langile klasearen ikusmolde ekonomizista dutenak, baina askotan espainiar nazionalismo chauvinista mozorrotzen dutenak- gaitzesten dituzte. Adibidez, abertzaletasunak estatu esparruan klase kontzientzia mugatzen duela, ekonomi espazio zabalak sozialismoa eraikitzeko egokiagoak direla edota Europako Batasunaren aurrean nazio txiki bat eraiki nahi izatea anakronismoa dela.
Txostenaren arabera, lan harremanen desarautzea eta gizartearen indibidualizazioa lehenesten dituzten joeren aurrean, sindikatuak abertzaletasunaren gizarte kohesioak norgehiagoka eta klase elkartasuna hobeto artikulatzeko aukera ematen duela uste du. Euskal Herrian sindikalismo abertzale indartsu eta borrokazalea izatea litzateke, beraz, horren adibiderik egokiena. Langile klase kontzientzian unibertso nazionalaren aberastasunak duen garrantzia mesprezatzea, gutxiestea edo gaitzestea erabat atzerakoia da txosten honen aburuz, eta horixe erakusten du errealitateak berak. Ekonomi espazio handiek langile klaseari batasun, kontzientzia edo antolaketa maila handiagorik ez diotela ekarri gaineratzen du.
Txosten honek dioenez, gehienetan nazionalismo iraultzaileei egindako kritikekin bat etorri ohi da europar sindikalismoa, zeinak korronte sozialdemokraten kontrolpean eta ideologia nazionalista nagusien eraginaz, estaturik gabeko nazioen mugimenduengan mesfidantza izan ohi duen. Hori dela-eta, txostenak mesfidantza hori gainditu, aliantzak ezartzen saiatu eta Europako edo nazioarteko esparruan eginkizun bateratuak bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Amaitzeko diote beharrezkoa izango dela sindikalismo abertzaleak ulertaraztea nazioa izatea ez dela eskubide demokratiko, ekonomiko eta politiko zilegi soila, EBren eta gizarte ereduaren egituraketa politikoari ikuspegi iraultzaile eta progresista ekartzen dion zerbait baino


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude