BIZITZAK TEKLA GEHIEGI DITU ITSASONTZI HAU UZTEKO

  • Itsasontzitik inoiz jaitsi ez den pianojolearen istorioa taularatzen du "Novecento, Ozeanoko pianojolea"k Tanttakaren obra berrian. Iñaki Salvador pianojole handiak aktore gisa dihardu Kike Diaz de Rada gazteleraz eta Jose Ramon Soroiz euskaraz bidaide dituela.

2021eko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kasualitatez izan zuten Tanttakakoek Novecento pianojole honen berri. Kike Diaz de Radaren arreba Mediterranioan zehar bidaiatzen ari zela, argitaletxe txiki bat duten italiar batzuen laguna egin zen. Haiek izan ziren testua eman ziotenak. Bitarte horretan, hiru urteren buruan, Giuseppe Tornatorek Bariccoren kontaketa film bilakatu zuen "La leyenda del pianista del oceano" izenpean, Tim Rothek protagonistaren rola duela. "El florido pensil"en arrakasta dela medio, kosta egin zaio Tanttakari egitasmo berri honi patxadaz heltzea. Hego Amerikan gaindi "El florido pensil"en hiru hilabeteko biratik itzulita, parada ederra izan dute orain Kike Diaz de Rada eta Jose Ramon Soroizek, Tim Tooney pianojolearen larruan sartzeko."Testua aktore eta zuzendari batentzat idatzi dut. Ez dakit hori aski ote den antzezlan bat dela esateko, baina ezezkoan nago. Emaitza antzezlan eta ozenki kontatzeko testu baten erdibidean dagoela deritzot. Ez dut uste halako testuak izendatzeko ezer dagoenik. Bost axola zait hala ere. Niri kontatzea merezi duen istorioa iruditzen zait-eta". Horrela deskribatzen du Alessandro Baricco egileak antzerkigintzari egin dion bere ekarpen bakarra, orain arte "Seda" edo "Oceano, mar" ipuinen bidez egin baita ezagun.
Antzezlana 1930eko hamarkadan dago girotua, europarrak Amerikara joaten zireneko hura Eden berria bailitzan. Bederatziehun du izena antzezlan honetako protagonistak. Amerika eta Europa arteko ibilbideak etorkin eta dirudunak eramanez egiten zituen "Virginia" itsasontzian jaioa, norbaitek dantza aretoko piano gainean utzi zuen, aberatsen batek semetzat har zezan. Baina ez zen halakorik gertatu, marinel beltz batek aurkitu eta hezi zuen-eta. Bada zerbait, Bederatziehun xelebre bihurtzen duena: ez da sekula santan ontzitik jaitsi. Iragan mendearen hasieran gaudela, Bederatziehun ez da existitzen, ez dago hiri, parrokia, eritetxe, espetxe edo futbol talderik bere izena inon idatzia duenik. Ez du aberririk, ez du jaiotza datarik, ez du familiarik: ofizialki ez baita inoiz jaio. Bere musika baino ez du aberritzat. Etorkinen doinuetan oinarrituz bere kasa ikasi du pianoa hain trebeki jotzen, entzuten duen oro melodia bilakatuz. Tim Tooney tronpetajolea "Virginia"n untziratuko da Europa ezagutzeko asmoz. Igo bezain pronto, pianoaren doinu ederrek erakarrita, Bederatziehun ezagutuko du eta berehala lagun minak bihurtu. Bien arteko adiskidetasuna kontakizunaren ardatza dela, une xarmantak biziaraziko dizkigute. Doinuen bidez mintzatzen da Bederatziehun, hitzen beharrik ez du, aldartea eta sentimenduak helarazteko musika bezalako tresnarik ez dagoelako. Hain handia da bere ospea pianojole gisa, non lehorreko musikariek bisitatuko duten. Jelly Roll Morton blues gizona esaterako, norgehiagoka hasiko zaio. Inoiz lehorreratu ez den arren, badaki nolakoa den Parisko Point Neuf zubitik "Bateau Mouche"-ak (untziak) pasatzen ikusten egotea.Bederatziehunentzat emakume bat ezagutu, ezkondu eta seme-alabak munduratzearen plana ez da batere kilikagarria. Berak dioen moduan "nire mundua pianoaren teklak dira", "ni ezin naiz munduaz jabetu tekla gehiegi dituelako" eta "mundua teklatu bat da non bakarrik Jaungoikoak jotzen duen".


JAISTEKO TENTAZIOA

Arriskatzearen aldeko apustua egin du Tanttakak, lan ausarta bezain ederra taularatuz. Obra jitoan uzteko arriskua zegoen, testua berez ez baita sobera teatrala. Baina ez, norabidea galdu gabe kairatzen du untzia Fernando Bernuesek. Hori da lan hau ikusita ateratzen dugun ondorioa. Gizakiaren bakardadearen gaineko hausnarketa du erraietan. Ez da ordea, ohiko iritzi trukaketa, ezta bakarrizketa bat ere; narratzaile batek gertakarien kontaketa egiten digu. Protagonistak jazz munduko pertsonaia baten ezaugarriak dituenez, zer hobe horretarako Iñaki Salvador baino, istorioak bere neurrira egindakoa dirudi-eta. Hain zuzen, bera gabe, ezinezkoa izango zen lan hau fundamentuz taularatzea. Pianoaren birtuoso honek teklak nola laztantzen dituen entzute hutsak obra hau liluraz ikusteko atxikitzen zaitu. Ezer gutxi hitz egiten duen arren, musikaren bitartez dena adierazten du Salvadorrek. Eszenategia nahiz argiztaketa, kutunki zainduak daude; egin kontu, arre koloreko kroskoa eta maratil borobilak, itsasoa irudikatzeko urdin sarkorreko merkurio tanke bat eszenategian zehar eta piano bat untzi barruan. Baita pasabide altxagarri bat ere untziratu edo lehorreratzeko.
Nahiz eta komedia bat ez den, umorez zipriztintzen dute, sentimentalismo errazetik alde eginez. Behar duen bezala hunkitzen du, musikaren bidez, hain justu. Gertaldi bereziki inarrosleak ditu, hala nola, pianoan norgehiagoka dutenekoa, protagonistak lehorreratu nahi duenekoa (ez lehorreko mundua ezagutzeko, itsasoa lurretik ikustea nolakoa den jakiteko baizik) eta jaistera ausartzen denekoa. Bestalde, "Virginia" untzia dinamitaz gainezka dagoela behin betiko urperatzeko, mundu guztiak alde egin du, Bederatziehunek izan ezik. Hori jakin bezain laster, Tim Tooney untzira gerturatuko da Bederatziehun handik jaitsi behar duela limurtzeko, "dinamita karga baten azpian zaude eserita, altxa ipurdia hortik eta alde egin ezazu" botako dio pianojoleari.
Eszenaratzea txukuna da halaber; erritmo egokia du eta jakinminez jarraitzen da kontaketa. Hala ere, zenbaitetan, testua sobera teatrala ez izanik, testuaren gibeletik doala iruditzen zaio ikusleari, gertakariekin batera joan edo aurre hartzeko parada galaraziz. Eskertzekoa litzateke beraz, bien arteko solasek antzerkiaren molde garbiagoa balute, ikusleok dena narratzailearengandik jaso beharra izan ez dezagun. Hori da lan honi leporatu ahal zaion "baina" bakarra.
Gaztelerazko bertsioan Kike Diaz de Rada fin dabil Tim Tooney tronpetajolearena eginez. Energiaz blai antzeztu ohi du aktore donostiarrak, eta oraingoan ere, pasio biziz sartzen da Tim Tooney-ren azalean. (Estatu mailan ere berak gorpuztuko du). Bestalde, euskarazko bertsioan Jose Ramon Soroiz izango dugu tronpetajolea. Interesgarria izan liteke beraz, bi bertsioak ikustea, bien antzezteko erak ezberdinak izango baitira.
Hurrengo emanaldiak honako hauek izango dira: estreinaldia euskaraz hilaren 31n Ordizian, apirilaren 6an Hernanin, Eibarren apirilaren 7an (euskaraz 20:00etan eta 22:00etan gazteleraz), Basaurin 8an, 14an Tolosan eta maiatzaren 5ean Elorrion. Estreinaldi ofiziala, Donostian egingo dute maiatzaren 11tik 14ra. Ondoren, Donostiako ferian uztailean aurkeztu eta 3X3 eta Albena konpainiekin elkarlanean Katalunia eta Valentziarako bertsioak taxutu eta hango aktore eta pianojoleak barruan direla, bertako herrietan porturatuko dute itsasuntzia


Azkenak
2025-03-12 | Nicolas Goñi
Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Eguneraketa berriak daude