BAKARDADE SINDIKALETIK ELA-REKIKO EKINTZA BATASUNERA

  • LAB sindikatuak beteak ditu bere lehen 25 urteak. Asko edo gutxi izan litezke, nola begiratzen zaion. Edozein kasutan, 25 urte horiek esaldi honetan labur genitzake: LAB sindikatua bere lehen urteetan -batik bat egoera politikoak eraginda- izandako bakardade eta isolamendu sindikaletik Euskal Herriko erreferentzia sindikala izatera pasa da, bere lan sindikalaren fruitu, eta ELArekin 1995ean abiatutako elkarlanak ere lagunduta. Egun LAB erreferentzia puntua da, ez bakarrik Industrian, Administrazioan ere bai, bereziki Osasun, Hezkuntza eta Zerbitzu alorretan. Honela iritsiko da V. Biltzar Nagusira. Bertan, datozen urteetarako ildoak zehaztuko dira eta Rafa Diez hautatuko dute berriz ere idazkari nagusi.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez dugu hemen LABen historia idazteko asmorik, hori datu gehiago duen jendeak egingo du -edo beharbada egiten ari da- modu zabalago eta zuzenagoan. Gure asmoa bere sorreratik gaurdaino jazotako garrantzitsuenak aipatzea da, irakurleak ikuspegi orokorra izan dezan. Arrazoi horrexegatik, ñabarduraz beteta dagoen historia konplexu bat laburtu eta orokortu nahiak beti egin lezake azalekoegia; beraz, aldez aurretik barkamena eskatzen dugu azken emaitza halakoa bada.
Nahiz eta LAB sindikatua berez 1974an sortu, bere sorrera azaltzen duten aurrekari batzuk badira: 1965an lanean ziren hainbat langile erakunderen jarduna eta ETAren Langile Frontearen sorrera. Urte haietan, 60ko hamarkada erdialdean hain zuzen, Gipuzkoako Probintzi Langile Batzordea abian zen, zeina beranduago CCOO bihurtu zen. Garai berean Langile Frontea (LF) sortu zen, ETAren V. Biltzarraren ondorioz. LFak batez ere Ezkerraldean garrantzia zuten CCOO eta UGTren planteamendu erreformista eta obreristak gainditzea zuen helburu, eta baita Euskal Herriarenganako nazio zapalkuntzaren gaineko analisi batzuk egitea ere.
Dinamika horretan sortu ziren beranduago Langile Batzorde Abertzaleak (LBA), ETA eta LAIArekiko LFren eragin handia medio. Ondoren, LFan eragin handiena zuten LBAek koordinaketa asanbladak egin zituzten, izen berria adostuz: Langile Abertzale Batzordeak (LAB).
LABen lehen agerraldi publikoa 1975an izan zen, "Euskadiko langile klasea; LABen printzipioak" izeneko komunikatuaren bitartez, zeina LABek datarik gabeko koadernotxo batean argitaratu zuen, beranduago 1975ko abuztuko "Kemen"en 6. alean agertu zelarik. Komunikatuak "itxura nazional" bera ez hartzeagatik Euskadiko klase borrokak dituen "gabezia larriak" gainditzea du helburu. LABek horrela definitzen du bere burua: "Nazionalki zapaldua dagoen herri bateko erakunde garrantzitsua, Euskadiko autogobernuaren, zapalketa nazionalaren amaiera eta independentzia nahiz batasunaren aldeko eskubide librearen aldekoa".
LABen historian hiru aldi garrantzitsu bereizi behar dira: hamarkada bakoitzak izan du, nolabait, bere ezaugarria. Lehen aldian, 1974 eta 1980 bitartean, sindikatuaren sorrera kokatuko genuke eta Franco diktadorearen heriotzaren ondoriozko trantsizio politikoak eta ETA (PM) / ETA (M) bereizketak sindikatuari bere lehen urteetan eragindako barne tentsioa. Aldi honetan egin ziren lehen bi biltzarrak. 1976 eta 78 bitartean, bi alditan, -azkena 78ko maiatzean- egin zen Lehendabiziko Biltzarrean, 1975tik sindikatuaren erreferente zen KASetik irtetea erabaki zuten, bozketan oso alde txikiagatik erabaki ere.
Bigarren Biltzarrean, 1980an, zatiketa garrantzitsu batek eragindako krisi handia sortu zen. Garai hartan EIA-Euskadiko Ezkerrako militante zirenak sindikatua utzi eta ELAra igaro ziren. LABen egitura kaltetua geratu zen. Orduan, KASen zeudenek berriro ere sindikatua euren kontrolpean hartu zuten, erreferentzia politiko gisa HB ezarri zelarik.
80ko hamarkadatik 1992ra bitartean, Euskal Herriko industri birmoldaketen eta desertizazioaren aurkako jarduna da nagusi, ondoko koadroan azaltzen dugun moduan. Garai honetan, sindikatuak ez zuen biltzarrik egin eta Batasun Nazionalen arabera egin zuen lan. 1992ko martxoan egin zuten III. Biltzarra, non Lan Harremanetarako Euskal Esparruari eta Euskal Ekonomi Esparruari eman zitzaien protagonismoa. 80ko hamarkada ia osoa eta 90ekoaren zati bat hartu zuen bigarren aldiak bestelako garai bati eman zion paso. Hirugarren aldia ELArekiko ekintza batasunean dago oinarritua. ELArekiko elkarlana 1995ean hasi zen, eta 1996ko apirileko IV. Biltzarrean baieztatu zen ELArekiko ekintza batasunaren bide estrategiko berria. Biltzar honetan sortu ziren LAB Gazteak eta LAB Langabetuak.
LABek esparru sindikalean izan duen ordezkaritza pixkanaka areagotzen joan dela onartu behar da. 1980an zuen %4,5eko ordezkagarritasun globaletik %10,62ra igo zen 1986an eta %15era 1994an, portzentaia are altuagoa izanik 1999ko azken hauteskunde sindikaletan.


EKINTZA BATASUNA.

Zalantza izpirik gabe, 1995ean hasi eta 1996an sendotutako ELA eta LABen elkarlanak berebiziko garrantzia izan zuen, ez sindikatu bion historian soilik, euskal langile mugimenduan bertan ere bai. Sindikatuok etorkizunean oztopoak topatuko zituztela jakin bazekiten arren, 1995ekoa ez zen egoeraren araberako pausoa izan. Etorkizunera begira sindikatu estrategia abertzalea zen, eta gaur egun, bost urte beranduago, oraindik ere sendotzen jarraitzen du, sor litezkeen tokian tokiko arazoez landa.
Sindikatu biok hasitako norabide berriaren adibide gisa nahikoa litzateke 1995ean Aberri Eguna zelaeta egin zuten adierazpen bateratua aipatzea. Adierazpen hori Euskal Herriaren eraikuntzari heltzen zaio, autodeterminazio eskubidea eta elkarrizketa eskatuz eta aldi berean Lan Harremanetarako Euskal Esparrua nahiz Esparru Sozio-Ekonomiko Propioa aldarrikatuz. Sindikatu biok zioten herri garela ukatzea dela "Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoaren oinarria, gure herriaren biziarengan eragin handia duen gatazkaren oinarria". Halaber, honakoa adierazi zuten: "ELAk eta LABek, langile erakunde gisa, Euskadi elkartasunezko gizarte justua bihurtzeko beharrezkotzat jotzen dugu eraikuntza nazionala".
1995eko lehen adierazpen bateratuan, bi sindikatuok hainbat erakunde sozial eta politiko abertzaleri helburu bateratuen aldeko elkarlanean jarduteko deia egin zien, beren aldetik zentzu horretan lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen zuten bitartean.
Deialdi hori ez zen antzua izan. Modu horretan, ELA eta LABen esperientziak ate berriak ireki zizkion elkarlan politikoari ere. Egia da sindikatuok desberdintasunak alde batera utzi eta helburu komunetan aurrera eginez emandako adibideak pixkanaka politika alorrean eragina izan zutela, alderdi politiko abertzale eta progresisten nahiz euskal mugimendu sozialen arteko akordio politikoa ere lortu zelarik azkenean.
Lizarra-Garazik, ETAren su-etenak eta Euskal Herrian sortutako dinamika politiko berriak asko zor diote sindikatu bion elkarlanari. Gainera, bereziki kontuan hartzekoa da idazkari nagusi biek, Jose Elorrietak eta Rafael Diez Usabiagak, egindako lan serio, tinko eta diskretua.


FRONTE BERRIAK.

Bi sindikatu abertzaleon arteko ekintza sindikal bateratuak pauso berriak eman zituen hainbat frontetan. Batera ospatutako maiatzaren lehenak -inoiz etenda izan bada ere- edota lanorduak murriztuz 35 orduko lan astea lortzearen eta gizarte soldataren aldeko nahiz aparteko orduen aurkako mobilizazio bateratuak -greba orokorra barne- azken urteotan ikusi ahal izan ditugunak dira. Beste alde batetik, negoziazio bateratua indartu egin da negoziazio askori batera helduta, eta batez ere, sindikatuen arteko elkarlanak Euskal Herriko gehiengo sindikala abertzaleen aldean kokatzea lortu du.
Egia da sindikatuok hasitako bidea ez dela erraza izan, eta momentu batzuetan bertan behera geratzeko arriskua ere izan dela. Arrisku hori eragiten zuten gertakariak ETAren atentatuak izaten ziren gehienbat, atentatuotan batzuetan ELAko militanteak ere hilda suertatu izan baitira. Horrek Elorrietaren sindikatuan LABekiko elkarlana apurtzearen aldeko iritziak sortarazten zituen.
Zorionez, hala ere, egoera jakin batzuk alde batera utzita, ekintza sindikal bateratua mantentzea lortu da eta oraindik ere bere horretan jarraitzen du. Hori ez da oztopo LABek bere V. Biltzarrerako txostenetako batean onartzeko lantoki batzuetan zuzendaritza mailan bermatuta dagoen batasuna ez dela oinarritik aplikatzen

INDUSTRI BIRMOLDAKETEN ERAGINA LAB-EN
Hego Euskal Herrian, bereziki 80ko hamarkadan izandako eta PSOEren gobernuak bultzatutako industri birmoldaketek eragin handia izan dute LAB sindikatuaren izaeran eta historian: Acerialeseko istorioak, gerora Acenor (SA Echevarría, Orbegozo, Olarra, Aceros de Llodio) eta beranduago Sidenor izango zena; siderurgia sektorea (AHVren itxierarekin); ekipamendu ondasunen sektorea (BW buru zela); mahai-tresneria sektorea (Magefesa buru), eta abar. Horiek lirateke Hego Euskal Herriko industri birmoldaketa garrantzitsuenetariko batzuk, eta horietan jardun zuten LAB sindikatuko langile eta militanteek azkeneraino borrokan, bere militante eta langile bizitzaren zati handia horretan emanez.
LAB sortu berria zen errealitate horrekin topo egin zuenean, ELA, CCOO eta UGT bezalako beste sindikatuen errealitate berean zegoelarik, eta diferentzia dezente izanda ere, industri birmoldaketen gaineko politika sindikala nahiko antzekoa zen guztien kasuan ere. Politika hori, LABeko sindikalisten iritziz, patronalaren eta Administrazioaren beraren interesen alde zegoen eta langile mugimendua zokoratzen zuen itunarekin bat zetorren. Itun politika horretatik enpleguaren gaineko akordioak nahiz akordio ekonomiko sozialak sortu ziren, LABek bere egunean biziki kritikatuak, bere ustez langabezia bultzatzeaz gain, birmoldaketa basatiari bide emango bailiokete. Aipatu sindikatuokin batera, baina politika erradikalagoaz, CECO koordinadorak biltzen zituen MCE, ORT, LCR-ETA VI bezalako sindikatuetako militanteak zeuden


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Eguneraketa berriak daude