ALDERDIZALEAK BAINO ABERTZALEAK


2007ko otsailaren 21ean
Abertzale zahar bati ikasi genion gaztetan: "Lehenik Aberria eta gero Alderdia". Esaldia burutik kendu ezinik pasatu dut azken hauteskunde kanpaina osoa, eta esaldi horixe datorkit ezpainetara begi aurrean daukagun panorama ikusiz.
Maiuskulaz hasitako Alderdia duela hogeita bost urte PNV zen, eta jelkideak ez ginenok (nor zen PNVkoa duela hogeita bost urte?) estimatu genion abertzale zaharrari bere bihotzeko partidua herriaren ondoan erlatibizatu izana.
Urteak pasa dira eta minuskulaz beteriko alderdiz josita bizi gara abertzaleok. Eta euskaltzaleok. Alderdi aparato politikoak. Alderdi enpresak. Alderdi sindikatuak. Alderdi elkarteak. Alderdi mugimenduak. Alderdi erakunde armatua. Alderdi unibertsitateak.
Nik bezala ikusi, entzun eta irakurri dituzu hauteskunde ondorengo erreakzioak. Begira Lizarra-Garazikoaren paraderoa. Alderdiek etorkizuna segurtaturik daukate; denek asmatuko dute egoera bakoitzean nola moldatu. Horretarako bizi dira.
EGUNOTAN eskuratu dut Xiberoko Botzak behar duen egoitza berriaren aldeko kanpaina arrazoitzeko bidali digun txostena. Herrialde horretan euskarak bizi duen egoera kontatzen digu datu labur eta gordin batzuekin. Ez da kasik gehiago euskararik dakien haurrik Zuberoan. Eten da katea. 1979an etor zitekeela ikusten zena iritsi da, eta kito.
Ez dut uste 1982ko urtarrilean ARGIA honetarako elkarrizketatu genituen abertzaleak hogei urte beranduago askorik kontsolatuko dituenik orduko beren kalkuluetan asmatu izanak. Bai azierto tristea!
Horregatik ez nuke Zuberoako abertzale bakanekin batera arrazoi izan nahi beste hogei urte barru. Astekari honetan Iraia Mendi kazetari gazteak hango beharrak kopuru eta guzti deskribitu berri ditu: 600 lanpostu behar ditu Zuberoak, biziraun nahi badu. Baina nork egingo ditu? Nola?
Azken hogei urteen errebisioa egin behar genuke azkar: politikari profesionalek, beren buruak abertzale dituzten enpresariek, komunikabideok, kultur munduko jendeek... Zertan egin dugu huts?
ABERTZALETASUNA guztion begien aurrean ahulduta dabil, frankismoaren azken urteetan hartu zuen txanparen inertzia ahitzen ari zaiolarik, eta aldiz abertzaleak ez ditut sobera larrituak ikusten. Harro bizi gara. Kontsolamendu merkeetan zorabiatuak. Abertzale itsuok.
Hala iritsi gara 2000. urtera. Genituen espektatibak ez dira bete baina denok dugu arrazoi bana, hortzak garbitu bitartean ispiluari erreparatu eta lasai antzean joateko gauero lotara. Denok baitugu argi erruduna bestea dela. Bestea edo beste bat. Espainolak eta frantseak, horiek fijo. Borroka armatua egiten dutenak. Autonomista epelak. Etxean Madril eta Parisek infiltratu dizkigutenak. Edozein delarik ere, zu pekataria.
Herri honi bidea markatuko dioten estrategak falta direla somatzen da. Eta aldiz, denok ere errazegi erortzen gara ostatuko taktiko izan nahiaren tentaldian.
Apaltasuna behar da Emilio Lopez Adanek "Euskaldunon Egunkaria"n Iparraldearen hondamendiaz ari zela aitortu duena aitortzeko: "Etorkizuna helburu, barnean eta kanpoan direnentzat, estrategia ausart eta eragingarria asmatu beharko genuke. Eta ez dakit nola". Abertzale apal eta sobornaezinak dira preziso.
Abertzale zibil eraginkorrak behar ditugu. Beren neurriko helburu bat markatu eta lortzeko bideak egiteko gai direnak. Ezintasuna aitortzeko gai direnak. Errealitatearen zati bat bederen hobetzeko kapableak. "Lehenik aberria eta gero nire alderdia" sinesten dutenak


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude