14 PRODUKTUK DUTE KALITATEAREN EUSKO LABELA

  • Hego Euskal Herriko nekazal elikagaien sektorea indartzen ari dakalitatez eta jatorrizko izendapenez, bai EAEn eta bai Nafarroan, eta bertako elikagaiak egunetik egunera gehiago esportatzen dira.

2017ko azaroaren 28an
Euskal Herriak nekazaritzako kalitatezko elikagaiak ditu, barne merkatuan nahiz kanpoan saltzen direnak. Maila hori ekoizleen profesionalizazioari eta Administrazio ezberdinek eskaintzen dituzten laguntzei esker lortu da. Kalitatezko elikagaiak eta jatorrizko izendapenak indartzeak, elikaduraren segurtasuna bermatzeaz gainera, euskal ekoizleen profesionalizazio eta ahalegin handiagoa bultzatzen du.
Jakina denez, Kalitatezko Eusko Labelak Kalitatearen K hitza erabiltzen du bere ezaugarri edo zeinutzat. Kalitatezko Eusko Labelak hautatutako elikagaietan erantsita doan bereizgarri horrekin Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten diren nekazal elikagaiak identifikatu eta nabarmendu nahi dira, eta, aldi berean, batez besteko maila orokorra baino kalitate handiagoa eskaini nahi zaio kontsumitzaileari.
Gaur egun, Kalitatea Fundazioak emandako Kalitatezko Eusko Labelaren ezaugarria duten elikagaiak 14 dira: abelgorri okela, baserriko oilaskoa, esne-bildotsa, Ibarrako piparrak (Orozko), tomatea, Gernikako piperra, Arabako patata, arrain freskoa, esne pasterizatua, Euskal Baserria, Gernikako indaba, Arabako baba pintoa, Tolosako babarruna eta eztia.


4.000TIK GORA EKOIZLE.

1999. urtean gora egiten jarraitu du K ezaugarria daramaten elikagaien salmentak. Kalitatea Fundazioaren aurreikuspenen arabera, esparru honetako elikagaien fakturazioa 8.000 milioi pezeta (320 milioi libera) inguruan ibiliko da. Urteko fakturazio kopurua handia izan arren, Fundazioko arduradunek diotenez, balioztapen kualitatiboak ere berebiziko garrantzia du. Fundazioko gerente German Muruamendiarazek duela gutxi enpresen argitalpen batean zioenez, guztiz garrantzitsua da "balioztapen kualitatiboa", hau da, kalitatearen ezaugarri horrek eragiten dituen egitura aldaketak: ekoizleak elkartzea, eskaintza kontzentratzea, gauzak ondo egiten jakitearen kultura hori, merkatuari bizkar eman ordez merkatuari begira ekoiztearen kultura... Kalitatea Fundazioko gerentea jabeturik dago aldaketa mota hori epe ertainera edo luzera ematen dela, eta beraz, emaitzak ere epe horri begira aztertu beharko direla.
Kalitatezko Eusko Label horren garrantziaren adierazle bat elkartu den ekoizle kopurua da: 4.100 bazkide. Horrek esan nahi du 700 ekoizle sartu direla 1998az geroztik. EAEko euskal nekazariek eta abeltzainek antolamendu horren barruan sartzeko horrelako grina erakustea, Fundazioak elikagai horiei beren merkaturatze bidean eskaintzen dien babes eta laguntzaren adierazgarri izan daiteke.
Joan den urtean Gernikako, Arabako eta Tolosako babarruna sartu dira Labela dutenen familia horretan. Aztertzen ari dira antxoari eta legatzari arrain freskoaren labela ematea. 1998az geroztik ematen da arrain freskoaren labela, batez ere, hegalaburrari eta hegaluzeari. Urrian amaitu zen 1999ko kanpainan, harrapaketen %20ak hartu zuen labela, eta kopuru oso garrantzitsutzat jo genezake. Zerri askearen ekoizpenari kalitatearen Labela emateko asmoa ere badago, nahiz eta horretarako urte batzuk igaro beharko diren oraindik.
Labela ondo barneratzen ari da kontsumitzaileen artean eta gizartean, eta ez dira gutxi Label hori beraientzat ere eskatzen duten gremioak: gozogileak, okinak, odolki egileak... Baina, Kalitatea Fundazioak, gaurkoz, bazterturik dauka prestatutako elikagaietan sartzea, bere asmoa Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai freskoei lehentasun osoa ematea baita, bere ustez hori delako garrantzitsuena nekazaritzako elikagaien sektorearentzat eta, oro har, euskal ekoizleentzat.
Irakurlea, agian, galdezka ariko da: ba al dago inolako alderik Kalitatezko Eusko Labela duten elikagaien eta jatorrizko izendapena edo babestutako gune geografikoaren adierazpena dutenen artean? Bai, badago aldea. Jatorrizko izendapena izateko, elikagai batek arraza edo hazi autoktono baten jatorria izan behar du, eta haren ekoizpen, eraldaketa eta prestakuntza bere elkargoaren mugen barruan burutu beharra dago. Horregatik, Eusko Labelaren Fundazioa bera arduratzen da, bere elikagaiek baldintza horiek betetzen dituztenean, jatorrizko izendapena edo babestutako gune geografikoaren adierazpena izan dezaten

115.000 MILIOI PEZETAKO FAKTURAZIOA
EAEko nekazal elikagaien industriak -esne, haragi eta arrainen eraldaketa- 115.000 milioi pezetatik gorako (4.600 milioi libera) fakturazioa izan ohi du urtero, Gasteizko Gobernuaren arabera. Esnearen sektorean 51 enpresa eta 893 langile ari dira behiaren eta ardiaren esnea eraldatu eta merkaturatzeko lanetan. Garran-tzitsuena Iparlat da eta behi-esnearen %95 merkaturatzen du. Gaztaren ekoizpenak ere garrantzi handia du esnekien merkaturatzean. Bien artean 40.000 milioi pezeta inguruko salmentak dituzte, %32 barruko merkatuan eta %67 kanpokoan (%61 Espainiako Estatuan eta %6 Europako Batasunean). Haragiaren sektorean 153 enpresa eta 1.358 langile ari dira, hiltegi publiko eta erdipublikoetan eta zatitzeko, prestatzeko eta eraldatzeko industrian banaturik. Bigarren honetan (errentagarriagoa) 35.000 milioi pezeta fakturatzen da, eta %63 barruko merkatuari dagokio. Azkenik, arrainen eraldaketarako sektoreak, garatuenetakoak, 90 enpresa eta 1.891 langile ditu. Bere salmentak 40.000 milioi pezeta ingurukoak dira, eta horien %27 barruko salmentek osa-tzen dute

NAFARROAK ERE KALITATEZKO PRODUKTU GARRANTZITSUAK DITU
Nafarroak ere, ardoaz gainera, kalitatezko elikagai garrantzitsuak ditu. Hala aitortzen diote erakunde eskudunek beren jatorrizko izendapena ematean. EAEn ematen den Labelaren antzeko zerbait bezala har genezake jatorrizko izendapen hau. Nafarroako izendapen berri horiek 1980az geroztikoak dira eta honela banatzen dira: lehengo jatorrizko izendapenak -Erronkari eta Idiazabalgo gazta (Nafarroan ere egiten baita), Lodosako pikillo piperrak eta ardoa-, berariazko izendapenak -zainzuriak eta patxarana- eta kalitatezko izendapenak -Tuterako alkatxofak eta Nafarroako abelgorri okela-.
Erronkari bailaran egiten den gaztak 1981ean bereganatu zuen Espainiako Estatuan ardoa ez zen gai bati ematen zitzaion lehenengo jatorrizko izendapena. 1998an jatorrizko izendapena izan zuten 2.900 tona litro esne baino gehiagok, eta horiekin, izena emana duten bost gaztandegiren artean, 466.330 kilo gazta egin ziren. Urte ona izan zen, gehienetan ez baita 400 tonatara heltzen. Nonbait, 1999an kanpaina ez da hobea izan, eta urteko ekoizpena 400 tona horien azpitik ibili dela uste da.
Idiazabalgo gaztaren jatorrizko izendapena Nafarroak EAErekin batera erabiltzen du. 1998an, izendapen horretan sartzen diren 23 gaztagileen artean, 342.000 kilo gazta inguru egin zituzten izendapena jaso zuten 2.000 tona litro ingururekin. Kontuan izan behar da Idiazabalgo gaztaren heren bat Nafarroan egiten dela, eta esnearen heren bat baino zertxobait gehiago ere Nafarroakoa dela.
Nafarroako zainzuriak berariazko izendapena du. 1999ko kanpainaren arabera, eta Nasersaren Nekazal Elikagaien Zerbitzuak emandako datuen arabera, izendapen horren barruan 3.851 nekazari daude sarturik. Nekazari hauek Nafarroako eta Errioxa eta Aragoiko muga inguruko 195 herritakoak dira. Horietako 3.086 Nafarroako herrietakoak dira eta ekoizpenaren %90 biltzen dute. Aurten 7.400 tona zainzurik izan du izendapena, eta horietatik, enpresa ezberdinetan (57 lantegitan) landu ondoren, 5.590 tona atera ziren etiketaturik. 1999ko kanpaina txartzat jo dute, eguraldiak kalte egin baitio, eta ohiko baldintzetan 7.000 tona inguru etiketatuko ziren.
Lodosako pikilloa, dagokion jatorrizko izendapenarekin, Nafarroako 8 herritan lantzen da. 1998ko kanpainan -ez dugu 1999ko daturik- 358 nekazarik zuten izena emanda eta 341 hektarea zituzten. Produkzioa 1.674 tonakoa izan zen, eta prestatu eta etiketatu ondoren 1.100 tonatan geratu zen. 1999ko kanpaina aurrekoa baino hobea izan zela uste da.Tuterako alkatxofari dagokionez, berriz, esan behar da orain artean freskoak bakarrik saltzen direla eta ez dagoela produkzio kopuru finkorik. Une honetan, ekoizpen horretan erabiltzen den ingurunearen aldaketa aztertzen ari dira, eta baita kontserban prestatzearen aukera ere. Sektoreko arduradunek diotenez, baliteke hurrengo kanpainarako babestutako gune geografikoaren aipamenaren barruan egotea.
Nafarroako okelak 1994an lortu zuen jatorrizko izendapena. Izendapen horrek abeltzain-tza ustiategientzako, hornitzaileentzako eta harategientzako erregistro batzuk ditu zabalik. Aldizka, azterketarako ikuskapen bat egiten du izena emana duten ustiategi guztietan, hazkuntzarako prozedurak egiaztatuz eta laginak jasoz. Izendapenak Piriniar, Blonde, Alpetako Arrea eta Charolais arrazetako abelgorriaren okela babesten du. 1998an, izendapenaren barruan 16.109 behi hazama sartzen ziren. Izena emana duten hiru hiltegien artean 6.138 zekor hil ziren, aurreko urtean baino ia mila gehiago. Hil zituzten animali guztien artean 1.849.182 kilotara iritsi ziren. Izendapen honen barruan izena emana duten 153 harategietan 1.522.820 kilo merkaturatu ziren


Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude