PP-REN ASTINDUAK ABSTENTZIOA LAUSOTU DU HEGOALDEAN


2021eko uztailaren 15ean
Espainiako Estatuan futbola eta politika elkarren ondoan doaz. Gipuzkoatik begiratua, badago Reala Deportivo Alaves baino talde hobeago dela uste duenik. Sailkapena da, ordea, talde onaren adierazle bakarra. Alaves da egun euskal talderik hoberena, dudarik ez. Athletic bera baino hobea. Politikan ere, halaxe uste beharko litzateke. Hego Euskal Herrian igandeko hauteskundeek utzitako sailkapen edo taulen emai-tzak kontuan hartuz, garaile zein den aho batez onartu beharko genuke denok. Hala ere, gipuzkoar eta bizkaitar zaleei bezala, euskal abertzaleei -ezkerrekoei bereziki- kosta egiten zaie espainiar nazionalistak euskal nazionalistak baino gorago daudela taulan egiaztatzea.


PP eta EAJ AURREZ AURRE.

Herrialdeetako nahiz hiriburuetako emaitzen azterketa objektiboa egitea konplikatuagoa da Espainiako futbol ligako sailkapenaren azterketa egitea baino. Oraingo emaitzak duela lau urtekoekin alderatzen baditugu, PP eta EAJ dira lau lurralde historikoetan gora egin duten alderdi bakarrak. Espainiar nahiz euskal nazionalismoaren botoak polarizatu egin dira alderdi nagusien alde. Gainera, ezker abertzalearen abstentzioari esker, botoa eskuin aldera ere polarizatu da; IU-EBk eta PSOEk bera egin dute nabarmen. EAEn diputatu bana galdu dute. Bi diputatu hauek PPk eraman ditu, eta EAJk HBk zituen biak. Nafarroan polarizazioa alderdi espainolista nagusi bien artean finkatu da. Galtzailea, ezkerra da. IUk diputatu bakarra galdu du eta EA eta EAJren boto igoera anekdotikoa da, ezkerreko abertzaleen botoak jaso baitituzte. Laburbilduz, hautesleek PPri eta EAJri agintea eman diete, Hegoaldeko politikagintzaren lema har dezaten. PP Hego Euskal Herriko lau lurralde historikoetan alde handiz indartu den bitartean, EAJren indarra Nafarroan testimoniala da. Araban eusten dio, baina Batzar Nagusietarako haustekundeen emaitzekin alderatzen badugu, EAk eta EAJk ez dute lortu orduko botu kopurua.


PP GARAILE.

Batzar Nagusietarako hauteskundeen botoak alderatzen baditugu, PP da boto irabazle nagusiena: 206.900 boto irabazi ditu urtebetean. PSOEk 73.087 boto irabazi ditu, eta IU-EBk 33.115. EAJ-EA koalizioak lortu zituen botoak eta orain erdietsitakoak (biak batuz) alderatuz, 30.000tik gora boto ateratzen dira. PPren garaipena lau hiriburueta itzela izan da. Udaletxeetarako azken emaitzakin alderatuz, honako igoerak gertatutu dira: Bilbon 21.978 boto irabazi ditu, Donostian 10.965, Gasteizen 18.285 eta Iruñean (UPN-PP), 9.842. Guztira, 61.070 boto. EAJk eta EAk doi-doi atxiki dute botoa hiriburuetan. PSOE Gasteizen eta Bilbon nabarmen igo da. Batzar Nagusietarako hauteskundeak eta Espainiakoak alderatzea ez da objektiboa. Alta, azken emaitza hauek Lizarra-Garazi akordioa gauzatu ostean izan ziren emaitzekin alderatzea objetiboa izan daiteke. Lizarrako trenean igo eta igo ez ziren euskal alderdien arteko botoemale kopuruak aldera-tzen baditugu, Lizarra-Garaziko trenak ez du Maltzagaz haratago joaterik. Bilbo eta Donostiako geltokietatik abiatuta, estatuko alderdien trenak eta euskal abertzaleenak hautesle kopuru beretsua eramanik ere, Gasteiz eta Iruñetik iragan ostean, bidaiari kopuru espainiarzalea handiagoa da.


ABSTENTZIOA BAI, BAINA EZ.

Aurreko emaitzen irakurketa abstentzioaren aldagaiak baldintzatuta dago. Hego Euskal Herriko azken bi hauteskunde orokorretako emaitzak alderatuta, abstentzioa % 6,8 igo da. EHren deiak Gipuzkoan eta Nafarroan eragin du. Abstentzioaz hainbat irakurketa egin daiteke, ordea. Bat, abstentzioak ez duela alderdi nagusien politikan estrategia aldaketarik ekarriko. Bi, ezker abertzalearen botoak EAJra joan direla, baina alderdi honen boto batzuk ere PPra aldatu direla. Hiru, IU-EBren emaitzak ikusita, EHren botoemale gehiena zintzoa izan da abstentzio deiarekiko. Lau, botoemale berriak ere izan dira, EHren abstentzioaren deiak mobilizatuak.
Abstentzioaren aldetiko balorazioa entzun ostean, zaila da EHren absten-tzioaren estrategia ulertzea. Lizarraren osteko hauteskundeek gauzatu beharreko Euskal Demokraziaren aldeko botoemaleen berri eman zuen. Orain, Otegiren hitzetan, ba omen dago Euskal Demokrazia ekar dezakeen gehiengo sozial bat. Lehen, bagenekien zenbateko hori zein zen, orain ez. Euskal ezkerraren alternatiba aldarrikatu du Otegik Euskal Demokrazia gauzatzeko, eta aldi batez, EAJ eta EA berekin batera abstentziora bildu ez izana kritikatu ere bai. Nork bere erara irakurtzen ditu emaitzak. Batzuek Iruñetik begiratuta ere, antza, ez dira ohartu ere Osasuna bigarren mailan dagoela

AUTOKRITIKA EGUNAK
Zail egiten da bozketaren biharamonean goizeko bederatzietan idaztea,hauteskundeen zapore mikatza kendu ezinean. Zail egiten da idaztea, sinesteko zail egiten baita nola ari diren alderdi abertzaleak errekara eramaten orain urtebete herritarrek markatu zieten bidea.
Baina egia zera da, Hego Euskal Herrian PP (UPN-PP) izan dela irabazle; lau hiriburuetan PP dela irabazle; eta egia da botoetan "espainolismoa" gailendu zaiola abertzaletasunari."Bai, baina EHren abstentzioa falta da kontatzeko" esango zait. Eta nola kontabilizatu behar dugu? Zeren eta alde batera uzten badugu Gipuzkoa, gainerako herrialdeetan edo ez dago edo bestela abstentzioak bere osotasunean kontabilizatua izateko daukan problemaren barruan distortsionaturik gelditu da.
PPk bere arerio guztiak "jan" egin ditu Estatu mailan. Diotenez, orain ikusiko dugu zer den betetako eskuin espainiarra. Mayor Oreja eta bere estrategiak irabazi dute eta, hasiera batean, garai gogorrak datozela pentsatu behar dugu Espainiako Konstituzioa aldatu nahi duten proiektu politikoen alde lan egiteko.
Eta bitartean, guk zer? Egia da EAJk bere burua aurrera atera duela, ikusita gainerako guztiek zein kanpaina gogorra egin duten bere kontra. Erdarazko esaerari buelta emanez: "Mal de muchos... epidemia". Inork ez baitu ikusi proiektu "gran-españolari" batetik batasunez eta bestetik helburuen gardentasunez aurre egiteko garaia zela. Batasuna gutxienik Nafarroan elkarrekin aurkezteko, ondoren seriotasunez proiektu abertzaleaz hitz egin ahal izateko; eta gainerako hiru herraildeetan elkarrekin ez izanik ere, gutxienez Lizarra-Garaziko proiektua mamitzen joan dadin. Baina seguru nago hemen inork ez duela autokritika bat egingo eta denok esango dugula irabazi egin dugula, eta Telesforo Monzonen Maltzagak amets bat izaten segiko du. Bitartean, herritarra ikaratzen duten medioak erabiltzen ditugu, arerio politikoak aukera aprobetxatzen du borroka politikoa beste bitarteko horiekin lotzeko... eta horrela datoz gero holako emaitzak. Ez abertzaletasunak kopuruetan behera egiten duelako, arerioa neurri horretan hazten delako baizik.
Ez bada batasunik helburu politiko batzuen alde elkarrekin lan egiteko; ez bada gardentasunez ikusten herrialde bakoitzean bere ezaugarrien arabera egin behar dela lan; eta, hitz bitan, ez badugu behingoz alde batera uzten bakoitzak gure burua munduaren zilbor-tzat ikusteko jokabide hau... horiek horrela ez badira, Lizarra-Garaziko proiektuak sekulako arazoak izango ditu nazionalismo espainiarrari aurre arrakastaz egiteko.
Orain arte bezala jokatuko baldin badugu... jai alai!

ALDERDI POPULARRAREN GARAIPENA
Aurtengo hauteskundeetan, lehen begiradan, abstentzioa izan da aipatu behar den ezaugarri nagusia. Jendea, oro har, asper-asper egina dagoela dirudi politikoekin. Gero, Hego Euskal Herrian, beste irakurketa egin behar da, baina ez da pentsatu behar abstentzio guztia EHren eraginez izan dela. Ezin daiteke uka Gipuzkoan eraginik ez duenik izan, gutxiago Nafarroan eta gutxiago beste bi herrialdeetan. Horregatik, hemendik aurrera, EHk ezin izango du bere politika Gipuzkoako ereduarekin burutu, bere porrota areagotu nahi ez badu behintzat.
Garbi geratu da PP erabat indartu egin dela estatu osoan, baita Hego Euskal Herrian ere. Hurrengo lau urteetan, nahi duen politika buru dezake, PSOEk 1982an bezala, baina kontuz ibili beharko du ustelkeriak jateko arriskua ere bere baitan baitauka. Eta Hego Euskal Herriari begira, ikusi egin beharko da bide poliziala indartuko duen ala arazo politikoari irtenbide bat ematen saiatuko den, nahiz orain artekoa ikusirik, lehengo aukerarekin jarraitzeko tentazioak indartu egingo zaizkiola ziur egon. PSOE eta IUkoei ere ez zaizkie gauzak ongi joan. Alde batetik Borrell efektua ahazteke dago, eta bestetik ustelkeriak eta GALen heriotzek ere hor diraute.
EAJk emaitza onak izan ditu eta horien zergatia, zalantzarik gabe, EHtik joan zaizkion botoetan dago. Jende askok boto erabilgarria gauzatzea nahiago izan du, EHren proiektua porrotaren bidean doala ikusten baitu. Beraz, geroari begira, badirudi, garai batean aitaren etxetik irten zirenetakoak, berriro etxerako bidea hartzen hasi direla. Gainera, hemendik aurrera EAJk gauzak txukun egiten baditu, ez da harritzekoa izango boto hauetatik asko betirako bereganatzea. Datu hauek, hein handi batean, konfirmatu egiten dute Hego Euskal Herriko gehiengoa estatu zalea dela. Egungo marko juridikoa oraindik luzarorako dago, Euskal Herri erreala eta birtuala erabat desberdinak baitira eta hau da EHkoek, beste gauzen artean, ikasi behar dutena.
Eta zer gertatuko da Lizarra-Garaziko Itunarekin? Oraingo honetan EAJk etekina atera dio, nahiz EHren kontura izan. Beraz, ez dut uste EAJk aitzakiarik duenik Ituna uzteko, baina ikusi beharko da ETAk eta EHk zer egin nahi duten. Urrutiegi joan nahi badute, gehiago motelduko da Lizarra-Garazi, ezinezkoa baita politika egitea heriotzak daudenean eta hori ikasi beharra dago

LIXIBA EGITEKO GARAIA
Badira gauzak begiratzen zaien tokitik begiratzen zaiela itsusiak direnak, erremediorik gabe. Gaurko emaitzak esate baterako. Berdin da Estatuan jartzea begia, Hego Euskal Herri mailan, Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foralean, probintziaka edo hiriburuetan. Nonahi kokatuta ere ikusmira, desastrea. Alderdika aztertuta berdin. PPren bihotzetik bakarrik dago pozteko motiborik, eta bistan da, ez da nire kasua. EAJk Madrilen bi diputatu gehiago izateak ere ez dakar kontsolamendu handirik. Mapako koloreei erreparatuz, eskuinaren gorri-horiak tinta-tzen du zezen larrua, garden eta distirante zabalerorik handienean, azpitik doazen olio tanta setatien modura Catalunya, Andaluzia eta Autonomia Erkidegoko ertzetan. IUko Frutos galtzailearen hitzekin geratzen naiz: "Estatu osoan atzerakoikeria ekonomiko, sozial, politiko eta kulturala nabarmendu da. Ez dago bueltarik".
Kanpaina istean kalifikatibo bat jarri zioten EA eta EAJkoek: zikina. Hortik lixiba egiteko lehen deia. Baina emaitzak ezagututa lixibaren beharra orokor eta errotikagokoa gertatzen da. Emaitzak neurri batean bakarrik egotzi dakizkioke kanpainari. Sakonago jo beharra dago lau urteren ondoren hamaika ordutan zehar finkatuta geratzen den foto-finish hori ulertzeko.
Edo horretan saiatzeko behintzat, uler-tzea ez baita erraza. PSOEk eta IUk egin beharko dute beren analisia. Euskal Herrira etorrita, nola esplikatu gizartean dauden ekimen eta sektorerik dinamikoenak kolore abertzalekoak izan eta gero panorama hau nagusitzea? Nondik haustura ikaragarri hori? Zerbaitetan ez dugu asmatzen. Hor dago ETAren atzerakarga, erabakiorra. Baina horrek bakarrik ezin du justifikatu abertzaleen joko eskasa, bototan nahiz abstentzioan. Etsiko ez badugu, txingurriarena egiten segi behar harrokeriak utzita, zuhurtzia eta argitasun osoz.
Estetikarekin hasitakoa alor berean bukatuko da, irudi adierazgarri bat medio. Balza umearen kotxetxoari bultzaka eta emazteak sorbaldatik helduta irten da hauteslekutik. Madrilen daukan homonimoarekiko distantzia keinu horretan islaturik geratu da beste ezertan baino argiago. Tamalez, gorilaz inguratutako ministroa nahiago izan dute hautesle askok, bizkarzaintzat emaztea duena baino

ARABA, PP-REN EREMU

Araba, PPren eremu

Arabako aulki banaketak ez du aldaketarik ezagutu 1996ko hauteskundeekiko: PPk 2 ordezkari lortu ditu Madrilgo Kongresuan eta EAJ eta PSOEk aulki bana. Boto kopuruetan, ordea, popularrek euren nagusitasuna sendotu dute 10.000 boz gehiagorekin. Herrialde honetako bigarren indarra, PSE-EE, mantendu egin da 1.000 boto baino gutxiago galduz. Hirugarren postuan dauden jeltzaleek zertxobait gora egin dute eta EAk, berriz, beheranzko joeran jarraitu du. Hemen ere, Ezker Batuak jaso du jipoirik handiena 96ko botoen erdia galduz. Araba izan da abstentzioan igoera txikien jasan duen euskal probintzia lBizkaia jeltzalean, popularrak gora


Bizkaia jeltzalean, popularrak gora

Berriro ere, EAJ nagusitu da Bizkaian eta laugarren aulki bat ere lortu du oraingoan, 20.000 botoko igoerari esker. Igoera ikusgarriena ordea, PPrena izan da, ia 50.000 boto gehiagorekin 96ko bi ordezkariei hirugarrena gehituz eta lurraldeko bigarren postua lortuz. Gainontzeko alderdiek behera egin dute; PSE-EEri dagokionez, bere bi ordezkariak mantendu ditu. Ezker Batuak, aldiz, ez du lortu bere aulki bakarrari eustea. Azken hauteskunde orokorrekiko abstentzioak bost puntu egin du gora eta, 96an HBk botoen %10 izaki, horietako batzuk EAJra joan direla pentsa daiteke


Abstentzioa, EAJ eta PP Gipuzkoan

Abstentzioa, EAJ eta PP GipuzkoanLurralde honetan gora gehien egin duena abstentzioa izan da, 13 punturen igoerarekin EHren eskaera dela medio. EAJ lortu du lehen indarra izatea: 96an baino 10.000 boto gehiago bildu du eta diputatu bat izatetik bi izatera pasa da. Bigarren postura iritsi da PP eta berak ere bi eserleku eraman ditu, 20.000 boto baino gehiagoko igoera ikusgarriarekin. PSE-EE hirugarren tokira jaitsi da, eta 15.000 boto eta diputatu bat galdu ditu. EAk ere jaitsiera nabarmena izan du botoetan, baina bere aulkiari eutsi dio. IU-EBk nozitu du, Gipuzkoan ere, beherakadarik gogorrena, bere botoak erdira jaitsi baitira


Nafarroan UPN jaun eta jabe

Nafarroan UPN jaun eta jabeNafarren bozken %50 lortu zuen ia-ia igandean UPNk. Duela lau urte baino 30.000 boto gehiago bildurik, hirugarren aulkia lortu dute popularrek. PSNk bigarren postuari eta bi diputatuei eutsi die, baina boto kopuruan jaitsiera handia nozituz. IUk bere aulkia galdu du, baina portzentaian gehien galdu duena CDN izan da. Alderdi abertzaleek, EAJ zein EAk, euren emaitzek gora egitea lortu dute, baina 96an HBk bildutako 26.000 botoetatik urrun geratu dira. Horietatik batzuk EAJ eta EAra joan direla pentsa badaiteke ere, abstentziora jo du askok, 6 puntutan igo baitira Nafarroan botorik eman ez dutenak


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude