NOR BERE LEKUETARA, PREST...

  • Lasterketak hastear daude Donostiako Hipodromoan. Martxoaren 26an izango da aurten udaberriko denboraldiko lehen bilera. Beste lau egingo dira ekaina bitartean. Aurtengoak gainera badu berezitasun bat: Donostiako Udalak azkenean hipodromoa eta inguruko ikuilu eta bideak txukuntzea erabaki du. Horretan aritu da azken asteetan hainbat langile. Bertara hurbilduz gero ordea, azken urteetan pairatu duen utzikeria nabari da. Egoera honek gainera lekuko zuzenak izan ditu: zaldi prestatzaileak, jockeyak, zaldi-mutilak eta zaldiak. Guztien bizi baldintzek sofritu dituzte agintarien arreta ezaren ondorioak. Garai batean erregeak ere erakartzen zituzten zaldi lasterketak ahituz joan dira pixkanaka. Hori ikusirik, lasterketetako zaldien hazkuntza ere murriztu egin da Espainia osoan. Orain zaldi jabeak Frantziara joaten dira odolgarbiak erostera. Hainbat eta hainbat pertsonen etengabeko lanak eta zaldiekiko sentipen bereziak lagundu diote hipodromoari zulo beltzetik atera eta oraingo argi printza pizten.

2017ko azaroaren 28an
Oraindik bizirik dago Zubietako auzoan kokaturik dagoen Donostiako Hipodromoa. Hala dirudi azken asteetan bertan lanean diharduten zaldi prestatzaile, jockey, igeltsero eta pintoreak ikusita. Martxoaren 26an hasiko den udaberriko denboraldia prestatzen ari dira. Hainbat berrikuntza izango du aurtengoak. Nagusiena, Hipodromo beraren berreskurapena izango da. Donostiako Udalak, Maria San Gil Donostiako Sustapen Batzordeko buruaren eskutik diru laguntzak jarri ditu martxan hipodromoa berritzeko. Urte honetan zehar, zabor ontziak jarriko dira boxak -zaldien oheak- dauden guneetan, bideak asfaltatuko dira, aldagelak konponduko dira...
Horretarako 40 milioi pezetetako (10 milioi libera inguru) dirulaguntza erabiliko da. Beste 240 milioi zuzenduko dira berriz, tribunen konponketara. Udaberrirako pintatuko dituzten arren, hauen egokitzapenak bi urte inguru beharko ditu. Gainera, denboraldiaren hasiera atzeratu da, Sevillako lasterketekin batera ez egitearren. Bide batez, lasterketak neguan hasteak zituen oztopoak saihestuko dira: eguraldi txarra eta pisten izoztea. Udaberriko denboraldiak gainera, zaldi gazteak debutatzeko aukera ematen du, udako lasterketetarako hauek ezagutzera emateko parada eskainiz. Guztira, 5 bileratan 26 lasterketa egingo dira udaberriko denboraldiaren baitan: martxoaren 26an, apirilaren 9an eta maiatzaren 1ean, 21ean eta 28an.


HIPODROMOEN LEHORTEA.

Egun, Donostiako Hipodromoa da Espainia guztian martxan dagoen bakarra. Madrilgoak 1996ko abenduan itxi zituen bere ateak. Urte osoan zehar egiten ziren bertan lasterketak: otsailetik ekainera eta irailetik abendura. Eta 1.100 zaldi ere egon izan diran bertan. Donostiakoan 170 bat daude eta udaberriko eta udako denboraldiak egiten dira soilik. Madrilgoa Espainiako garran- tzitsuena izan zen urteetan zehar: instalazioek maila izugarria zuten, hango pista eta bihurguneak zabalagoak ziren Donostiakoak baino. Sergio Vidal Santos, jockeyaren esanetan Madrilgoak zaldi hoberenak irabazteko aukera ematen zuen. Donostiakoan jockeyak du garrantzia: "Madrilen zaldiak akats bat egiten badu, hori zuzentzeko aukera dago. Donostiako pista txikian (1.500 metro) ez dago horretarako astirik eta bihurguneetan ezin da ia aurreratu". Esku pribatuetan gelditu zenetik, Madrilgo Hipodromoaren egoerak okerrera egin zuen.
Orain badirudi berriz lehiaketa publikoa egingo dela irekitzeko. Baina itxieraren ondorioz, egun Donostian dauden prestatzaile gehienak Madrilgoak dira berez, baita jockey ugari ere.Pinedan ere badago beste hipodromo bat. Honek ordea, elkarte pribatu baten antzera fun-tzionatzen du eta itxi egingo da hemendik gutxira. Hori itxi eta Sevillako Dos Hermanasen zabalduko da urrian hipodromo berria. Bestelakoan, lasterketak hondar-tzetan egin ohi dira Santanderren, Oviedon eta Costa Bravan.Frantziarekin alderatuta, hogei urte atzerago omen gaude Jose Mari Lizartza Sustapen Batzordeko pertsonal buruak dioenez. Mugaz bestalde 10.000 zaldi inguru dago. Frantzia osoan 160 bat hipodromo daude. Parisen bertan, 6.


AMAIERARIK GABEKO ZIKLOA.

Zaldi lasterketen benetako protagonistak ordea zaldiak dira: odolgarbi ingelesak, batez ere. Eurak dira baita ere Espainian dagoen zaldi lasterketen arazoaren muina. Batetik, Madrilgo Hipodromoa itxi eta gero, zaldi hazkun- tzak behera egin duelako. Bestetik, Espainiako Gobernuak ez dielako zaldi lasterketei behar bezalako arreta jarri. Horrela gertatu da bereziki Donostian: Sarritan, hipodromoa Lasarten edo Donostian, non dagoen ere eztabaidatzen delarik, guztietatik ahantzita bizirautea lortu du hipodromoak urtetan. Gobernuaren arreta falta eta zaldi hazkuntzaren murrizketa batera doaz halabeharrez, Angel Imaz Beloki, zaldi prestatzailearen hitzetan: "Espainian zaldi lasterketak Defentsa Ministerioaren esku daude. Europa osoan soilik Errusian eta Espainian gertatzen da hori. Beste herri guztietan Nekazal Ministerioak du hauen ardura. Garai batean zaldiak gurdietatik tira egiteko erabiltzen ziren, eta hemen oraindik berdin jarraitzen dugu". Europako Batasunak urtero ematen ditu abereak zain-tzeko, zaldi lasterketetarako eta abarretarako diru lagun- tzak. Espainian, diru hori Defentsa Mi- nisterioak jaso eta berarentzat gordetzen du, zaldi lasterketarako dirulaguntzik eman gabe. Ez da horrela gertatzen Frantzian. Zaldia hazten duenak, saldu eta gero ere, zaldiak irabazten duenero %20ko prima jasotzen du. Zaldiaren jabeak, irabazitako sariaren kopuruaz gain, %70eko prima jasotzen du 2 urteko zaldien lasterketetan; %60ko prima 3 urtekoen lasterketetan; eta %50ekoa zaldi zaharrenetan. Gainera, estalketetarako eta zaldien jaiotzetarako ere laguntzak daude. Horregatik, zaldi gehienak egun Frantzian erosten dira.
Garai batean Euskal Herrian hainbat lekutan hazten ziren zaldiak: Ultzaman, Lore Tokin... Azken honetan, behor-talde militarrean, oraindik ere hazten dituzte zaldiak. Militarrek beraiek hazitako eta guztion diruarekin elikatutako abereak dira bertakoak. Baina lehiaketetan besteek bezala parte hartzen dute, baita sariak irabazi ere. Egoera honelakoa izanik norbaitek aldatu nahi izatea soilik falta da. Gobernuak dirulaguntzak emanez gero, zaldi gehiago haziko lirateke eta horrek lan gehiago ekarriko luke. Makinek egin ezingo luketen lana gainera. Angelek dioenez, "diruak zoriontasuna dakar".


PERTSONAK BAILIRAN.

Zaldi prestatzaileek, jockeyek eta zaldi mutilek zaldi lasterketen alde botatzen dute euren izerdia. Pertsonak balira bezala zaintzen dituzte. 400-500 kiloko pisua dute; bi urterekin hasi ohi dira lasterketetan parte hartzen, nahiz eta lasterketa klasikoak hiru urte dituztenentzat izan; odolgarbien salneurria 500.000 pezetetatik hasi eta nahi diren milioi guztietara handitu daiteke; eta hauek manten- tzeak hilabetero 100.000 pezeta baino gehiago balio du. Amankomunean dituzten ezaugarriak baztertuta, zaldi guztiak, pertsonen antzera, ezberdinak dira. Abiadurako zaldiak eta Distantziako zaldiak bereizten dira. Neguan guztiek entrenamendu bera egiten dute: trostak eta kante luzeak, giharrak egin eta erlaxatzeko. Baina lasterketak hurbiltzean, abiadurakoek lan motzak eta lehergarriak egiten dituzte. Distantziakoek ordea, distantziak lantzen dituzte, abiadura gutxiago eta erresistentzia handiagoa eskatzen zaielako. Sergio Vidal jockeyak dioenez, nortasun propioa ere badute: "Lotsagabeak direnak egun osoa igarotzen dute jolasten, koska egiten... Beldurtiek, asko sofritzen dute". Zaldi batek "irabazlea" izateko presta- tzaileen iritziz, lasaia eta motor indartsukoa izan behar du. Jockeyen aburuz gainera, zaldi "irabazlea" klasea duen zaldia da: lasterketetarako zaldia dela onartu eta sofritzeko adorea duena.
Prestatzaileek eta jockeyek jakin behar dute ordea, zaldiak barnean daraman hori ateratzen. Bataren zein bestearen lana asko zaildu da azken urteetan. Prestatzaileak bere burua saltzen jakin behar du, zaldien jabeek kontrata dezaten. Gero berak aukeratu ohi ditu lasterketetan zaldien gainean ibiliko diren jockeyak. Garai batean jockeyek kontratuak izaten zituzten : hau da, jabe batekin kontratua izanez gero, lehenengo horren zaldiarekin egin behar zuten lasterketa. Orain jockeyek prestatzaileei entrenamenduetan lagundu eta zaldi-mutilen lana betetzen dute. Lasterketetan, euren zerbitzuak kontratatzen ditu edozein jabek. Bai prestatzaileek eta baita jockeyek ere sariaren %10a irabazten dute. Lehenengoen artean iristen ez bada, jockeyak parte hartzeagatik diru kopuru bat jaso-tzen du: "isun galdua" delakoa. Egunero goizeko seirak aldera hasten dira lanean jockeya eta prestatzailea, beranduago neguan. Prestatzaileek, lehenengo, zaldiek aurreko egunean jandakoa begiztatzen dute. Gero oheak garbitu eta belarra edo alpapa ematen diete. Ondoren, adinaren eta lanen arabera, multzotan banatzen dituzte pistara ateratzeko.
Izerdia garbitu eta pentsua ematen zaie gero. Arratsaldean, goizeko entrenamenduaren ostean zaldiak nola dauden ikusi eta garbiketa egiten da: ohea txukundu, zaldia garbitu, orraztu, neguan manta jarri... Prestatzaileek zaldiak prestatzen dituzte, ez jockeyak. Jockeyari zaldi baten gainean nola ibili behar duen agintzen diote.Jockeyak berez dira profesionalak. Eta berez, baita ere, txikiak eta argalak. Euren pisua 48-62 kilokoa da. Zenbat eta gutxiago pisatu ordea, zaldi gehiagotan ibiltzeko aukera izango dute: zaldiek eraman dezaketen zama mugatua baitute lasterketetan. Horregatik borroka berezia izaten dute baskularen aurka. Gainera, Sergio Vidalen esanetan gogorra da beti irabazi behar izatea: "Lana ondo egiteak ez du ezertarako balio irabazten ez baduzu". Arriskua ere handia da, abiadura 54-60 km/h-koa baita. Horregatik, "Hipodromoan guztiak erori dira" dio Sergiok.
Aingeru zaintzaileak babesten omen ditu egoera larrietan. Aingeruarekin edo gabe, zaldi lasterketak sinpletasunetik harantz doaz: "500 kiloko animalia gidatzen dugu bere ahoan sartuta duen bridaren bitartez. Zaldiarekiko sentsibilitatea eta komunikazioa ezinbestekoak dira"


Azkenak
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude