LIBURUAK


2021eko uztailaren 27an
UNIBERTSITATEKO GIDA1999-2000

Deustuko Unibertsitatea
202 orrialde
doan
Deustuko Unibertsitateak urtero legez kaleratu du 1999/2000ko gida. Izenburuak dioen bezala, horixe da, gida bat. 200 orrialdetan zehar, argazkiz hornitutako liburu mardulak unibertsitate honi buruzko informzaio asko eskaintzen du. Batez ere ikasleei eta etorkizunean ikasle izango direnei begira egina da, noski. Bilboko eta Donostiako fakultateak aipatzen dira eta bakoitzak zein ikasketa eskaintzen dituen, zein ikasgai eta zenbat kreditu dituen esaten du. Eskolei eta institutuei buruzko informazioa ere ez da falta. Ikasketen inguruan sortzen diren zerbitzuen zerrenda ere oparoa da: kirolen alorra dela, kultur ekitaldiak, liburutegi nagusia, bekak eta laguntzak, nazioarteko harremanak... Deustuko Unibertsitatea ezagutzeko parada da liburua

UDAZKENEKO HAMAR KANTA

Patxi Ezkiaga Lasa
Kutxa Fundazioa
71 orrialde
475 pta.
Udaberriaren zain gauden honetan Patxi Ezkiaga legorretarrak udazkena gogorarazi digu. Urtaroak ordenaz aldatzearen "errua" 1999ko Irun Hiria Literatur Sariak dira. Hamar poema biltzen dituen lana aurkeztu zuen Ezkiagak aipatu sariketara eta irabazle suertatu zen, olerki sailan. Santiago Aizarna, Henrike Knör, Lourdes Otaegi, Xabier Lete eta Patri Urkizuk erabaki zuten legorretarraren olerki bilduma saritzea.Isiltasunaren memoria dela dio liburuko sarrerak. Gai askoren isiltasuna ordea. Hitzetik hortzera aipagai ditu maitasuna, mina, Jainkoa, edertasuna... Mamiaren adibide segidako zatia: Nola absentziak maitasuna, /hala haizeak sua:/itzali egiten dute txikia/, gartu egiten dute handia./ Minaren ekuazioaren/ matematika

RITUALES Y PLANTAS

Juan Garmendia
Txertoa
120 orrialde
1.140 pta.
Juan Garmendia etnografoak ehun landaretik gora aipatzen ditu gaitzak sendatzeko erabiltzeko. Ez dira erremedio zientifikoak. Etnografoa izaki, Euskal Herriko hainbat herritan, hainbat baserritan batekin eta bestearekin hitz egin ondoren jasotako informazioa biltzen du. Liburuan aipatzen diren erremedioak kontu handiz jaso behar dira; batzuk belaunaldiz belaunaldi erabili dira eta beren eraginkortasuna nabaria da. Beste batzuetan, ordea erremedioaren informatzailea bakarra da eta ez da ezerekin alderatu erremedio hori. Hi-tzaurrean esaten denez, behi gorotza erreduretako edo idiaren pixa haginetako minaren aurka erabil-tzea ez da oso gomendagarria. Arta bizarren infusioak ziur pixa eragiten duela ordea, beraren efektu diuretikoa begibistakoa baita

NEOLIBERA-LISMO

Askoren artean
UEU
131 orrialde
1.425 pta.
Udako Euskal Unibertsitateak 1997ko Udako Ikastaroetako hainbat hitzaldi paperera ekarri du. Neoliberalismoaren gaia jorratu zuten uda hartan, Zientzia Politikoak eta Soziologiaren sailari Zuzenbidea eta Ekonomia gehitu zitzaizkien. Paperean jasotako edukiak honoko egileenak dira: Jesus Casquette, Xabier Barrutia, Koldo Gorostiaga, Mario Zubiaga, Iñaki Barcena, Zesar Martinez, Baleren Bakaikoa eta Aitor Bengoetxea. Hiru sailen arteko hitzaldiak izan zirenez, ikuspuntu anitzetako edukiak jaso dira. Izenburu batzuk aipatzea nahikoa: "Neoliberalismoaren oinarri filosofikoak", "Neoliberalismoaren eragina lan-zuzenbidean", "Gizarte-mugimenduak eta gobernuz kanpoko erakundeak neoliberalismoaren garaian"


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Azoka
Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude