BILBO, MAKINA ERREMINTAREN MUNDUKO ERAKUSLEIHOA

  • ari da Bilbon. Sektore honek , Espainiako Estatuan –Hego Euskal Herrian gehienbat–, 152.000 milioi pezeta produzitu zituen 1999an, aurreko urtean baino % 7 gehiago.

2021eko uztailaren 21ean
Mundu guztiko pertsona, hizkuntza eta kulturen bilgune da aste honetan Bilbo. Arrazoia: hilaren 13tik 18ra Bizkaiko hiriburua makina erremintaren munduko erakusleiho garrantzitsuena da eta bertan mundu guztiko ordezkariek sektoreak emandako onena eta berriena erakutsiko dute. Makina Erremintaren Fabrikatzaile Espainiarren Elkarteko (AFM) enpresek 152.000 milioi pezetako ekoizpena izan zuten 1999an, aurreko ekitaldian baino % 7 gehiago –Europako batez besteko hazkundea % 4an geratu zen bitartean–. AFMren % 85 baino gehiago Hego Euskal Herriko enpresek osatzen dute.
Bienalaren edizio berri honetan, industriarentzako funtsezkoa den sektorean azken bi urtetan eman diren berrikuntzak eta garapen teknologikoak deigarri egingo zaizkio bisitariari. Euskal berrikuntza eta produktuak beste herrialdekoekin alderatu ahal izango ditu eta atzera ez gabiltzala ikusiko du horrela.


MUNDU GUZTIKO ERAKUSMAHAIAK.

Makina Erremintaren Bienalaren 21. edizioa da egunotakoa. Azken urteetan goranzko joera izan du Bienalak eta aurtengoak, parte hartzeari dagokionean, errekor historikoak hautsiko ditu. 1.862 mahai bilduko dira orotara, Bilboko Erakustazokaren azalera osoa betez. Gainera, erakusketa esparru osagarriak paratu behar izan dituzte. Orotara 41.000 metro koadro inguruko azalera hartzen du Bienalak. Orain bi urteko edizioko 1.600 erakusmahaiak ez ziren 36.000 metro koadro betetzera iritsi.
Bienaleko enpresa partehartzaileen erdia baino gehiago, % 66, atzerriko merkatuetatik dator. Ordezkaritza altuena dutenak Alemania eta Italia dira, % 36 eta % 32arekin, hurrenez hurren. Australia, Txina, Taiwan, Singapur edo Kanada bezalako lurralde urrunetako erakusmahaiak ere badira. Erakusmahaien % 35 Hegoaldekoak eta Espainiako Estatukoak dira, % 46 Europako Batasunetik hurbildu da, Asia eta Ozeaniatik % 7, Estatu Batuetatik beste hainbeste eta % 6 Batasunaz kanpoko Europatik. Ordezkatutako sektoreei erreparatuz, % 22,9rekin, abio ekipoak nabarmentzen dira; makina erremintentzako erremintek % 14,4 hartzen dute; ondoren osagarriak datoz % 13arekin eta deformaziozko makina erreminta % 12,4arekin.
Bilboko Bienala amaiturik, hurrengo hitzordua datorren urriaren 26 eta 27an Donostian egingo den Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien XII. Kongresua izango da. Invema Makina Erremintaren Ikerketarako Fundazioak antolatuta, bi urtez behingo kongresu honek sektorearen maila teknologikoa indartzea du xede, horretarako, hiru egunez, industria, fabrikatzaile, erabiltzaile, teknologia gune eta unibertsitatearen arteko esperientzia trukea ahalbidetuz.
XII. Kongresu honetan, motore linealak eta abiadura handia bezalako eremuetan zein makinetako ezarpenean burutzen ari diren ikerketak ezagutzeko aukera izango dute fabrikatzaile eta erabiltzaileek. Ikertzaileek, berriz, euren ikerketen aplikagarritasuna hobeto ezagutu ahalko dute.


ATZERRIKO ALIANTZAK.

Sektorea kontzentrazio prozesuan da azken urteetan eta produkzio osoaren % 30aren inguruan dabiltzan lau talde handi eratu dira. Eta ez dirudi prozesua amaitu denik. Prozesuaren emaitza onak ikusita, sektoreko arduradunek kontzentrazioa bultzatzen jarraitu behar dela diote.
Kontzentrazioa ez da, ordea, sektorea hobetzeko kontuan hartu beharreko bide bakarra. Nazioarteko bateratze eta atzerriko erosketak ere landu beharrekoak dira arduradunen esanetan. Baina badakite sektoreko enpresak ez direla tamaina handikoak, ez baliabide ekonomikotan, ez giza baliabideetan, gainontzeko nazioarteko enpresekin alderatuz. Makina erremintaren euskal sektorea Hego Amerika eta Portugalen bide horiek jorratzeko gai dela uste dute, hala ere. Era berean, etorkizunean Europako fabrikatzaile garrantzitsuekin ere aliantza parekatuak burutu daitezkeela adierazi dute.
Euskal makina erremintarentzat nazioarteko merkatuak funtsezkoak direla esan beharra dago. Herrialdeen arteko trukeak ugaltzen ari dira, nazioarteratzeko joera indartsuaren erakusle.
Horregatik, AFMk, hainbat erakunde eta elkarteren laguntzaz, kanpo promoziorako programen diseinuari ekin dio aurtengo ekitaldirako. Modu honetan, AFM elkarteak Makina Erremintaren nazioarteko 14 feriatan, sei misio komertzialetan eta zortzi misio mistotan hartuko du parte aurten

1999ko hazkundea Europako batez bestekoa baino hiru puntu gorago

AFMko makina erreminta sektorea –gehiengoan euskal enpresez osatua– Europako batez bestekoa baino hiru puntu gehiago hazi zen 1999an, nagusiki, barne eskariaren gorakadak eraginda. Bestalde, esportazioak produkzio osoaren % 55 izatera iritsi ziren. Lerrook idazterakoan, 1999ko ekitaldiko datu ofizialak ez dituzte oraindik ezagutarazi. Ziur aski, irakurleak esku artean duenerako datuok jakitera emanak izango dira.
AFMk berak eskainitako behin behineko datuak badira, ordea, eta horien arabera 1999ko produkzioa 152.000 milioi pezeta inguruan ibili da. Aurreko urteko 141.160 milioiekin alderatuz, % 7ko igoera izan da, beraz. Honek esan nahi du produkzioa Europako batez bestekoa baino hiru puntu gehiago hazi dela.
Esportazioak 84.000 milioietara iritsi ziren, aurreko ekitaldiko 79.358 milioiak baino % 5 gehiago. Nazioarteko merkatuan produkzio osoaren % 55 saldu dela esan nahi du horrek. Barne merkatuan 68.000 milioi saldu ziren. Aurreko ekitaldian salmentak 61.802 milioi pezetakoak izan zirela kontuan hartuta, % 10eko igoera ezagutu du eremu honek.
Barne merkatuko makina erremintaren kontsumo osoa 150.800 milioi pezetakoa izan zen iaz, 1998ko zifra ofizialak –128.328 milioi– % 17an gaindituz. Arduradunen esanetan, datu hauek sektore industrial desberdinetan teknologia aurreratua ezartzeko buruturiko inbertsioen egokitasuna erakusten dute. Era berean eta iturri berberen arabera, honek lehen mailako herrialdeen egitura produktibo konpetitiboaren oinarrian makina erreminta dagoela adierazten du.
Fresatzeko makina edo abio makina, berriro ere, makina erremintaren produktu nagusia izan da, deformazio industriaren aurretik. 99ko datu zehatz eta ofizialen faltan, badakigu 1998an fresatzeko makinen produkzioa 97.009 milioi pezetakoa izan zela (produkzio osoaren % 68,7), deformazio makinak 44.151 milioitan geratu ziren bitartean (% 31,3).
Europako gainontzeko herrialdeetan makina erremintaren 1999ko produkzioak % 4ko hazkundea izan du 1998ko ekitaldiarekiko. Industria honen herrialde produzitzaile nagusientzat urte zaila izan dela esaten da. Eta, adituen esanetan, Asia eta Hego Amerikako krisiak eragin du horretan. Produkzio ekipamenduetan eginiko inbertsio handiko urteen ondoren, Ipar Ameriketakoa bezalako merkatu garrantzitsuek beherakada nabarmena nozitu dute eskaerei dagokienean

Euskal enpresak Txinako merkatuaren bila

AFM, Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkarteko sei enpresa Txinara joan ziren iragan urtarrilean, makinaria mota honen inguruko hainbat entitate zabaltzaile eta erabiltzailerekin harremanetan jartzeko. Itzultzean gustura agertu dira ahaleginaren emaitzekin, Txinako enpresa sendo eta egonkorrekin harreman komertzialak finkatu dituzte eta. Delegazioa osatu zuten enpresak ondorengoak dira: Fagor Arrasate, Fagor Automation, Puigianer, Sanchez Bielsa, Metosa eta Bost.
Misioa Shangai eta Hong Kong bezalako garapen ekonomiko sendoko zonaldeetan burutu zen. Shangai Txinako zonalde aberatsena da eta inbertsio proiektu bolumen handiena sortu dezakeena; Hong Kong, makinaria eta ekipamendu industrialaren sarbide izan daiteke.
Bidaia honek, nolabait, arrazoi eman die AFMren barruan Asiako krisia gainditzen hasia zela defendatzen zutenei. 1999ko abuztuan, dagoeneko, AFMko zuzendari nagusi Alberto Ortuetak euskal egunkari batean esan zuenez, sektorearen krisiaren gainditzea nabarmentzen hasia zen Txinan eta aurki kontinente osoan ere horren zantzuak agerian geratuko omen ziren.
Kontuan hartu behar da, Ortuetak hitzok esan zituenean, lehen sehilabatekoan makina erremintaren sektoreko eskariak % 22 egin zuela behera, aurreko urteko garai berdinarekin alderatuz gero. Eta, hala ere, ordurako AFMko zuzendari nagusiak 1999 bukaerarako % 5eko hazkundea aurreikusi zuen produkzioan. Azkenean, aurreikusitako portzentaia gainditu egin da


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude