Kalbariomendi-Txoldokogaina: historiaurreko mendi sakratuak Lapurdin e».

  • Pirinioak bukatzen diren tokian, itsasoaren galgaraino iritsi aitzin, muino ttiki baten gainean bada uhartzeari so den harlauzez inguraturiko kapera xume bat. Urruñako lurretan altxaturik, ondoan zutik dirauen gurutzeak denboraren erronkari dirudi, ipar mendebalak astintzen duen bakoitzean. Lur eremu hau hain gogo biziz kristautu izanak behialako denboretan ere leku sakratua eta gurtua zela adierazten digu eiki. Are gehiago, inguru hauetan, dozenaren bat historiaurreko oroitgarri topatzen ditugularik. Gaur egun aurri egoera penagarrian badaude ere, galdutako denboraren lekuko bakarrak dira, eremu hau bizidunentzako alaleku, iraganbide eta hildakoen hobientzako lur sakratua izan zela adieraziz.

2021eko uztailaren 15ean
Urruña eta Biriatu arteko mendi apalak biziki bisitatuak izaten dira asteburuetako ohiko txangoak egiteko asmoz. Aski ezagunak badira ere, aste honetan horietako bi ibilbide aurkeztuko dizkizuegu. Lehenak, Urruñako ondare megalitikoa ezagutzeko parada emango digu eta bigarrenak, luzeagoa izanik eta Txoldokogainako itzulia eginez, Arrola bezalako txoko maitagarriak erakutsiko dizkigu.


Txoldokogaina eta Kalbariomendi megalitoen bidetik

Claude Chauchatek hirurogeiko hamarkadan egindako prospekzioan, Kalbariomendi, Txoldokogaina eta Lumaberde mendi inguruetan sakabanatutako zazpi historiaurreko oroitgarri aurkitu zituzten. Gaur egun, ia berrogei urte beranduago, aipatu eremuan soilik, dozenaren bat ikus daiteke, Urruñako udalerri barruan direnak askoz gehiago izanik. Altuera gutxiko muino hauetako oroitgarrien kontzentrazioa gune megalitiko garrantzitsua bezala izenda daiteke. Ondorengo ibilbidean ia guztiak bisitatuko ditugu.Urruñako uren iragazki-eraikinerako bidea izango dugu abiapuntu, bidea bukatu baino lehen dagoen aparkaleku zabala, hain zuzen ere. Hemendik Ekialdera Lezanteko bizkarrera abiatuko gara lehendabiziko bi trikuharriak kausitzeko asmoz, Lezante I eta II. Oixtian aipatu bezala, aurri egoera nabarmena bada ere, biek hilobiko harlauzaren bat mantentzen dute. Gainera Lezantetik menperatzen den kostalderako bistak xarmaz betetzen du leku hau.
Arrolako urtegi aldera doan bidea utziko dugu eta Hegoalderantz sortzen den pattarra igotzeari ekingo diogu. Bidezidor galkorrak jarraituz, beti hegoalderantz, Urbisiko zelaira aterako gara, hirugarren trikuharria ikusiz. Amini bat aitzinago kokatzen da beste trikuharri bat (Urbisi hegoa) momentuz zalantzagarria dena. Harrobien artetik, igoera leunez jarraituko dugu Txoldokogainako tontorreraino. Bista bikaina da, Lapurdiko kostalde osoa menperatuz Landetaraino, baita Behe Bidasoa ere; Aiako Harriak, Jaizkibel, Larrun eta Nafarroako mendiak arrunt hurbil daude. Jaitsierako bidea hartuta, Ipar-ekialderantz abiatuko gara. Xoldokozelai izeneko lepo txikian trikuharri bat eta tumulu handi bat topatuko ditugu. Norabide beretik jarraituz gero Xoldokozelai III izeneko trikuharri berria aurkituko dugu.
Xoldokozelaitik Kalbariomendi eta behean dagoen Usatuitako lepoa bistan gelditzen dira. Harantz joango gara hasieran ipar-mendebaldera eta gero zuzen ipar-ekialdera jaitsiz doan pista hartuta, Biriatu eta Urruña lotzen dituen bide zaharra (hurrengo ibilbidean ezagutuko dugu) menperatzen dugun bitartean.Usatuitako trikuharri hondatuaren albotik igaroko gara, izen bereko lepoan bertan. Kalbariomendiren oinean gaude eta aldapa txiki batek besterik ez gaitu banatzen haren tontor xumearengandik. Hala ere, guk ipar-mendebaldera joko dugu inguru honetan hobekien mantendu den trikuharria begiztatzeko, Kalbariomendi Mendebala. Kuxian topatuko dugu zelai baten erdian, eskoadra egiten duten ganberako bi harlauza itzelak zutik mantenduz eta hirugarren harlauza handia, estalkia izan daitekeena, lurrean etzanda ageri dela.
Berriro pista hartuta, eskuinera joko dugu Kalbariomendira eramango gaituen aldapa leuna igotzeko. Kostari so dagoela aurkituko dugu ermita, harlauzazko hesi batez inguraturik eta gurutze luze baten ondoan. Kostalderako bista bikaina da eta Urruñak eskura dagoela ematen du. Han kokatzen da Urtubiko gaztelua, 1513.eko apirilaren lehenean, Fernando Katolikoaren eta Frantziako Luis XII.aren artean, txarki deitutako "Orthezeko Su-etena" bertan sinatu zelarik. Su-eten honengatik Luis XII.ak Albreteko Juan eta Catalina I, Nafarroako erregeei, laguntzeari utzi zion. Nafarroa Fernando Katolikoaren eskuetan gelditu zen erabat, 1512ko konkistaren ondoren.
Berriro gure gai nagusira itzuliz, aipatu behar da Kalbariomendiren inguruan lehen aipaturiko trikuharriez gain, beste hiru oroitgarri hondatu gelditzen direla: Ipar-ekialdean dagoen muino txiki batean tumulu berri eta polita, Kalbarioko tontorrak egiten duen zelaitxoan beste bat eta jaitsierako bidean, telefono-zutoinaren ondoan trikuharri zalantzagarria azkenik. Usatuitako lepotik, Txoldokogainako mazela zeharkatuz abiapuntura iritsiko gara, megalitoen ibilalditxo hau osatuz.


Txoldokogainako itzulia Arrolako urtegitik

Biriatutik hasita baliza zuri-urdinak jarraituko ditugu, Txoldokogainera zuzen doazenak. Telefono-zutoinetara iritsirik mendiko Ipar mazela zeharkatzen duen bidea hartuko dugu, kuxian Usatuitako lepora eramango gaituena. Aurreko ibilalditxoaren azken zatia jarraituz, Lezantera iritsiko gara. Arrolako errekari beha doan bidezidorra hartuko dugu, Arrolako urtegira zuzen baitoa. Gure oinen azpian urtegitik datorren hodia nabari dezakegu.
Mugalariek zenbat aldiz erabili ote zuten Mandale eta Endarlatsako mugetara hurrantzen den bide zahar hau? Bigarren Mundu Gerran Florentino Goicoechea, Ziburuko mugalari ospetsuak hemen lan egiten zuen, gaueko lana jakina. Urruñako Jean Baptiste Savergnini ere modu bertsuan ibili zen. Francine Uzandisaga ausarta ere gaueko lanean aritu zen eta preso hartu ondoren, Ravensbrucq-en hil zuten. Eustakio Mendizabal "Txikia"-k erabili zituen pausu hauek.
Arrolako urtegira hurbildu ahala, mugalariak ez, baina Ibardinetik paseoan etorritako jende andana ikusiko dugu, kostaldekoak, landatarrak eta Bordelekoak, batez ere. Asteburuetan Ibardinerako auto ilarak prozesio antza hartzen du... badakizue, Ricard merkea da hangoa! Gero, arratsalde aldean, urtegitxora paseatzera... zorabioa pasatzeko agian? Hala ere, ez desanimatu, Arrolako urtegiak ikuspegi ederra eskaintzen baitu, batez ere mendebalaldera, jende gutxiago dabilen tokian. Urtegia inguratzen duen pista harturik, Pittarreko lepora aterako gara, bertan Blot-ek industutako tumulu-gunea aurkituz. Gorago, Osingo lepoan, harlauza luze bat besterik mantentzen ez duen beste trikuharri bat eta Biriatura itzultzeko bidezidorraren hasiera, Txoldokogainako mazela zeharkatzen duena, Bidasoa alderako bista ederrak eskaintzen dituen bitartean lu

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude