JAR EZAZU HIZKUNTZA BAT ZURE KURRIKULUMEAN

  • poderioz ordea, hizkuntza batzuren garrantzia handitzen da besteena ahitzen den bitartean, ikasleak aldatzen dira... Hemen EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako hainbat datu bildu dugu.

2021eko uztailaren 15ean
Hizkuntzen garrantzia aipatzen da egun behin eta berriz. Lana aurkitzeko, baduenari karguz igotzeko edota ikasten ari direnei kredituak baliozkotzeko erabiltzen dira. Egun oinarrizko hezkuntzan ere ingelesa, frantsesa... irakasten dira. Baina beharrak eraman du jendea eskolatik kanpoko zentruetan hizkuntzak landu, perfekzionatu eta kasu askotan, tituluak lortzera. Hizkuntza Eskola Ofizialek aspaldidanik betetzen dute eginbehar hori. 1964ko irailaren 24ko Dekretu batek, bere lehen artikuluan, Valentzia, Bilbo eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialak sortu zituen. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola guztiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe daude. Plazak urtero sortzen dira eta, zozketa baten ondorioz, bertan ikasten hasten da hainbat ikasle. Akademia partikularrekin alderatuz, merkea da eskola hauetan ikastea. Hizkuntza Eskolek gainera, bi ikasle mota dituzte: libreki, akademia partikularretan ikasi, eta bertara azterketa egitera joaten direnak; eta bertan ikasturte osoa egiten dutenak, hau da, ikasle ofizialak.
Bilboko Hizkuntza Eskola 1969ko irailean inauguratu zen. Lehenengo ikasturtean 1.213 ikaslek alemana, frantsesa eta ingelesa ikasten zuten. 1998-1999 ikasturtean, 7.906 ikasle ofizial aritu dira alemana, atzerritarrentzako gaztelera, euskara, frantsesa, ingelesa eta errusiera ikasten. Beste 5.618k libreki ikasten dute. EAEko beste Hizkuntza Eskola Ofizialekin alderatuz, Bilbok du ikasle kopuru eta hizkuntza eskaintza handiena. Gasteizen 3.112 ikasle ofizial zeuden ikasturte berean eta Donostian berriz, 2.833. Donostiako ikasketa buru Rafa Bergaretxeren hitzetan, sumatzen da matrikulazio kopuruan beherakada bat, jaiotze tasaren murrizpenaren ondorioz, beharbada. Horrez gain, Hizkuntza Eskola Ofizialak gehitu egin dira. Gipuzkoan esaterako, Eibarreko eta Donostiako eskolei Irungoa gehitu zitzaien orain bi urte. Bizkaian ere, Bilbokoaz gain, Barakaldon, Getxon eta Durangon daude. Horregatik, inguru horretako biztanleak euskara, frantsesa eta ingelesa ikasteko bertara jotzen dute. Alemana ikasteko ordea, Bilbora Bizkaia osotik joaten da jendea, eta errusiera eta atzerritarrentzako gaztelaniari dagokienez, EAE guztiko ikasleak izan ohi dituzte. Hala ere, hiru kasuetan, bost urte lehenagoko datuekin konparatuz, ikasle kopurua handitu da. Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean esaterako, 1995-1996an 7.090 ikasle ofizial zeuden eta libreki 5.441ek ikasten zuten. Hizkuntzaz hizkuntza, soilik alemanak, errusierak eta gaztelerak izan dute ikasle kopuru jaitsiera. Donostian berriz, 1994-1995eko ikasturteko ikasle ofizialak 2.734 ziren, egun baino ehun gutxiago beraz. Kasu honetan, ingelesa ikasteko matrikulatutakoak bakarrik gutxitu dira. Gasteizen, 2.379 ikasle ofizial zeuden 1995-1996 ikasturtean, eta hizkuntza guztietan izan da gorakada.


INGELESAREN BOTEREAK DARRAI.

Hiru Hizkuntza Eskola Ofizialetan ingelesa da gehien ikasten den hizkuntza. Atzetik datoz frantsesa eta euskara. Oraindik gutxi dira alemana ikasten dutenak, eta gutxiago oraindik errusiera eta atzerritarrentzako gaztelania lantzen dutenak. Baina ñabardurak daude eskola batetik bestera. Bilbon eta Donostian ikasle ofizialek ingelesaren atzetik, frantsesa aukeratzen dute euskararen aurretik. Gasteizen, ordea, euskararen ikasle kopurua frantsesarena baino altuagoa da. Matrikula ofizialetatik librekora, ordea, badago aldea. Hizkuntza gehienen libreko matrikula kopurua txikiagoa da ofiziala baino. Euskararen kasuan ordea, hiru eskoletan libreko ikasleen kopurua nabarmenki handiagoa da.


EMAKUMEEK IKASTEN DUTE.

Hizkuntzak ikasten dituztenek badituzte ezaugarri amankomunak. % 70etik gora emakumezkoak dira hiru eskoletan. Adinaren batez bestekoa 20 eta 23 urte artean finkatzen da. Dirudienez gainera, urte batzuetatik hona ikasleen adina jaitsi egin da. Rafa Bergaretxek dioenez, lehen 40 urte inguruko ikasle ugari zegoen: etxeko andreak, erretiratuak... Orain aldiz, ikaslea heldua da, baino lehen baino gazteagoa. Horregatik, hain zuzen, oso nabaria da hiru talderen presentzia Hizkuntza Eskoletan: unibertsitateko ikasleak, lanean diharduten pertsonak eta, bereziki handitzen ari den multzoa gainera, langabetuak


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude