GUTXIENGO HANDI BATENTZAT


2021eko uztailaren 19an
John Grierson dokumentalaren bultzatzaileak zioenaren arabera, «dokumentala errealitatearen sormenezko tratamendua da». Egiaren bilaketa orekatuan, errealitatearen zatiak atzeman eta molde esanguratsu batean uztartzea dute helburu. Dokumental egileei hala ere, beti leporatu izan zaie ez direla objektiboak, hau da, etengabe aukeratzen ari direla, hala nola, gaia bera, jendea, angelua, soinuak, hitza, eta abar. Hautu bakoitza ikuspuntu baten adierazle bilakatzen dela. Beste askoren ustez berriz, horretan datza hain zuzen bere xarma, kontraesan eta erantzun gabeko galderez oratutako mundu honetan, zentzuzko ikuspuntua ematen dutelako.
Edozein telebistarentzat ideiak alda ditzaketen frogak aurkeztea egundoko lorpena den arren, gaurkotasun eta ikerketa erreportajeak ez dira lehentasun bat. Kazetari ikerketak telebistan dirua eta denbora eskatzen ditu gainera eta arrakasta, oso gutxitan jo daiteke ziurtzat. Alabaina, sona handiena duten telebistetan jakin badakite kate baten heldutasuna fikziozko telesailekin ez ezik, erreportaje eta dokumentalen bidez ere lortzen dela. Ikerketa erreportaje batek esaterako, batez beste 15 milioi pezetako (600.000 bat libera) aurrekontua behar du, ikuskizun saio baten erdia, alegia. Xedea, berezko ekoizpena egitea baldin bada, kanpoko kateei erosi gabe (%80 Britainia Handiko BBC kateari), erreportajea egiteko epea bi hilabete ingurukoa izaten da. Burutu ondotik ordea, aukera urria dago «prime time»an eman dezaten. Hori dela eta, ezinezkoa da Espainia edo Euskal Herriko ekoizpenak Britainia Handia, Frantzia, Alemania edo Estatu Batuen pare jartzea. Eta ikusitakoaren arabera, ez dirudi epe erdira jokamolde hori aldatzeko prest daudenik. 80ko hamarkadaren hasieran, hedabide idatzien ikerketa kazetaritzaren ondorioz edo, telebistan modan jarri baziren ere, kate pribatuen etorrerak joera hori galbidean jarri zuen. Eta horrela gaur arte.


«PRIME TIME»AN ERE.

Aitzakiak aitzaki, frogatu da jeneroak oihartzun handia ukan dezakeela «prime time»an emititzen denean. Adibide garbia, ETB-2n eskainitako BBCren erreportajea izan zen. Kamera ezkutu baten bidez, erreportari bat Estatu Batuetako moda aldizkari bateko argazkilaria zela esan eta Elite agentziako buruen laguna egin zen, adin txikiko neskatxen bortxa benetakoa zela frogatuz.
TVEn, «Informe semanal», «Documentos TV» eta La2eko «Linea 900» saioek audientzia fidela atxiki dute; azken saio honetan jendeak ere deitu egiten du gaiak proposatzeko. Ostiraletan halaber, «La noche tematica»n dokumental bat eskaintzen da. Berriki, Luis Buñuelen inguruko bat ere eman dute. Antena 3 era berean, hasia da mota honetako erreportajeak lantzen, «Espejo publico» eta «Linea 112» (emakumezkoen salerosketaren inguruko lan lazgarria), Canal+en, «Abierto en canal» gizarte eta politika arloko ikerketa erreportajeak lantzen dira. Bestalde, «dokusailen» moda ere iristear dago, hots, benetako istorioak fikziozko telesailak bailiran kontatuak.
ETBri gagozkiola, gehiago bultzatu beharko lukeen alderdia dugu. «Asteberri» edo garai bateko «Erreportari» bezalako saioek jarraipena izan beharko lukete. Telebista komertzialek ezin dezaketena egin, alegia. Baina ez bakarrik euskal gaiak jorratzeko, beste makina bat gai ere hor egonik, natura, historia edo antropologia direla. Goi mailako bi profesional ditu gainera, Mirentxu Purroy «Mundo. hoy» saioko arduraduna (ikus ARGIAko 1743. alea) eta Koldo San Sebastian, ETBrentzat 300 dokumentaletik gora egin dituena. Berak dioskunez,

«programatzaile batzuen arabera, dokumentala ez da telebista, baina aldi berean, guk egindako `Euskal herritik' saioa behin eta berriz ari dira ematen. Duela gutxi, asteburuan eman zela, ETBko bi kateetan oso `share' ona eduki zuen, %20tik gora euskaraz eta %30etik gora gazteleraz; agian 6.000 lagunek baino ez dute ikusi, baina bada zerbait»
. Nazioarteko merkatuetan dokumentalak goranzko joera duela nabaritu du Koldok;

«zergatik? Ba, proportzioan oso merkeak direlako, zenbait gaik ez baitu gaurkotasunik galtzen. Felix Rodriguez de la Fuente-ren lanek esaterako, lehen bezainbateko indarra dute, horra hor ere National Geographic-en dokumental zoragarriak»
. Horren harira, ETBn egin izan dira inoiz halako saiakerak dokumentalak igande arratsaldeko bi filmen artean sartuta.

«Eta egiaztatu ahal izan zen jendeak ikusi egiten zituela»
.


SALTZEN BAGENEKI.

Kalitatea ardatz duen edozein telebistak, jantzia dagoen dokumentalista bat eduki beharko luke urtean gutxieneko dokumental kopuru bat bermatzeko,

«Egin kontu, Galiziako Telebistan dokumentalaren aldeko apustu garbia egin dute, eta uneotan koprodukzio bat ari gara prestatzen haiekin, bakailaoaren arrantzari buruz»
. Izan ere, koprodukzioa lantze aldera, Hegaz ekoiztetxea sortu du San Sebastianek;

«salmenta errazteko gehienbat, hori baita hemen dugun arazo nagusia. ETBri bost axola zaio kanpora saldu ala ez, azken batean, salmenta bulegoan dagoenak berdin kobratuko duelako; 9:00etatik 17:00ak arte lan egin eta kito. Gai anitz dago kanpoan saltzeko, `Euskal sortzaileen' dokumentalak adibidez, ez dira atzerrian saldu, nahiz eta egundoko maila eduki, bai itxuran, bai mamian. Hori dela eta, euskal gaiei heltzen diegun ekoiztetxeak batzen saiatuko gara gure lanak munduan barrena sal ditzagun. Gai unibertsalak izanik, Japonia eta Korean alegia, erraz saldu ditugu».
Bestalde, apirilean izatekoa den Canneseko telebista azokara joan aurretik, ETBn laster ikusgai izango dugun «Bizitzaren baitan» dokumental sorta osatzen ahaleginduko dira.

«Seigarrena amaitu berri dugu, «Los Angeles Times» egunkariaren zuzendaria izan zen Erburu jaunaz»
. Orain. beste batean murgilduta daude, Mexikoko euskal komunitateari arras atxikia zegoen Pedro Laskuraini buruzkoa:

«Mexikon inoiz presidente gisa gutxien aritu dena, karguan 20 minutu baino ez zuen iraun-eta. Hurrengo dokumentalak Teresa Mendiolearen bizitza jorratuko dugu. Aulestiako herritarra, euskaldun gehienak Australiara eramateaz arduratu zena»

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude