BOST EGUN NEKE ETA PATSETAN 1.250 LITRO SAGARDO ATERATZEKO


2017ko azaroaren 28an
Sagardogintzaren adibide bezala joan den urrian Urnietako Errotaberria baserrian eginikoa hartuko dugu. Bertan, helburua 1.250 litroko upela betetzea zen, etxeko kontsumorako.
Sagar bilketa urriaren 3an eta 4an egin zen (larunbata eta igandea). Hiru sagastitatik guztira 2.000 Kg. sagar bildu ziren. 800 kg. baserrikoa den Hernaniko sagasti batetik eskuratu ziren eta beste 700 kg. Hernaniko Zubillagatarren Errenteriako sagasti batetik. Gainerako 500 kg.-ak Hernaniko beste sagasti batetik hartu ziren.
1998. urtea nahiko txarra izan zen, bai baserrian eta baita inguruko sagastietan ere, sagar gutxi eman baitzuten sagarrondoek. Sagardogile askok (inoiz baino gehiago) kanpoan erosi behar izan zuen sagarra. Sagar bilketan, sagar jotzerakoan, dolarean eta upel betetzerakoan egin zuen eguraldia oso euritsua eta hotza izan zen; guztiz mesedegarria sagardogintzarako. Sagarrak sagastietik erdi-garbiak etorri ziren. Hotz egiten zuenez, ernamuinak eta legami basatiak ez ziren ugaldu.
Bilketa eskuz eta kizkiak erabiltzen egin zen hiru-lau lagunen artean. 50-60 kg.-ko zakuak bete ziren eta zuzenean sagardotegira eramaten ziren 4x4ko auto batean. Bertan zakuak leku lehor eta ilunean bildu ziren.
Sagardogintzarako sagardotegiko bi solairuak erabili ziren. Lehendabizikoan zakuak upelen ondoan jarri ziren eta bigarren solairuan berriz, sagarra garbitu, jo eta prentsatu egiten zen.


ESTUALDI BAKOITZEKO 400 KG.

Baserri honek duen dolarea txikia da, eskuzkoa, mahatsa prentsatzeko erabiltzen den horietakoa. Estualdi bakoitzeko 400 kg. patsa sartzen da eta beraz, 2.000 kg estutzeko bost aldiz bete zen dolarea. Prentsaldi bakoitzeko beheko soilairutik 8 zaku igo ziren (400 Kg. gutxi gorabehera).
Urriaren 5ean (astelehena), goizeko zortzietan lehendabiziko 8 zakuak igotzen hasi eta bigarren solairuan dagoen 4x2 metro karratuko piszina batean hustu ziren. Sagar hautaketa egin zen ondoren, hau da, txarrak baztertu eta ur tutu baten bidez garbitu ziren onak zeudenak. Behin sagarrak garbituta, matxaka erabiliz sagarra jotzen hasi ziren. Lan hau oso motela eta neketsua da matxaka oso motel ibiltzen baita. Zortzi zaku jotzeko bi edo hiru ordu behar ditu. Pertsona batek tobera betetzen zuen bitartean, besteak matxaka azpitik txikitutako patsa jaso eta aldemenean dagoen beste piszina batean pilatu zuen. Beste piszina honetan patsa 5-6 orduz beratzen eduki zen. Piszina hau maldan dago eta horrela, patsak askatzen duen zukua zulora bideratzen da. Zulo honetatik, gero upelarekin bat egiten duen tutu bat abiatzen da.


ZUKUA ATERATZEN 4 ORDU.

Behin prentsa bete ondoren lehendabiziko kolpea eman zitzaion, hau da, lehendabiziko estualdia. Zukuaren jarioa gelditzen denean eta ahal den guztia estutu denean, patsa atera, aireztatu eta berriro dolarean sartu behar da. Patsak duen zukua ateratzeko 3 edo 4 kolpe behar izaten dira eta kasu honetan ere horrela izan zen, lau kolpe eman zitzaion. Prozesu hau burutzeko 4 bat ordu behar izan ziren. Hori egiten zen bitartean, beheko solairutik beste zortzi sagar zaku igo ziren, garbitu eta txikituz, patsa hurrengo egunerako bigarren laukian beratzen utziz. Dolarean zegoen patsari eman beharreko estualdiak eman ondoren, patsa lehorra zakutan sartu zen. Arratsaldeko zortzietan lana amaitutzat eman zen.
Urriaren 6an (asteartea), goizeko zortzietan beste 8 zaku sagar igo ziren, garbitu eta txikitzeko. Aurreko egunean beratzen utzi zen patsarekin berriz, dolarea bete eta eman beharreko hiru edo lau kolpeak eman zitzaizkion, kolpe bakoitzeko patsa atera eta sartuz. Behin hori egin ondoren, patsa lehorra hartu eta zakutan sartu zen eta bitartean garbituta zeuden sagarrak txikitu eta patsa arratsalderako beratzen utzi zen. Arratsaldean beratzen zegoen patsari zegozkion kolpeak eman eta patsa lehorra zakutan sartu zen. Bitartean beste zortzi zaku igo, garbitu eta txikitu ziren, beratzen utziz hurrengo egunera arte. Lana zortzietan eman zen amaitutzat.
Urriaren 7an (asteazkena), goizeko zortzietan, aurreko egunean beratzen utzi zen patsa hartu eta dolarea bete zen, eman beharreko lau kolpeak emanez. Azkeneko zortzi zakuak hartu eta goiko solairura igo ziren, garbitu eta jotzeko. Arratsaldean dolarean zegoen patsa lehorra atera, zakutan gorde eta goizean beratzen utzitakoarekin azkeneko aldiz dolarea bete zen. Lau kolpe eman eta 20:00etan lana amaitu zen.
Egunotako lanaren ondoren 1.250 litroko upela, garagardoa gordetzeko erabili ohi diren 50 litroko 3 upel, (barrikoteak egiteko) eta 60 litroko egurrezko upel txiki bat, (hau ere barrikotea egiteko) bete ziren.
Garagardoa gordetzeko upeletako baten edukia, upel handiak irakiten zuenean, hustutzen zen eran betetzeko erabili zen. Horrela ez zen airerik sartzen, beste upelak, berriz, barrikoteak egiteko erabili ziren. Upel handiko zukua berehala hasi zen irakiten. Behin bi irakinaldiak bukatu zirela ikusi ondoren, prozesua amaitutzat azaroaren 15ean eman zen. Upelari estalkia jarri zitzaion abendura arte.
Upela abenduaren 20an ireki zen, etxekoek dasta zezaten, eta dirudienez, denek beraien oniritzia eman zuten

Sagarraren arrastoa utzi zuten lehen idatziak

Sagardoaren antzinatasunaren froga garrantzitsuenetako bat «sagar» hitzetik datozen toponimo eta abizen ugariak dira. Dokumentatuta dagoen lehen toponimoa «sagarro» hitza da. 1291. urtean Nafarroan agertutako dokumentu batean irakur daiteke «sagarro» hitza.
XIV. mendeaz geroztik «sagar» hitzetik datozen izen eta abizenei erreferentzia egiten dieten zitak ugariak dira. Honela 1348. urtean, Azpeitian, Sagastizabal izena, 1347an Hernanin Sagasti, eta Beasainen Sagastigutxia ageri dira.
Gaur egun «sagar» hitzetik eratorriak diren abizen asko ezagutzen dira. «Sagar» edo «sagasti» hasiera dutenak, «sagasti» bukaera hartzen dutenak... Segidakoak dira horietako batzuk: Apalasagasti, Bisagasti, Olasagasti, Oruesagasti, Sagarbide, Sagarburu, Sagardui, Sagardibeltz, Sagarna, Sagarmingorri, Sagarza, Sagastizabal, Sagasta, Sagastabeitia, Sagastagoitia, Sagastibarren, Sagastibel, Sagastiberri, Sagastiberriaran, Sagastiburu, Sagastieta, Sagastieder...
«Sagar» hitza ezezik sagardoarekin eta sagardogintzarekin erlazioa duten hitz asko dira; horra horietako batzuk: Dolaretxe, Tolare, Tolareberria, Tolaretxipi, Tolaretxiki, Tolaregoia, Tolareta, Tolarezar, Txiskuene, Upabi, Upategi, Upelategi...


Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude