"BI KOMUNITATE SORTZEKO SAIOA DAGO HEMEN"


2021eko uztailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
M

adrilen parlamentario gisa daramazun ardurarengatik, euskal gotzainak izan ohi dituzu hizpide. Zer iritzi duzu Jose Maria Setienen agurraz?
Pena handia eman dit Setienen agurrak. Behin baino ez naiz buruz buru berarekin egon. Setien hurbilean irabazi egiten duen pertsona da. Euskal Herrian erreferenteak behar ditugu eta Setien erreferente erlijioso eta etikoa da. Ez da ohiko euskal nazionalista, baina bere diskurtsoa euskalduna da. Madrilen ezin dute euskal nortasuna duen ezer jasan ordea; otzandua ez den euskalduna ez da ongi ikusia han. Madrilen ongi hartua izateko sekretua erregionalista zintzoa izatea da. Setien bezalako pertsonak deserosoak dira han.

Zein da zure iritzia Juan Mari Uriarteren etorreraz?
Uriarteri, futbolari onei legez, taldean moldatzeko denbora eman behar zaio, eta horretarako ehun bat egun beharko ditu gutxienez. Ez dadin batzuek ez besteek estutua izan, alegia. Denbora eman behar zaio bera izan dadin. Ez dezagun berarekin gehiegizko itxaropenik sortarazi ere. Arnasa hartzen utzi behar zaio.

Gotzainen inguruan polemika bizia izan zenuten EAJ eta Madrilgo estamenduen artean. Ricardo Blazquez Bizkaiako gotzainaren izendapena, kasu.
Izendapen hori izan zenean Madrilgo diputatuek oso harreman txarra genuen Vaticanoko Tagliaferri nuntzioarekin; badaezpadako pertsonaia. Bilboko gotzaitegira etortzeko hautatua Uriarte zen, baina Ricardo Blazquez izendatu zuten. Ez zuten kontuan hartu Kontseilu Presbiterianoa, ez inor. Batez ere, prozedura eta moduengatik piztu genuen polemika.

Blazquezek euskara ez jakitea deitoratu zenuten. Zu zeu ez zara euskara praktikatzeagatik nabarmendu ere.
Euskararen arazoarengatik ederto larrutu naute beti. Nik ez dut hitz egiten, baina euskara ulertzen dut; euskaraz ez didate ziririk sartuko. Lagunarteko espresio venezuelar bat erabili nuen, batere gogaikarria ez zena: «

Loro viejo no aprende a hablar
»; berau distortsionatu zuten baina. Behin adin batera iritsita zaila da euskara ondo ikastea eta erabiltzea.

Zer iritzi duzu Blazquez gotzainaren lanari buruz?
Behin gotzaina izendatu ostean ez dugu inolako polemikarik izan Blaquez monsinorearekin. Bere birtutea polemika artifizialik ez sortzea izan da. Zenbait unetan ausarta izan da; Madriletik kritikatua izan baita. Ez da izan ere aurrealdean, baina oso lan diskretua egiten ari da. Irakaskuntzan erlijio gaia dela-eta deitu izan gaitu, eta guk erantzun ere bai. Erlijioaren gaia inportantea dela adierazi diogu; sinestunarentzat nahiz ez sinestunarentzat. Konferentzia Episkopalaren tesiak defenditu ditugu eta bere tesiak ere bai. Harreman zibilizatuak eta normalak ditugu.

Askoren gustuko gotzainek ez lukete politikan eskuhartzerik izan behar.
Batzuen iritziz, apaizek munduaren haratagoko arazoaz arduratu behar dute eta ez hemengoaz. Hori, batez ere, Madrilen diote. Nire gustuko apaiz bati ezin zaio giza jarduera arrotza izan; gizartearen ardura ere berari dagokio. Gizartea ezin da bereizi politikatik. Beste gauza bat da hierarkia; Eliza itzaletik boterea bihurtu nahi izatea. Hori iraganeko kontua da. Egun, Eliza aginte moral bat da. Gotzainak gizarte arazoetan dauden baino konprometituagoak baleude hobe. Nahiago nuke Eliza kapitalaren monopolioaz, globalizazioaz eta honen jukutrien aurrean ausardia handiagoaz arituko balitz.

Elizaren aferetan EAJ eta PP nahiko hurbil daude.
Ez, ez. Gu beti egon gara xume eta ahulekin; jazartuak izan diren apaizekin beti. EAJ ez da alderdi kontserbadorea, izatekotan, erdialdealdera begiratzen duen zentroko alderdia da. Guri hobeto doakigu sozialkristaua izena eta ez kristau-demokrata. Gure soslaia nabariki soziala da. Askotan Madrilen botoa eman dugu Izquierda Unidarekin eta ez dugu galdu gure leinua. Soldaten gaian ere aitzindariak izan gara. Guk ez dugu deus ikusterik Fraga Iribarnerekin ez Aznarrekin.

Lizarra-Garazi Hitzarmena gauzatu zen arte EAJ bi diskurtso erabiltzeaz akusatua izaten zen. Madrili begira bat eta Euskadirentzako beste bat. Erosoago sentitzen al zara orain?
Ni euskal nazionalista naiz, ez estatutuzalea. Madrilen posibilitateen arabera egin dut politika. Boterearekin baina –boterean edozein dagoela ere–, negoziatu behar da. EAJ politika egiten duen alderdia da, eta politika egiten duenak amore eman behar du, osterantzean, inposatzea litzateke. Madrilen politika egitean gure printzipioak urratuak izaten dira sarritan. Oraingo diskurtsoarekin askozaz erosoago sentitzen naiz. Legealdi berrian Madrilen biziko gara deserosoago eta Euskadin ostera erosoago.

Legealdi berria ezberdina izango da beraz. Zer espero duzu?
Madrilek onartuak izatea espero dut. Benetako demokratak badira, onartu beharko dute –batez ere indarkeria amaitutakoan–, botorekin, hitzarekin eta limurtzeko asmoarekin goazela Madrilera; ez goazela pistola eskuetan. Beraz, ohitu beharko dute. Gure zeregina pedagogia politikoa egitea izango da, eta aurpegiratuko diegu ez direla demokratak. Demokrata garenon aldetik berebiziko diskurtsoa da hori.

EAJk, EAk eta EHk orain baino batuago izan beharko dute ordea. Aukera berriak ikusten dituzu datorren legealdian?
EAk, EHk eta EAJk aurkeztu dituzten proposamen programatikoekin gakorratza magikoa egin beharko dugu. Planteamendu logiko eta onargarriak egin beharko ditugu denon artean. Arazoaren muina eta giltzarria puntu amankomun bat bilatzean datza. Kontuan hartu behar dugu euskal gizartea ez dela euskal nazionalista, anitza dela, eta espainol nazionalismoa gero eta oldarkorragoa izango dela. ETAren indarkeria desagertzen joaten den neurrian espainiar oldarkotasuna haundituz joango da. Abertzaleok espainolistak baztertzen ditugun aitzakian bi komunitate sortzeko saioa dago hemen. Ideiak oso garbiak izan behar ditugu. Hala ere, denborarekin, indarkeriarik gabeko esparru demokratiko batean, irabaziko dugun borroka da.

EAJk legealdiz legealdi paktatu du Madrilgo Gobernuarekin. PPrekin azken honetan zenituzten espektatiba guztiak pikutara joan ziren. Zergatik?
Ez ditut legealdi honetan gertatu denaren klabeak. Aznarrekin bi partetan banandu genuen legealdia. Lehenean, Formazio Iraunkorra, Kontzertu Ekonomikoa, Euskalteleko bigarren operatzailea, eta Gerra Zibilean kendutako ondasunaren itzultzea zegoen. Aznarrek hitza bete zuen. Bigarren partea, estatutuaren garapenari dagokiona, ez du bete ordea. Mayor Oreja zen gurekin harreman zuzena zuen PPren gizona; gurekiko zubia. Harreman hau ordea desegin zen Aznarrek Francisco Alvarez Cascosi afera digitalen `gerra' konpontzea agindu zionean. Mayor Oreja lubakietan sartu zen. Ez zuen presoen gaian deus egin eta politika erabat poliziala ezarri zuen. Gobernuak ez zion indarkeriaren gaiari modu adostu batez heldu nahi izan eta legealdia elkarri mokoka amaitu dugu. PPk urrezko aukera historikoa galdu du ordea.

Aukeran nor nahiago duzu boterean, PP ala PSOE? PSOErekin gatazkari irtenbidea ematea errazago izan liteke?
PP eta PSOE txanpon bereko bi aurpegiak dira. Sozialistekin paktatu behar izateak ez dit aparteko emoziorik eragiten. Ondo baino hobeto ezagutzen ditut sozialistak; soberan ere. Hala ere, baketze gaian ezberdin jokatu dute. Felipe Gonzalezek presidente kargua utzi zuenean Perez Esquivelen bitartez mahai azpiko negoziaketak zituen ETArekin. PP baino prestuago egon liteke PSOE gaiari heltzeko. PPk espainoltasunaren esentzia egin du euskal arazoaz. Bere burua Fernando Katolikotzat duen Aznarrekin hitz egitea zaila da. Espainiar eskumaren defendatzaile sutsua dela erakutsi digu Aznarrek. Aznar espainol nazionalista gisa ari da. Gainera ez da kristau-demokrata liberala baizik.

Demokraten lerroak utzi eta biolentoen lerroetara pasa izanaz akusatzen zaituzte PPkoek.
PPk lau urte beranduago harrapatu izan bagintu ez genuen oraingo egoera hau biziko. EAJko talde parlamentarioa inozo samar izan ginen PPrekin. PPk Austriako Haiderrekin konparatzea eta Kosovoko Europa euroaren Europa baino nahiago dugula esatea ez dugu legealdi berrian ahantziko. ETA PPko zinegotziak hiltzen hasi zenean hauxe esan genion PPri: «

Ajuria Eneako Ituna hilketak kondenatzeko tresna bat besterik ez da. ETA sukarra izanda ere, zuentzat espainolentzat gaitza beste bat da. Gaitza oinarri historikoa duen gatazka politiko bat da, beraz saia zaitezte konpontzen
».
Aldi berean HBrekin harremanetan hasi ginen. Hauek trantsizio berri bat gauzatu nahi zutela esan ziguten; instituzioetan parte hartuz. ETA eta bere ingurua ohartu zen ezin zuela estatua garaitu. Orain, estrategia horretatik irten beharrean dabiltza. Harrez gero, alderdi espainolistak jarri dira gure kontra. Biolentoen lerroetara pasa garela eta euskal nazionalismoa berdin biolentzia dela diote. Dena zaku berean sartu eta euskal nazionalismoa lurperatu nahi dute. Finean, ohartu dira arazoa ez dela ETA, euskal nazionalismoa baizik.

Joaquin Almuniaren ustez PSOEk hauteskundeak irabaziko ditu. Haiekin ados jartzeko deia egiten ari zaizue.
Nik berriz Aznar ikusten dut irabazle. Almuniari esango nioke espainol ona dela, eta ez duela Espainiaren interesen aurka doan ezer egingo. Berak ere gu nazionalistak garela dio; haiek beren nazionalismoa defenditzeko bitarteko militarrak dituztelarik. Hemengo PSOE gainera alderdi espainola da; ez du berezko nortasunik. Rosa Diezek edo Nicolas Redondo Terrerosek ez dute deus ikustekorik Maragallekin. Hauteskundeak pasa ostean konfrontazio maila apalduko da eta orain dagoen presio mediatikoa alde batera utzita, agian, arazoari beste modu batez ekinen diogu. PSOErekin aukera gehixeago izan dezakegu beharbada.

PSOEk berarekin aritzea eta iraganeko ardurak konpartitzea nahi du antza. Presoen sakabanaketan dagokizuen ardura, kasu.
Espetxe politika Antoni Asuncionekin egin zen, baina ez zen egin oraingo politikaren araberako irizpideekin. Presoak gizarteratzeko asmoz egin zen. Sakabanaketaren ostean preso askok libre behar zuten, baina ez zen gauzatu oposizioan zegoen Mayor Orejak hura eragotzi eta zikin jokatu zuelako. Irtenbide orokor bat lortzen ez zela ikusirik, gure asmoa presoen askapena lortzen joatea izan zen.

EAJren estrategia ETA ahultzea izan omen zen. EAJ ere presoen sakabanaketaren erruduna da askoren ustez.
ETAko preso asko desilusionatuta zegoen; erakundea utzi nahi zuen. Preso askoren artean zegoen sentimendu azkar hori. Preso horien eskubidea betetze aldera jokatu genuen horrela; preso askok horrela eskaturik. Ez gara inola ere errudun sentitzen. Guk ez genituen tresna guztiak arazoa ondo bideratzeko. Nolanahi ere, gure asmoa ETA desagertzea da, eta euskal nazionalismoa modu demokratiko batez espresa dadin gizarte libre batean.

ETA desagertuko dela uste duzu?
Hala espero dut. ETA desagertzen den unetik etorriko zaizkio aukera handienak Euskal Herriari: euskal abertzaleok zentzuzko gauzak elkarrekin egiten hasten garen unetik, gizarteari bere interesak hobekien defenditzen ditugunak gu garela erakusten diogun unetik...

Espainiako Parlamenturako EHren abstentzio jarrera EAJren mesederako al da? Bost diputaturen ordez zazpi lor ditzakezue jeltzaleek.
EHren jarrerak emaitza hobeak ekar diezazkiguke. Alabaina, EHk abstentzio oso aktiboa eragin dezake, eta ondorioz, egundaino botoa eman ez duen botoemaile espainol asko botoa ematera bultzatu. EHri eskatuko nioke ez diezaiola EAJri Bizkaian laugarren aulkia lortzeko aukera eragotzi. Alegia, ez diezaiola EHk garaipena Mayor Oreja gerra ministroari eman. Honek ez du Bizkaiarekin deus ikustekorik, eta Bizkaiatik aurkezten da gainera. Beraz, ez diezaiola EHk PPri EAJ garaitzeko aukera eman

EUSKARA, GAINDITZEKO GAIA
EUSKARA, GAINDITZEKO GAIA
52 urte ditu eta Venezuelan jaio zen. Horregatik espainola ez den bakarra bera dela esaten die alderdikideei txantxetan. Lau legealdi bete ditu Madrilgo Legebiltzarrean eta inoiz baino ilusio handiagoz ekinen dio bosgarrenari; lañotasun gutxiagoz, bere hitzetan. Madrilgo lanak duen eragozpen bakarra hoteleko bizitza omen da. Euskara ikasten segitzen du, Joxe Joan Gonzalez Txabarri parlamentario kidea irakasle duelarik.


Azkenak
Birmoldaketa homosexualeko terapiak defendatu ditu Munillak

Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten harrapatu dute, eta Donostiako apezpiku ohia irakasle horren alde atera... [+]


2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Gorputz hotsak
“Dragon Boat-arekin gorputzarengan geneukan konfiantza berreskuratzen dugu”

Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]


Ernest Hemingwayk mendea egin du Euskal Herrian

1923ko sanferminetan ezagutu gintuen, eta urtebete geroago Irati aldera jo zuen atseden bila. Baiona, Garazi, Donostia, Iruñea, Gernika, Bilbo... guztiak izan ditu aipagai bere literatur lanetan. Uztail honetan 100 urte dira Irati ibaia eta inguruko baso eta bazterrak... [+]


Eguneraketa berriak daude