Artadiak eta mahatsondoak Zumaiako itsasoari so


2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ibilbidea, Zumaiatik Getaria bidean, kirol portu parean dagoen aparkalekutik hasiko dugu. Ibilgailua utzi ondoren, Artadi auzoko bideari ekingo diogu. Bidea asfaltatua dago, baina landareak ikusteko aukera ezin dugu alde batera utzi. Errepidean ez da auto asko ibiltzen eta artadia zeharkatzen duenez espezie desberdinak identifikatzeko aukera paregabea dugu.
Artearekin (

Quercus ilex
) batera, gurbitza (

Arbutus unedo
), txorbeltza edo zinurria (

Rhamnus alaternus
), gartxu hostozabala (

Phillyrea latifolia
), erramua edo ereinotza (

Laurus novilis
) eta karraskiloa (

Ligustrum vulgare)
topa ditzakegu. Igokarien artean endolaharra (

Smilax aspera
), Rubia peregrina eta huntza (

Hedera helix
) daude. Lurzorua sakondu eta gozotzen den lekuetan haritza (

Quercus robur
) ere agertzen da.
Artadia baso oso itxia denez errepidetik eroso aztertu genezake. Bertan barneratu izan denak badaki zein «atsegina» den berau zeharkatzea. Endolaharra bezalako igokariekin batera arrosa eta beste zenbait sastraka arantzatsuk, arropak puskatzerainoko txikizioak sor ditzake. Endolaharrak hostoak bihotz formakoak izan arren, ertzak arantzaz beterik ditu eta beste landareetan gora igotzeko ondo datozkio. Errepidean aurrera jarraitu eta larreetako batean arkazia topatuko dugu loretan. Jatorriz Australia eta Tasmaniakoa da zuhaitz hau eta gehienbat etxeak apaintzeko erabiltzen da. Txalet eta etxebizitza bakarrak ugari direnez, beraien lorategietan zuhaitz exotikoak barra-barra daude.
Kilometro eta erdira Artadi auzora helduko gara. Bertaratu eta San Migel eliza eta inguruaren ikuspegi zabala izango dugu: Urola ibaiak itsasoratzean Bedua parean eratzen duen estuarioa eta atzealdean Izarraitz mendikatea.
Auzotik irten eta etorritako bidean eskuinera hartuko dugu. Errepide asfaltatuaren ezkerretara hesi biziak ederrak agertzen dira artadiko espeziekin, gurbitza, esate baterako. Gurbitzaren fruitu gorri eta zuku askokoak alkohola edukitzeagatik egin dira ospetsu. Ez dakit hegaztiak mozkortzen diren fruitu hauek jandakoan, baina hartzari izugarri gustatzen omen zaizkio. Baserri batean amaitzen da bidea (2 km). Bertan lastoa gordetzen duten aterpetik ezkerrerantz doan bidea hartuko dugu. Artadia labore lurrek ordezkatu dute, larre eta belardiek batik bat. Simaur pilak ere beha daitezke bidean zehar. Bidegurutze berri batera heldu eta ezkerrekoa jarraituko dugu. Pinudia ezkerrean utzi eta beste gain batera helduko gara. Hemen, parean dugun bidea hartu eta pinudi baten albotik baserriz baserri Azkizura doan errepidearekin bat egingo dugu (3,5 km). Errepidean eskuinera jarraitu eta kilometro eta erdi eginez gero Getariara helduko ginateke. Baina guk erreka albotik doan bidea hartuko dugu ezkerrerantz.
Azkizuko harantxo honetan mahastiak (

Vitis vinifera
) edonon daude eta labore lur onenak txakolina egiteko mahatsondoz josiak daude. Etxe berri bakoitzaren alboan landaketak agertzen dira. Errepide nagusitik baino, erreka albotik doan bidea jarraituko dugu. Erreka labur honek ez du haltzadi garatuagorik. Errekaren bi alboetan haltza lerro mehe bakarra da. Zelaiek erreka jan behar dutela dirudi. Hala ere, haltzen alboan San Jose loreek (

Primula acaulis
) eta korradu belarrek (

Ranunculus ficaria
) haltzadia zertxobait alaitzen dute. Biak ere lore hori eta goiztiarrak dira.
Malda gogor baten ondoren Azkizuko (4,5 km) auzoan barneratuko gara. Baserri ederren auzoak eliza ederragoa du eta eliz atariko aterpeak hainbatetan bertakoak ekaitzetik babesteko erabilia izango zela nabari du. Auzo gehienetan bezala pilotalekua ere bada Azkizun. Auzotik ikus genezakeena oso zabala da eta inguruetan bueltatxo bat emateak gehiago ikustea baimenduko digu. Itsasoa, beti da ikuskizun paregabea, baita hemendik ere. Eliza ataritik ezkerrera jarraitu, itsasoari pareleloki, auzoko taberna ezkerrean utziz. Azken baserriaren alboan doan eskuineko bidea jarraitu. Azken gainera iritsiko gara. Txilardi eta otadi artean larreak nagusi dira eta mikaren moduko hegaztiak agertzen dira. Zumaia aurrez aurre dugula San Telmoko hondartzaren atzean nola ezkutatzen den ikusten da, Santiagoko hondartzari bere burua azalduz. Bidea jarraitu eta malda jaitsiz, Getariatik Zumaiara datorren errepidera helduko gara museoa igarota. Atzean geratu dira artadi eta mahatsondoak. Aurrerago Zumaia (6 km) dago eta hau baino lehenago txangoa hasi duguneko puntua, aparkalekua, alegia
Mahatsak, ardo zuri freskoa eta adarrak, txuletak erretzeko txingarra

Txakolina, Euskal Herriko zenbait eskualdetan mahatsetik ateratako ardo arin eta gaztea da. Zertxobait garratza eta apartsua izan ohi da. Arabar Errioxako eta Nafarroako ardo zoragarriez gain, Gipuzkoa eta Bizkaian ere bada ardorik, txakolina hain zuzen ere. Bizkaian, Bakio inguruan ekoizten da txakolina. Gipuzkoan aldiz, Getaria eta Zarautz inguruan daude mahatsondo gehienak. Hemen ekoizturiko txakolinak, 1989an Eusko Jaurlaritzaren Getariako Txakolina jatorrizko izendapena jaso zuen eta urtebete beranduago Arrantza, Elikadura eta Nekazaritzako Ministerioak onartu zuen.
Txakolina urte gutxitan ezezagun izatetik altxor izatera igaro da. Duela 20 urte, bigarren mailako produktua zen, etxerako egiten zena eta gutxik aintzat hartzen zutena. Gaur egun, ordea zenbait nekazariren irtenbide emankorra dugu. Txakolinaren duintzea, ekoizpenak izan dituen dirulaguntzen eta ardoak izan duen publizitate eta marketing-aren ondorio izan da. Ardo on guztiak izan dute gorakada eta diru iturri oparo bilakatu dira, baina txakolinarena izan da gorakadarik nabariena. Ikusi besterik ez da ostalaritzan izan duen arrakasta.
Ardo honen berezitasunik handiena, ekoizten deneko lekuaren kokapena da. Mahatsondoak betidanik mediterraniar klimara lotuak izan dira, baina itsasoak leunduriko neguko hotzak jasan ondoren, udako lehortea eskaintzen dio lurzoruak. Mikroklima honetan, udazkenean fruitua ematen duen mahatsondorik ere bada. Mahats honen zukua, bakterio batzuek aldarazten dute. Zukuak dituen azukreak bakterioentzat energi iturri dira eta alkoholak hondakin moduan askatzen dituzte. Prozesu honen ondorioa, ardo zuri eta freskoa da, txakolina.
Mahatsondoen gehientsuenari ateratzen diote etekina, baita neguan mahatsondoak inausi ondoren gelditzen diren adarrei ere. Saldu egiten dira eta hauekin lortutako txingarra, arkume txuletak erretzeko onena omen da. Arraina erretzeko ere ez dira zotz hauek txarrak izango eta txakolina baino ardo egokiagorik ez dago hau laguntzeko. Gorputza nekatu ondoren, sabela betetzeko aukera ona dugu hau eta bertako produktuekin egiten badugu, bertako nekazaritza mantenduko dugu


Azkenak
2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eradaketa hitza darabil ahoan, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute ostegun honetakoa. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso eta etekin milioidunak izan arren... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


Eguneraketa berriak daude