URUMEA BOKALEKO PILOTARIAK

  • Urumea ibaiaren bokalean pilotaren etorkizuna erabaki zuten kantxak bildu ziren.

2021eko uztailaren 19an
Euskal pilota mundu osoan zabaldurik izan dela gauza jakina da. Baina zuetariko inork inoiz pentsatu al du non dagoen/zegoen euskal pilotaren sehaska? Ignacio eta Javier Uribarrik garbi azaldu zuten beraien iritzia. Bi autore hauentzat XIV-XVIII. mendearteko garaian Iruñean eta hortik aurrera Bilbon kokatzen dute «pilotaren kapitala».
Gure ustez guztiz eztabaidagarria da. Alde batetik ez ginateke ausartuko esatera XIV. mendean euskal pilota jaioa zenik. Bestaldetik, Donostia ahaztu egiten dute. Bilbo garrantzitsua izan bada Donostiaren eta zehatzago esanda, Urumea ibaiaren bokalearen garrantzia nabarmena izan da euskal pilotaren historian zehar.
Donostia bere osotasunean harturik oso leku estrategikoa dugu euskal pilotaren arloan. Atano III.a, Carmelo Balda, Donostia Trinketa eta auzoetako (Intxaurrondo, Altza, Antigua, Añorga, Igeldo, Zubieta, Alde Zaharra, Amara...) pilotalekuak ahaztu gabe, zalantzarik gabe Urumearen ibaiaren bokaleko pilotalekuak azpimarratu behar ditugu.
Bat edo bi kilometroko esparru txiki batean euskal pilotaren etorkizuna erabaki zuten kantxa batzuk aurki genitzakeen. Pilotaleku hauek banan-bana eta bertan izandako hamaika pasadizo aurkeztuko ditut.


BOULEVARDEKO PILOTA JOKOA.

Kale honetan obrak egiten aritu dira, baina duela hilabete batzuk agerian izan zen. Garai batean plaza honetan jokatutako partida ospetsuenen artean Simonen semeak jokatu zuena azpimarratuko dugu.
Asantza eta Perkain pilotari handiak eta Arraiozko Simon garaikideak ziren. Azken honen semeak, Bautistak, pilotari bezala Simonen semea izena zuen.
Antonio Peña y Goñik kontatzen duenez, Simonen semeak, Bautistak, 1823an Donostiako harresien ondoko pilotalekuan bere bizitza baldintzatuko zuen partida jokatu zuen.


BI KANOIKO PISTOLA PILOTALEKUAN.

Pilotalekua lepo zegoen, alkatea buru zen, eta Bautistaren trebetasuna ezaguturik bere aldeko apustuak anitz ziren. Egun hartan Simonen semea ez zen argi ibili edota gogo gutxi zuela nonbait, partida galtzen zihoan. Ikusleen kexak Bautistaren kontra bideraturik ziren, hala ere Simonen semeak ez zuen kasurik egiten.
Azkenengo kintzea jokatu behar zutenean, berrogei eta huts, ondo jantzitako gizon bat harmailetatik atera eta Bautistarengana hurbildu zen. Bi kanoiko pistola bat erakutsiz zera esan zion: «Bautista, kintze hau galtzen baduzu, hemen bertan hil egingo zaitut».
Hitz hauek eta gizonaren ahoskatzeko ikaragarrizko patxadak Bautistarengan sortu zuten eragina sekulakoa izan zen. Segituan berak zekien bezala jokatzen hasi zen eta partida berdindu zuen. Hau zela eta, alkateak partida bertan behera uztea eta plaza hustea agindu zuen eta berehala bertan ez zen inor.


BAUTISTA AL ZARA?

Simonen semea beldurturik, San Martin auzoko ostatu batera joan zen. Benta horretan, Simonen semeak bezala, Bautista izena zuen bigarren mailako pilotari bat zegoen berarekin ostatuan.
Pistoladun gizonak Bautistaren aztarna jarraitu zuen eta gaueko hamaiketan Bautista jokalariarengatik galdeginez azaldu zen ostatuan.
Bautistaren gela zein zen esan zioten; zoritxarrez ohe berean Bautista biak zeuden. Gizona, ilun zegoen ganbaran sartu, ohera hurbildu eta bere eskuak ukitu zuen lehenbizikoari horrela esan zion: «Bautista al zara?». «Bai, Bautista naiz» erantzun zion.
Berehala tiro bat entzun zen eta gizon bat ikusi zuten ostatutik arrapaladan ateratzen. Bentako jendea bi pilotarien gelara igo zenean, Simonen semea onik aurkitu zuten. Beste Bautista, odolez blai, burezurra arras triskaturik ohean zetzan.
Pistoladunak Simonen semea hiltzeko asmoz, izen berdinak nahasturik, errugabe bat akabatu zuen.
Biek ihes egin zuten: bai pistoladunak eta baita Bautistak ere. Nora joana ote zen lehenbizikoa, pertsona famatua eta graduazio bateko militarra zena? Inork ere ez daki hori.
Bautista Frantzian babestu zen, eta geroago, Donostiako partiden baldintzen beldur, Habanara joateko untziratu zen. Bizpahiru urtez Habanako giro ilunenetan murgidurik bizi izan zen, baina halako gau batean, zaldiz etxera zihoala, ezezagun bat bere bila atera eta hil egin zuen. Han geratu zen gorpu, zelai erdian.
Era honetan hil zen hain ospetsua zen Simonen semea, pilota joko guztietako erregea. Bere izaera gorrotagarria hilketa baten arrazoi bihurtu zen eta beste hilketa batek tronutik kendu zuen.
Horrelaxe gertatu zen Boulevard-eko pilota jokoan izandako istoriorik xelebreena. Gertaera hau euskal pilotaren sehaskan, Urumeako bokalean, gertatu zen


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude