EUSKAL OINARRIAN ERATUTAKO HIZKUNTZA

  • sortu zela dio zenbaitek. XV. mendean Gaztela eta Aragoik bat egitearen ondorioz, gaztelaniartzea gertatu zen. Eta 1970an ekin zitzaion aragoeraren duintzeari.

2021eko uztailaren 21ean
Aragoera hizkuntza erromanikoa da, auzokide dituen gainontzeko hizkuntza guztiak bezala, euskara salbu. Francho Nagorek euskal sustratu baten gainean sortu zela uste du, Pirinioetako zenbait tribu erromanizatu ahala, mendien beste aldean gaskoiarekin gertatu zen bezala. Aragoiko hegoaldean erromatarren aldetik tribu zeltiberiarrak egon ziren, eta horien eragina badago ere, eremu hori musulmandu egin zen. Erresuma kristauak hegoaldera hedatu ahala, Penintsulako hizkuntzek prozesu bera izan zuten, eta aragoera ere horrela garatu zen, katalanaren eta gaztelaniaren erdian. 27. orrialdeko mapan Aragoiko atzerakada ikus liteke, baina zenbait hizkuntzalarik Andaluziaraino hedatu zela uste du, Almeriako gaztelanian adibidez, aragoerazko eleak gorde baitira (eta zenbaitzuk euskal jatorria daukate).
XV. mendea arte beraz, Aragoi osoko hizkuntza izan zen, eremu zabalagokoa ere ausaz, eta Bartzelonan –Aragoiko erresumako hiriburu, egungo Aragoi eta Herri Katalanak biltzen baitzituen– gordetzen dira aragoerazko dokumentuak. Gaztelak eta Aragoik bat egitean ordea, berehalako gaztelaniartze prozesua gertatu zen, katalanarekin ez bezala. «

1450eko dokumentuetan `fillo' aurkituko duzu idatzita, 1510erako ordea `hijo' dakar. Klase nobleek gaztelania hartu arren, herri xeheak hizkuntzari atxikita jarraitu zuen luzaro
» dio Nagorek.
Aurrerantzean geroz eta nekezagoa da aragoerazko testuak aurkitzea. Hala ere, luzaro idatzi ziren, sarritan

sayagues
ez idazten zutela esan arren, hau da, herriko hizkuntzan, gaztelaniatik bereizia zelako kontzientziarik gabe. Era berean, antzerkian arlotearen papera betetzen zuenak fablaz hitz egiten zuen.
Atzeratze prozesua hego-mendebaldetik gertatu zen, eta iparrerago egon arren, zenbait eremu gaztelania-hiztunak ziren bitartean, ekialdean oraindik eutsi zioten aragoerari eta, zer esanik ez, katalanari. Egungo hizkuntza-muga iragan mendetik ezarrita dago gutxi gorabehera. Betidanik izan dituen auzokideen artean ohiko maileguak hartu eta eman izan ditu. Horrela, katalanaren eta gaskoiaren eraginaz gain –gaztelaniarena ere bistan da-, euskararena ere izan du, baina erronkariera desagertu zenetik, mendeetako auzokidetza eten egin zen.
Aragoera berriz, Pirinioetako zenbait ibarretara mugatu zen XIX. mendeaz geroztik, eta literaturak ere ez zuen etenik izan. Aragoera literariorik ezean, nork bere ibarreko dialektoan idatzi zuen, chesoz Leonardo eta Rafel Gaston eta Beremundo Mendezek, grausinoz Domingo Miralek, Tonon de Baldomerak, Carrerak eta Bardetasek, Escalonak belsetanez... 70eko hamarkadan ekin zitzaion, atzo goizean beraz, hizkuntzaren duintzeari. Lan eskerga egin dute dialektoen gainetik hizkuntza osatzeko eta era horretan aztertzeko. Ordura arteko hizkuntzalariek ibarretako hizkerak ikertu baitzituzten, batasunik eman gabe. Anchel Conte (

No deixez morir a mia boz
poema esanguratsuaren egilea), Inazio Navarro, Elisa Garzia, aipatu Francho Nagore, hizkuntzalari, idazle, militante... talde berri horretako kide dira. Mendeetako –eta orainoko- gutxiespenen gainetik, Aragoiko hizkuntza nazionalaren ezagupenaren alde lanean dihardute, Ligallo de Fablans Zaragozako erakundekoek dioten legez, beharbada Europako hizkuntza mehatxatuena den aragoerak aurrerantzean jasan beharreko etena atzerapausuarena izan dadin


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude