BETI PIZTUTA DAGOEN BAILARA


2021eko uztailaren 19an
Euskal Kooperatibak eredutzat jartzen dituzte mundu osoko unibertsitatetan. Harvard, Sorbonan edo Tokyon dela. Debagoien bailara honetan sortu zuen Arizmendiarrietak gaur MCC (Mondragon Korporazio Kooperatiboa) dena, zenbait kooperatiba oparo biltzen duena: Fagor, Ulgarco, Euskadiko Kutxa eta abar. Ez da harritzekoa beraz, abiatzear den ekimen berri hau ingurune berean garatu izana. Dena den, Arizmendiarrieta bera poztuko lukeen Goiena egitasmoak ez du merkataritza helbururik, kulturala baizik. «

Gure betebeharra nortasun kolektiboaren alde euskaraz lan egitea da, hurbileko komunikazioa landuz
» azaltzen digu Mikel Irizar Goiena egitasmoko arduradunak.
Hain zuzen, bailararen ezaugarriak pisuzkoak dira proiektu honetan sinesteko, ia ez baita alderik euskararen ezagutza eta erabileraren artean. Arrasaten esaterako, herri erdaldunena izanik ere, euskara hutsezko eredua garatu da, egundoko tresna delako hizkuntzarekiko mugak apurtu eta elebitasunera iristeko, hots, elebakarra elebidun bihurtzeko. Bergara herri euskaldunagoa da eta Aramaion berriz, nahiz eta herritar gehienak euskaldunak izan, tamalez oso gutxi erabiltzen da.

«Arrasaten, euskarari nagusitasun soziala ematea lortu da. Izan ere, dakitenen kopurua % 50 baldin bada, erabiltzaileena % 30 ingurukoa izatea erdietsi da; ez da batere kopuru makala
». Ez horixe, kontuan izanik, Donostia bezalako hiri batean erabilera ez dela % 15era heltzen, ezagutza % 30etik gorakoa den arren.

«Urte gutxiren buruan gertatu da bilakaera hori Arrasaten, komunikabideen bultzadaren eraginez neurri handi batean. Udala esaterako, goitik behera euskaldundu da»
.
Azkenaldian, satelite, kable eta telematikaren zurrunbiloa gero eta indar handiagoz ate joka dugula,

«erronka horri moldatzeko garaia iritsi da, alegia, gure komunikabideak taxuz kudeatzekoa leku duin bat atzeman dezaten»
. Hain zuzen, bailara osoa aitzindari izan da herri komunikabideak garatzeari dagokionez. 80ko hamarkadaren amaieran, euskal prentsak trebezia izan zuen herriz herri aldizkariak abiarazteko, egosten zeuden erdarazko aldizkariei aurre hartuz.

«Egitasmo hau hortaz, bide beretik doa, besteei aurre hartu, atzean utz ez gaitzaten. Garbi daukagu, bide berri bat urratu behar dela eta eskualdeak oso tamaina egokia du elkarlanean aritzeko, baita multzo kritikoari erreparatuz ere»
. Testuinguru horren baitan kokatzen da honenbestez, Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatiba.


LISKARTXOAK BAZTERTUZ.

Goiena sortzeko hitzarmena zazpi euskara elkartek sinatu dute: Arrasateko AED, Aretxabaletako Loramendi, Bergarako Jardun, Oñatiko Laixan, Eskoriatzako Axtroki, Elgetako Goibeko eta Antzuolako Idolaz-ek. Elkarte hauen adostasuna funtsezkoa izan da, alde batetik hiru milatik gora bazkide dituztelako, eta bestetik sei herri aldizkari plazaratzen dituztelako («Arrasate Press», «Aretxagazeta», «Berrigara», «Kontzejupetik», «Goikobekokale» eta «Zer Barri») eta hiru telebista helarazten (ATB, Atxabalta TB eta Eskoriatzako Telesko). Diru iturriak lortzeko haatik, udalen laguntza beharko du Goienak, autofinantzazio maila baxu samarra du eta. Aurrekontua 100 milioi pezetaren bueltan (250.000 libera) ibiliko denez, erakundeak egitasmoa arretaz ari dira aztertzen.
Nolanahi ere, Debagoien bailarako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak interes handia dute Goienak argia ikus dezan, jakin bai baitakite eskualde antolaketarako egitura ona izan daitekeela. Era berean, herri komunikabideak indartzeko Jaurlaritzak duen aurreikuspenak bete-betean hartzen du Goiena.

«Agente eragile ugari dago egitasmo honen atzean eta, ni behintzat, oso baikor nago Goiena hartzen ari den itxurarekin»
.
Proiektua bideratzeko ez dago oztopo nagusirik, aise samar gainditzen diren herrien arteko liskartxo inozo horiek saldu.

«Herri guztietan dagoen eskarmentuaren jarraipen gisa, komunikazioaren arlo guztiak hartu nahi genituzke, nahiz eta hasieran telebistarekin nahikoa lan izango dugun. Esaterako, kable bidez etor daitezkeen telematika zerbitzuak, bailara osorako aldizkari bat eta irrati bat ere buruan ditugu
», diosku Irizarrek.


EMISIO ORDU GEHIAGO.

Goienaren emisio gunea ATB izango bada ere, bailarako herri guztietan ordezkaritzak egongo dira konexioak berriemaileen eskutik zuzenean egin daitezen.

«Ez dugu Arrasatek protagonismo berezirik hartzerik nahi, bailara osoko ikuspegia izango dugu ardatz. Herriz herri ibiltzeak gainera, dinamismoa eman diezaioke. Teknikoki, loturak egitea ez da bereziki zaila. Duela hamar urte pentsaezina zena, gaur egun egingarri bilakatu da; baina noski, herrien arteko loturek garestitu egiten dute proiektua»
. Momentuz, euskarri gisa Betacam erabiliko dute; alabaina, hemendik aurrera erosten diren tresna berri guztiak euskarri digitalekoak izango dira. Herri eta auzune guztietara hedatzeko asmoa duela, hasieran uhinen bidez helduko da emisioa, eta ondoren, kablez.
Gauzak horrela, ATB eta «Arrasate Press» kudeatzen dituen ARKO enpresak Goiena kooperatibari utziko dizkio baliabideak. Horren arabera, ARKOk «Arrasate Press» hartuko luke bere gain, eta seguruenik, baita Arrasate Irratia ere.

«Gerora, Goiena indartzen bada, litekeena da ARKO bera xurgatzea»
.
Data zehazterik ez badago ere, Goiena udaberri aldera ikusi ahal izango da, herri jakin batzuetan baina.

«Ongi neurtu behar da hori, ikuslea kalitate gutxi eta kaxkarrarekin galdu egiten da eta. Presentzia nahikoa eta duina izango du Goienak»
. Horren harira esan dezagun ATB astean 30 ordu emititzera iritsi dela. Eta hasieran hori hartuko dute oinarritzat bederatzi herrietako berriekin hornitzeko. Mikelen iritziz askotxo da hori:

«Herri telebista baten xedea ez da emisio ordu guztiak betetzea; guretzat ezinezkoa baita jendearen jakinmina zeharo asetzea. Ez dugu beraz, kate handiekin lehian sartzeko asmorik, baina kontuan edukita bailara osoko gaiak jorratuko direla, eta orain arte haienak plazaratzeko aukerarik izan ez duten herriak sartuko direla, pentsatzekoa da emisio orduak ere zabaldu egingo direla»

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude