ATOTXA AURRI BIHURTUA


2021eko uztailaren 21ean
Aurreko atalean Donostiako Boulevard-eko pilota plazari buruz eta bertan Simonen semeak jokatu zuen partida ospetsuaz aritu gatzaizkizue.
Oraingo honetan, Donostiako eta euskal pilotako historiaren pilotaleku garrantzitsuenetariko bati emango diogu txanda. Atotxako pilotalekuari hain zuzen ere, edo hobeto esanda, Atotxako pilotalekuei, bat baino gehiago izan baitira.
Atotxako frontoiak berebiziko garrantzia dauka. Ez da orain jorratzen ari garen eremu geografikoan, Urumea bokalean, bakarrik nabarmentzen. Euskal pilota beraren sorreran eta bilakaeran giltzarri izan da Atotxako frontoia. Izen handiko autore askoren ustez (Bombin eta Bozas-Urrutiaren aburuz adibidez), ezker paretako lehen pilotalekua da Atotxakoa. Beste batzuek, A. Peña y Goñik esaterako, blekako joko modernoaren jaiotza pilotaleku honetan kokatzen du. Eta ezin da ahantzi euskal pilota blekaren eskutik jaio zela baieztatzen dela.
1877. urtean eraiki zen eta orduz geroztik garai desberdinak bizi izan ditu. Alabaina, ez du jarraipenik izango. Estatu Batuetako Oregonen dagoen Jordan Valley frontoia monumentu historiko izendatu dute eta hemen berriz historia suntsitu egiten dugu iraganaren inolako lekukotasunik utzi gabe. Duque de Mandas kalearen inguruan burutzear dagoen egitasmoa dela-eta, Atotxa pilotalekuaren azken aztarnak suntsitu dira. Era berean, euskal pilotak galdu du, kultur ondareak, alegia.
Aurreko orrialdean ikus daitekeen Donostiako planoan, Atotxako pilotalekuaren kokapena agerian da, Urumea ibaitik metro gutxi batzuetara. Donostiako Udal Artxiboan pilotaleku honen expedienteetan aurki dezakegunez, eraikitze prozesua luzea izan zen. 1876ko ekainaren 28a hartuko dugu hasieratzat. Egun hartan, Goicoa arkitektoak aurreproiektua aurkeztu zuen. Planoa ikusita galdera batzuk datozkigu burura. Zertarako ezker pareta txiki hori? Zergatik luzatu zuten ezker pareta geroago onartu zuten proiektuan? Beste pilotalekurik hartuko al zuten eredu gisa? Durangokoa ote? Euskal pilotaren historia istorioz beterik dago; Atotxan, ezker paretaren sorrera beste bat izango ote da?
Pilotalekuarekin batera etxe bat eraiki behar zen. Bertan pilotarien aldagelak eta kafetegia egongo zen. 1877irko urtarrilaren 9an Anacleto Aranceguik aurkeztu zuen proiektuan trinket bat azaltzen zen etxe horren ondoan, baina zoritxarrez berak ez zuen enkantea irabazi, Ramon Mugicaren proiektua atera zen garaile. Udaletxeak, Goicoaren aurreproiektuari oniritzia eman zion eta Trenbideko Elkartearentzat beharrezko ziren lurrak lortzeko kudeaketa martxan jartzea erabaki zuen. Berehala, Trenbideko Elkartearen Zuzendariak 500 metroko lur trukearen eskaera jaso zuen. 1876ko azaroaren 2rako Trenbideko Elkarteak jarritako baldintzak onartu zituen udaletxeak. Bi aste beranduago, eraikitzeko ezaugarriak eta aurrekontua zehaztu ziren.


EZKER PARETA LUZATZEKO GARAIA.

Eraikiko zen pilotalekuaren planoan antzeman zitekeenez, aurreproiektuarekin alderatuz, honetan ezker pareta luzexeagoa zen. 1877ko maiatzaren 21ean inaugurazioa egin zen. Maila handiko partida antolatu zen: Chiquibar eta Venancio Aguirreche, Lapico eta Eibarko Txikitoaren aurka. Pilotaleku honetan jokatutako partida guztien artean, bat azpimarratzekoa da, Billabonako besamotzak eta Eibarko Txikitoak elkarren aurka jokatu zutena. Ikusle ugari bildu zen partida ikusteko eta Billabonako besamotza garaile atera zen 4 kintzeko aldearekin. 1882ko ekainaren 12an, ezker pareta luzatzeko eta igotzeko proiektua aurkeztu zen. Plano honetan ezker paretaren neurria ezagut dezakegu. Hasiera batean eraiki zena 38 metrokoa zen, geroko luzapenarekin 40 metrokoa.
1886an Carcer jaunak, aurreko udan izandako arrakasta eta kirol honen abantailak ikusita, pilotalekua txukuntzeko eta ustiatzeko proposamena egin zion udaletxeari. Urte berean, Lucio Gonzalez enpresariak Atotxako pilotalekua botatzeko beharra adierazi zuen, udaletxeari zuzendutako eskutitz baten bitartez. Arrazoia ulerterraza zen: urtebete beranduago Ategorrietako Jai-Alai irekitzeko asmoa zuen, beraz, ez zuen inongo lehiarik nahi. Hurrengo atal batean ikusiko dugunez, nahiz eta udaletxearen ezetza jaso, Jai-Alai pilotalekua guztiz arrakastatsua gertatu zen.


ATOTXAKO PILOTALEKUA ENKANTEAN.

1912ko azaroaren 27an, Atotxako pilotalekua eta ondoko etxea enkantean ateratzeko baldintzak adostu zituen Sustapen Batzordeak. 1913ko urtarrilaren 8an, Laffitte jaunak aldaketa bat proposatu zuen. Enkantea urtarrilaren 25ean egingo zela, aldizkari ofizialean argitaratu gabe zegoela eta beharrezko epeak betetzeko aukerarik ez zegoela kontuan hartuz, erreklamaziorik egon ez zedin, enkantea bertan behera uztea eta deialdia egiteko proposamena luzatu zion Gobernadore Zibilari. Honek astebete beranduago onartu zuen.
Laffiten iritzia jarraituz, deialdia otsailaren 6rako plazaratu zen, beste batzuen artean honako baldintzekin:

Emakidadunak Ospitale eta Benefizentziaren alde gutxienez sei funtzio eskaini behar ditu. Ekitaldi horietatik hiru udan burutu beharko dira.

Esleitutako proposamenak frontoiak gaur egun duen egoera hartzen badu kontuan, urtean hiru errebote partida eskaini beharko dira. Jokalariek aurreko klausulan jarritakoa kontuan hartuta, partidak abuztua, iraila eta urrian egingo dira ohitura den egun eta orduetan. Esleitutako proposamenak frontoiaren gaur egungo lan eta eraldaketak hartzen baditu kontuan, erreboteko partidak joka daitezen ahaleginak egingo dira. Baldintzak lehen aipatutako berak izango dira.

Onegintzazko errebote partidak ez direnetan dauden ohiturak kontuan hartuta, emakidadunak ordaindu gabe sartuko diren ikusleentzat galeria erreserbatu beharko du. Edo bestela, une honetan frontoian dauden harrizko eserleku adina gorde beharko ditu.

Emakidadunak udaletxe txit gorenarentzat beti lehentasunezko toki nahikoa gorde beharko du. Partida ikustera sartzeko txartelak bidali beharko dizkio inolako diru ordainik eskatu gabe. Deialdian bi eskaera aurkeztu ziren, Eusebio Carazorena eta Cándido Unzurrunzagarena. Azkenengo honek, Sociedad Fronton Kursaal Bilbainoren gerente zenak, irabazi zuen deialdia. Bere proposamenean, pilotalekuan aldaketa handiak aurreikusita zeuden. Pilotaleku zaharra zegoen tokian, beste bi pilotaleku eraiki behar ziren, bata estalia eta bestea irekia.


1.116 IKUSLERENTZAT FRONTOI ESTALIA.

1914ko maiatzaren 13an, pilotaleku estalia prest zegoela jokatzen hasteko berria eman zitzaion udaletxeari, eta hiru egun beranduago inauguratu zen. Bertan 1.116 ikusleentzako tokia bazen.
Luis Bombinek idazten duenez, frontisa eta ezkerreko pareta lehengo pilotaleku zaharraren berberak ziren. Bertan artilleria koartela jarri zenean, pilotalekua desagertu egin zen. 1919ko udaletxearen ezohiko aurrekontuan 115.000 pezeta gorde ziren soldaduen egoitza eraikitzeko. Pilotaleku irekia eraikitzeko arazo batzuk egon ziren. Besteak beste, ezker pareta 2 metro barrurago eraiki behar izan zen, Realeko futbol zelaian ez sartzeko. 1914ko irailan pilotaleku irekian partidak jokatzen hasi ziren. Bombin eta Bozas-Urrutiaren idazlanetan (aurretik aipatutako iturria) irakur dezakegu, pilotaleku irekia, 1923an txikiagotu egin zela. Ezkerraldeko orrialdean agertzen den argazkian gaur egungo pilotalekua ageri da –duela gutxira artekoa hobeto esan, obrak direla-eta jada ez baitago–. Alboko argazkian berriz, 1914an inauguratu zen pilotalekua ikus dezakegu. Argi eta garbi azaltzen denez, aurreko pareta bera da


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude