"HERIOTZAREN AULKIAN ZERGAK JARRI DITUT"


2021eko uztailaren 19an
Izenburuaz jabetu eta nagusitzen zaigun ezinegonak ez zaitu harritu behar, irakurle. Izan ere, azken bolada honetan gure artean Nafarroaren inguruko lanak ugaldu diren arren, eta LARRUN txokoan (26 zbk.) ongi erakutsi zenez, ez da ohikoa euskal historiografian honelako lan bat topatzea. Kasu honetan, berriro ere eta zoritxarrez, erdaraz idatzirik dago, elkarrizketa hau bezala. Euskarazko laburpena, hau bai berrikuntza txalogarria, amaieran eskuratzen ahal da.
Edonola ere, liburua doktorego tesi gisa aurkeztu den lan sakonago bati lotu behar zaiola erran beharra dago. Argitaratu den emaitza, hitz batez, oinarriko ikerketa lana baino era dibulgatiboagoan eman baita: «

Bertzenaz horrelako lan bat irakurtzerik ez baitago
». Izenburuak bertzelakorik adierazten digun arren, XIV. eta XVII. mendeak ere aztergai izan ditu atarrabiar honek. Ezin ahantzi, era berean, garai hartako Nafarroako Erresuman egungo Nafarroa Garaiaz landa Nafarroa Beherea eta Arabako Errioxa ere bazirela. Eta orrien artean behin baino gehiagotan atzematen ahal dugunez, historialariari ezezik, soziologoari ere kasu, jakina.

Zein izan da zure helburua lan hau egiterakoan?
Argi dagoena da erdietsiriko datuek eragin zuzena izan dutela hasierako helburuan. Dena den, gehiengo isilaren gaineko lan bat burutu nahi nuen, historiarik gabeko jendearen inguruan, alegia. Horrezaz gain, ez nuen bakarrik toki bat ikertu nahi, testuinguru osoa, Nafarroa osoa baizik. Azkenik, XV eta XVI mendeak gutitan landu ohi dira, bi aroen artean kokatzen direlakotz, eta horregatik hutsune hori betetzen lagundu nahi nuen. Eta erdian konkista dago...

Bai, baina zure lana irakurtzerakoan bistan da populazioaren bilakaera baldintzatzen zuena aztertu duzula batik bat.
Axola zitzaidana arazo demografikoa zen, izenburuan agertzen diren faktoreek jendearengan zuten eragina. Apokalipsisen oinarritu naiz eta laugarren zaldia, heriotzaren aulkian, zergak jarri ditut, gure historiaren balizko alde idilikoa baztertuz.

Gosea eta izurriteak nabarmenaraziz...
Biak hagitz loturik baitaude. XIV. mendearen hasieran Nafarroa ongi populaturik zegoen, baina erabateko aldaketa mende horren erdi aldean heldu zen, eguraldiaren laguntzaz ere bai (paleoklimatologia aztergai). Gosea sortu eta izurriteak etengabe eman ziren, bata bertzearen gibeletik. Eta garai hartan ez zegoen ihes egiterik. Jendea masiboki hil zen. Ondorioz, hurrengo belaunaldiak jende gutiagoz osatzen ziren eta erresumaren ahulezia nabarmena zen, sozioekonomikoki nahiz militarki.

Eta eszenatoki hartan aipatzen dituzun zergak ere horren erabakiorrak ziren?
XV. mendearen amaiera arte konpontzen hasi ez zen egoera horretan zergek pisu handia zuten. 1348an Karlos II.ak koroa eskuratu zuen. Kanpotarra, bere nazioarteko politika pertsonala nafarrek ordaindu behar izanen zuten. Justu une horietan, zerga berrien inposaketa ezarri zelarik, izurriteak nafar populazioaren erdia hiru urteetan hilobiratu zuen. Hots, bizirik gelditu zen erdiak zerga horiek guziei aitzin egin behar izan zien. Erregeak estatu modernoa sorrarazi zuen, eta hori norbaitek ordaindu behar zuen: Kortea, jauntxoak, soldatapeko armada... Izurritearen lehen erasoa eta gero populazio erdia bizi zen, baina ez zituzten zergak murriztu.

Zein zen nafarren jarrera zerga horien aitzinean?
Hagitz zaila bazen ere, erresistentzia armatua eman zen. Gertatu zena nahikoa ezezaguna da, baina matxinadak jazo ziren: Milutze, Amikuze (1371), Faltzesko laborariak sarraskitu zituzten, Iruñea (1386) zapaldurik mila eta bortzehun soldaduen bidez,...

Eta matxinada horiek huts egindakoan...
Gero fraude masiboa, eraginkorragoa zena. Bianako Printzeak berak, beranduago, zerga horiek ia militarki biltzea agindu zuen. Beaumont eta Agramont taldeen arteko liskarrek, hondarrean, zerga bilketa ofiziala zapuztu zuten.

Liburuan, XVI. mendean hori aldatu zela irakurtzen ahal da.
Gaztelak, konkista ondoren, jendea bereganatzeko 1512an ordaintzen zen kopurua mantendu zuen, bertze tokietako igoerak Nafarroan saihestuz. Hazkunde demografikoak, halaber, 1512ko eskaerak tikiagotu zituen. Honela, XIV. mendean zergen egoerak hondamendia handitu zuen eta XVI. mendean hobekuntza ekarri zuen.

XV. mendeko gerra zibiletan zerga handi horiekin batera antolaturiko estatua desegin zela diozu, prozesua azaltzen ahal diguzu?
Karlos III.a eta gero, 1429an gerra zibila zabaldu zen. 1430-1450 tartean, lehenagoko ahulezi handiari jarraikiz, gerraren desorekak untzia urperatu zuen. Jauntxoen arteko banaketa ere hor kokatu behar da, estatua zatituz.

Zergatik sortu zen krisialdi hori jauntxoen artean?
Arrazoi familiar eta ekonomikoengatik. Jauntxoek errentak dirutan jasotzen zituzten, hauek ez ziren aldatzen baina diruak gero eta gutiago balio zuen. Beraz, dirua erdiesteko bide bakarra zuten: erregeak zerbait emaitea militar zerbitzuen ordainez. Konpetentzia sortu zen, baliabide ekonomikoei eusteko. Erregeak Erriberako gaztelu garrantzitsuak menperatzen zituen. Beaumont eta Agramont taldekoek bertzea.

Bi estatu?
1451tik bi estatu tiki bezalakoak ziren. Bi zerga biltzaile aritzen ziren, bi taldekoak, eta agiriak hagitz guti dira. Bi estatu, bi Korte, bi talde zergak biltzeko, bi Kontu Ganbara.

Eta zein zen, horren ondorioz, gehiengo xumearen egoera?
Herri batzuk talde baten eskuetatik bertzearen eskuetarat erraz pasatzen ziren. Haran batzuetan jendea banaturik bizi zen, hainbat herritan ere bai. Laborari batzuek alde egiten zuten, benetako erbesteratu politikoez mintzatzen ahal gara, iruindar anitz kasu. Eta gorrotoek belaunaldiz belaunaldi irauten zuten. Gerra zibila.

Zurrunbilo hartan, korapiloa askatu ahal izaiteko behenafarren eragina hor zen, ezta?
XVa behenafarren mendea da, zalantzarik gabe, erresuman %10a ez izan arren. Ez zegoen mugarik. Muga Gipuzkoa zen, baita Araba ere, baina garai hartan Pirinioak ez ziren inongo muga. Hango jendearen artean, halaber, jauntxo tiki anitz zegoen eta une horietan, zergatik ez badakigu ere, Nafarroa Garaian horietako leinu historiko anitz desagertu zen, bertze horiei tokia hartzeko aukera emanez. Batzuk Korte berrirat joan ziren, bertzeak herrietarat. Hamaika ziren. XVI. mendean uholdea gertatu zen, Erriberarantz batik bat, oraindik ez baitziren Ameriketarat joaiten.

Hortaz, demografian nabarmena zen, eta hizkuntz arloan ere bai.
Ez dut hau landu, baina Erriberako berreskurapena azpimagarria da, abizenak ikusten dira. XV-XVI. mendeetan euskarak hor aitzinerat jo zuela dirudi, eleaniztasunak ere bai. XV. mendeko eskutitz tekniko batean euskarazko testuak daude eta igorlea nahiz hartzailea, Iruñeko Matxin de Zalba merkataria eta Martin de San Martin, Korteko goi karguak eta aspaldiko familia aberatsekoak euskaraz aritu ziren bertan. Eleanitzak ziren, baita euskaldun peto-petoak ere. Bat erregearen idazkaria zen eta ziurrenik nazioarteko unibertsitateetan ikasi zuten. Elitekoak. Ez ziren laborariak. Euskaraz idatzi zioten elkarri. Dokumentazio osoan euskaraz agertu den gauza bakarra eta gainera tokiz kanpo zegoen.

Zer gertatu zen konkistan?
Gerrak eragina izan zuen, baina joera ez zen aldatu. Muga aldatu zen, baina Veneziako enbaxadoreak jaso zuenez, nafarrek argi zuten ez zirela espainolak, beharbada XIX. mendea arte. Batetik independentziaren galera hor dago, baina bertzetik gerra amaitu eta 1523tik berreskurapen handia eman zen, lehenagotik hasia zena.

1520 aldean erresistentzia 1512koa baino herrikoiagoa izan zela diozu.
1512an ez dago gatazka handirik, Tutera salbu. Beharbada hasieran azken uholdea ez zela uste zuten, orain 1512koa definitiboa ikusten dugun arren. Baina bai, beranduago Sakanan (Zegorrea) gipuzkoarren aurka eta Zangozan, erraite baterako, bertzelako liskarrak gertatu ziren, lehen baino hagitzez lagun gehiagok parte hartuz.

Liburuan 1630 arte heldu zara. Iturbideko Mikelena laster gertatuko zen. XVII. mendean erresistentzia berria atzeman zenuen?
XVI. mendean ere bai, baina handiki batzuen artean bakarrik. Gaztelak dirutza gastatu zuen eta erlijio banaketak dena zaildu, irudi txarra ekarri baitzuen.

Dokumentazioa itzela da, baita «su» delakoen arazoa ere.
Bai, Gaztelan baino hagitzez gauza gehiago dago. Kontuz ibili behar da, hala ere, suek ez baitute berdin balio. «Sua» ordaintzen da eta «sua» familia izaiten da, baina nolakoa zen? Mendialdeko suetan lagun gehiago kokatu behar dugu (7,8), eta Erriberan lagun gutiago su bakoitzean (3,4). Hori lanean frogatu dut. Era berean, izurriteak gertatzen zirelarik ikerlariek honako irakurketa egiten zuten: «Lehen hamar su zeuden eta orain bortz, populazioaren erdia bizi da». Baina ez zuten kontuan hartzen gelditzen ziren su horietan ere populazioa jaitsi zela, familian senide batzuk hil zirelakotz. Beraz, jaitsiera handiagoa zen eta hori eskaini dut liburuan. Eta gainera egoera ondorengo belaunaldietan ere islatzen zen. Fiskaltzak, honetan ere, gogor jo zuen bizirik atera zirenen aurka, haien zoritxarra areagotuz. Ni soziologian erabilitzen diren hainbat teknika estatistikez baliatu naiz eta orain arte zeuden zenbait datu hutsune konpondu ditut. Zergen bidez populazioaren zenbaki galduak berreraiki ditut. 1348 baino lehen 250.000 nafar inguru bizi zen, hiru urte ondoren 125.000 eta XVI. mendean zehar berriro igo zen, dena berreskuratu gabe. 1348koa aurretik Nafarroak mila herri baino gehiago zuen. Herri basamortu pila sortu zen.

Zer da gehien harritu zaituena?
Izurritea. Nahikoa gaia baztertua zen. Orduko jendearengan izan zuen indarra ikaragarria da. Gaixotasuna atzemanez gero, etxeak ixten zituzten jendea barruan utziz. Janaria pasatzen zieten zulo batetik, bizi ziren artean. Lapurretak ere ugaltzen ziren. Kasu batean, Atarrabian, Landibar handikiei gertatu zitzaien, aspaldi Nafarroa Beheretik Iruñerrirat joanak zirenei. Etxean itxiarazi zituzten. Guziak hil ziren, baina horietako bat haurdun zegoen eta alabatxo batez erditu zen. Urte batzuk beranduago udala, familia horrekin janaritan gastaturiko sosak, bizirik atera zen umetxo horri kobratzen saiatu zen.
Herri berean hamalau edo hamabortz familia etxeetan itxi zituzten. Izua. Aitak alde egiten zuen semearengandik eta alderantziz. Apaizek ez zuten aitortza hartu nahi, kutsatuko ziren beldurrez. Lurperatzeko ere komeriak... Jendearen sofrimendu hori irakurtzen ahal da. Gizonak hilda, laurogei urteko agureak, gelditzen ziren gaztetxoekin ezkondu eta berriro seme-alabak zituen; herriko azken gizona zenak, herrian norbait bizi zedin. Alabak hil izana ere atzematen da hainbatetan, Txinan bezala, abortoak, nekrofagia. Gogorra zen. Ubaniko Urraka hor da, amatxi zaharra, ezindua, itsua, eta ume tiki-tikiak zituen inguruan, amatxi eta umeen arteko belaunaldi oro desagertua zelakotz. Horrezaz landa, juduak eta moriskoak kanporatu zituzten, ijitoak bertaratuz. Batzuetan beraiei leporatu zieten izurritearen iturria izana


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude