EUSKAL ZIBILIZAZIOA

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Berrikitan, Likiniano elkarteak argitaratu du «La gran curva vasca del 2000». Liburuak badauzka asmo errupturista eta imaginazioa eta, hain zuzen, bertute horiek dituzte eskas ateratzen diren hainbeste lan akademikok eta ikerketa soziologikok. Trinkoa da, doinu beroaz idatzia, guztiz konprometitua. Batzuetan, botereen aurka ibiltzeko gogoa urrun eramaten du, eta oinarri gutxiko baieztapenak botatzen ditu, bereziki osasunaz edo biologiaz. Puntu bat baizik ez dut ARGIAko txokoan aipatuko: Euskal zibilizazioa. Leku askotan ageri da, eta haren edukin politikoa ez da pasatzen uztekoa.

LIBURUAK
postulatzen du badela euskal zibilizazio berezia, estatu zapaltzaileen barbarieari guztiz kontrajarria. Paleolitikoan sortu omen zen, Europako biztanleen hominizazioaren garaian; gero, Mediterranio ondoko matriarkalismoaz aberastu zen; bukatzeko, kultura greko-latinoaren hoberena bereganatu zuen, nortasuna galdu gabe. Hots, berdintasunean eta kulturan finkatu gure zibilizazioak badarama hamaika mila urte borrokan inguruko herri eta estatuen aurka, zeinak, jatorri sur-germaniarrekoa izanik, bortitz, militarizatu eta patriarkalistak baitira. Gurea ez omen da nazioa askatzeko borroka soila: zibilizazioen gatazka da, eta, irabaztean, humanitate osoari irekiko diogu askatasunaren atea.
Laburpenak ez dira guztiz zehatzak, baina ez gara liburuak proposatzen duenetik urrun. Harrigarria da zein disonanteak dituen gaurko errealitatearen analisiak eta zibilizazio horren erreferentziak. Idazleak gaurko klase borroken ikerketa oso pertinentea egiten du, tradizio marxistaren barnean, eta deskripzioa egitate material eta ideologikoetan finkatzen da. Horiek ditu kapitulu hoberenak eta, niretzat behintzat, argigarriak dira. Berriz, paleolitikotik hona eta Mediterranio ondoko Ama Jainkosen aztarnetatik guregana, hutsean egin jauziak, analisi kritikorik gabekoak, aire gorrian gelditzen dira. Bisionarioek lekua badute ere, generoen nahastea ez da komeni. Asiskok eta lagunek Mariren eta Ama-Lur famatuaren inguruan brodatzen dutenean, artisten probokazio gisa, zuhurrak eta espainiolistak kakinarazteko, bere eremuan dira: doinu umoretsua eta asmakizunen metatzea ongi doazkie lan ikonoklastei. Baina fantasia berak lehen graduan hartuta, tradizio marxistan eta analisi zientifikoan finkatu nahi den liburu batean, desegokiak dira.
Beharbada, oraindik ez dugu gainditu euskal nazionalismoaren tradizio bat: historia mitifikatuan sustraitu gure eskubideak. Aranistentzat, euskal enda munduko arraza kristauarena zen eta horregatik behar genuen espainol birautiengandik bereiztu; gero, nazionalismo burgesak herri demokratikoarena ginela baieztatu zuen. Horiek, behintzat, bazituzten oinarri materialak: Mendebaleko Pirinioetan ziren etxeko-jaunen batzarrak. Gainera, erromantizismo nazionalista europarrak eman zien koherentzia historiografikoa. Berriz, azken garaietako errupturismo erradikalak ez dauzka minimo material horiek ere, eta, ideologia bezala, euskal zibilizazio perfektua lotzen bada naturarekiko eta osasunarekiko jarrerekin, esoterismo irrazional modernoekin baizik ez da erkatzen ahal.

NIRE
ustez, ez da serioa. Askatasuna bilatzeko, gure leku errealean tinko ibiltzea egokiago da. Ez gara abertzale gure nortasun nazionala besteena baino hobea (kristauagoa, demokratikoagoa, matriarkalagoa edo iraultzaileagoa) delako, baizik eta besteak bezala garelako eta, beraz, eskubide berak ditugulako. Hemen ere badugu matxista, bortitz edo ustelen proportzio ederra, eta horrek ez du zerikusirik burujabetasuna eskatzearekin. Eskubidea dagokio kontzientzia nazionala duen edozein komunitateri, eta ez da meritu etnikoen arabera banatzen: askatasunaren alde borrokatzea zilegi zaigu itxusiak izanik ere. Gero, askatasun nazionalarekin batera iraultza soziala nahi badugu, gure antzeko sozietateetan ikusi, ikasi eta elkartu beharko gara, ondokoak bisigotoak edo frankoak diren erreparatu gaberik. Langileen eta zapalduen internazionalismoa auzoekin egiten da bereziki, eta, zibilizazio kontuan, lehen auzoak Kaukasoan edo Ertameriketan aurkitzen badira, marka txarra


Azkenak
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Gurasobakarrak hautuz
“Txarra eta ona, dena intentsitate handiagoz bizi dugu”

Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]


Eguneraketa berriak daude