"BESTE ATENTATU BATEK ASKO KORAPILATUKO LUKE EGOERA"


2021eko uztailaren 21ean
M

adrilgo atentatuaren ondoren, EH biolentziatik behar beste aldendu ezik Lizarra-Garazin jarraitzea ere berplanteatuko zenutela iragarri zenuten. Oraindik ere zutik dirau berplanteatze horrek?
Guk ez dugu indarkeria onartzen eta horrela azaldu izan dugu behin eta berriz, argi eta garbi. Atentatua zela eta, indar politiko guztiak indarkeriaren kontra agertzea nahi genuen, EH barne. EHren aldaketa estrategikoa bultzatzen dutenek zenbait pauso eman dute, bai hilketaren ondorengo komunikatuan zein Eusko Legebiltzarrean urtarrilaren 28an izandako ekimenean... Guk ez diogu hitz zehatz bat eskatu EHri, hori gutxiena da, hitzak egon asko daudelako... Kontua da zer esaten den. Lizarra-Garaziko foroa biltzea eskatu genuen, guztiok indarkeriaren aurka gaudela adierazteko. Guk esandakotik, ordea, Madrilgo zenbait mediok Lizarra-Garaziko foroa uztekotan gaudela irakurri izan du.

Urtarrilaren 28an Eusko Legebiltzarrean EHk onartu zuena nahikoa al da zuentzat? Hitzena gutxiena dela diozu, baina hitzak izugarrizko garrantzia dute, ikusten denez?
Jakina, izugarri garrantzitsuak dira eta ostiral hartakoa beste pauso bat izan zen. Baina hor ezin gara geratu, egoerak gauza asko eskatzen duelako, besteak beste su-etena...

Baina zuek noraino iritsi nahi duzue? Gaitzespen hitza ez da aterako EHkoen ahotik. Non dago muga?
Gure muga gure helburuak lortzea da. Nik badakit zer nahi dudan prozesu honetan, baina nik ezin dut zehaztu EHk zer egingo duen. Errespetatzen ditut EHko buruzagi horiek eta badakit batzuk aldaketa estrategikoa bultzatzen ari direla, edo nik hori pentsatzen dut. Argi dago indarkeria nori interesatzen zaion, ezta? Nork ateratzen duen etekina argi dago. Atentatu honekin –hau justifikazio gisa erabiliz–, batzuk azken bi urteetan eman ditugun aurrerapausoak apurtu nahi izan dituzte. Guk beste bide batzuk jorratu behar direla pentsatzen dugu eta horregatik eskatzen diogu EHri ardurakizuna, indarkeria ez onartzea eta prozesuarekin aurrera jarraitzea. Prozesua ez da bakarrik deklarazio bat, askoz korapilotsuagoa da: nazio eraikuntzarako eztabaida, presoak... Fronte asko dago prozesuan.

Jaurlaritzako EHrekiko legealdirako akordioa indarrik gabe utzi zuen Ibarretxe lehendakariak; EAJk eta EAk erabakia berretsi zenuten. Diputazioetan ez da halakorik izan, ordea, eta Gipuzkoan gainera aurrekontuen inguruko akordioa gauzatu egin da. Kontraesana agerikoa da.
Kontraesan handia, bai, arrazoi duzu, gure herrian kontraesan asko ikusten da. Martxan ziren prozesu horiek, eta aurrekontua dela eta, garrantzitsuena bukatzea zen. Bizkaia eta Gipuzkoako gizonezko-emakumezkoen bizitza da, pentsioak... horrekin ezin zen moztu, aurretik erabakita eta negoziatuta zegoelako.

Horrek esan nahi du neurri batean politikan irudikeria ere badagoela.
Badago bai, tamalez, baina hau ez da irudikeria. Gasteizko Gobernuan EHrekiko akordioa indarrik gabe uztea ez da txantxetako gauza, eta hori ez da ona gure herriarentzako. Gipuzkoakoa eta Bizkaikoan kontraesana ikusten da kanpotik begiratuta, eta neurri baten bada, baina ba al dugu jendearen gastu publikoaz eta administrazioan aldez aurretik negoziatutakoa indarrik gabe uzteko eskubiderik? Nik uste dut ezetz. Hitza emana dago eta hori garrantzitsua da. Dena den, berriro diot, Gasteizkoa indarrik gabe uztea ez da txantxetakoa, eta serio hartu behar da. Beste atentatu batek asko korapilatuko luke egoera.

Atentatuaren ondoren, EAJ eta EA ondo egurtu zaituztete alderdi eta komunikabide askoren aldetik. Noiz arte eutsi ahal izango diozue egurtze horri?
Hau erantzukizun historikoaren klabean bakarrik uler daiteke. Alderdi klabean, elektoralean, ezin da ulertu... EAk konpromisoa du herri honen normalizazioarekin, dagoen ilusioa bideratzeko konpromisoa dugu, baina horrek ere badu arrisku bat, agian heldu daiteke erasoaldiei eutsi ezin zaien unea. Neurri handi batean hori EHren esku dago eta argi utzi behar du bide instituzional, demokratiko eta baketsuen aldeko bere apustua.

Egoera korapilotzen jarraitzeko, HBko atzerri politikan dabiltzan kideen atxiloketa eta espetxeratzea etorri zen. Nola baloratzen duzu Garzonen jokaldia?
Ez ditut zalantzan jarriko kontu judizialak, baina zuhurtziarekin hartzen dut esandako guztia, prentsatik informazio guztia ezin dela atera ikasi dut eta. Hori bai, bitxia da denbora luzea pasatu denean halako kontu bat ateratzea, agian unea aprobetxatuz. Gure herrian ikasi dugu gehiegi ez fidatzen...

Ez fidatzen zertaz?
Poliziaren muntaiekin. Agian batzutan nahasten ditugu benetakoak direnak eta ez direnak.

Zein da Lizarra-Garaziko erronkarik garrantzitsuena epe laburrera, datozen hilabeteei begira?
Seguruenik kideen arteko konfiantza berrezartzea. Irailetik –urteurrenetik– gaurdaino zenbait gauza geratu da gure herrian, baina akordioaren helburuak berdinak dira eta berriz martxa hartu behar dugu.

PSOE eta IUk akordio batzuk lortu dituzte Espainia mailan. Ba al duzu esperantzarik horrek eman dezakeenaz?
Ez dakit esperantza den hitzik egokiena, baina saiatu behar dugu haiekin. PSOErekin denok dauzkagu gure kontaktuak, ez da berria. Prozesua desberdina litzateke PSOErekin; begira zer gertatu zen Ingalaterran. PPrekin duguna garbi dago, irtenbide poliziala, eta horrekin ikusi dugu zer izan dugun urteetan zehar. Indarkeriak beti dakar indarkeria. Baina nire itxaropena gehiago doa beste ildo batetik: herritarrek nahi dute bakea, eta hori lortu egin behar da.

Zuek lagunduko al zenukete PSOE eta IUk osatutako gobernu bat?
Gure programaren zenbait gauza lortzeko aukera balego agian bai. ERCrekin sinatutako Iruñeko Adierazpenean genionez, hurrengo legealdian Madrilgo kongresuan autodeterminazioa onartzeko bideak jorratuko genituen. Horrez gain, bake prozesua babesten ez zuen gobernuari gure sostengua ez geniola emango adierazi genuen; baieztapen hau alderantziz hartuta... Testuinguruan ikusi beharko da. Madrilen izatea garrantzitsua da, handik ere gure herriarentzako garrantzitsuak diren gauzak aldatu egin behar direlako. Horregatik, guretzat oso garrantzitsua den gauza egin dugu, estatuko beste herri bateko indar politiko batekin –ERC– akordioa lotu.

EHk dio ordua dela Espainiara begiratu gabe jokatzeko; zuek diozue Madrilen ibili egin behar dela. Zuek ulertuko al zenukete horrelako erabaki bat beste momentu batean, nahiz eta orain EHko erabakiarekin bat ez etorri?
Independenteak izango bagina bai, ez genuke Paris eta Madrilen beharrik, gaur egun bai. EHn badira erabaki horren aurka dauden hainbat indar. EH, gainera, orain arte beti joan da, zergatik orain ez? Duela lau urte, adibidez, egoera askoz gogorragoa zen, eta hala ere joan egin zen. Beraientzat urte askotan ez da garrantzitsua izan han egotea, joan ere ez direlako egin, baina orain... Eta Iparraldean zer? Han ere ez aurkeztea? Nahiago dut diputatu bat Parisen ezer ez izatea baino. Pragmatismo politikoa da hori.

Nazio eraikuntzaren bidean proposamen desberdinak dauzkazue EAJk, EAk eta EHk. Gutxiengo adostasunera iristeko borondateaz hitz egin izan duzue eta gainera horretarako bildu ere bai. Noizko akordio hori?
Horretan ari gara. Hiru indar horien artean bi independentista dira, EA eta EH, eta EAJ ez da orbita horretan izan. EA oso garbia izan da beti horretan, gure kongresu eta idazkietan hala defendatu izan dugu. Baina EAJk argitu behar du zein den benetazko jarrera. Hauteskunde garaiarekin, moteldu egingo da lan hori ere baina datozen hilabeteetarako helduko gara gutxieneko akordioren batera.

Zuen ereduan autodeterminazioa da ardatza. Nola bideratu beharko litzateke eskubide hori Euskal Herriko lurraldeari dagokionez?
Hor dago arazoa. Zaila da eta erritmo desberdinekin jarri beharko da indarrean. Tarteko pauso batzuk eman behar dira. Iparraldean, adibidez, lehenengo pausoa departamendua lortzea da, eta Nafarroa eta EAEren artean harreman sistema bat eraiki behar da;

Dieta vasco-navarra
edo horrelakoren bat lortu beharko da. Estatu espainiarreko Konstituzioak, bestalde, ez du onartzen komunitateen arteko federaziorik eta aukera hori ere agertu beharko litzateke, hortik sor liteke aipatutako dieta hori. Europa mailan ere, mugaz bestaldeko era honetako akordioak zailak dira, baina une honetan, beharbada Estatu espainiarrean baino errazagoak.

Autodeterminazioa Espainiako Konstituzioan sartu nahi duzue. Bere horretan, xedapen gehigarrien bidez... Nola egin nahi duzue hori? Espainiako alderdi nagusienek orain arte erakutsitako jarrera ikusita gaitz samarra dirudi.
Jakina, xedapen horiek eta gisakoak erabili egin behar dira. Espainiako Konstituzioa ez da nire konstituzioa baina bere tresnak baliatu behar ditugu, ahal den neurrian. Estatutuan badago aukeraren bat, Amejoramenduan ere bai... Bitxia da baina Nafarroan jendeak oraindik ez dio eman ez baietzik ez ezetzik `estatutu' honi. Iparraldean zeresanik ez. Dena erabili behar da, zalantzarik gabe, ni pragmatikoa naiz politikan; baina utopikoa ere bai. Biak dira beharrezkoak politikan proiektuak aurrera ateratzeko. Oso garbi dut euskal estatu independente bat nahi dudala, baina baita ere dugun sistema horretarako baliatu behar dela. Hor ez dago kontraesanik.
Espainiarrek ez dute arazorik nazioarteko hitzarmen askotan beste herri batzuekiko autodeterminazioa onartzeko, kurduak direla, palestinarrak... Eta guri zergatik ez, guri ere badagokigunean? Zein da diferentzia? Gu Estatu espainiarrean gaudela. Eskubide hori praktikara eramateko da.

Presoen gose grebak hor jarraitzen du eta ez dakigu noiz arte. Zer egin beharko litzateke presoen eskakizun horien aurrean, datozen egunotan, asteetan, hilabeteetan...
Legezkoa dena exijitzen jarraitu, zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenak askatzea eta abarrekoak. Oso erraza da, Espainiako Gobernuak ez du legea betetzen eta bete dezala eskatzen jarraitu behar da. Presoak ezin dira izan aldagai bat, kromoak bailiran. Edozein pertsonak merezi duen errespetoa merezi dute. Espainiako gobernuak 105 haiek mugitu zituenean eta su-etenean zehar aukera garrantzitsu bat galdu zuen legalitateari begira presoen egoera normalizatzeko. Sakabanaketa eta beste arazoekin amaitzen bada, euskal gizartea asko lasaituko da

BOST URTEKO MILITANTZIATIK EA-KO LEHENDAKARITZARA
BOST URTEKO MILITANTZIATIK
EA-KO LEHENDAKARITZARA
Duela 17 urte abiatu zen Barakaldotik Iruñera, 25 urterekin. EArekin, independente gisa heldu zen Nafarroako Parlamentura iragan legealdian. Egungo legealdian –iazko azaroan–, EAko lehendakaritzara heltzea lortu du, euskal politikagintzan hesiak apurtu eta Carlos Garaikoetxearen ondorengoa izatearen erantzukizunarekin. Aurretik Nafarroako Ikastolen Federazioko gerentea izan zen laupabost urtez.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude