TEKNO TRENA HAR DEZAGUN


2021eko uztailaren 19an
Audientziaren morroi baino, kalitatearen ikurra izan behar luke ETBk. Askok behintzat, hala diote. Esaldi horri atxikiz, badira saio bakan batzuk telebista orori sona ematen diotenak. ETBko «Teknopolis» dugu horietako bat. Munduan gaindiko telebistarik onenek badituzte zientziari eskainitako saioak, Britainia Handiko BBC edo Italiako RAI-en kasu. Espainiako LA2en ere antzeko zerbait zuten. ETBren apustua dena den, neurri batekoa da.
Iaz bezala, oraingoan ere 13 atal eginen ditu Elhuyar elkarteak, euskara ezagutza zientifikoaren eremuan garatu, bultzatu eta erabiltzeko xedez.

«Aspaldi jo genuen haiengana eta baietz esan ziguten. Baina telebista bati entzutea ematen duen ekimena izanik ere, ez zegoela bere lehentasunen artean. Proposamen bat egin ziguten hala ere, babesle bat lortuz gero beraiek bitarteko guztiak jarriko zituztela, saioaren koordinaketa, gaiak eta gidoia, guk taxutzearen baldintzapean»
azaltzen digu Alfontso Mujika «Teknopolis»eko zuzendariak.
Joan den urtean EITE izan zuten babesle, EAEko Teknologia Zentruen Elkartea, hain zuzen. Horren truke, hemengo teknologia egitasmoen berri ematen zen saioan.

«Gustura geratu baziren ere, ez zeukaten dirurik aurten babesle izaten segitzeko. Aurtengo babeslea aldiz, Industria eta Hezkuntza Saila eta EHU dira. Alde batetik, gure industrian egosten ari den gauza interesgarriak jakinarazteko, eta bestetik, Unibertsitateko ikerlanak zabal ditzagun»
.


BEASAINEN PUNTAKO TRENAK EGITEN.

Saioak irauten duen ordu erdi horretan, bi erreportaje nagusi ematen dira, Industria edo Unibertsitateari lotua bata eta bestea, Elhuyarrekoek aukeratua. Gero, bi atal labur datoz: «Zientziaren mendea» eta «Bi hitzetan». Aldian behin ere gonbidatu bat ekarriko dute platora, gai bati buruzko bere iritzia laburki eman dezan:

«Esaterako, aurrekoan Kepa Altonaga izan zen, zeinak CAF-Elhuyar ikerketa saria eskuratu duen panda hartzaren aurkitzaile euskaldunaz iker dezan».
Esan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko puntako enpresetan egiten diren lanen berri ematen dute, hala nola: lehenbiziko saioan, Beasaingo CAFen trena nola egiten den goitik behera azaldu zuten, diseinatzen denetik trenbidean jartzen den arte. Aldi berean EHUrekin batera beste proiektu bat ere abiarazi dute tren barneko komunikazio sistema guztiak kable bakar baten bidez lotzeko. Bigarren saioan aldiz, Unibertsitate birtualaz mintzatu ziren, ikasgaiak Internetez ematea ahalbidetzen duena. Gainontzean erabat libre dira jorragaiak hautatzeko.

«Meteo Sat sateliteak nola funtzionatzen duen argitu genuen. Eta Greenpeaceko Nazioarteko zuzendaria Madrilera joana zela baliatuz, elkarrizketa bat egin genion, mende honetan izango ditugun ingurugiro erronka nagusiak zeintzuk diren galdetzeko»
.
Bestalde, «Zientziaren mendea» atal finkoan, mende honek zer eman duen lau bat minututan gainbegiratzen dute, gai bat saio bakoitzeko, genetika, espazioaren araketa, kimika, komunikabideak, eta abar. «Bi hitzetan» atalean ostera, gaurkotauna duen berri laburrak sartzen dira, albistegietan nabarmendu gabe pasa edo azaletik ukitzen direnak.


NASAKO IRUDIAK ERE.

Irudi aldetik «Teknopolis» erakargarri izan dadin, bi iturri nagusi dituzte. ETBko artxibo nagusia eta ENG bidez egindako grabaketa.

«Bestetik, ETBko grafismoan gauzak egiteko parada badago, animazioa edo efektu bereziak sartu ahal izateko. Europako Batasuna eta Espazio Agentzian ere irudiak eskatu ditugu; baita NASAn ere»
diosku Alfontsok. Hain zuzen, gizartean badago halako irudipen bat, jendeari zientzia arloko gaiak idor baino idorragoak direla sinestarazi diona.

«Aurreiritzi hori da hain zuzen, `Teknopolis'en bidez konpondu nahi duguna. Informazioa beraz, ahal den irudi erakargarrienekin osatzen saiatzen gara. Bestalde, saioa ikusten duen edonor konturatuko da, zeinen liluragarri izan daitekeen halako gaiekin jakinaren gainean egotea. Osasuna, natura, ingurugiroa, astronomia, fisika, eta abar luze bat»
. Lantaldea osatzen duten hiru lagunek (Alfontso bera, Beñar Kortabarria eta Oier Araolaza) ez dute Elhuyar aldizkariaren haritik jotzen gaiak atzemateko, nahiz eta hainbatetan elkarrizketa bat bi hedabideetarako erabiltzen duten. (Euskadi Irratian «Norteko Ferrokarrila» izeneko emankizuna ere badu Elhuyarrek). Teknologia eta zientzia gugandik hurbil daudela ikustarazi nahi dute «Teknopolis»en. Hori argitzeko, aukeratzen diren gaiak aipatzea baino ez dago, gertu gertukoak denak, egin kontu: Ekaingo kobazuloen erreplika bat egiten ari dira Frantzian, ba haraino hurbildu eta horren inguruko erreportajea emango da. Zientzia Museoaz ere jardungo dute, martxoa aldera planetarioa amaituta egongo da-eta. Denok edaten dugun urak zein prozesu jarraitzen duen urtegian arazketa burutzen denetik txorrotatik ateratzen den arte. Edota miopia eta astigmatismoa kentzeko laser bidez egiten den ebakuntza «iraultzailea», anestesiarik gabe eta ordu laurden batean burutua.

«Azken batean, halako gaiek gero eta eragin handiagoa dute guztiongan, nahiz eta askotan ez konturatu. Tamalez, komunikabideetan, gaurkotasunari hain lotuta daudenez, arrapaladan ematen dira. Gure egitekoa hortaz, gai horiei patxada handiagoz heltzea da»

Azkenak
2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Eguneraketa berriak daude