SAN JOAN BOSKO


2007ko otsailaren 21ean
Askok ez du jakingo, behar bada, nor den San Joan Bosko. Irakaskuntza Ertainetako zaindari edo patroia duzue bera. Maila honetako ikastetxeek, eskola egutegian ezarrita daukaten egun ez-lektibo gisara azaltzen zaigu eta, berez, klaseak ematea ez den bestelako aktibitate desberdinak egiteko gomendioa egiten da horrelakoetan.
Ez dago esan beharrik, ikasleak prest egoten dira beti aktibitate desberdinak garatzen parte hartzeko eta proposamen ugari izaten da zentzu honetan:

Goizean goiz hasi eta salda beroarekin txistorra prestatu dute.

Sukaldaritza lehiaketa ondoren: patata tortila, albondigak, piper beteak edo auskalo zer.

Herri kirolak, bola eta toka, areto futbola, txingak, sokatira eta bestelako kirolez jantzitako bi ordu.

Altxorraren bila, bideo jolasak, antzerkia, ...

Dantza libreko lehiaketa.

Irakasle eta ikasleen arteko futbol partidua. Beti elkarren kontra izaten dena eta kurtsoan zehar ematen den aginte desoreka orekatzeko baliatzen duena zenbaitek. Aurten ere hala izan da.

GOIZA
ez dago hobeto betetzerik, eta amaitzeko, harremanak ederki lotzen dituen bazkaria. Ehunka ikasle eta irakasle denak elkarrekin bazkaritan, elkarrekin nahastuta txotxean eta elkarrekin eztabaidan disfrutatzen. Hiru edo lau ordu bikain. Betiko, ni hemen eta zuek hor, banatzailea, desberdinzalea, hauslea ahaztu eta behingoz sintonian. Anekdota ugari: halako azterketan txuleta erabilitakoa edo harrapatutakoa, urliari jarri dioten ezizena eta sandiari egindako pintada mahai ertzean edo berendiari autoan egindako axioa. Irakaskuntzako jangai astunak erraz liseritzeko osagarriak eskura ditzakezu trapitxeo honetan.
Ez da ordea dena honela amaitzerik. Arratsaldeko bostetan eskolako areto nagusian bertso txapelketa. Partaide denak eskolakoak eta bakoitza bere jarraitzaile sutsuen babesean eta beroan goxo. Bakoitzak bere irakasle eta tutorea fansik builosoena. Lehia da oholtzan eta baita aulkietan ere, baina erabakia entzutearekin batera amaitu da sosegua eta iskanbila hasi. Txistu eta txalo hartu dute epaia. Ez da bertsorik bukatu ia egunsentira arte. Ondorengo egunetan ere izango du oihartzunik ekitaldiak.
Beste ekitaldi bat ere bada ordea: antzerkia! Eskolako ikasle eta irakasleek parte hartzen dute. Hara, ikusten tailerreko irakaslea suhiltzaile jantzita? eta atezaina pirata bihurturik? Begira 5. mailako delegatua zuzendariaren arropekin... A zer nolako algarak. Ez dira antzezle on-onak baina bai adarjoleak.
Orain zer da berriz? Irakasleak kantuan. Abesbatza osatu dute. Ez dute ederki kantatzen baina hauek, honela, txoroarena egiten ikusteagatik ere merezi zuen, lastima ez dut tomaterik ekarri amaitzean botatzeko!
Ez dakit zein taldek joko duen kontzertuan. Beno ez da bakarra, eskola desberdinetako ikasleak omen dira hiru taldetan ariko direnak...

HAUXE
da, orain dela berrogei urte inguru San Joan Bosko egunaz egin zuten zinta batean, aurkezpen sarrera gisara, azaltzen dena.
Aurten, 2000. urtea, lau katu izan gara. Irakasleok nahiago dugu erosketak egitera joan eta jai egun bat gehiago izan, kobratutakoa gainera! Zertarako busti ezertan? Barruak ez digu eskatzen ikasleekin nahastuta ibiltzea, adin desberdintasuna ote duela berrogei urte ez eta oraingook duguna? Gainera ikasleak moxkortu egiten omen dira eta, inork ikusita ere! Ikasle-irakasle harremanak aberasteko balio duelakoa berriz, nork dio? Pedagogiako liburuetan jartzen al du? Urte garai honetan eskiatzeko pistetan egoten den elurtza eta ostirala jai edukita mukizu hauek agoantatzen aritu egun guztian? Alde ederra ostegunetik hanka egitea.
Loturak ez dira beti hautsi beharrekoak, zaindu eta estutu ere egin behar dira. Nik ez dakit Frantzian sei mila eraso horiek zergatik eman diren baina orain zazpi mila polizia eta laguntzaile eskoletan jarrita ez da egoera konponduko. Isildu bai isilduko da, baina hurbil zeudenak urrundu ahala eta hori ez da sanoa.
Egoera horretan, nork garatu behar ditu orain gehiago landu behar omen dituzten giza baloreak? Orain ohartu al dira Frantzian gabezia horretaz?
Eta gu oraindik ere ez!


Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude