NAFARROAKO AUTOBIDEAK PRIBATIZAZIOAREN BIDEAN

  • guztiak pribatizatzeko asmoa zuen, Nafarroakoak barne (hauen emakidaduna Audenasa da). Egitasmo honek martxoko hauteskundeetako emaitzen zain egon beharko du.

2021eko uztailaren 21ean
Audenasa emakidadun duten Nafarroako autobideak aurki pribatizatu ditzakete –hauen kapitala erdibana banatua dute Espainiako Gobernuaren menpe dagoen Autobideen Enpresa Estatalak (ENA) eta Nafarroako Foru Elkargoak–. Hori dirudi behinik behin Sustapen Ministerioa eta Ekonomia eta Ogasunekoa burutzen ari diren errege-dekretuko proiektuaren zirriborroari so egiten badiogu. Pribatizazio horrek Nafarroako autobideei eragiteaz gainera, Galiziako bidesaridun autobideei, Audasari, Autoestradas de Galiciari eta Leon eta Campomanes (Asturias) lotzen dituen Aucalsari eragingo lieke.
Abenduaren erdialdean Madrilgo egunkari batek ezagutarazitako Espainiako Gobernuaren agiriaren arabera, «

Gobernuak enpresa publikoekiko hartu duen pribatizazio politikak gomendagarri egiten du, ENAri dagokionez, honen kapital sozialean duen partaidetza aldatzeko aukera aurreikustea, partaidetza guztia ezabatzeraino ere iritsiz
». Zertxobait aurrerago, honela dio: «

ENAren kapital soziala estatala izan daiteke edo ez, zati batez edo osorik
».
Halaber, ENAren sorrera baimendu zuen 1994ko urtarrilaren 25eko errege-dekretua indargabetzea esan nahi du gobernuaren agiri horrek, hots, «

sozietatearen kapitala, beti, estatala soilik
» izango dela dioen aipamena indargabetzea. Gauzak horrela izanik eta Aznarren gobernuaren grina pribatizatzailea ikusirik, zentzuzkoa da Nafarroako Audenasa emakidadunaren pribatizazioa iristear dagoela pentsatzea. Alabaina, hauteskunde bezperetan gaudela kontuan izanda, bertan gertatzen denaren zain egon beharko dugu.


MOZKINAK HASI DIRENEAN, JABE PRIBATUEN ESKUETARA.

Audenasaren jatorria frankismoaren azken garaietan dago. Garapen planen babesean sortu zen Nafarroa eta Gipuzkoa lotuko zituen autobidea egiteko asmoa. Nafarroako Foru Diputazioa horretarako gai sentitu zen, obren lehiaketa egin zuen eta Huarte y Dragadosi esleitu zizkion Udana elkartearen bidez; eratu berria zen Audenasari eman zitzaion haren ustiapena. Audenasa 2.000 milioi pezetako (80 milioi libera) kapital propioarekin eratu zen, bertan Nafarroako Aurrezki Kutxak, Udanak eta hainbat partikularrek esku hartuz. Diputazioak 9.000 milioi pezetaraino bermatu zuen sozietatea.
Autobidearen eraikuntza eta ustiapena guztiz galgarria gertatu zen diruz, eta lehenengo urteetan milaka milioiko zorrak sortu ziren. 1984an, Nafarroako Gobernuak Espainiako Ekonomia Ministerioarekin negoziatu zuen Audenasaren kapitalaren % 50 bereganatzea –pezeta bateko prezio sinbolikoan–, eta gainerako % 50 Eunasak bereganatu zuen. Bi aldeek Audenasak egindako zorra finantzatzeko hitza eman zuten, horretarako urtean 1.500 milioi pezeta jarriz, bi zati berdinetan banaturik. Azkenerako, 1996an lortu zuen elkarteak zenbaki beltzetara iristea, ia 56 milioi pezetako etekinak lortuz, eta urtean 3.130 milioi pezetako dirusarrerekin. Hurrengo urtean 160 milioi pezetako mozkinak izan zituen. 1997ko urte horretan Audenasaren zorra 18.000 milioi pezetakoa zen; horietatik 15.000 milioik Estatuaren bermea zuten eta 3.000 milioik Nafarroako Gobernuarena.
Audenasak Irurtzundik Iruñerako 20 kilometroko autobide zatia eta Iruñea eta Tafalla arteko 82 kilometroko zatia kudeatzen ditu. Bietan bidesaria ordaintzen da. Batez besteko trafikoa, sare guztian, 10.500 ibilgailukoa da. Enpresa honek 113 langile ditu, eta 1998ko ekitaldian 599 milioi pezetako etekina izan zuen, hau da, 1997koan baino 68 milioi gehiagokoa.
Audenasaren balizko pribatizazioak ez luke ezuste handirik eragingo nafar askorengan. Hain zuzen ere, irailaren 20an, mendi-ingeniaritzako doktore eta EH-ko foru parlamentario den Pablo Muñozek honelako izenburua jarri zion «Gara» egunkarian eginiko kolaborazio bati: «Nafarroako Autobidea: zerbitzu publikoa edo negozio pribatua». Artikulu horretan, epe laburrean ikusten zuen ENAren eta, beraz, Audenasaren pribatizazioa: «

Dirudienez, urtea amaitzerako
». «

Duela gutxi autobideko zerbitzu eta kafetegiak Repsoli saldu izana
» ere aipatzen zuen. Baita Audenasari A-15aren esleipena 15 urtez luzatu diotela –2029. urtera arte– ere. «

Gauza nabarmena da –
zioen Muñozek

– pribatizazio prozesuak, erakargarri gertatzeko, gutxienez bi oinarri izan behar dituela: epe luzerako esleipenak izatea eta etekinak egotea. Audenasak 1995ean izan zituen lehen etekinak, 1997an luzatu egin zen esleipena eta 1999an egoera ezin hobea da balizko pribatizazio baterako
».
1999 urtea pasa bada ere, pribatizatzeko nahiak hor dirau. Orain kontua da hauteskunde giroan gaudela murgildurik, eta prozesu honek geldirik egon beharko duela Espainiako Gobernu berria eratu bitartean. Eta nork eratzen duen gobernu berria, Nafarroako autobideen pribatizazio prozesuak aurrera egingo du edo geldialditxo bat nozituko du

Beste bi autobideek 33.000 milioi pezetako dirusarrera izan zuten 1998an

Euskal Herriko beste bi autobideek, A-8 eta A-68ak, 33.000 milioi pezeta (1.320 milioi libera) bildu zituzten 1998an, bide horietan egunero ibili ziren 60.000 gidariek ordaindutako bidesarietatik. Kontuan izan behar da autobideen dirusarrera bakarra bidesariena dela. 1999ko datuak oraindik itxi gabe daude eta hilabete batzuk igaro arte ez dira ezagutuko.
A-8 autobidea Europistasen esku dago, eta bere emakida 2003. urterainokoa da eta A-68rena, berriz, Vasco Aragonesak du 2011. urteraino. Bi enpresa horiek kapital pribatuaren esku daude. Euskal aurrezki kutxa eta bankuek dute partaidetzaren gehiengoa, nahiz eta kanpoko finantza erakunde batzuek ere partaidetza duten. Gaur egun, Europistaseko lehendakaria Claudio Boada da. Garai batean AHVko lehendakari izana, gerora administrazioko hainbat kargutan egona da eta, azken urteotan, Banco Centralekin bat egin zuen arte, Banco Hispano Americanoko lehendakari izan da. Vasco Aragonesako lehendakaria, berriz, Jose Alberto Pradera da, Bizkaiko diputatu nagusi ohia.
A-8 autobidean, duela bost urte, batez besteko ibilgailu kopurua ez zen 17.000ra iristen. Gaur egun nekez jaisten da 20.000 ibilgailutatik, eta uda garaian 30.000 inguru ibiltzen da. A-68 autobidean, duela hamabi urte, 20.000 ibilgailu inguru ibili ohi zen egunero. Gaur egun kopuru hori bikoiztu egin da.
A-8 autobideak, Bilbo-Behobia bezala ere ezagutzen denak –100 kilometro baino zertxobait gehiago izanik–, 1998ko ustiapenean 17.206 milioi pezetako dirusarrera izan zuen, aurreko urteko 15.065 milioi pezetak nabarmen gaindituz. Kopuru horretako 16.542 milioi pezeta bidesariekin lortu ziren, eta gainerakoa dirusarrera erantsien bidez. Bere etekinak 11.000 milioi pezetakoak izan ziren.
Bilbo-Zaragoza autobideak, A-68ak –300 kilometro inguru izanik–, 1997an 14.666 milioi pezetako dirusarrera izan zuen eta 1998ko ustiapenean 16.521 milioi pezeta bildu zituen, 16.348 milioi pezeta bidesariekin lortuz. Zerga ondorengo bere etekinak 1.325 milioi pezetakoak izan ziren 1998an.
Espainiako autopisten sektorea bere urrezko aroa luzatzen saiatu da. Horrela, 70eko hamarkadaren hasieratik 80koaren amaierara bitartean autobideen enpresek 121.883 milioi pezeta galdu zuten. Baina 90eko hamarkada, 1993 urtea izan ezik, urrezko aroa izan da. Hamarkada honetan sektoreak 253.599 milioi pezeta gordin irabazi ditu, eta etekinen gaineko zergengatik 89.000 milioi pezetako dirusarrera izan du Estatuak. Azken datuen arabera, Espainiako Estatuko autobideek, orotara, 57.906 milioi pezetako irabaziak izan zituzten, 1998an 50.471 milioi pezetara jaitsiz.
Egia da enpresek arriskuak bereganatu dituztela autobideak egiteko garaian. Baina Estatuaren babesa izan dute, bai finantza arloan eta bai ibilgailuen trafikoari dagokionez. Eguneratutako inbertsioa 1996 urtearen amaieran 1,63 bilioi pezetakoa izan zen. Estatuak ordea, dibisen maileguetan milioi askotako galerak bereganatu ditu. 70eko eta 80ko hamarkadetan hartutako maileguak dira, Espainiako Estatuko maileguen interesa % 20tik gorakoa zenean. Baina Alemaniako markotan, Suitzako frankotan, yenetan eta dolarretan egindako zorra aurreikusitakoa baino heren bat gehiago kostatu zen, pezetak 1969az geroztik izandako balio galera guztien ondorioz. Zulo hori gainditzeko, 1969tik 1996ra bitartean, Estatuak 489.052 milioi pezeta ordaindu zituen dibisetako zorraren trukeko aseguru gisa. Nahiz eta gastu beldurgarri hori murrizten ari den, 1996an oraindik 23.018 milioi pezeta kostatzen zitzaion Estatuari.
Autopista batzuk Burtsan kotizatzen dute, besteak beste, Bilbo-Behobiaren emakida duen Europistasek; merkatuaren beherakada izan arren irabaziak izan dituzte. Acesa, Aumar eta Iberpistas dira Burtsan kotizatzen duten sektoreko gainerako enpresak

Euskal autobideak Europako garestienetakoak

Iazko daturik ezean, eta 1998an bezala kilometro bakoitzeko prezioak behera egingo zuela pentsatu arren, Hegoaldea zeharkatu eta Iparraldearekin lotzen gaituzten autobideak Europako garestienetakoak dira. Eroskik 1997an egindako azterketa batek hori ondorioztatzera garamatza. Haren arabera, Bilbo-Behobia autobideko bidesarien prezioa Europako batez bestekoa baino % 80 handiagoa da. Nolanahi ere, eskaintzen duten segurtasun maila oso handia da.
1997an jada Bilbo eta Behobia arteko A-8 autobidea Hegoaldeko hiru autobideen arteko garestiena zen, kilometroko 18,4 pezeta ordaintzen ziren. Irurtzun eta Tutera arteko A-15 autobidean 14 pezeta zen kilometroko ordaindu beharrekoa eta Bilbo Tuterarekin lotzen duen A-68an, berriz, 16,7 pezeta. 1998 urtean kopuruek behera egin zuten eta A-8ko kilometroa 16,11 pezeta ordaintzen zen, A-15ekoa 10,49 pezeta eta A-68koa 14,67 pezeta. 1999an ere behera egin dute zertxobait, nahiz eta Europako garestienetakoak izaten jarraitzen duten. Eroskiren azterketa horren arabera, Europako autobideen batez bestekoa 10 pezeta ingurukoa zen.
Segurtasunari dagokionez, azterketa egiteko neurgailu bat baino gehiago erabili zuen Eroskik. Horietako bat 100 kilometroko tartean izandako istripu kopuruari dagokiona da. Azterketa horren arabera, Nafarroako A-15 autobidea zen alderatutako guztien arteko seguruena


Azkenak
2024-12-20 | June Fernández
Saioa Baleztena eta Nel Santacruz
“Frustrazioa eragin dezake bularra ematearen onurak azpimarratzen dituen diskurtsoak”

Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea  erabakitzen... [+]


Energetikoei zerga berezia kentzeak bateratu egin ditu PP, Vox, EAJ eta Junts

Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.


Mila euroko soldata artistentzat

Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzen I. Inkesta argitaratu berri du. Inkesta bete dutenen %40k du jarduera artistikoa lanbide. Batez beste, hilean, 1.027,5 euro irabazi zituzten 2023an. Inkestatuen %33,8k erantzun du azken urtebetean jarduera uztea pentsatu... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zure herriko Baltasarrek ere ‘blackface’ egiten du?

Badatoz urteko asterik magikoenak, edo hobe esanda, kontsumistenak. Askori gustatuko litzaieke opariak Olentzeroren zakutik jasotzea, zerutik erorita bezala, baina errealitatea da Gabonetan gure zakutxoak direla gehien sufritzen dutenak, poltsikoak hustuta hasten dugula urtea... [+]


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Atzerritartasun legearen erreforma, Regularización Ya taldearen borroka alboratzen duen sasi-konponbidea

Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


2024-12-20 | Euskal Irratiak
France 3 Euskal Herri katearen berri saila, berriz ere murrizturik

France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten... [+]


Hedabideen iruzurrak
Preso siriarra askatzen duten CNNren bideoa: iruzur salaketak

Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.


Eguneraketa berriak daude