ITZULITAKOA IRAKURTZEN AL DA?

Ezezkoa da goian egindako galdera guztien erantzuna. Klasikoak gutxi irakurtzen dira euskaraz, publikoak itzulpenak maila kaskarra duteneko aurreiritzia du eta hori, sarritan, emaitzak behar bezala ezagutzen ez dituelako gertatzen da.
Ederki azaldu zuen euskarazko itzulpenen gutxiespena Anjel Lertxundik, duela hilabete batzuk, «El Correo» egunkarian. «Betiko teman, tamalez» titulu esanguratsua ipini zion Lertxundik artikuluari. «

Orijinala freskoagoa omen, eta itzulpenak gutxiesten dira. Itzulpena oso ahaide pobrea da gurean, sona gutxiko gertakizun guztiz marjinala
».
«

Itzulpengintza literarioa da, ordea –
jarraitzen du idazleak–

euskalgintzak Arantzazuko biltzar nagusi hartatik ezagutu duen albisterik garrantzitsuena: lexikoari eta forma lexikalizatuei dagokionez, esparru pentsa ezinetara heldu gara itzulpengintzari esker; itzulpengintzak egiantzaren galbahean iragazi eta sinesarritasunaren arragoan goritu ditu hainbat erabilera, usadio, hitz, hizkuntza batek dituen hots eta ahots desberdin, sorkuntza-lan orijinalak inoiz esan eta ozendu ezingo dituenak...
».
Artikuluaren amaieran dionez «

lan hori guztia ez du oraindik euskal gizarteak –irakaskuntzaren sistemak, besteak beste– aintzakotzat hartu
».
Juan Garziaren iritziz «

funtsik gabeko aurreiritziekin jokatzen du irakurleak
». Klasikoen euskarazko bertsioak kaskarrak direla pentsatzen du oraindik hainbatek. Baina horretan jardun dutenak bat datoz azken 15 urteetan buruturiko aurrerapenak aipatzean. Euskarazko itzulpenak ez dio zertan inbidiarik izan beste edozein hizkuntzatan egindakoari. «Zertarako irakurriko dut euskarazkoa, `orijinala' irakur badezaket?» dio askok. Eta `orijinala' esatean gaztelerazko edo frantsesezko itzulpenaz ari da, sarritan.
Egia da, oraindik ere euskaldunen zati handi bati zail egiten zaiola euskaraz irakurtzea eta, hortaz, erdarako itzulpen bat hobetsiko duela. Hala ere, ez dirudi euskaraz irakurtzeko erraztasuna beharko luketenak ere –hezkuntza euskaraz izan dutenek–, klasikoak euskaraz irakurtzeko joera handirik dutenik. Anjel Lertxundik artikuluan botatakoa –irakaskuntza sistemak literatura itzulpengintzan egindakoa aintzakotzat hartu ez duela, alegia– berretsi digu Juan Garziak eta, sarritan, errua irakasleek berek dutela esan. Orokorrean ez omen dute interesik azaltzen ikasleen artean lan hauek zabaltzeko eta izan, badira ikasleentzako egokiak diren itzulpenak –Stevenson-en «Altxor uhartea» edo Mark Twain-en «Huckelberry Finn-en abenturak» kasu–.


MARKETING FALTAN.

Itzulpenak baloratzeko, horiek ezagutu egin behar ditu lehenik irakurleak. Eta irakurlearengana hurbiltzeko orduan, marketing on batek bidea erraztuko luke, seguruenik. Baina horretan hankamotz ibili omen da Literatura Unibertsala bilduma hainbat itzultzaileren aburuz. «

Liburudendetara gerturatu naizenean nire itzulpena ez dut inoiz ikusi
» zioen Aintzane Ibarzabalek «Robinson Crusoe»ren euskarazko bertsioa argitaratu berritan. Liburuak argitaratzeko lana ongi bete omen du Ibaizabal argitaletxeak; marketing eta hedapen kontutan, ordea, hainbat gabezia geratu da agerian. Bildumaren hasierako diseinua aldatzeko eskakizuna itzultzaileek beraiek egin zuten eta hiru urte itxaron behar izan zuten Antton Olariagaren diseinua –egun ezagutzen duguna– itzulpenen azalean ikusteko. Argitalpen berrien aurkezpenik ere ez zen egiten eta berriro ere itzultzaileak izan ziren behar horren berri eman zutenak. Azken finean, klasiko euskaratuek komunikabideetan eta liburudendetako erakusleihoetan ez dute behar bezalako oihartzunik izan.
Orain arte, bederen. Izan ere, bildumako azkenekotako titulu batek, Jon Alonsok itzulitako «Lisboako Setioaren Historia», hain zuzen, bultzada handia jaso zuen Jose Saramago liburuaren egile eta Nobel saria Bilbora hurbildu zenean. Itzulpen hauek irakurlearengana hurbiltzeko eta irakurleak itzulpenak baloratzen hasteko balio dezala


Azkenak
2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Eguneraketa berriak daude