HARROTASUNA ETA AURREJUZKUAK

E

uskaraz entzuten hasiak gara, pixkana-pixkana, gure zibilizazioaren ahotsa
» zioen Anjel Lertxundik iragan udako artikulu batean. Literaturako klasikoen euskarazko itzulpenez ari zen idazle oriotarra. Egun klasiko mordoa irakur daiteke euskaraz. Eta ez da hori literatura itzulpenak zabaldu digun aukera bakarra. Egia da, esaterako, gaur irakurleak Borges euskaraz irakur dezakeela. Baina egia da, era berean, euskal sormen literaturan oraino Borgesen prosa eredua ez dela landu. Itzulpenek ez dizkigute irakurgai hutsak eskaintzen, erdal literaturen ereduen erreferentziak ere ekartzen dituzte euskarara.
Baina, garestia da itzulpena. Gaizki ordaindutako lan gogorra da itzultzailearentzat. Egile eskubideak-eta direla medio, produktu garestia da argitaletxearentzat. Eta ez da erraz saltzen. Hala ere, eta Lertxundik esan bezala, «pixkana-pixkana» literatura unibertsaleko obra garrantzitsuak itzuli eta argitaratu dira. Hor dago Elkar zenaren Itzul saila, saiakeran eman diren lan garrantzitsuenak biltzen dituen Klasikoak bilduma... eta hor dira tarteka hainbat argitaletxek –Alberdania, Igela, Erein, Susa...– egiten dituen apustuak.


HITZARMENA.

Azken hamarkada pasatxoan, ordea, Literatura Unibertsala bilduma izan da klasikoen itzulpen esparruari bultzada nabariena eman diona. 1989. urtean, bi urte lehenago sortutako EIZIEk –Euskal Itzultzaile eta Interpretarien Elkartea– eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu zuten. Literatura unibertsaleko ehun obra euskaratzea erabaki zen. Horretarako Jaurlaritzak dirulaguntza eskainiko zuen eta EIZIEk tituluen zerrenda aukeratu, itzulpenak adjudikatu eta itzultzaileekin kontratuak burutu beharko zituen. Liburuak argitaratzea Ibaizabal etxearen esku utzi zen. Lanon banaketa Edelvivesek egiten du. Jaurlaritzak Itzultzaile Elkarteari eman beharreko kopurua urtero zehazten da, baina ez du azken urteetan aldaketa nabarmenik izan. 1999an 10 milioi pezeta (400.000 libera inguru) jaso zituen EIZIEk. Horiekin, egile eskubideak eta zuzentzailearen lana ordaindu behar dituzte eta, noski, itzulpena bera. Gazteleratik 70 orriko lanaren itzulpena egiteko 210.000 pezeta behar dira; alemanieratik 305 orrikoaren itzulpena egiteko, aldiz, 1.220.000 pezeta.
Hasieran zerrenda zabal bat osatu bazuten ere, urtero hautaketa burutzen du EIZIEko Literatura Batzordeak, zerrenda osatu eta, ondoren, deialdi publikoa egiteko. 1999ko bigarren deialdian, adibidez, 22 tituluko zerrenda aurkeztu zuten: han ziren Emily Brönte-ren «Wuthering heights», Heinrich Böll-en «Billard um halb Zehn», Cervantesen «Rinconete y Cortadillo» eta «El licenciado Vidriera», Mary Shelley-ren «Frankenstein» eta beste batzuk. Itzultzaileek obraren zati baten itzulpena aurkeztu behar dute –obraren hasierako 10 orriak edo, ipuin bilduma denean, ipuinetako bat– eta ondoren epaimahai batek aztertzen ditu aurkeztutako lanak. Epaimahaia Jaurlaritzako, EIZIEko eta Ibaizabaleko ordezkari banak osatua dago. Azken deialdian epaimahaiak hiru lan aukeratu zituen: ipuin bilduma bat –Edgar Allan Poe-ren «Antologia»–, antzerki obra bat –Oscar Wilde-ren «The importance of Being Ernest»– eta nobela bat –Jules Verne-ren «Michel Strogoff»–.
Behin lanak adjudikaturik daudela, itzultzailearen lana dator eta bakoitzak bere modura antolatuko du lana, beti ere, jarritako epea betez –epe hau lanaren luzeraren araberakoa izaten da–.
Itzuli beharreko titulua, egilea eta testuinguruaren azterketa egin ohi dute lehenik. Sarritan, itzultzaileak ezagutu eta gustuko dituen egileetara jotzen du eta, itzulpenari ekin aurretik dagoeneko badu haren inguruko informazioa. Batzuk garrantzia handia ematen diote dokumentazio lan honi. Ana Isabel Moralesek, esaterako, Jane Austen-en «Harrotasuna eta aurrejuzkuak» itzultzeko aukeratua izan zenean, idazle ingelesaren jaioterrira, Hampshirera egin zuen bidaia.


ITZULTZAILEAREN AUKERA.

Testuari ekiteko ordua iristen da orduan. Batzuk lehen bertsio azkar bat egitea nahiago dute; beste batzuk, gehiago lantzen dute lehen idazketa hori. Guztiek behin eta berriro orraztuko dute gero itzulpena. Izan ere, oso gutxi dira obra klasikoetan hitzez hitz itzultze hutsarekin bere horretan utz daitezken esaldiak. Esaldiaren zentzua –edo zentzu bikoitz edo hirukoitzak– hartu, egitura sintaktikoa desegin, euskaraz berregin, erabilitako erreferentzia eta alusioak kontuan hartu, idazkera molde zaharrak mantendu, argot berriak moldatu... maiz zail gertatzen zaio itzultzaileari esaldi orijinalaren ezaugarri guztiak mantentzea eta hor aukera bat egin behar izaten du: bere irizpide propioak erabili.
Nola ikasi daiteke hori egiten? Orain arte Euskal Herrian ez da itzulpegintza ikasketa unibertsiatriorik izan. Kanpoko unibertsitateetara jo izan dute, hortaz, itzultzaileek. Datorren ikasturtean, EHUk urteetako eskakizunari erantzungo dio azkenean, eta Itzulpegintza ikasketak egiteko aukera zabalduko du. Dena den, eta ikasketak lagungarri izanik ere, Juan Garziaren aburuz, gakoa esperientzian dago; itzuliaz ikasten dela itzultzen, alegia.
Dena den, literatur itzulpenaz soilik bizi nahi duenari ez zaio erraza gertatuko hori lortzea. Jaurlaritzarekiko hitzarmenak egoera hobetu badu ere, gurean ez dago literatur itzultzaile hutsik. Idazle ere badira batzuk, edo interpretari, irakasle, testu tekniko eta administratiboen itzultzaile... «

Masokistak garela pentsatzen dut askotan
» dio Garziak, lan handia eta ordain eskasa ematen dituen lan honen inguruan.
Azken urteotan, ekinaren ekinez, literatur itzultzaile bikainak lortu dira eta etengabe izen berriak azaltzen ari dira esparru honetan. Euskal literatur itzulpengintzaren maila bikaina da, gainontzeko literatur esparruen artean bikainenetakoa. «

Askotan pena ere ematen digu ondoegi itzultzeak
» dio Juan Garziak, «

orduan irakurlea ez baita konturatuko esaldi bakoitzak eman duen lanaz
».
Euskal irakurleen errekonozimenduaren esperoan, Literatura Unibertsala bilduma aurrera doa, baita bildumatik kanpora burutzen ari den beste hainbat itzulpen ere. Bildumako 83 titulu kalean daude dagoeneko, Maupassant eta Döblin-en titulu bana aurki izango dira liburudendetan, eta geroxeago Bierce, Fuentes, Guareschi eta Beauvoir-en txanda izango da. 2000. honetan aukeratuen zerrenda itxiko dute seguruenik, guztiak kalean ikusteko beste pare bat urte itxaron beharko bada ere. Eta orduan zer? EIZIEk egindakoaren balantzea burutuko du: zuzen egindakoa mantendu, okerrak zuzendu eta gabeziak bete beharko dira. Beste hitzarmen bat sortuko da agian. Oraingoz, agerian geratu dena zera da: bilduman, narratiba nagusitu da nabarmen. Aurrera begira, poesia, antzerkia eta saiakerari toki zabalagoa emango zaie, beharbada

Unamuno Yukio Mishima baino merkeago ordaintzen da

Egun, gurean, literatur itzulpegintzatik soilik ezin daiteke bizi. Eta, hala ere, Jaurlaritzak EIZIEri emandako dirulaguntzak, itzultzaileek euren lanengatik nolabaiteko sari `duina' jasotzea ahalbidetu du. Gainerako argitaletxe eta bildumek euren kopuruak badituzte ere, Literatura Unibertsala bilduman tarifen sailkapen zehatza ezarri dute EIZIEkoek itzultzaileen lana ordaintzeko orduan; jatorrizko hizkuntzan oinarritutako sailkapena, hain zuzen.
Gazteleratik itzultzea errazagoa omen, eta hizkuntza horretatik euskaratzen duenari tarifa merkeena eskainiko zaio: 3.000 pezeta (120 libera) emango diote orri bakoitzeko –eta orri bakoitzean 2.000 karaktere sartzen direla hartzen dute kontuan–.
Ondoren frantsesa, ingelesa, italianoa eta portugesa datoz. Orriko 3.500 pezeta jasoko du itzultzaileak, kasu horietan.
Azkenik, gainerako erdaretan itzulita izanik –alemaniera, errusiera, edo japoniera, esate baterako–, tarifa orriko 4.000 pezetara igoko da.
Euskarazko bertsioak izango duen orri kopuruaren estimazioa itzulpena adjudikatu aurretik egiten dute eta horrela itzulpenaren prezioa finkaturik geratzen da deialdian bertan. Esate baterako, dagoeneko itzulpen fasean dagoen Jules Verne-ren «Michel Strogoff»ek 375 orri izango dituela estimatu eta itzultzaileari 1.312.500 pezeta emango zaizkiola finkatu dute.
Eta hizkuntzaz gain, obraren zailtasuna ez al dute kontuan hartzen? Bada, ez. Sarritan iruditzen zaigu Shakespeare itzultzeak askoz zailtasun handiagoak dituela, esaterako, Chestertonen lan bat euskaratzeak baino. Juan Garziak badaki zer den bata eta bestea itzultzea –Shakespearen «Sonetoak» argitaratuak ditu Alberdaniarekin eta Chestertonen «Ostegun izan zen gizona» ere itzulia du Literatura Unibertsala bildumarako– eta, bere esanetan, lan guztiek dute bere zailtasuna: «

Itxuraz sinpleenak diren obrek ere bere lana ematen dute
».
Baina, zer gertatzen da, jo dezagun, danieratik obra bat aukeratu eta jatorrizko bertsiotik euskarara zuzenean itzuliko duen inor ez badago? Itzultzaileak gutxienez bi hizkuntza desberdinetan egindako itzulpenak hartu beharko ditu oinarri. Horrela gertatu da, adibidez, Andersen-en «Hemeretzi ipuin»ekin.
Eta Literatura Unibertsala bildumaren zerrendari begiratzen dionak Yukio Mishimaren «Arratsaldeko atoiuntzia»rekin ere horrela egin dela pentsatuko du. Bada, ez. EIZIEkoek beraiek ezusteko handia hartu zuten hautatutako itzultzailearen datuak jaso eta Hiromi Yoshidak zuzenean, japonieratik euskarara, itzuliko zuela ikustean. Errusieratik euskaratu beharrekoetan ere, zuzeneko itzulpena egin da Euskadi Saria eskuratua duen Jose Moralesi esker


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude