UME ALGARA, ERREGAI BAKARRA

  • dena. Ume nahiz gurasoei zuzendua, umorea, magia eta «Gurasodromo»a biltzen ditu. Aurkezle lanetan Ixiar Oreja, pailazoez lagunduta, eta kameren atzean, Kike Amonarriz zuzendari.

2021eko uztailaren 19an
Telebistarik ez balego, askoz dibortzio gehiago egongo liratekeela diote. Ez behintzat, «Barrebusa» bezalako saio gehiago izango balira, familia osoak ikus eta eztabaida dezan pentsatua baitago. Gisa honetan, telebistari leporatu ohi zaion inkomuni- kazio efektua lausotua geratzen da, bikoteen arteko iritzi trukaketari ere bide emanez. Ikuskizun hutsetik baino haratago joan nahi du beraz «Barrebusa»k, nahiz eta pailazokeriak, esketx eta abestiak oinarri izango diren. Gonbidatu nagusia familia ezagun bateko haurra izaten da, zeinak bere senideak aurkezten dituen.

«Neurri batean gurasoek ere parte hartze zuzena izan dezatela nahi dugu. Ordutegi berezi samar hori ere horregatik da. Normalean, gurasoak seme-alabei aginduak ematen ibiltzen dira, etxeko lanak egiteko, zintzo portatzeko, ez haserretzeko... Guk ordea, helduek guraso txartela merezi ote duten jakin nahi dugu»
diosku Kike Amonarriz zuzendariak. Horretarako sortu dute «Gurasodromoa» izeneko atala, non aita eta ama supergurasoak diren eta hipergurasoen txartela eskuratu behar duten, haurren munduarekin zerikusia duten galderak ongi erantzunez. Halaber, haurrek magia eta amarru miresgarriez gozatzeko parada dute Txan magoaren eskutik. Horrez gain, musikariak eta bestelako gonbidatuak ere ageri dira. Saioak ordea, ez du plato barruko emankizun baten itxura hartzen, zuzenean balitz bezala mozketarik gabe egiten baita. Zailtasun teknikoak gainditu eta astero Euskal Herriko antzoki ezberdin batean aritzen dira.

«Ikuskizun ibiltaria da, alde batetik, lotura sinbolikoa dauka herriz herri ibiltzeak. Eta bestetik, telebistari ondo datorkion sistema da, Miramongo platoak erabat hartuta daudelako»
azaltzen digu Xabier Otaegi «Txirri»k.


ENTSEGUEN BEHARRA.

Seriotasunez lan egiteko ospea du Ikuskin ekoiztetxeak. Oraingo honetan ere entsegatzen harrapatu ditugula esan behar. Telebistan, antzerkian eta musikan bezalaxe, gauzak ez baitira kasualitatez ondo ateratzen.

«Hemen ere gidoi bati jarraituz makina bat entsegu egiten dugu; hor dago koska dena ondo atera dadin. Bat-batekotasuna, egotekotan, entseguetan lantzen da. Gero, antzokian gaudela, gidoiari lotzen gatzaizkio»
mintzo zaigu Ixiar Oreja. Aurretik, «Euskaraokea»n aritutakoa, musika munduan bide berria jorratzeko erabakia hartu duela, gogo biziz heldu dio lan honi.

«Guztiz ezberdina izaten ari da «Euskara- okea»n umeak helduagoak izaten zirelako; «Barrebusa» aldiz, bost urte inguruko umeentzat dago zuzendua. Taldekideak oso ohituta daude umeekin tratatzen. Niretzat zailena beraz, txoko bat egin ahal izatea da, ez baitakit haiek hain erraz ohituko diren lankide berri bat izatera. Baina tira, gustura nago»
. Umeen prestutasunak harritu du gehien.

«Asko gustatzen zait umeen jarrera, edozertan oso erraz inplikatzen direlako, eszenatokira bakarrik igotzea gehiago kostatzen zaien arren. Bitxia da nola zahartzen garen neurrian, konplexuak sortzen zaizkigun, edo elkarri sortzen dizkiogun, umetan geneukan naturalitate hori alferrrik galduz».
Kike bat dator horrekin,

«haurrak oso gardenak dira, ez dute disimulatzen. Zerbait ez bazaie gustatzen berehala hasten dira aho zabalka edo ondokoari zirika. Beraz, berehala ikus daiteke asmatu dugun ala ez»
.


ORAINGO GURASOAK.

Hasiera hasieratik, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, umeen alaigarri izateaz gain, artista hezitzaileak izateagatik ere nabarmendu dira; Xabier Otaegiren esanetan

«beti saiatu izan gara umeei gauzak etxeko ipuinen haritik kontatzen, hau da ona eta zintzoa eta birtute eta akatsen artean bereizten ikas dezaten. Kanten arloa ere bereziki zaintzen dugu, bai letra bai musika, doinuak ez daitezela pop hutsean geratu»
25 urtetik gorako eskarmentua edukita, garai bateko eta oraingo umeen artean alderik somatu ote duen galdetuta, Xabier ezezkoan dago,

«guk beti diogu umeak ez direla aldatzen. Baina egia da lehen baino informazio gehiago dutela erabilgarri. Egin kontu ikus-entzunezkoen aroan gaudela, telebistan kate mordoa, ordenadoreak eta bideo jokuak eskura dituzte, nonahi eta noiznahi. Informazio gehiago erabili ahal izateak ematen die noski, aukera gehiago. Aldaketak aldaketa, ez dira lehen baino zozo edo maltzurragoak. Kaleko lagunarteko giro hori akaso galdu egin dute, beste tankera bateko pikardia baten mesedetan»
.
Alabaina, denbora honetan, Xabierren ustetan bada zerbait aldatu egin dena: gurasoak.

«Hori da argi eta garbi nabaritu duguna. Azken biran, somatu dugu gurasoak gero eta gehiago datozela emanaldiak ikustera; bikoiztu edo hirukoiztu egin da kopurua. Baina, salbuespenak salbuespen, lehen baino askoz ere handizaleagoak dira, gizartearen lehiakortasunak eraginda-edo, denek nahi dute beren seme-alabak onenak, bizkorrenak, trebeenak eta super jakitunak izatea; solfeoa, ingelesa... Hiru hilabete baizik ez dituztela haurrak pailazoak ikustera daramatzate, eta urte t' erdi dituztenetik helduentzako kontzertuetara. Kontxo! adin bakoitzari dagokiona, haurrek jarrai dezatela haur izaten, kalean jolasten...»

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude