EUSKAL HERRIKOA EUROPAKOA BAINO GEHIAGO HAZIKO DA

  • Euskal Herrian eta Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) herrialdeetan. Zalantzan dago hala ere, gora egingo duen enpleguaren kalitatea nolakoa izango den.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herriak Europako batezbestekoaren gainetik hazten jarraituko du, nahiz eta modu ezberdinean hazi iparrean eta hegoan. Hala ageri da egin diren ekonomia aurreikuspenen azterketa publiko nahiz pribatuetan. Badirudi Hego Euskal Herrian % 3,5 inguruko hazkundea izango dela, bai EAEn eta bai Nafarroan. Baina, ez dirudi Iparraldean inolaz ere maila horretan ibiliko denik, nahiz eta ez dugun nahiko datu zehatz horri buruz. Nolanahi ere, Frantziako Estaturako % 2,8ko hazkundea aurreikusten da, hau da, Hego Euskal Herriari dagokiona baino gutxiago. EAEri dagokionez, hazkundeak 2000. urtetik aurrera ere jarraituko duela esaten duenik ere bada, eta 2002. urtera bitartean % 3,7ko hazkundea finkatuko dela. Baina ez da argitzen, ordea, gora egingo duen enpleguaren kalitatea nolakoa izango den datozen urteotan, orain artean nahiko behin-behinekoa izan delarik.
Badirudi Hego Euskal Herriak ondo gainditu duela bere lehen proba gogorra, azken hogeita hamar urteetako krisirik larrienari aurre egin behar izan badio ere. Eta bere ekonomia indartsuak jarraipena ziurtatzen duela esan daiteke, adituen iritziz, gehiegi berotzearen arriskua ere nabaria izan arren. Aztertzaile guztiek diotenez, kanpoko merkatuek lokomotora lana egingo dutela dirudi. Nolanahi ere, esan beharra dago azterketa guztiak, enpresa pribatuek nahiz erakunde publikoek egindakoak, gaur egungo esparru politiko eta juridikoaren araberakoak direla, eta, beraz, EAEri, Nafarroari edo Iparraldeari dagozkiola soilik. Horregatik, ez da erraza Euskal Herri osoari dagokion azterketa ekonomiko zehatz eta zorrotza egitea.


KANPOKO SEKTOREA IZANGO DA SEKTORE ERAGILEA.

Euskal ekonomia Espainiako ekonomiaren neurri bertsuan ari dela hazten esan genezake (% 3,5ean), nahiz eta jasan behar izan den nazioarteko krisialdiak eragin handiagoa izan gurea bezalako kanpora begirako ekonomia batean. Antxon Perez Calleja euskal ekonomilariaren ustez, euskal ekonomiak azken hogeita hamar urteetan berreskuratu egin du galdua zuen ekimena; kanpora atera da, izugarri inbertitu du eta bere produktibitatea Europakoaren batezbestekoaren oso hurbil dago gaur egun. Industri tradizionalaren hondamendiak krisialdi handia ekarri zuen eta biztanleko errentaren beherakada ikaragarria eragin (Europako batezbesteko errenta den % 110etik % 80raino), baina krisialdi horren ondoren, 90eko hamarkadako indarberritzeak «

suntsitutako industria-ehunaren berreraikuntza ekarri du, eta hori benetako balentria historikoa da, batez ere kontuan izanik Espainiako sindikaturik onenak, industria-lur garestienak, presio fiskalik handiena eta azpiegitura arloko hutsune larriak ditugula, indarkeriaren gaia aipatu gabe
», gaineratu du aipatu ekonomilariak.
Berak dioenez, azken urte hauek testuinguruarekiko garapen koherente baten eredua zehazteko balio izan dute: espezializazioa, barne merkatuarekiko menpekotasun gutxiago, inbertsioa eta berrikuntza teknologian, enpresen nazioarteratzea eta abar. Testuinguru honetan, eta enpresa eta erakundeen arloan hainbat hutsune eta gabezia izan arren, euskal ekonomilari honek 2000. urterako egiten dituen aurreikuspenak jarraipenaren bidetik doaz.
Bere iritziz, interes-tasek gorakada arin bat izango dute, puntu erdi bat gutxienez. Industri eta eraikuntzako soldatak % 4 inguru igoko dira. Defizit publikoak jaisten jarraituko du (BPGren % 0,8 ingurura). Petrolioaren prezioa, Espainiako Bankuaren arabera, upeleko 18 dolar ingurutik ez da mugituko, eta horrek inflazio-tentsioa baretu egingo du, baina ez gehiegi, % 2raino. Nolanahi ere, batzuk diotenez, upelaren prezioa 30 dolarretaraino igoko da, eta % 2,5eko inflazioa aurreikusten dute gutxienez. Europa, batez beste, % 3 haziko litzateke.
Maila makroekonomikoan aurreikuspen hauek betetzen badira, Perez Callejaren ustez, hazkundea % 3,7 inguruan finkatuko da 2002. urtea bitartean. Hazkunde hori barneko merkatuan baino gehiago esportazioetan oinarritzea litzateke onena. Beraz, berak dioenez, kanpoko sektorea izango da sektore eragilea. Dagoeneko, esportazioek berrindartze nabarmena izan dute 1999ko lehen hiru hiruhilekoetan (-% 2,8, % 3,2, % 5,9). Zalantzagarriago da, ordea, kontsumoa baretzearena, soldatek gora egingo baitute eta interes-tasak txikiegiak dira. Enpleguak goraka jarraituko du, nahiz eta gehien bat hirugarren sektorean izan. Enpresariek diru gutxiago irabaziko dute aurten, soldaten eta interes-tasen igoeragatik, baina inbertsio gehiago finantzatu ahal izateko nahikoa izango da.
Euskal ekonomilari honen txostenak eskulanaren gabezia aztertzen du, oraindik ere % 15eko langabezia egon arrean. Berak dioenez, arazo hori geroz eta larriagoa izango da. Aurrerantzean, urtean 15.000 haurreko belaunaldiak izanik, enpresen funtzionamendua, neurri handi batean, kanpotik, hau da, Afrikako iparraldetik edo Europako ekialdetik, etorritako langileak integratzeko eta prestatzeko gaitasunari baldintzaturik egongo da.
Azkenik, Antxon Perez Callejaren txostenak dioenez, enpresak beren historiako unerik onenean daude, eta hori eragile askoren ondorio da. Lehenik, 1992ko krisialdiaren beraren ondorioz, enpresen % 20 suntsitu zuelako eta iraun zutenen plantila erabat murriztu zuelako, batez ere industrian. Gainera, hobekuntza hori sistematikoki kanpoko kontratazioa erabiltzeari ere atxiki behar zaio, hau da, espezializazioaren erabilerari, eta baita nazioarteratzeari ere

Espainia eta Frantziako Estatuen ekonomia % 3,3 eta % 2,8 haziko da

Espainia eta Frantziako Estatuen Barne Produktu Gordina (BPG) edo, gauza bera dena, ekonomia % 3,3 eta % 2,8 haziko da, hurrenez hurren, Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren Azterketa Zerbitzuak 2000. urterako argitara emandako aurreikuspenen arabera. Halaber, Espainiako Estatuko Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) % 2,5era iritsiko da eta Frantziako Estatukoa % 0,9koa izango da. Gogoan izan beharra dago euskal finantza-entitatearen zerbitzu horrek ospe eta izen handia duela bere azterketen zorroztasunagatik, ia beti errealitatearekin bat etorri ohi direlako.
2000. urterako aurreikuspenen arabera, Espainiako Estatuan industri produkzioak «

berrindartze arin
» bat izango du, kanpoko eskariaren neurri bateko hobekuntzari esker; eta eraikuntza eta zerbitzu sektoreen hazkundea baretu egingo da. Horrela, industriako produkzioa 1999ko % 1,8tik aurtengo % 2,4ra igoko da, eraikuntza % 10,7tik % 7,3ra jaitsiko da, eta zerbitzuek ere behera egingo dute, % 3,6tik % 2,9ra. Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren «Situación» aldizkariaren azken zenbakiak biltzen ditu arestian aipatu datuok.
BBVAren Azterketa Zerbitzu horren iritziz, hazkunde ekonomikoa % 3,7koa izan da 1999an, industriaren gorakada jaitsi egin delako aurreko urtearekiko –% 1,8 % 4,8ren ordez–; era horretan eraikuntzaren eta zerbitzuen jarduera hobetzearekin orekatuz.
Nazioarte mailan, BBVAren Azterketa Zerbitzuak nabarmentzen duenez, Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) herrialdeen jarduera geldotu egingo da, 1999ko % 2,8tik 2000n izango duten % 2,6ra igaroz. Hain zuzen ere, Frantziako Estatuak, Iparraldea horren menpe dagoelarik, Europako batezbestekoaren gainetiko hazkundea izango du, % 2,8koa. Ipar Ameriketako ekonomia, euskal finantza taldeak dioenez, % 3,8tik % 3ra eroriko da

Munduko ekonomia hazi egingo da 2020. urtera arte

Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) txostenak bat datoz euskal erakunde guztiekin 2000. urte honetako hazkundearen aurreikuspenetan. Baina nazioarteko erakunde honen aurreikuspenak askoz ere harantzago doaz. Munduko ekonomiak hazten jarraituko du 2020. urtera bitartean. Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak munduko herrialde aberatsenak biltzen ditu. Mundu mailako sistema kapitalistaren azterketa eta honen propaganda egiteaz arduratzen den nazioarteko erakundea da. Beraz, haren iritziak ondo oinarriturik daude, baina ez digu garbi esaten hazkunde ekonomiko horrek herrialde pobreenen hobekuntza ere ekarriko duen ala ez, nahiz eta jakin badakigun pobreenak izaten jarraituko dutela eta bertako lehengaiek herrialde aberatsenen esplotazioa jasan beharko dutela.
Aurreikuspen hauek OCDEk Sarean (Interneten) jarritako «The future of the global enconomy» (Ekonomia globalaren etorkizuna) izeneko azterketan ageri dira. Lan horretan munduko hazkundearen hedapena iragartzen du, eta % 3tik gorakoa izango dela eta mendearen lehen bi hamarkadak hartuko dituela. Beste garai batzuetan ez bezala, badirudi hobekuntza mundu osora zabalduko dela, nahiz eta maila ezberdinean izan, eta horri esker desorekak txikiagoak izango direla.
Txostenaren egileek Kondratief zikloen metodologia ekonomikoa berreskuratu dute. Honela deitzen zaie iraupen luzeko ekonomia-zikloei, 40 urtetik 60ra bitartekoei, Errusiako Nikolai Kondratief ekonomilariaren ohorez, bera izan baitzen ekonomiaren uhin luze horiek aztertu zituen lehenengoa. Kanpoko merkataritzaren, prezioen eta makroekonomiako beste aldagai batzuen bilakaeraren ondorioz, orain artean lau Kondratief ziklo bereizten ziren: 1790etik 1850era (guztira 60 urtekoa, 24 urteko hedapena eta 36 urteko atzerapena), 1850etik 1896ra (guztira 46 urtekoa, 23 urteko hedapena eta 23 urteko atzerapena), 1896tik 1940ra (guztira 40 urtekoa, 20 urteko hedapena eta 20 urteko atzerapena), eta laugarrena 1941ean abiatzen dena, 32 urteko hedapena izan duena (1973ra arte) eta duela gutxi arte atzerapen aldi bat izan duena. OCDEren ustez, orain, 2000. urtean, beste ekonomi ziklo bati ekingo zaio.
OCDEren azterketak munduan bost esparru handi hartzen ditu kontuan: Estatu Batuak, Europako Batasuna, Japonia, azaleratzen ari diren herrialdeak eta herrialde pobreak. Estatu Batuei buruz dio hazkundeko bederatzigarren urteari ekingo diola. Europako Batasunak aurreko urteetan baino hazkunde handiagoa izango omen du, batez ere Alemaniak abiatu duen gorakada indartsuagatik. Europaren barruan, Espainiako Estatuari beste herrialdeena baino hazkunde handiagoa aurreikusten zaio. Japonian datuak kontrajarriagoak gertatzen dira, azken bi hiruhilekoetan geldotasun adierazgarri berriak sumatu baitira. Azaleratzen ari diren herrialdeetarako aurreikuspenaren arabera, azken hilabeteetan jasan behar izan duten atzerapen sakonaren ondoren, bere onera etortzen hasiko dira, eta ihes egindako kapitala berriro itzultzen hasiko da. Azkenik, herrialde pobreei dagokienez, txostenaren arabera, beren lehen jardunbidea kanpo-zorra barkatzearen ingurukoa litzateke, hazkundearen eragozle baita


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude