Atera zukua sagarrari

Garai batean Iparraldeko landetxetan ohikoa zen sagarnoaren egitea. Nekazaritza intentsiboarekin etxe inguruko zuhaitzak desagertzen joan ziren eta berauekin sagarnoa egin eta edateko ohitura. Arnoaren industriak ere izan zuen zerikusirik. Gutxika-gutxika gelditzen ziren sagarrondoak zahartu eta mihurak hartu zituen. Zuhaitzak bota egiten ziren baina, ez zen berririk landatzen.
Arazo honetaz oharturik, duela hamar urte Sagartzea elkartekoek lanari ekin zioten. Etxaldez etxalde aitatxi eta amatxiei inkestak eginez 7 sagar mota bereiztu zituzten, bertakoak, Iparraldekoak. 1989. urtean sagarrondo hauek non atzematen ziren ikertzen hasi ziren. Hauetarik bi kasik desagertuak zirela konturatu ziren: eztika eta mamula. Lau edo bost soilik gelditzen ziren Iparralde osoan. Sagar hauek, lasto gainean lehortzen zituzten ia usteldu arte. Nahikoa informazio bildu ondoren, txertoak bildu, txertagaiak lurrean ezarri eta txertatzea izan da beraien lana lau bat urtetan zehar. Lan hau guztia mintegi industrial baten laguntzaz burutu dute. Beraiek, mintegira txertagaiak eraman ondoren bertatik urteko landareak erosi dituzte.
Lortutako 7 sagarrak ezaugarri desberdinak dituzte. Anisa, apez sagarra eta peatxa (udare sagarra Hegoaldean) jateko onak dira eta garraztasun pixka bat ere badute. Baita azukrea eta taninoak ere, sagardoa egiteko aproposak. Eztika eta mamula familia berekoak izanik biziki gozoak dira. Mamula, bietan handiena da, ez da jateko ona. Azal zuria eta taninoak ditu eta hirintsua da. Batez ere, Hazparne aldean agertzen da. Eztika aldiz, barnealdean Oztibarre eta Donibane-Garazi inguruan. Gordin txuria, eri sagarra eta ondo motxa aldiz garratzak dira. Sagar mota hauek, beraien ezaugarrien arabera, proportzio desberdinetan landatuak daude.


Sagarnoa eta sagar zukua

Lapurdi eta Zuberoa artean 16.000 sagarrondo landatu dituzte 30 etxaldetan. Bi eskualde nagusitan aurkitzen dira, alde batetik Hazparne eta Bastida inguruan eta bestetik Oztibarre eta Garazin. Eskualde hauek nagusiak badira ere Lapurdi barruan Saran daude landaketak eta Zuberoan Irurin. Landaketa hauek 1993 eta 1996 urteen bitartean landatuak izan dira eta lehen uzta larrazken honetan eman dute. Guztira, 15 tona sagar bildu dira.
Hasierako proiektuaren helburua sagarnoa egitea zen, baina sagar zukuak zuen eskaeraz oharturik, produktu hau ere merkaturatzea pentsatu zuten. Sagar zukua erabat naturala da, sagar zukua atera eta iragazi ondoren botiletan sartu eta pasteurizaturik saltzen dute. Ez zaio ez ur eta ez azukrerik gehitzen, hala ere, gozo-gozoa da eta sagar zaporea du. Guztira, 500.000 edo 600.000 botila ekoizteko asmoa dago, hauetatik 100.000 sagar zukua eta beste 400.000 sagarno ezti eta idorren artean. Sagarno eztia, lehenxeago datozen apez eta peatxarekin egiten dute eta geroxeago zazpi sagar motak nahasturik idorra. Esan beharra dago Iparraldeko sagarno idorra ez dela Hegoaldekoa bezain idorra. Iparraldean sagarno gozoa nahiago izaten dute.
Hau guztia, elkarteak Oztibarre haraneko Donaixti herrian duen Eztigar kooperatiban ekoizteko asmoa dute. Txertagaiak landatzeagatik jasotako diru laguntzei esker egin dute hau guztia, Iparraldean ez baitago diru laguntza berezirik sagarnoaren egiteko. Beraien nahia denborarekin 3 lanpostu sortzea litzateke kooperatiba mantentzeko. Sagardogintza etxaldeetako jarduera osagarria da, ez oinarrizkoa.Sagartzea elkartearen produktuak Eztigar zigiluarekin merkaturatzen dira. Oraingoz, feria, merkatu eta euskal elkarteetan erraz saltzen da ekoitzitako guztia. Etorkizunean sagarno gehiago egingo dutenez, sormarka bat lortzeko nahia ere badute. Benetan, bertakoa baita edari fresko hau.
Sagartzea elkartekoen lana handia izan arren aipatzekoa da Hendaiako Abadiako kontserbatorioa. 120 sagar mota daude gordeta, hauen artean batzuk Iparraldekoak. Horrela, sagar barietateak galtzeko arriskua saihesten ahalegintzen dira.
Zallako zentroan 145 sagar mota aztergai
Bizkaiko nekazari eremurik zabalena, zelai eta larreek osatzen dute eta neurri txikiago batean barazki eta frutarbolek. Hauen barne sagarrondoek 450 Ha betetzen dituzte, nahiz eta hauek guztiak ez izan sagardotarako sagarrondoak.
Bizkaian sagardoa suspertzeko diru laguntza berezirik egon ez arren, bertako sagardotarako sagarrondoak berreskuratzeko lanean dabiltza Zallako zentro esperimentalean. 1988an 30 sagar mota aztertu zituzten eta hauetatik lau aurreaukeratu: garratzen taldean, txistu sagarra eta ibarra; garratz-mingotsen artean aldiz, azpuru garratza eta urdin sagarra. Joan den urtean, Bizkaian barrena, 145 sagar mota bildu zituzten, aurten aztertzeko esperoan. Sagar mota bakoitza aztertzeko garaian honoko ezaugarriak hartu dituzte kontuan: loraketa garaia, ekoizpena eta bi ezaugarri enologiko, mingostasuna (polifenolen bidez) eta garraztasuna (azidotasunaren bidez). Lan hauetaz gain Zallan soto esperimentala ere badute. Bertan, zizarretik sagardorainoko bidean izaten diren aldaketak aztertzen dituzte. Baita upeletik upelera dauden aldaketak ere.
Gipuzkoak sagardo ekoizpenari dagokionez nagusitasuna badu ere, Bizkaian lanean jarraitzen dute eta sagar moten aukeraketa, errekuperazio eta analisiaren aldetik ahalegin handia ari dira egiten.

130.000 litro sagardo nafar
Sagardoaren kultura beste lekuetan bezain sustraitua ez egon arren, Nafarroan ere badago. Muga geografikoak baino gehiago eguraldiak mugatzen du. Nafarroan barna sagarrondoen 23 ustiaketa daude, guztira 30 Ha osatuz. Baztan eta Basaburua haranetan gehientsuenak, nahiz eta arrastorik aurki dezakegun Lizarra inguruan. Nafarroan sagardotarako 17.750 sagarrondo daude kontrolatuta. 14.000 bat zuhaitz 2 urtetik 7 urte bitartekoak dira eta gainerakoak 10 urtetik gorakoak. Bailara hauetako baserrietan betidanik izan da sagardoaren usadioa. Gaur egun, ekoizpena emendatuz doa. Honek eraginda, sagarrondoa gehiago aztertzen ari dira. Donezteben eman zuten lehen pausoa, bertan sagarrondo batzuk selekzionatu eta aztertzen ari zirelarik, su-gorrinak denak zimeldu zituen. Hala ere, ez dute etsi eta lanean dihardute sagarrondoak berlandatuz. Azterketa hauek galtzeko zorian dauden sagar motak berreskuratzeko bidea irekitzen dute. Oraindik ere ikerketa hauek berriak direnez, sagardoa egiteko erabiltzen diren sagar motak Euskal Herri osoan berdintsuak dira.

Beruete eta Baztanen sagasti berriak landatzeko asmoa dago. Nafarroako gobernuak ez du diru laguntza berezirik eskaintzen sagardoa suspertzeko. Orain arte, Leader egitasmoari esker, zortzi ustiapenek jaso dute diru laguntza. Nekazaritzari zuzendutako diru laguntzei esker aurrera eraman dira proiektu ttipi hauek. Guztira, 130.000 litro sagardo emanen ditu Nafarroak urtean zehar.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude