"BESTE EDOZEIN MARKAKOA BAIÑO IRU ALDIZ GAURKOAGOA"

Gerra ondorengo urteetan euskarazko publizitateak ez zituen inola ere bere garairik oparoenak ezagutu. Iragan astean ikusi bezala, 1936a baino lehenagoko aurrekariak urriak ziren eta gerrak errotik eten zituen lehen saiakera horiek. Euskarazko iragarkiek ez zuten berehalakoan hasitako bideari berriro eusteko aukerarik izan. Euskarazko edozein testu argitaratzea ez zen xamurra frankismoan, noski, eta iragarkiek ez zuten euskarririk, gainera.
Zeruko ARGIAk ez zituen 50eko hamarkada erdira arte, 1954a arte, berriro bere ateak ireki. Eta hasieratik bertatik eskaini zituen bere orriak publizitaterako, urte hartako maiatzeko alean luzatu zuten eskaintzan ageri den bezala. Urte osoko orrialde osoko publizitatea 1.000 pezetan saltzen zen garai haietan. Orrialde laurdena nahi zuenak 305 pezeta ordaindu beharko zituen urtean eta 36 pezeta zituenak ere bazuen aukera hogeirena urte erdiz hartzeko.


50EKO ARRAI ETA SOÑEKOAK.

Eskaintzari erantzunez laster hasi zen hainbat etxe iragarkiak ipintzen: Arrasate'tar Andonin-ek bere «arrai mota guzikoak» iragarri zituen; Seaska dendak «Soñeko, beroki, eta zuen semealabak jazteko bear dezutena» bertan topatuko zutela esan zien irakurleei; La Perla Vascongadak ere bere oihal eta jantziak iragarri zituen; euskarazko «Kristau-Ikasbidea» salgai non zegoen azaltzen zuen beste iragarki batek –besteak beste, «Villapranka'n» zen eskuragarri–...
1958an eten zen berriro Zeruko ARGIAren argitalpena eta ez zitzaion 63a arte etapa berriari helduko. Aurreko bideari jarraiki erlijioaren inguruko iragarkiak baziren, baita nekazari mundukoak ere. Mokoroak bere haziak iragartzen jarraitu zuen, pentsu eta lanabesak ere ageri ziren... Aseguru etxeren bat ere topa daiteke edo xaboi ezagunen bat –«Etxeko-andre: iraun arazi zure arropei onoko jaboi onekin: Jabon Lagarto»–. Esparru berriak azaldu ziren euskarazko publizitatean –irrati eta telebista tresnak iritsi ziren, adibidez, Inter etxearen eskutik: «Beste edozein markakoa baiño iru aldiz berriago eta gaurkoagoa»– eta neurri handian ugaldu zen publizitatea: altzari etxeak, garraio enpresak, edariak, hotelak, optikak, jatetxeak, garbikariak... eta freskagarriak!


COCA-COLA ETA MIRINDA.

Coca-Cola erraldoiak 1965ean ipini zuen Zeruko ARGIAn bere euskarazko iragarki bakanetako bat: «Emen degu... emen! Coca-Cola berria ta Sendikoa. Botella aundian –oso aundian– Coca-Cola onek ba-du lau edontzi betetzeko ta geiagorako ere, ta lenak baño merkeago da. Egizu zure auzokoak eta lagunak egin dutena Erosi gaur bertan Coca-Cola Sendikoa!». Hurrengo urtean Mirinda etxea gehitu zitzaion eta 69an berriro Coca-Cola etorri zen, oraingoan Bizkaia aldeko kutsu nabariarekin: «Coca-Cola'kin dana doia obeto».
70eko hamarkadan euskarazko publizitateak gora egiten jarraitu zuen eta ez kantitateari dagokionean soilik. Kalitateari helduz, esan daiteke normalizazioranzko bidea egin zela urte horietan. Hizkuntzari dagokionez batuaren lehen pausoak beren isla dute iragarkietan. Eta formari dagokionean ere aurrera egin zen nabarmen. Zeruko ARGIAk bere formatua aldatu zuen eta horrek aldaketak ere ekarri zizkion publizitateari. Ordura arte iragarki gehienak testu hutsez osaturik zeuden eta tarteko kalitate txarreko eta txuri-beltzezko irudiren bat ageri zen. Formatu berriak koloretako kontra-azal osoa eskaini zuen iragarkietarako eta irudia testuaren gainetik gailentzen hasi zen modu horretan.
Aurreko urtetan jardundako hainbatek jarraitu zuen euskarazko prentsan euskarazko publizitatea egiten. «Klasiko» bihurtu ziren kasik La Casa del Café edota Zinkunegi optika.
Hala ere, eta aurreko urteetan iragarki franko argitaratu izanik ere, banku eta kutxek hartu zuten protagonismoa, neurri handi batean, 70eko hamarkadan. Eta jauzi esanguratsu bat aipatzekotan, Euskadiko Kutxaren (Lankide Aurrezkia zen orduan) iragarkiak izango ditu oraindik batek baino gehiagok gogoan: Txillida, Uztapide, Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren kalitate handiko argazkiak orrialde osora zabalduak ertz batean esaldi labur txiki bat zutela.
Joan zaigu mendea eta ohituak gara dagoeneko telebistako iragarki batean euskara entzuten. Baina, ibilbide nekeza izan da euskarazko publizitatearena eta etorkizunean ere topatuko du trabarik. Gogora ekar dezagun, bestela, «Atsedenik ez, drogarik gabe» ezaguna

«Erlijioa sendo eta euskaldunen oitura onak gorde nai badituzu...»

Azken bost hamarkadatan denetarik iragarri da Zeruko ARGIA zein ARGIAren orrietan. Eta, noski, bere burua ere promozionatu du aldizkariak. Bere ibilbideari berriro heldu zion urte berean, 1955ean, honako gomendio luzatzen zuen:
«Katolikoa al zera? Maite al dituzu euskaldunen oitura on eta garbiak?... Erlijioa sendo eta euskaldunen oitura onak gorde nai badituzu Zeruko ARGIA'n dezu laguntzalle bikaña. Euskaldunen etxe guztietan ezta falta bear Zeruko ARGIA».
1958an eten zen berriro Zeruko ARGIAren argitalpena. Hona ateak itxi baino lehen zabalduriko deia:
«Ala bizi da Zeruko ARGIA. Zor aundiak ditu. Bizkor ta indartsu bizi nai du. Orregatik euskaldun bakoitzaren laguntza eskatzen du».
63an berriro kalean egon arren, Zeruko ARGIAk gehiagotan ere eskatuko zuen irakurleen laguntza. 1980ko iragarki batean (ezkerreko irudian dagoena) nuklearraren aurkako lelo eta irudi ezagunak erabili zituzten:
«Desagertzea? Ez, eskerrikasko. Ekonomi egoera oso larrian aurkitzen garela eta berriro laguntza eskatzera behartuak aurkitu gara...». 100 pezetako bonoak jarri ziren salgai

Bertsoak marketing elementu bilakatzen direnean

Badirudi garai batean publizitatea bertsoen bidez egitea modan egon zela. 1969ko ale batean lau bertso-iragarki topatu ditugu orri bakarrean: T. Eizmendi'ren jatetxea, Muebles Inchausti, Fanderia pentsuak eta Insalus. Hona Inchaustiren erreklamoa:
«Lasarte'n dagon etxe on batek
eskeintzen dizu ostatu,
an dauden gauza zoragarriak
bixitatzera prestatu.
Apain dotorez, berdiñik ezta;
iñola ezin puskatu,
mueble bearrez baldin bazera
intxausti'nean eskatu»
«Ez merkenak, bai onenak!» titulupean, bertso honek osatzen zuen Fanderiaren iragarkia:
«Janari bidez izaten dira
ganadu on, indartsuak.
Eta nora jo jakin bear du
baserritar burutsuak.
Berebiziko aragi pillak;
gañera esne putzuak.
Oiek guziak berekin ditu
Fanderiako pentsuak»
Eta badirudi ongarriak saltzeko metodo egokia zela bertsoena Fanderia etxearen bide beretik jo baitzuen Bizkaiko Ongarri etxeak.
Amaitzeko Reineta «karamelu» ezagunen abantailak aipatuko ditugu bertsotan:
«Lakartasunak etortzen dira
tabako asko erreta
Barren kañuak dauzkagulako
sarri zikiñez beteta.
Gaur karamelu arrigarriak
botika ordez daude-ta,
Sendatuzale baldin bazera
eskatu zazu Reineta!»


Azkenak
Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Eguneraketa berriak daude