LANDETAKO TIROKETA: AUZI ILUNA ARGITU NAHIAN


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Leoneko (Landak) tiroketari buruzko gertaera ulertu aldera, komeni da auzi honetan inkulpatuak diren hiru militanteen erakundeaz hainbat zehaztapen egitea. IK-i buruzkoak, hots. IK 1973an sortu zen. Filipe Bidart izan zen klandestinitatera pasa zen lehen militantea: 1980an. Urte hartako martxoan hil ziren Baionan Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz, zerabilten lehergailuak eztanda eginik. 1982an, CRSeko (Segurtasun Konpainia Errepublikarrak) bi polizien hilketa izan zen Baigorrin; egundo argitu izan ez dena. IK-ek ez zuen bere gain hartu, Iparraldea gogor astindu zuen Batallon Vasco Españolek bai ordea.


BOSTURTEKO GOGORRA.

1983ko abuztuaren 7an desagertu zen Jean-Louis Larre `Popo'. Landesetako Leonen (Lyon). 1984ean, Gabi Mouesca atxilotua izan zen, eta lehen aldikotz militante bat polizia frantsesak hila: Didier Laffitte. Urte bat beranduago Maddi Hegi atxilotua izan zen. 1987an, Paueko ihes entzutetsua antolatu zuen IK-ek, eta Gabi eta Maddi askatu zituen. IK-entzako urte gogorra izan zen alta. Maddi Hegi eta Kristof Isteque hilak suertatu ziren, eta Mouesca berriz atxilotua. Hurrengo martxoan, berriz, Filipe Bidart eta Ttotte Etxebeste atxilotuak izan ziren Bokalen. Bi hauekin batera, Peio Agerre, Filipe Laskarai eta Jean-Paul Hiribarren. IK-en aktibitate armatua nabarmen apaldu zen. IK bizi da hala ere, eta Euskal Herriak bizi duen bake eta normalizazio prozesuarekin bat eginik su-eten garaian mantentzen da. Lau dira egun IK-ko militante espetxeratuak: Filipe Bidart, Gabi Mouesca, Jean-Noel Harizpe eta Eneko Borda.


ATZERATZEN DEN AUZIA.

Leoneko auzian lau dira inkulpatuak: Filipe Bidart, Gabi Mouesca, Ttotte Etxebeste eta `Popo' Larre. Lehen biak espetxean daude. Ttote libre dago arazo fisikoengatik. Elbarri geratu zen poliziarekin izaniko tiroketan. Fresneseko ospitalean bi aldiz egona da.
Artean, bi urte konfinatua egon zen Parisen. Bi aldiz hautsi zuen bere konfinamendua. Konfinamendua hautsi ondorengo lehen aldian frantses justiziak erabaki zuen sendatua zela eta espetxeratu zuen. Kanpaina azkar baten ondoren, Parisen konfinatu zuten berriz ere. Konfinamendua utzi eta Urruñan bizi da. 1994 urtea arte inkulpatua agertzen zen kasu guztiak deuseztatuak geratu ziren erdietsiriko grazia medikalari esker. Leoneko auziagatik espetxeratzeko arriskuan bizi da, ordea.


JEAN LOUIS LARRE `POPO'.

Leoneko tiroketaren gibelean, egundo argitu ez den `Popo' Larreren bilakaera dago. Tiroketa gertatu ondoren Iparretarrak erakunde armatuak haren berririk ez zuela adierazi zuen komunikatu baten bidez. Frantses poliziak ez du inolako argipenik eman bestalde. 16 urte luze joan dira gertatu zenetik, eta kurioski, orain dela hiru urterarte justizia frantziarra ez da kasua epaitzeaz arduratu. Totte Etxebestek oso hurbiletik ezagutu zuen `Popo'. Biak egin ziren sasitarrak aldi berean. 82tik 84ra iraun zuen klandestinitatean: «

`Popo' militante erabakiorra zen. Osoa. Sentikorra. Dena ematen zuen laguna. Erakundeak liberatuak behar zituelako eman zuen klandestinitaterako urratsa
».
Leonen gertatuari buruzko epaiketa burutu ez izanaren arrazoiak honela ikusten ditu Ttotte Etxebestek: «

Poliziaren ustez, hasieran bazeuden aski froga gu inkulpatzeko. Haatik, gero urte luzeetan isildu da afera. Orain, berriz, tiroketa gertatu zen kanpineko lekukoen deklarazioa baliatuz nahi dute epaiketa burutu. Ia hamazazpi urte pasatu direlarik, nola ezagutuko dituzte han zeudenak?
». Tiroketan jendarme bat hila eta beste bat larriki zauritua izan ziren. Frantziako Estatuaren justiziak ez du inoiz kasua argitzeko asmorik erakutsi. Jendarmeen familiek kasua bultzatu dute kalte-ordainak jaso ahal izateko, ordea.


GABI 17 URTE KARTZELAN.

Gabi Mouescaren kasua daraman Alain Larrea abokatuaren ustez, zaila da ulertzen auzi honekin gertatzen dena: «

Gabi jujatua izateko lehen afera da. Epaitegiak berari buruz dituen afera guztiak jujatuak daude»
. Mouescak 26 urteko zigorra du, 17 urte daramatza espetxean, eta 2004an libre beharko du. Kalean behar luke dagoeneko, baina burutu zuen ihesagatik ez zaio legez dagokion zigorren apaltzea aplikatzen. Mouesca auziak bazterrak inarrosi zituen aspaldi. Europako Kontseiluak frantses justizia zigortu zuen iaz. Europako Giza Eskubideen Batzordeak harturiko erabakiaren ondorioz, 92.000 liberako (2.300.000 pezeta) kalte-ordaina pagatu zuen Frantziako Estatuak. 70.000 libera sofrikarioengatik, eta 22.000 libera abokatuen gastuentzako.
Alta, aspaldian burutua behar zen epaiketa behin eta berriz atzeratzen da. Joan den azaroan zen burutzekoa, eta martxorako aurreikusten da orain. Abokatuek helegite berri bat ezarri zuten uztailean Estrasburgoko auzitegian ostera. Auzia ez da egiten, eta abokatuek ez dute horri buruzko erantzunik. Yolanda Molina Ugarte da Etxebeste eta Bidarten abokatua: «

Arazo handiak dira dosierretan. Elementu batzuk desagertu dira. Pistola bat horien artean»
. 1995ean auziaren dosierra zabaldu zenean abokatuek falta diren elementuak bilatzea eskatu zioten justiziari. Afera kudeatzen zuen Laurence Le Vert epaileak ezin izan zituen elementuak bildu. Baliteke, hauek guztiak aitzakiak izatea.
Beste hipotesi bat ere aipatzen dute abokatuek: «

Baliteke, jujatuak behar dituzten pertsonak IK-eko kide buruzagiak direlakoan Estatuak zigor berezia eta gogorra ezarri nahi izatea»
. Lau militante historiko hauen egoera oso da bitxia. Lannemezan-eko espetxean dagoen Gabi Mouescak libre izateko baldintzak betetzen dituen arren ez dute, ausaz, Leoneko aferaren aitzakian askatzen. Ttotte Etxebeste libre bada ere espetxera itzul daiteke. Bidart betirako kondenatua dago. `Popo' Larreren egoerari buruzko argipenik ematea da zailena

Frantses justiziaren gatibuak
Jean Louis Larre
Jean Louis Larre 1962ko apirilaren 6an sortu zen; Heletan. `Popo' izengoitiaz ezagutua. Gaztetan dantzari eta antzezlea izan zen, baita rugbilaria ere. Xirrixti Mirrixti taldean aritu zen antzerkian. Kultur munduak bideratu zuen Euskal Herriaren aldeko eskubideak defenditzera eta politikoki konpromisoa hartzera. Borroka armatuan engaiatu zen, eta IK-ko militante gisa klandestinitatean bizi zen desagertu arte. Leoneko kanpinean ikusia izan zen azken aldikotz. Desagertu zen unetik prentsan zabaldu zen guztia poliziaren iturriek adierazia izan da. Hilabete batzuk pasa ostean, `Popo' agertzen ez zela oharturik, IK erakundeak jendarmeak akusatu zituen Poporen desagertzeaz. Bere familiak salaketa aurkeztu zuen Baionako auzitegian. Frantses justiziak baina, bere familiaren dolurako Poporen inguruan gezurrak sakatu eta oinazea sortu baino ez ditu egin.

Gabi Mouesca
Gabi Baionako Chikitoys enpresako langilea izan zen. 1980an, CGTko militante engaiatua zen. Langileriaren borrokan ziharduen tinko. 1984ko martxoaren 1ean, atxilotu zutenean, berekin zegoen Didier Lafitte hila izan zen. Espetxean izaniko lehen aldian GALen aferei loturiko presoen jazarpenak jasan zituen. 1986an ihes egin zuen Maddi Hegirekin batera, eta 1987an berriz ere atxilotua. Kartzelako isolamendua eta bakartasunean atxiki izan dute urte batez. 11 urte pasa ditu, egunean hogei orduz zelda batean sartua, jateko eta bisitatua izateko denbora doiarekin. Fleury-Merogis, Fresnes, Bois d'Arcy eta La Sante-tik pasa da. Paue ondoko Lannemezanen dago egun. Aurten 17 urte beteko dira espetxeratu zutela lehen aldiz.

Filipe Bidart
Baigorri haranean biziki ezaguna izan zen gaztetan, kultur, kirol eta politikan engaiatua baitzen. Nafarroaren Egunaren sortzaileetarik bat da. 70eko hamarkadan militantzia politiko eta kulturalean parte zuzena izan zuen. Herri Taldeen eraikuntzan hala nola Seaska Ikastoletan; irakaslea izan zen. Garai berean, IKren sorreran eta garapenean parte hartu zuen. 1981ean sasian sartu zen, eta zazpi urtez aritu zen klandestinoki. Frantses poliziarentzako amets gaizto bat izan zen 1988an atxilotu arte. Espetxe askotan izana dute. Azken bost urteak Clairvaux espetxean eman ditu, eta 26 hilabeteko bakartasun aldiak ezagutu ditu. 6 aldiz izan da jujatua. Bietan kondenatu gabe irten da, beste bi aldiz sei urtetara kondenatua eta beste bi aldiz betirako kondena jaso du. Leoneko gertakaria dela-eta jujatua bada zazpigarrenez aurkeztua izango da auzitegi baten aitzinean.

Ttotte Etxebeste
Urruñako Hazia eta Herritarrak elkarte herrikoien sortzaile bat da. Herri Taldeak-en parte hartu zuen. 1983an sartu zen IK-en eta 1988ko otsailean atxilotua Bokalen, eta lurrean zegoela bizkarrean nahita tirokatua. Elbarria izanik, Fresnes espetxeko ekipamendua bere osasun egoerarentzako aski ez zela-eta, 1989an, agindu mediku bat medio askatu zuten. Epaileek, bere egoera ez zela larria argudiatuz espetxeratzeko modua aurkitu zuten berriz ere. Herri mobilizazioaren ondorioz medikuen grazia eskuratu zuen berriz ere. Militante politiko gisa ari da gaur egun Abertzaleen Batasunean. Leoneko auzia mehatxu bat da berarentzat. Pentsaezina eta dramatikoa litzateke bere egoeran kartzelara itzuli behar izatea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iparretarrak
2021-12-14 | Beñat Espil
Gora Allande gudaria!

Nihau bürüari izigarriko desafio bat ezarri diot: Allande Sokarros, ekialdeko Etxebartar seme eta Iparreko anaiaren bizia, horrialde bakar batean llabürbiltzea... Desafio izigarria Allanderen bizia ez beita izan lasaiezko ibai lüze bat. Bena halerik ere... [+]


2021-12-10 | Axier Lopez
Allande Sokarros kazetari eta militante euskaltzalea hil da

Allande Sokarros kazetari, itzultzaile eta militante zuberotarra zendu da 64 urterekin. Kazetaritzan urte luzez aritu da, ARGIAn eta beste hainbat hedabidetan.


2021-07-21 | Mikel Asurmendi
Manex Pagola: «Frantzian demokrazia oso ttipia da, Filipe Bidart auzia lekuko»
«Carlos Garaikoetxea dimentsio handiko politikaria izan da, Euskal Herriak bere balioa gehiago baliatu izan balu, naski, ez ginateke egungo atakan» diosku Manex Pagolak. Gure solaskidea Euskal Herrian gaindi dabil goizdanik politikaren karietarat: «Nahiago nuke denbora... [+]

2021-07-20 | Mikel Asurmendi
Ttotte Etxebeste: «Kudeaketa politikoaren garaia iritsia zaigu abertzaleoi»
Iparraldeko mugimendu abertzalea erabat, eta jendartea oro har, Filipe Bidart preso baigorriarraren askapena exijitzen ari da etengabe. Frantziako auzitegiek alta, bi aldiz -urrian eta abenduan- errefuxatu dute eskaera. Eskaera otsailaren 1ean izanen da berriz aztertua.


[+]


2021-07-20 | Mikel Asurmendi
LEONGO AFERA
LEONGO TIROKETAREN AUZIA EDO LAU MILITANTEEN OHOREA
Leongo afera gertakari ilun gisara pasako da gure herriaren historiara maleruski. Egun hauetan Parisko asiseetako gortetan Euskal Herriaren alde borrokaturiko hiru militanteen kemena eta ohorea dago auzian. Popo Larre desagertuarekiko gorazarre duina, bestalde.

2021-07-19 | Eider Rodriguez
Filipe Bidart: «25 hilabete horietako laburpen baten azalpenera mugatu naiz»
Liburuaren nondik norakoak?
2000. urtean, Seaskako lizeoan, Etxepare ikastetxean, Elorri ene alabaren ikasgelan bakartasunari buruzko idatziak aztertzen ari zirelarik literaturan, ene lekukotasuna galdein zautaten. Idatzi labur bat nahi zuten, «bi hitzez», baina abiatu eta... [+]

2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
Mixel Berger arkitekto EBko militanteari elkarrizketa
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
MIXEL BERGER
A lgeriako gerlaren ondotik Euskal Herrira etorria, arkitektoa da lanbidez. Politikagintzan egin du, baina, bide... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohiari elkarrizketa
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohia
Polizia frantses batek 1988ko otsailaren 19an atxilotzeko unean bizkarrean jotako tiro baten... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Iparretarrak erakundearen bozeramaileekin elkarrizketa
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Apirilaren 10eko prentsaurrekoa baino lehenago mintzatu zitzaigun Iparretarrak:
Borrokan hogei urte egin berri dituela eta, Iparretarrak erakundearen... [+]



2021-07-12 | Mikel Asurmendi
Eneko Bidegain
«Autonomiaren bidea hartu dute IK gogor kritikatu zutenek»
Baiona, 1975. Kazetaria. Ekaitza astekarian hasi zen kolaboratzaile lanetan eta Euskaldunon Egunkarian zaildu egunerokoaren zereginean. Berria egunkarian dihardu gaur egun. Idazlea da, halaber. Besteak beste, Anbroxio eta Mahatsaren begia eleberriak eman ditu argitara. Oraindik... [+]

2020-06-15 | Mikel Asurmendi
Baigorriko parrokian Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrea

Jean Batiste Bidart Kuxkurrio, 2020ko ekainaren 8an zendu zen Baigorrin, 93 urte zituelarik. Ekainaren 11n, Baigorriko parrokian, Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrearekin amaitu zen ekitaldia.


Gaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten

Gaurko egunez, 1986ko abenduaren 13an, larunbata zen, Iparretarrak erakunde armatuko militante Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten. Espetxe aldaketa bat irudikatuz, hainbat ekintzaileren plana ongi atera eta espetxeko ate nagusitik atera ziren.


2018-08-07 | ARGIA
Duela 35 urte desagertu zen Popo Larre jendarmeekiko tiroketa batean

Gaur bezalako egun batez duela 35 urte, 1983ko abuztuaren 7an, desgertu zen Jean-Louis Larre, Popo ezizenez ezaguna, Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean eta inoiz ez da haren berri gehiago izan. Haren adiskide eta burkideek uste dute... [+]


2017-05-03 | ARGIA
Mixel Bergouignan baigorriarra hil da, abertzale konprometitua

Osasun arazo baten eraginez hil egin da Mixel Bergouignan baigorriarra, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.


Eguneraketa berriak daude