BIDAL DEZAGUN EUSKARA MUSEORA! GORA «ESPANGLISH»!


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Imajinatu 2050. urtean gaudela. Europan oporretan dabilen turista bikote yanki batek Basque Museum delakoa bisitatzea erabakiko du. Bertako hizkuntza, munduko hainbat mintzaira gutxitu bezalaxe, hizkuntza nagusiak zanpatua desagertu zen. Egun, museo hori da Euskal Herriaz gelditzen den azken aztarna. Baina museo hau ez da nolanahikoa, bertan zenbait ezusteko gertatuko baita. Adibide nagusia, bere alaba galduaren bila dabilen pertsonaia nagusia dugu, Bill eta Maryri nola galdu zitzaion erakutsiko diena.

«Helburu sinbolikoa du horrek, amak Euskal Herria ordezkatzen baitu eta alabak berriz, euskara»
diosku Agurtzane Intxaurraga egileak. Bill eta Maryk, museoa osatzen duten areto ezberdinetan barrena doazela, obraren hari nagusia garatuko dute. Berauen hizkuntza, 2050. urteko munduko biztanle gehienena da: «espanglish»a, alegia, XX. mendearen hondarrean sortua, ingelesa eta espainiera batzearen ondorioz. Emeki-emeki, arrotza egingo zaien herri zabala bistaraziko zaie eta, aurrera egin ahala, gogora ekarriko dituzte beren oroimenean ahantzita zeuden elementu franko. Halaxe, gizonak gero eta jarrera iheskorragoa erakutsiko duen neurrian, emakumeak bertan atzemango dituen elementuak bereganatuko ditu. Horra hor «Euskal Off 2050» obraren muina.
Mende anitz dira euskara sortu zenez geroz. Europako mintzaira zaharrenetakoa dela diote adituek. Gizaldiz gizaldi iraun dugu euskaldunok, herri ezberdinen asmo makurrei aurre eginez. Gaur egun ordea, ezin esan arriskutik kanpo gaudenik. Gure seme-alabek euskaraz ikasi, pentsatu eta bizitzea posible badute ere, ingurune erdaldunetan jai dago. Urteetan nozitu erasoaren ordaina dugu hain justu.
Kezka hori taularatzearen kariaz, Txalo Ekoizpenak, Itturri Kulturgintza Zerbitzuak eta Hika antzerki taldeak indar eta gogoetak elkarturik, lan hau apailatu dute. Agurtzane Intxaurraga eta Ritxi Lizartzaren ideia batean oinarritua, herri honen arazo zahar bati buruzko gogoeta eragiteko sortu da.

«Gure hizkuntzaren normalkuntzari buruzkoak, hain zuzen ere. `Bai euskarari' kanpainan ikusi ahal izan dugunez, gizarteak kezka handia du euskararen biziraupenaren inguruan. Guk ere gaiari taxuz heldu nahi izan diogu, egiari zor zaion errespetuz, ideiaren alde tragikoa azalduz, etorkizun itxaropentsua iradokiz, baina»
adierazi digu Agurtzane Intxaurragak.


IKUS-JOKOEN INDARRA.

Tragikomedia baten aldeko apustua egin dute, antzerki molde anitz bilduz: dantza, dokumentazioa, antzerki poetikoa.

«Horrekin guztiarekin pisuzko historia bat sortu dugu, aldi berean oso ikuspegi irreal eta erreala eman diezagukeena»
. Ukitu surrealistak duten pasadizoak testu bizkor batekin nahasten dira. Batetik, turisten jarrerak

sitcom
egoera komikoak sorraraziko ditu. Bestetik, amaren pertsonaiaren bidez antzerki poetiko batean murgilduko gara, non sinbolo eta ikus-jokoek izugarrizko garrantzia hartuko duten; hala nola, argazkiek, diapositibek, dantzak, abestiek... Euskararen historiaren alde tragikoa azaleratu arren, ez diote umoreari muzin egiten. Umore tonua txertatzeko, estatubatuar bikotea dago. Hiru protagonistez landa, dozenaka izango dira joan-etorrian ibiliko diren beste pertsonaiak.
Euskara hutsean aritzen dira Hikakoak, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Urtebete inguru daramate «Arraultza delikatuak» kafe antzerkirako ikuskizuna taularatzen UEMAren barne dauden herrietan. Nahiz eta eredutzat euskara erabili, lanaren mamia hizkuntza gutxitua duen beste herrialde batera egokitu liteke. Kataluniara, Bretainiara, Korsikara...

«Ikuskizun unibertsala da erabat, baina, jakina, ezingo litzateke erdaraz egin»,
diosku Intxaurragak. Lana idazterakoan diskurtso hutsa bilakatzearen arriskua oso kontuan izan dute. Hori dela medio, guztiaren gainetik ikuskizun dibertigarria izan nahi du, publikoak ondo pasa dezan.

«Betiko topikoetan ez erortzen saiatu gara, zerbait errepikatzekotan, beste modu batera izan dadila»
. Zuzendaria Macarena Pombo madrildarra dugu; euskaraz ez dakien arren, proiektuan burubelarri murgildu da. Bere ustez,

«ikuskizun plastikoa da, esperimentazio lana, bestelako elementuek hitzek bezainbesteko garrantzia baitute»
. Gisa horretan, 30 emanalditik gora egingo dituzte. Hurrengoak urtarrilaren 21, 22 eta 23an, Donostiako Antzoki Zaharrean

Irudimena bor-bor, emozioan koxkor

Ezberdina da «Euskal Off 2050». Bi zentzutan: bai plazaratzen duen gaiarengatik, baita emaitza ikusita ere. Motelaldiak dituen arren, ikusminez jarraitzen da. Eszenaratze desorekatua badu ere, freskura dario. Gisa horretan, ongi hasten da antzezlana, erdialdean moteldu, eta azken txanpan berriro suspertu. Ideia berez, ona da: Basque Museum delakoan «espanglish»en mintzo diren bi turista inozo jarri, mintzaira galdu zuten belarri handi, sudur luze eta kokots nabarmeneko gizaki haien historia ezagutu dezaten. Ikusleengana museoko panpinak bailiran zuzentzen hasiak direla, berehala konturatuko dira irteteko ateak itxita dituztela. Soluzio bakarra ibilbidea zentzunez egitea da, irteera atzeman ahal izateko. Halaxe, laster egingo dute topo alaba galdu duen amarekin, zeina museoan barrena gidari bilakatuko zaien. Hortik aurrera, une atsegin nahiz pattalagoak tartekatuko dira. Horren haritik, fikziozko pasarteetan dago obraren indargunea, turisten jarrera eta erreakzioetan oinarrituta; hala nola, rap moduko kanta bat abesten dutenean, Laboaren aipamena eta guzti; San Ferminen kontura egiten den zezenketa... «Espanglish»a erabiltzearen ondorioz sortzen dira barregura gehien. Nabarmentzekoa da halaber, obraren erdialdera egiten duten keinu ironikoa. Bat-batean, antzokia ilunpetan geratzen delarik, aktoreak antzezteari utzi eta elkarri mokoka hasiko dira gaztelera hutsean, egiten ari diren fartsaren tamaina agerian utziz.
Aktoreen antzezpena duina da oso, Anjel Alkain, Miren Gojenola, Loli Astoreka sinesgarri daude, energiaz blai. Baita Josu Mujika eta Belen Cruz ere. Ez da haien errua beraz, taularatzea herren samar geratzea. Hori konpontzeko, obraren barne tenpoa hobeki taxutu beharko lukete, zenbait gertaldi astuna egiten baita. Gure irudiko, Frankismo garaiko eskola nazionala eta Gernikako bonbardaketa irudikatzen dituzten pasarteak gehiegi azpimarratzen dira. Gogoeta sortzaile eta hunkigarri izan beharrean, errepikakorrak gertatzen zaizkigu, obraren kalterako erabat; beste hainbeste amaren aienearekin. Hain zuzen, berritzaileagoa zatekeen, guztiok ezagutzen ditugun iraganeko triskantzak erakutsi ordez, euskararen galera eragin zuten gertaerak patxada handiagoz irudikatu izan balizkigute. Euskarak ofizialtasuna eskuratu zueneko aipamena egin ondotik, dena ziztu bizian erakusten baitzaigu, hizkuntzen arteko borroka eta ondorengo batzea begi niniak dardarka jartzen dituen ikus-efektu baten bidez. Menturaz, kasu honetan

«iraganetik ikas dezagun geroa eraikitzeko»
esaldiak ez du balio. Geroa erakustea mamitsuagoa izango zen-eta, esaterako, Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua indargabetuko duenekoa, Europako mintzaira ofiziala bilakatu den ingelesari aurre egin ahal izateko.
Alderdi poetikoari dagokionez, zenbait unetan argazki eta ikus-jokoen menpe egon beharrean, aberatsago izango zen hasierako giza izararen (euskararen jaiotza iradokiz) tankerako konposizio gehiago txertatzea. Antzerkiaren indarra antzezpenaren baitan egonik, funtsezkoa da bestelako elementu horiek bigarren plano batean uztea obraren erritmoari kalterik egin ez diezaioten. Iritziak iritzi, eskertzekoa da Hikakoen ahalegina pisuzko gai bati hain ausarki eta ironikoki heltzeko. Azpeitiko publiko adituak txalo sorta luzea eskaini zien aktoreei obraren amaieran. Azken batean, ba al da inor euskara inoiz desagertuko ez dela ziurta dezakeenik? Unamunok behinik behin, garbi zeukan:

«Utz dezagun behingoz euskara pakean hiltzen eta ohorezko ehorzketa bat egin diezaiogun»

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude