BILBO 1997: E LA NAVE VA


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez da lehorrean aingura landatutako lehenbiziko itsasontzia. Beste bi ere badira askozaz lehenagotik Euskal Herriko itsas bazterrean. Bata Jose Manuel Aizpurua falangistaren Donostiako Club Náutico-a da, 1929an Alderdi Eder-eko mutur batean eraikia eta Kontxako badiari beha dagoena. Bestea, nahiz eta garai bertsukoa izan, umilagoa da, eta Bermeon dago, portu gaineko aldatsean. Zuri-gorriz margotua, Euskal Herrian den etxe partikularrik berezienetakoa da Fernando Arzadun herrikoaren Kikunbera etxea.
Eta arrazionalismoak bi eraikin zoragarri utzi bazizkigun mendearen hasieran, arrazionalismo berri batek (ez hainbeste arkitektonikoak) are handi eta ikusgarriago bat utzi du hondo emanda Bilbon. Urriaren 18an inauguratu da Abandoibarrako moilan Guggenheim Bilbao Museoa. Untzia, Frank Gehry arkitektoak diseinaturikoa da, eta 24.000 metro koadro ditu, Solomon R. Guggenheim-ek 1927an hasitako arte bildumako zenbait obra erakusteaz gain auditoriuma, jatetxea, kafetegia eta liburudenda ere badituena. Zerbitzuetara makurtutako Bilbo postindustrialaren branka nagusi bilakatu da titaniozko ezkataz jantzitako untzi erraldoi hau. Gainera irudia ere eman dio nazioartean Bilbori ez ezik Euskal Herri kantabrikoari ere.
Untziak publikoari ateak zabaldu dizkionerako, indargeago datoz proiektuaren aurka egon diren ahotsak. Ezinezkoa izan da akordiorik lortzea, dena egon da hasieratik ondo lotua, eta inposaketaren aurrean sentitutako etsipena nabaria da. Ez eraikina, proiektuaren filosofia eta nondik norakoa da zalantzan jarri dena euskal kulturgintzatik. Fundazio pribatu bat Eusko Jaurlaritzaren diru publikoekin lagundu izana izan da punturik beroena. Kopurua ez da txantxetakoa (38.000 milioi pezeta izanen direla iragarri du Ramon Zallok 1995ean), eta kultura atalean bertako produkzioa laguntzeko urteetako geratuko den dirua ez da nahikoa izanen dauden beharrizanak betetzeko. Handiegia da turismorako iman legez erabili nahi den museoagatik ordaindu beharreko saria. Hau da, eta ez besterik berrehun euskal sortzaile eta ekoizle bildu dituen Kultur Kezka taldea Gasteizko talde parlamentarioekin izan denean mahai gainean jarri den ardura.
Egon da zer ikasi, elkarrizketek bi gauza utzi baitituzte ageri-agerian. Alde batetik Kultur Kezka-k ez duela ez nahikoa indar izan ez nahikoa esperientzia politiko erakutsi kulturaz haraindi ekonomia hain sakonki ukitzen duen horrelako gai bat tratatzeko orduan. Eta bestea fundazio pribatu bat dela bestaldean, politikoen maniobrabilitate ezina erabatekoa dela bertako kultur kezkei erantzuteko unean. Urteetako kultur ekoizpena baldintzatuta geratuko dela, administraziotik iragarri den zerbait da. Joxerra Gartziak «Jakin»-en zorrotzago azaltzen du zertan den ehundaka euskal sortzaileren kezka datozen urte berrien aurrean, Guggenheim efektuarekin, egoera berri baten aurrean baitago euskal kulturgintza:
«

Aldaketaren norabidea, funtsean, kultur-zabalkundea suspertzetik lehentasun erabatekoa hornidura handiei (askoren ustez, faraonikoei) ematera. Azken batean, gastu finkoak izugarri handitzen dira, eta banatzeko dirua proportzioan jaisten. Banaketa horretan diru gehien jasotzen dutenak, gainera, administraziotik gertuen dauden erakundeak dira, independenteagoen kaltetan. Horrek guztiak eragiten du hasieran aipaturiko ezinegon hori
».
Bien bitartean Abandoibarran, argiaren arabera kolorez aldatzen den transatlantiko ikusgarria da Salomon Guggenheimen untzi berria. Titanic-a dirudi, itsasoa laino, izebergik gabe bere itsasbidean

1997
- Hizkuntzen Itunak Frantziako Konstituzioa urratzen zuela adierazi zuen Estatu kontseiluak.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zen abenduaren 6an.

- Eperra ikastola berria zabaldu zen Sohütan ekainaren 30ean.

-Marcel Monlong Baigorriko auzapez eta kontseilari nagusiak «Seaska terroristen haztegia» zela adierazi zuen.

- Dereduaren aldeko Sortzen guraso elkartea sortu zen Iruñean.

- Hamargarren Korrika ospatu zen Arantzazutik Bilbora.

- Gure Irratiak, Xiberoko Botzak eta Irulegiko Irratiak Euskal Irratiak izeneko egitura sortu zuten.

- Goenkaleren 500. atala eman zuten martxoaren 7an.

- Lau urteko etenaldiaren ondoren, ETB «Hitzetik hortzera» emititzen hasi zen.

- Koldo Izagirrek «Non dago Basque's Harbour» idatzi zuen.

- Joseba Sarrionandiaren «Hitzen ondoeza» eman zen argitara.

- Reina Sofia Museoak Picassoren «Guernica» Guggenheim Museora ekartzeari ezezkoa eman zion.

- Nafarroako 36. Bertsolari Txapelketa Xabier Silveira gazteak irabazi zuen.

- Euskal Herriko Txapelketa Nagusian aldiz, Andoni Egaña izan zen nagusi.

- Tapia eta Leturia Band taldeak azken kontzertua egin zuen azaroan Bilboko Kafe Antzokian.

- Euskal Koreografo Berrien lehen erakusketa egin zuten.

«Guggenheim eta ikuskariaren politika»

Ander Iturriotzek 1997ko urtarrilaren 3an, Guggenheim museoa kritikatuz, artikulu bat idatzi zuen «Euskaldunon Egunkaria»n. Bertako hainbat pasarte ekarri dugu hona:
«Batetik, museumaren barne antolamenduari buruz hitz egin da eta kritikatu Bilboko erakustareto erraldoiak zer nolako edukiak izan dituen eta, batez ere, nork izango duen eskumena beronen politika kulturala erabakitzeko.
Kritikatu dira, halaber, herri antolamendu kulturalari begira, museum honek euskal kulturarekin izango dituen zorrak. Esan nahi baita, diruz oso aberatsa ez den gure kulturginzari izugarrizko diru xahutzaile erraldoia sortu zaiola ondoan. Euskal kulturgintzarako aurrekontu eta diru laguntzak murrizpen handiak jasaten ari dira. Eta honi buruz kezkak eta ezinegonak besterik ez dira etorri euskal kulturgintzaren sektore guztietatik, azken batean etorkizun kulturalaren osasuna ere baldintzapean jarri bailiteke. Zer gertatuko zatekeen, Guggenheimarekin xahutu diren diru partida horiek edo, bederen, zati txiki bat sortzaileei beraiei eman izan balitzaie?
Gertatzen da, ordea, botereko politikariek etekin zuzenak behar dituztela beraien erabakien ordainetan. (...) Politikariak bere kudeaketa kulturala saldu behar du politikoki.Botere politikoak eragozpenak jartzen ditu beti kontrolatzen ez duen sektore bat laguntzerakoan eta, euskal kulturgintza horietakoa da»


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude