"ZEUDEN SEI LIBURUAK IRAKURTZEN GENITUEN LEHEN" "IRAKURLEARENTZAKO EZ DUGU SORTU AUKERAKO LIBURURIK"


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
H

ainbat esparrutan jardundakoa zara, liburugintzan, editore, enpresari, ikastolen eremuan. Zelan ikusten duzu zure burua atzera begiratuta?
Horiek guztiak biltzeko ni beti kulturgile izan naizela esango nuke, eta beti euskaraz. Etxebarrikoa naiz, guztiz euskalduna den herria eta txikitandik euskaraz bizi izanik, euskarazko kulturgile izan naizela esango nuke, beti euskal kontuetan lanean.

Beti euskaraz bizitzea ez zen erraza izango bada.
Etxebarrin eskola zen erdaraz zegoen bakarra. Hamaika urterekin Gabiriko seminariora joan nintzen eta han ere inguruko baserritarrekin-eta euskaraz egiten nuen, zelan bestela! Horren ostean etorri nintzen Eubara batxilergoa egitera, 1956an, urtebete Deustun egon ostean. Oso maisu onak izan genituen: Luis Anjel Sarasola, Luis Mari Larrarte... Eta euskaraz bizi ginen, «beladak» deitzen genituenak egiten genituen, antzerkiak, bertsoak... Orduan sortu genuen, bertoko ikasleok, «Bidez» aldizkaria. Hemendik Tafallara joan nintzen Filosofia ikastera.

Sasoi hartan euskal giro handiegirik ere ez zen izango bada.
Herrian ez, baina seminarioan talde handia biltzen ginen eta asko ginen euskaldunak. Han ere egin genituen «beladak», aldizkaria ere euskaraz egin genuen izenburua erdaraz izan arren. Baina salto handia Urretxun izan zen. Teologia ikastera joan nintzen eta han «Laiaketan» aldizkaria zegoen, Arantzazun egiten zen eta inguruko filosofo eta teologo denek idazten genuen hor, sakramentinoek, frantziskotarrek, pasiotarrek, denok parte hartzen genuen. Itzelezko artikuluak ziren, denak euskaraz, eta orduan hasi ginen elizako dokumentuak ere euskaratzen.

Frankismo garaiko urte ilunez gabiltza berbetan?
Bai, 65-70 urte haietan, abadetu ostean, Bizkaiko bederatzi herritan ibili nintzen eta handik Deustura itzulita gau-eskolak ematen hasi ginen. Orduan ez zegoen oraingo aukerarik euskara ikasteko. Gogoan dut zelan gelak eskatu zizkiguten euskara eskolak emateko. Eta beste zerbaiterako erabiliz gero Gobernu Zibiletik egurra etortzen zen. Batzuk Zamorako espetxean amaitu zuten. Baina euskaraz lanean jarraitu nuen, Deustun adibidez «Ikastola» aldizkaria sortu nuen erdaraz zegoen «Redención» aldizkariko atala bereizita. Zazpi mila ale egiten genituen. Sasoi hartan ere, Tere Rotaetxe, Julene Berrojalbiz eta beste batzuen laguntzaz lehen euskarazko jaunartzeak egin genituen Bilbon, orduan gogorra zen eta batzutan utzi ere ez zuten egiten.

Urte haietara helduta, lehen ikastolen mugimendua ere ordukoa da.
Ikastolak sortu aurretik Bilbon etxeetan egoten zen ikastola, esate baterako Lauro sortu aurretik Bilbon hiru lekutan egoten ginen. Lehenengo lana lekua topatzea zen, Julene Berrojalbiz, Sabin Zubiri eta beste batzuk ibili ziren hasieran eta ni euren inguruan hasi nintzen, materiala prestatzen batez ere... Bilbotik Eubara etorri nintzen eta 1969an lizeoa sortu nahi izan nuen, baina orduan ez zidaten utzi, ixteko asmoa ere bazegoen. Gero, hemen, 1977an sortu genuen Lauaxeta ikastola, Euba ez zen itxi, baina aldaketa batzuk egon ziren. Lauro orduantxe sortu zen, Eubara ekarri edo ez egon ginen berbetan. Lauro sortu aurretik zalantzak izan zituzten gurasoek, orduan guk hemen sortu genuen. Lehen pasiotarren seminario zena, nik ikastetxe bihurtu nuen. Hiruzpalau urtetan ikastola egin genuen irakasle erdaldunak euskaldunduz eta misto eginez mutilentzat bakarrik zena.

Zein da ikastola eta liburugintzaren arteko harremana, zeu sortzaile izatea ala harago doa?
Nik IKA erakundea sortu nuen, hau da, Ikastola Katolikoen Alkartea. Bizkaian beste erakundea BIE zen (Bizkaiko Ikastolen Elkartea) eta gurean Berriz, Begoñazpi, Ondarroako Txomin Agirre... sartu ginen. Gaurkoa baino askoz giro zatikatuagoa zegoen sasoi hartan, dena zen diskusioa; erlijioa, hizkuntza, batua-bizkaiera... eta hor sortu genuen IKA. Beste elkarte batzuen atzean ere egon nintzen: BIA (Bizkaiko Idazleen Alkartea), BEBA (Bizkaiko Euskera Biziaren Alkartea), bizkaiera indartzeko taldea. Gaurko Bizkaia Irratia ez zegoen orduan, Radio Popular erdara hutsez zen eta euskarazko lehen berbak sartu nituen. Gaurko Ibaizabal argitaletxearen aurretik, IKAk egin zituen urte batzuk liburugintzan, materiala-eta sortzen. IKA-Ibaizabal zen orduan, eta hor enpresa modura jokatu beharra ikusi genuen, 90eko urrian. Ordutik elkarte anonimoa daukagu eta orain Ibaizabal-Edelvives da. Gaur enpresa lez dabil, betiko helburuekin, euskararen inguruan jardutea eta euskarazko irakaskuntza integrala ematea. Beste galdera zera da, zergatik sortu genuen? Indar gehiago behar genuelako, IKA-Ibaizabal oso lokala zen, Bizkaia hutsera mugatuta eta testugintza ere bizkaieraz bakarrik lantzen zuen. Orduan nik ikusten nuen euskararen eremuan zabaldu eta indarra hartu ezik ez zegoela zereginik. Zalantzan egon nintzen, enpresa hori euskal editorialekin egin ala erdarazko editorial baten laguntzaz.

Eta azken aukera horren alde egin zenuen.
Euskal edo erdal argitaletxeekin elkarlana egin, hori zen zalantza. Sasoi hartan Santillana argitaletxeak Madrilera eroan ninduen zeozer egiteko asmotan, baina ez zen irten. Gero lan batzuk egin genituen SM etxearekin. Guk esate baterako, Geografia eta Matematiketako bost ikasturte atera genituen, handik itzulita, baina Euskal Herri osorako, bizkaieraz eta gipuzkeraz. Baina ez genuen egiten traturik enpresa moduan, gauza puntualak bakarrik ziren. Erlijiozko bost liburu ere euskaratu genituen, Gipuzkoarako gipuzkeraz eta Bizkairako bizkaieraz, baina ez eurekin elkartuta, eskubideak erosita bakarrik.

Gaur ostera, Ibaizabal-Edelvives da enpresa, hau da, batasun antzekoa egon zen.
Edelvivesek gu aukeratu gaitu Euskal Herrian partaide izateko. Orduan guk enpresa bat daukagu eta kapital erdia hemengoa da eta bestea eurena. Katalunian beste horrenbeste egiten du, Galizian ere bai, bakoitzean delegazio bat dauka. Edelvivesek gure bitartez euskaraz sortzen du, baina hemen lana guk egiten dugu, guk aukeratzen dugu, aurrekontua egin... Eurak partaide dira. Lehen Euskal Herrian erdara hutsez egiten zuten lan, hortaz biontzat ondo etorri da, bestelakoan saldu barik gelditu ziren-eta. Guretzako ere ondo etorri da; ze bestela gure indarrez soilik ezin izango genukeen gaur gabiltzan kopuruetan ibili. Euregaz batu ginenean hasi ginen Euskal Herri osora begira produzitzen eta nabarmen hazi gara. Orain esan liteke testugintzan geu garela lehenak, gure aurrekontua handia da, urtean 200 milioikoa eta 1.300 liburu egin ditugu Ibaizabal sortu zenetik. Testugintzan, hiru urtetik unibertsitatera arte dena daukagu, batxilerretik doanarentzat. Irakurgaietan, bideo eta audioan, lan piloa daukagu. Egin kontu zenbat bilduma ditugun, euregaz batu ezean hemengo batekin batuta ezingo genukeen.
Eta gero, sarea ere behar da saltzeko, liburuak egiteaz gain saldu egin behar direlako. Nik Kukuma sortu nuen adibidez, Bizkaiko liburu-dendetan banatzeko kooperatiba, produktuaren zabalkundean lagungarri izan dadin. Azpiegiturarik ezean, alferrik dira laguntzak.

Kanpoko argitaletxeek euskal merkatua ikusi dute beraz, irakaskuntzako esparruan batez ere. Euskal Editoreen Elkarteko presidente zinela aipatzen zenuen, ordea, batu ezean denentzat lekurik ez zela egongo. Ba al dago egun denentzako merkaturik?
Ez, baina berez galtzen dira. Nik, editoreen elkarteko presidente nintzenean, hori planteatu nuen. Orduan hamaika argitaletxe geunden eta erosle potentziala bost edo zazpi milakoa zen ikasturte bakoitzean. Kanpoko lauzpabost argitaletxe sartu ziren, merkatuari eustearren eta indartsu, baina zer gertatu da azken aldian? Bi edo hiru arlo hartu dituztela soilik, errentagarrienak jakina. Santillana adibidez, euskaraz Zubia dena, itzelezko indarrez hasi zen liburuak argitaratzen, baina orain hori jaitsi egin da, produkzioa gora beharrean behera joan da. Zergatik? Ba, ez duelako etekinik ematen eta urte batzutan eman ezik... horiek ez doaz dirua galtzera. Hori da gertatzen ari dena.
Hori goitik behera norbaitek arautu behar badu, nork jaramon egin horri? Lege aldetik ez da egon ezer, guk geuk topatu ditugu gure bideak, baina batzuk orain lauzpabost urte baino askoz gutxiago argitaratzen dute. Kanpoko adibideak eman dizkizut baina bertokoei ere gertatzen zaie. Horrelakoetan gai batzuk aukeratzen dituzte.

Haur literatura indartsu dabilen artean, helduenak eta beste liburu mota batek indarra galdu duela aipatzen da aspaldion, portzentualki behinik behin.
Gura beste, egundo ez da izango, baina orain hamar urte pentsatu ere ez genuen egingo gaur irakurtzen diren liburuak irakurriko zirenik euskaraz. Alde batetik zuk diozuna egia da, baina gaztelaniaz edo ingelesez, helduek zenbatek irakurtzen dute? Estatistikak irakurrita beldurgarria da zenbat liburu egiten den espainolez eta zenbat irakurle dauden. Orduan ez dut uste gu salbuespen berezia garenik, izatekotan salbuespen baikorra izango ginateke. Ez dago irakurleak mugitzeko pilularik. Asko erein behar da, ideiak landu behar dira eta batzuk kale egiten dute eta beste batzuk ustekabean pilo bat saltzen dira. Daukagun irakurlearentzako ez dugu sortu aukerako libururik, dirurik ematen ez digutelako.
Nik badakit adineko jende euskaldunari gustuko zaizkion liburutxo batzuk eginez gero gehiago irakurriko luketela. Ari gara egiten hirugarren adinekoentzako liburutxo batzuk, batuaz eta bizkaieraz, baina ez dira errentagarriak. Mila ale eginda laguntzen duzu, besteetan hiru edo lau mila eginda, eta merkatuari erantzun bat ematen diogu, ehun liburu artean egin dezakegulako, baina hortik ezin da bizi. Gai askorekin gertatu da, antzerkia, eliz-liburuak; orain 20-25 urte arte gehienak ziren, gaur ez dira errentagarriak. Nik izan nuen ametsa, eliz-barrutiak batu eta zerbait egiteko baina... batzuek erdaraz egiten dute, euskaraz batere ez. Eta arazoa ez da gazteena soilik, gizarte osoa sekularizatu da. Geuk ere, zenbatek irakurtzen ditugu klasikoak? Lehen bai, lehen ez irudi eta ez ezer ez zegoen. Zeuden sei liburuak irakurtzen genituen, gaur seiehun egonda... Fraileek ere euskaraz bizita ere, zenbat liburu irakurri ote ditugu? Telebista ere badaukagu... denon jokabidea da hori.

Argitaletxeen elkarlanaz badago berririk?
Oinarri legez beti esan dut edozein produktutan, enpresetan elkartu beharra dagoela. Baina ez dakit gai garen euskal argitaletxeak elkartzeko, froga batzuk egin dira eta ez dira irten. Behin baino gehiagotan hitz egin dut merkatua banatzeko argitaletxeekin eta ezin da. Zer gertatzen da? Bakoitzak bere nortasuna daukala eta nortasun hori zaindu nahi bada ezin da egin. Lehenago egin genuen proba bat, nahiz eta burujabetasuna galdu ez, erosketak eta inprenta lana elkarrekin egiteko. Bada, horrela ere ez. Orduan lehen esandakoa gertatu da, ahulenak edo diru erraztasun gutxien izan dutenak jausi egin dira eta indar gehiago izan dutenak doaz aurrera.

Merkatu lege hutsez gain, erakunde publikoen ardura ere hor dago. Zein izan beharko litzateke bete beharko luketen funtzioa zure ustez?
Erakundeek puntu horretan oso gaitz daukate ezer egitea, laguntza batzuk ipintzen dituzte eta denei berdin ematen diete; zuk hau egin eta zuri hau, denontzat arau berdinak daude. Nahi duenak nahi duena esango du, baina Euskal Herrian izan dugun aukerarik ez dut uste beste inork inon izan duenik, eta beti daude kexak, e? Ados, aldaketak egongo dira eta baliteke egokiagoa izatea Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek plangintza egitea baina tira, gaur arte legez jarraituz gero, ni konforme.

Amaitzeko, aurrera begira zelan ikusten duzu euskalkiek eta batuak behar duten harremana, azken honek hogeita hamar urte bete dituela?
Guk praktikan euskaldun umeari dakien euskaran egitea diogu. Bizkaieraz gutxiago saltzen dugu, baina bizkaieraz argitaratzen ditugu gai guztiak oinarri horri jarraitzearren. Kontua bizkaieran bertan ere badago, euskalkia batuago beharko genuke, baina kostatu egiten da, prozesu luzea da, eta gauza batzuk arautzeko batu egin behar da. Orain lauzpabost urte egin zen eta badaude horretarako taldeak ere. Baina urte batzutan oso zapalduta egon da bizkaiera. Orain lasaiago gabiltza zorionez. Lehen ez zegoen aukerarik irrati edo telebistan bizkaiera entzuteko, orain bai, eta uste dut dagoen apurra aprobetxatu egin behar dela.
Nik egin nuen doktorego tesian adibidez, Ertzaintza eta irakaskuntzaren gaiak hartu nituen, legez gureak diren eskubideak, baina praktikan euskaraz egin ezin direnak. Hortaz oraindik euskaraz bizitzeko aukerarik ez dago praktikan. Guk Euban adibidez hori natural egiten dugu, zorte hori daukagu fraileok, lo ere euskaraz egiten dugula, baina aurrera begira gizartean batu egin behar da eta enpresak egin behar dira kulturgintzan

JUAN MANUEL ETXEBERRIA
«Ikerlari, ipuinlari eta herri-euskararen jasotzailea»

JOSU LEGARRETA
«Lehengo gure ohiturak eta gaurko mundua ondo ezagutzen dauan gizona»

AGUSTIN ZUBIKARAI
«Idazle ugaria eta antzerkigintzan jakituna»

MARTIN OLAZAR
«Bizkaieraren alde buru-belarri jokatu, idatzi eta jardun dauana»

MARTZEL ANDRINUA
«Euskal Herriko bertsolari onenetarikoa eta sermoilari bikaina»

FELIX ZUBIAGA
«Nobelagintzan trebe, ugari eta jatorra»

BIBIÑE PUJANA
«Umezale amorratua: antzerki-ipuin-kanta. Beti umeekin euskaraz jolasean»

ANTTON IRUSTA
«Txiste kontalari ausarta eta erabarritzailea»

JABI ARTARAZ
«Testugintzan, batez be Bizkaian, liburu pila egin zein orraztu dituan maisua»

PIEDAD ATEKA
«Beti eskolan eta eskolarako liburuak eta ipuinak sortzen dabilen irakaslea»


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude