LASARTE-ORIA 1990: LIZARDIREN AMETSA, BIGARRENEZ


2021eko uztailaren 19an
Uztailaren 15ean Donostiako Belodromoan Egunkariaren Festa egin zen egun berean jarri zuen Egunkaria Sortzen taldeak «Euskaldunon Egunkaria»ren 0. zenbakia kalean. Egun historikoa zinez. Alde batetik, «Eguna»k gerra garaian izaniko esperientzia behartu eta laburraz salbu, lehen aldia delako euskal egunkari bat kalean dena. Bestetik, eta Larramendiren «El Imposible Vencido» hura gogoan, hogeigarren mendearen hondarretan eta tentsioz beteriko giro politiko batean, gutxieneko indarrak bildu eta ametsak betetzea posible dela sinestarazi delako.
Hesi askoren gainetik pasatu behar izan da proiektua gauzatua ikusteko. Behar izan da hazi indartsu bat, ARGIA aldizkariaren inguruan bildutako kazetarien gogoak eta esperientziak eman diotena. Behar izan da urteetan luzatu den kontzientziazio kanpaina bat, euskalduna euskal prentsara hurbiltzea ahalbideratu duena, baina batez ere gerri malgua izan da beharrezko. Behin sektore euskaltzale askoren indarrak eta sentsibilitate diferenteak batuta, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu ahal izan dena negoziatu eta txakur gosez betetako merkatu basara ateratzeko.
Bidea ez da gozoa izan. Mao Zedong politiko eta poetaren olerki hartan bezalaxe, «bat bitan zatitzen da / dena Euskal Herrian». Bi proiektu egon dira iragarrita azken unera arte. Bata, Egunkaria Sortzen taldearena. Bestea, Eusko Jaurlaritzarena. Bien arteko diferentzia, egunkariari eman beharreko erabileran dago. Joseba Arregi Kultur sailburua eta Jose Ramon Beloki kazetaria buru dituen proiektua astiroago dabil, itzal da, urrun dago euskararen inguruko indar dinamikoengandik. Horregatik hartzen du beste eite bat. Irakurle berrien bila abiatu nahi du, irakurterraza izanen da, familiako edo etxeko egunkaria segmentazioa ondo taxutuz eskaintza aldetik, lehen egunkari baten osagai eta enpresa firma batean finkatua. Gainera, ofizial izaerak Ajuria-Eneako Itunaren agerkari izatera behartzen du.
Joxemi Zumalaberen beteraniak, Martin Ugalderen gaztetasunak bestelako irudia eman dio Egunkaria Sortzenen xedeari. Euskaltzaleen artean esperantza handiagoa piztu duen ezaugarriak erantsi dizkio zernahi euskaldunen artean aspalditik mamitu nahian dabilen amets bati: «euskaltzalea, nazionala, baterakoia, zabala, independentea (erakunde politikoetatik eta beste medioetatik), ez instituzionala (ez, hala ere, kontrakoa), subentzionatua, militantea, profesionala, berria, osoa, konbentzionala, konpetitiboa».
CIES ikerketa soziologikoetarako enpresak egindako ikerketak ez du birentzako tokirik ikusten, eta hala dio ikerketari erremate moduan ematen dion azken aholkuan: «...eta irakurlearen egunkari bakarra izango ez bada ere, horixe da apustua, identifikazioz lehenengo izatea eta horretara jotzea egunkari osoa, duintasunezkoa, normala eta konpetitiboa izatera heltzea».
Hala jarri da zero zenbakia kalean, amets bat egunkari mehe batera bildua. Uda eta udazkena izan dira trebatzeko. Negua gainean delarik, eta Durangoko liburu eta disko azokara bildutako jende oldea profitatuz atera da lehen zenbakia. Errotatiba propiorik gabetan, langileen lan baldintza sinestezinei esker dago Maulen eta Bianan, Karrantzan eta Ataunen «Euskaldunon Egunkaria». Hamaika mila ale saltzen ditu egunero. Ez da asko mende hasieran Iparraldean soilik nekazal giro batean «Eskualduna» astekariak saltzen zituen zazpi mila aleen aldean. Ez da asko 750.000 euskal herritarrek aitortzen dutelarik erroldetan euskaldun direla. Lizardik 1929an «Bai»-rentzat kalkulatzen zituen berberak ditu irakurle.
«Egunkaria» kalean denetik mundu oso bat du egiteko euskaldunak. Terminologia bat du finkatzeko, geografia bat osatzeko, hizkuntza komunitate bateko partaide izateak ematen dion ideologia bat egiteko. Eta ez da erraza. «Euskaldunon Egunkaria» egunero ezartzen ari den dinamikarekin, azukrea uretan bezala doa urtzen euskaldun askoren inpunitatea

1990
- Xalbador ikastegia zabaldu zuten Kanbon.

- «Hemen» eta «Eguna» astekariek, dirulaguntzarik gabe, azken zenbakiak plazaratu zituzten irailean.

- AEKtik kaleratutako nafarrek Ikas eta Ari koordinakundea sortu zuten.

- Euskal Kazetarien Elkartea sortu zen.

- Euskal Kultur Erakundea sortu zen.

- Bizkaia Irratia sortu zen.

- Xorroxin eta Euskalerria Nafarroako euskarazko bi irratiak lizentziarik gabe utzi zituen Nafarroako Gobernuak.

- Negu Gorriak taldea sortu zen.

- Eusko Jaurlaritzak Euskofilm erakunde publikoa aurkeztu zuen.

«Hobe bi egunkari bat zapuztea baino»

Egun «Euskaldunon Egunkaria»ko lehendakari Iñaki Uriak euskarazko egunkarien gaia jorratu zuen 1990eko ekainaren 7an ARGIAn, «Hobe bi egunkari bat zapuztea baino» izenburupean, kaleratutako artikuluan. Hona hemen artikulu horretako pasarte batzuk:
«Euskaldunon Egunkaria kalean jartzeko herriz herri gero eta indar handiagoz aurrera doan ekimenaren barruan bati baino gehiagori entzun diot egunkari `bakarra' behar dugula euskaldunok. Bat ezinbestekotzat jotzen dudalarik, neronek nahiago nituzke bi egunkari bakar bat baino. Joseba Arregik esana duen moduan diru arazorik ez badago –eta biak maila berean laguntzen baldin badira– irakurle gehiagorengana iritsiko lirateke bi egunkari bakar bat baino. (...) Nork esango luke `Egunkari bakarra' behar dela erdaraz? Nork esango luke `egunkari publikoa' behar duela erdarak? (...) Gizarte aske bat egituratzeko orduan ez da batere osasuntsua komunikabideak gobernuaren kontrolpean izatea. (...) Ez dezagun esan aurrena `bi proiektu daude' eta ondoren `egunkari bakarra behar dugu' egunkari gubernamentala justifikatzeko eta bestea zapuzteko. (...) Jaurlaritzak ezin du irakurlegoaren kontrako egunkari `bakarra' argitaratu. Egin dezake, baina horixe genuke egunkaria porrotean amiltzeko biderik zuzenena»


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude