EUSKADI IRRATIA


2021eko uztailaren 21ean
Bi irrati maite ditut: Herri Irratia eta Euskadi Irratia. Nire irrati tarteak bi hauek dira: bizarra kentzerakoan, Mariano Ferrer maisuarena eta, automobilean noanean, Euskadi Irratia. Beste irrati batzuk urrutiko maitasun amestuak dira –Bizkaia Irratia, Segura Irratia, Arrate Irratia, Xorroxin, Euskalerria eta...–. Beren inguruetan nabilenean, gustura entzuten ditut. Baina Euskadi Irratiarekin badut maitasun istorio pertsonala. Joandakoan, automobilean nindoala, azaroko 23.ean, hamazazpi urte bete zituela aipatu zuten eta aspaldiko istorio hori etorri zitzaidan gogora.

ORAIN
dela hamazazpi urteko Santa Zezilia (1982-11-22) eguna zen, beraz. Donostiako Kontserbatorioko irakasleak –ni ere tartekoa nintzen garai hartan– gure patroiaren egunari dagokion bazkari legea betetzen ari ginen. Leku xaxtar samarrean, bide batez esango dut. Oraindik amaitu gabe gaudela, zerbitzarietako bat etorri zait, telefono dei bat dudala esatera. Hantxe joan naiz:
-Bai?
-Joxe Iñazio? Hi, Joxe Mari Otermin nauk.
-Zer da, Joxe Mari?
-Hi, badakik, Euskadi Irratia antolatzen ari gaituk eta Ramon Labaienek esan ziguk ongi legokeela garai bateko Euskadi Irrati klandestinoaren sintonia berbera erabiltzea, Historiaren ildoarekin bat egiteko.
-Ondo iruditzen zaidak. Eta?
-Horixe ba. Ea hi arduratuko haizen moldaketak eta grabazioak egiteko.
-Konforme. Noizko behar dituzue?
-Hor zagok ba koxka. Bihar goizean hasi behar diagu emititzen. Eta entzun behar den aurreneko doinua horixe duk.
-Joxe Mari, Santa Zezilia ospatzen ari gaituk.
-Dena prestatu diat: estudioa hartuta zagok eta hantxe zaudek hire zain Kaki Arkarazo eta Txomin Artola kitarrekin.
-(Etsita) Eta zein da Euskadi Irratiko sintonia zahar horren doinua?
-Bai, zera duk... Bizkaiko «Dantzari Dantzako» doinu ezagun hori...
-Zein?
Hainbat direnez, hasi naiz batzuk kantatzen eta azkenean

Binangoa
rena kantatzean, ameto eman dio. Paperezko musuzapi batean idatzi ditut notak:
-Horixe duk.
-Ederki ba. Egingo dizkiat bertsio batzuk biharko.

HANTXE
abiatu da Ansorena txikia estudio aldera, bere txistuak eta silboteak hartuta. Estudiora iritsi eta, esan bezala, Kaki eta Txomin biak nire zain, baita Angel González Katarain teknikaria ere. Nola edo hala, muturrak hausten, lortu dugu hogeita piku bertsio desberdin grabatzea. Batzuk kitarrez, besteak txistuz, pianoz beste batzuk,

sinteez
ere bai... Jator portatu ziren esandako hirurak. Hurrengo goizean, Euskadi Irratiaren aurreneko emisiorako prest zeuden sintoniak.
Hemendik aurrerakoa ez nuen neronek bizi, kontatu egin zidaten. Emititzen hasteko unea iritsi da eta Ramon Labaien gonbidatu dute noski. Jarri diote sintonia eta berak, harrituta:
-Baina hau ez da Euskadi Irratiko betiko sintonia.
-Zein da ba?
-Beste hau.
Eta ziztukatu egin omen zuen:
Hau ere, Durangaldeko «Dantzari Dantzako» doinuetako bat da. «Ikurrindunaren Zortzikoa» deitzen dena. Horixe behar zuen eta horixe izan zen urteetan Euskadi Irratiko sintonia, klandestinitate garaietan. Santa Zezilia egun batez, nik bazkalondo txarra neukalako, telefonoak tranpa egin zigulako edo Joxe Mari Oterminek belarri txarra izan zuelako, aldatu genuen arte. Eta zorioneko egun hartatik hemezazpi urte pasa dira. Bejondaiola!


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Eguneraketa berriak daude