ERRONKA ARTISTIKOA UPEL ARTEAN

  • ere ez, eta ezta trikitixaz alaituriko erromeria edo jaialdia ere. Hiru elementuak uztartu eta nahastu ditu Laxok taldeak, eta horrela sortu da «Upeletan erronka», Euskal Herri osotik biran arituko den sagardotegi ibiltaria.

2021eko uztailaren 21ean
Partehartzaileak Laxok taldea osatzen duten lau dantzariak –Iban Agote, Oier Imaz, Kimetz Larrañaga eta Jon Maya– Peñagarikano eta Egaña bertsolariak eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak dira. Eszenatokia sagardotegi bat da; upelak, mahaiak, sagardoa eta guzti –txotx ere egiten dute partehartzaileek bertan–. Oholtza gainean oso ondo banatutako bi talde ageri dira (bertsolari bat eta bi dantzari talde bakoitzean), eta trikitilariak erdi-erdian. Hor hasten da ikuskizuna; Euskal Herriko edozein txokotako sagardotegi batean gerta litekeen istorio bat kontatuz.
Sagardotegian topo egiten duten bi koadrilak berehala hasten dira lehian. Bertsolariak lehenengo eta, trikiti zein bertso doinuen laguntzaz, dantzariak beranduago. Bertsolariek gidari edo narratzaile lana betetzen dute erronka gauzatu eta azaltzeko, eta Peña eta Egañak giroa berotu bezain laster dantzariak sartzen dira lehian. Bizkaia eta Gipuzkoako aurreskua, banangoa, baso dantzak... tankera horretan gauzatzen da erronka; bakoitzak dantzan bestea baino gehiago dela erakutsi nahian. Lehia horretan une ikusgarriak gertatzen dira; esate baterako, bertso doinuekin dantzatutako banangoa,

tubo
basoaren gainean jauziak egitea... «Upeletan erronka» lehia artistikoa da, azken finean; sagardotegi giroan gertatzen den ordu eta laurden edo ordu eta erdiko ikuskizuna, hasiera-hasieratik Laxok taldeak prestatu eta zuzendutakoa.


BAT-BATEKOTASUNA.

Ikuskizunaren ildoa edo eskema berdina da beti, oso antzekoa behintzat, baina horrek ez du esan nahi herri guztietan saio berdina eskaintzen denik. «Upeletan erronka»k duen ezaugarri nagusienetakoa lekukotasuna da. Ikuskizuna lekuan lekuko egoera, istorio, pertsonaia ezagun edota

pikeetara
egokitzen da. Hau da, saioa ematen den herriko jendea inplikatuko duen gai bat aukeratzen da beti. Esate baterako, Zaldibin Peña eta Egañak gazte denborak gogoratu zituzten lehen saioan, baina Bilbon euskaldun zahar eta berrien rolak jokatu zituzten. Beti aldakorra da gaia; Azpeitia Azkoitiren aurka, Donibanekoak San Pedrokoen aurka... gisa horretakoak beti. Hala ere, hasierako gai horrez gain, oholtzan gertatzen denari buruz kantatzen dute bertsolariek, etengabekoak baitira inprobisazioa, naturaltasuna eta ezustekoak.
Orain arte ikusleen artean ezuste handiena sortu duen elementua eszenografia bera izan da. Sagardotegi itxura du bete-betean, eta oholtza baten gainean txotx egiten jardutea harrigarria gertatzen zaie askori. Hala ere, zalantzarik gabe euskal kultura eta folklorean hain oinarrizkoak diren aipatu hiru elementuak aldi berean eta zehaztasun osoz uztartuta ikustea da aipagarriena. Trikitilariak hain ohikoak ez dituzten doinuak jotzen, bertsolariak esperimentu berri baten aurrean eta dantzariak erabat berria zaien mundu bati aurre eginez...
Apustu indartsua egin dute guztiek, baina badirudi ez dela alferrikakoa izan. Urriaren 8an Zaldibin aproba egin zuten, azaroaren 11n Bilboko Kafe Antzokian aurkezpen ofiziala eta abenduan jada eginak dituzte laupabost saio. Jendearengan harrera ona izan du proiektu berriak, eta Laxoken hasierako asmoak gainezka egiten ari dira. «

Ondo ateraz gero arrakasta izan zezakeela espero genuen, eta hasieratik dena primeran doa
» diote Laxokeko lau dantzariek. Datozen egunetan Zumaia, Hernani, Astigarraga, Donibane-Garazi, Mendaro, Errenteria eta Usurbilera helduko da «Upeletan erronka», eta 2000 urteko agenda ere betetzen hasiak dira partehartzaileak.
Proiektu honetan, lehenengoz, arreta pizten duena partehartzaileen izenak dira. Dantzarien artean dantza soltu zein aurreskuan azken hiru urtetan egon diren txapeldun guztiak batzen dira, bertsolarien maila zalantzan jarriko duenik ere ez dago eta trikitilari hauek plaza giroan dauden puntakoenetakoak dira. Baina ikuskizuna ikusi eta gero, ikusleak partehartzaileez gain beste elementu batzuk azpimarratzen ditu, batez ere. Hiru elementuen uztartze egokia, historiaren arintasuna, eszenografia eta kolorearen balioa, sormen lana, umorea eta, zergatik ez, oholtza gaineko ausardia eta naturaltasuna. Hitz bitan esateko, hori da «Upeletan erronka»

ANDONI EGAÑA
Dantzarien ekimena izan zen eta dantzarien ideia. Bertsolariak endredatzen utzi ginen, ez besterik, «Upeletan erronka» izeneko ikuskizun honetan. Dantzariak dira ikuskizunaren mami eta ardatz. Bertsolariok, Peñak eta biok, ahotsa jartzen diogu haien norgehiagokari.
Egitura finkoa du saioak, baina bertsolarien presentziak bat-batekotasuna bermatzen du, non ari garen eta zer gertatzen den oso garrantzitsuak baitira erronka era batera edo bestera burutzerakoan.
Jendaurreko pare bat saio egin ditugun honetan konturatu naiz, ikuskizun honek balio dezakeela bertsozaleak dantzazaletzeko eta dantzazaleak bertsoari arreta eskein diezaioten. Folkloreari lotuagoa seguru aski dantza. Bide berrien egarri bertsolaritza.
Bata eta bestea uztartzen ahalegindu gara. Eta aitortu beharrean nago, dantzazaletik oso gutxi zuen honek gozatu egin duela entsaioetan Iban, Jon, Kimetz eta Oierri begira. Uste dut beraiek ere une politak pasa dituztela gurekin. Ikusentzuleei ere holatsu opa diegu

Ansorregi eta Larrañaga
B
ata Eibarkoa eta bestea Azpeitikoa; bikote hau ezaguna da oso Euskal Herriko plaza zein erromeria guztietan. Bata luzea eta besteak ahotsa berezia; ez dira nolanahiko bikotea, baina oholtza gainean bizitzen eta egoera berrietara ondo egokitzen badakitela erakusten ari dira «Upeletan erronka» ikuskizunean. Esperientzia berria da oso beraientzat, euren melodiarekin ikuskizunaren ardatz baitira.
Jon eta Andoni (Ansorregi eta Larrañaga) gustura daude; hori dirudi behintzat, eta euren betiko jardunari bide berri eta arrakastatsua aurkitu diote. «

Orain arte soinua beti egon da dantzari oso lotua. Dantzari bai, baina plazakoari, eta orain bi elementuok bertsolaritzarekin batera ikuskizun batean uztartzea interesgarria da. Dantzariak eta gu beti egon gara elkarrekin baina aldi berean bananduta ere
».
Noiz edo noiz Larrañagak bere bertsolari sena ateratzen du emanaldietan, nahiz eta bere lan nagusia panderojolearena den. Ansorregi, berriz, gidari bihurtzen da soinua eskuetan duela, eta biak elkarrekin «Upeletan erronka»ri melodia jarri eta banandutako bi koadrilen bideratzaile bihurtzen dira. Esperientzia «

interesgarria
» gertatu zaie, eta seguruaski euren musikarako aberasgarria ere. Ikuskizunaren filosofia ezinhobeto ulertu du bikote honek, eta dantzariekiko lotuta zein oholtza gaineko ofizioa igartzen zaie saioa hasi bezain pronto

LAXOK: DANTZARI BIDE BERRIAK IREKIZ
Noiz edo noiz norbaitek galdetu izan du ea Laxok dantzari txapeldunak biltzeko taldea den. Baina, egia esan, Laxoken zentzua askoz ere urrutirago doa. Jon, Iban, Oier eta Kimetzek adiskidetasunak eta lanerako gogoak bultzatuta egin dute topo; bestela, ezinezkoa litzateke horrenbeste lan egitea eta ikuskizuna aurrera ateratzeko horrelako ilusioa izatea.
Laurak oso ohituta daude txapelketa edo ohiko dantza taldeetan parte hartzera, eta gustura daude guztiak bertan egiten duten lanarekin, baina euskal dantzari eta euren dantzari jardunari bide berriak ireki nahi izan dizkiote. Saiakera lotsatiekin hasi ziren lanean; Alaitz eta Maider bikotearen «Inshala» diskoaren aurkezpenean eta Alboka folk taldearekin kolaborazio batzuk egiten, baina segituan ohartu ziren eurak laurak elkartuta ikuskizun bat sortzeko gai zirela. Ideia bururatu, gauzatzeko baliabideak bilatu, gainontzeko partehartzaileekin hitz egin, eskulana, promozioa, koreografia, eszenografia... Ez dira ez lan gutxi laukote honek hartu dituenak, baina gogoa dagoenean, ezer gutxi geratzen da saiakerarik gabe. Laxoken proiektua hasi da pixkanaka-pixkanaka oinez, nahiz eta euren sortzaile eta laguntzaileen gertuko jarraipena behar duen oraindik. Jon, Iban, Oier eta Kimetz gehien alaitzen dituena ikuskizunak jendearengan sortzen duen harrera ona eta entzuten ari diren kritika atsegin guztiak dira: «

Onena dantza, trikiti edo bertso munduko jendeari gustatzen ari zaiola da, eta herriko jende arruntarengana ere oso ondo heltzen da ikuskizuna, sortzen den giro eta inplikazioagatik
».
Euskal dantzari bultzada bat ematea eta testuinguru berrietara egokitzea bilatu du Laxokek hasieratik. Urte beteko jardun laburra du taldeak, baina jada hasia da helburu horien funtsa eskuratzen: dantza publiko berri batera helduarazten ari da «Upeletan erronka»rekin, eta bertsolaritza eta trikitixarekin uztartuta testuinguru berri bat sortu du dantzarentzat. Euskal dantzaren sustraiak eta urratsak beti oinarri izanda, sormen lan berria ere bilatzen du Laxokek. Batzuetan musika jakin baten gainean dantza berriak sortu, eta beste batzuetan ohiko dantzak pixka bat eraldatu. Horretan saiatu dira dantzariak. Ez tradizioarekin hausteagatik, bere taldean lantzen baitu alor hori, baina bai «

zerbait berria
» egiteko gogoak bultzatuta.
Partehartzaile bikain hauen laguntzaz, lau dantzariak ohikoa ez duten lekuan ikusten ari dira euren burua: aurkezpen ekitaldiak, prentsa, saioak barra-barra... Hori zen bilatzen zutena eta topatzen ari direna. Inoiz, beste dantzari batzuk eta oro har euskal dantzak, lau gazte hauek irekitako bidea erabili eta eskertuko dutela espero dute


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude