Arteaz eta amarruaz


2021eko uztailaren 28an
Interes handikoa izan da niretzat aurtengo Gipuzkoako Artista Berrien deialdiaren emaitza. Eskandalua piztu zen milioi erdi pezetako hirugarren saria Jon Mantzisidor izeneko artista gazte zumaiarrari eman ziotenean. Erakusketako azafatetako bati, ondoko dendan erositako zapatila edo tennis pare bat jantzi zion eta ausardiaz izenburua jarri bere artelanari: «Azafataren zapatilak».
Bat baino gehiago ikusi dut asaldatuta eta txilioka gertaera honen kontra, hori inondik inora ez dela artea esanez. Diru publikoak horretan erabiltzea kritikatu duenik ere ez da falta izan bazterretan. Ederki ulertzen dut esaten dutena baina arras kontra nago: lehiaketa horretako lanak ikusita, eta inorenik baztertu nahi gabe, nik lehenengo saria emanen niokeen Mantzisidorren lanari.
Ez dut bera ezagutzen eta lehenagotik ere ez neukan entzuterik batere, baina eskerrak eman nahi dizkiot ARGIAk eskaintzen didan aukera hau profitatuz. Erakusketara sartu nintzenean bere proposamena ez nuen ikusi ahal izan, goiztxo ibilia bainintzen. Egia esan, epai-mahaiak oraindik erabaki gabe zituen sariak eta azafatarik ere ez zebilen Koldo Mitxelenako areto hartara agertu nintzenean. Gerora ezagutu dut aipatu artelana katalogoan eta beste argazki batzutan.
Gure artista gazteenen lan haiek ikusi nituenean, lehenengo sentimendua tristeziarena izan zen. Pena eman zidan artista gazteen patuak. Egiten dutena egin, ezer berririk proposatzeko zailtasun handiak daude gaur egun. Bide gehienak ibilita daude eta

déjà vu
zantzu bat hartu nien erakusten ziren lan gehienei. Orijinaltasuna zaila dute Duchamp, Beuys eta gainerakoen lanen ostetik.

ALABAINA,
han ordezkatuta zeuden guztien kemena miretsi egin nuen. Inork ez zuen lan ederzale eta hornidurazko soiletan geratu nahi izan. Guztiek erakusten zuten arrisku eta ausardiarako kemena, artelan polit eta huts-hutsetatik haratagoko saioan amiltzen ziren guzti-guztiak. Lehen eta bigarren saridunak ere horietakoak izan ziren (Mendizabal eta López). Baina egia, ezin izan nuen, hala ere, tristura gainetik kendu gazte haien ahalegin antzua hain nabarmen ikusi nuenean.
Oteizak dioenez, eta ez da bakarra, bi bide ditu artegintzak. Bata, artearen beraren bilakaera izan dena (Cezanne, Picasso, Malevitx... Oteiza bera), finitua da. Bestea, surrealisten eta Duchampen bidekoa, ez da sekula agortuko. Beti izanen da aukera ikuslea harritzeko, kitzikatzeko, eragiteko... Hauen artekoa da Mantzisidorren lana, artearen beraren izaera kolokan jartzen duena. Ikusleari artea zer ote den eta zer ez, galdekatzen diona.
Eta orain dator idazlan honen bigarren gai nagusia, hain zuzen ere, Bilbao Guggenheim Museoan egun hauetan daukagun moto erakusketarena. Baten batek esan du (Txomin Badiolak, esaterako) Thomas Krensek egindako muntaia arte erakusketatzat izan daitekeela hartua. Ni ezezkotan nago.
Ez nuke hemen hitz egin nahi ikuspegi politiko aspergarri batetik. Ez dut gure kultur ordezkari gorenak eta hedabide gehienetako konplizeak zenbaterainoko zimaur-jaleak diren agertu nahi. Era berean, orain eta hemen, ez nuke sakondu nahi zein garesti gertatzen zaigun diru publikoz ordaindutako arte garaikiderako museo honen noraezean. Aipatu baizik ez dut egin nahi eredu yankeea popatik nola sartzen diguten gurin mediatikoaren laguntza ordaingaitzaz. Ez dut mintzatu nahi aurrez iragarrita zegoen zorigaitzaz. Ez da hori idatzi honetako kontua.

MANTZISIDOR
gaztearen «Azafataren zapatilak» eta Krensen motoak alderatu nahi ditut nik eta ez, gainera, bataren milioi erdi pezetaren ordainetik eta bestearen auskalo zenbatetik begiratuta. Hori ere ez.
Mantzisidorren zapatilen alde eta Krensen motoen kontra agertu nahi dut garbiki. Mantzisidor artista baita eta Krens, ez (puta handi bat eta seduktore handi bat zela aitortu zion Zulaika adiskideari). Krensenak ez du ezer funtsezkorik zalantzan jartzen arteari dagokionean. Motoak artelanak direla diotenek, gauza bera esan zezaketen guardasola, txapela edo odolkiei buruz. Ondo egindako zernahik du derrigorrezko artisautza eta diseinua: txalupek, leihoek, zesta puntek, Conchako barandilek... Garai hauetako ikono ere, zernahi izan daiteke: lokomotorak, lentzeria, Coca Cola iragarkiak... Kontua ez da hori. Krensek ez du deus jarri kolokan bere BMV eta Harleyekin. Bera da nagusia eta motoak ditu gogoko eta kitto. Pamela Andersonen irudia, moto gainean noski, arte garaikidearentzat ordaindu dugun museoan zintzilik. Garmendia andreak beharko luke esan bi hitz eta behingoagatik mahaiaren gaina ukabilez astindu.
Mantzisidorrena ezberdina da oso. Bere gaztetasunean, bere apaltasunean, bere artista izateko erabaki irmoan, bere ausardia mugagabean, gauza izan da ni bezalako diplodokus artritiko bat dardarka eta kolokan jartzeko. Artelanaren mugetan eta berezitasunetan pentsatzen jarri nau. Ukitu egin nau, eragin eta astindu Duchampen bidetik. Merito izugarria du horrek, batez ere lortzen baldin bada azafata bati zapatilak edo tennisak jazteko proposamen xingle eta zuzen bezain lotsagabeaz


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude