MANOLITO PLISTI-PLASTA ADOSEKO FAMILIA BERRIAN


2021eko uztailaren 19an
Radio Nacionalen aritzeko jaio zen Manolito; baita berehala arrakasta lortu ere. Halaxe, bere tiradizoa hobeki baliatzeko, Carabancheleko mukizuak gazte literaturara egin zuen jauzi sona handia irabaziz, dagoeneko bost liburu argitaratu baitira. Astero gainera, gehigarri batean agertzen dira bere gorabeherak. Hori gutxi balitz, iaz film duina egin zuen Miguel Albadalejo zuzendariak, Elvira Lindoren beraren gidoi batean oinarrituta. Orain, antzerkira eramatea baino ez da falta pentsatu zuen Ados Teatroko Garbi Losadak.

«Jai daukat»
, esan zuen bere artean konpainia anitz lehia bizian zeudela bertsio teatralaren eskubideak nork eskuratuko jakitean. Zein baino zein ezagunagoa. Baina tira, saiatzeagatik ez da ezer galtzen. Elvirari deitzean, ezagutu nahi zuela bota zion Garbiri. Elkartu ahala, kimika ona somatu zuten elkarren artean. Orduan, Lindok bere senari kasu egin eta Ados Teatrori eskubideak ematea erabaki zuen, beste guztiak esku bete hortz utziz. Ados konpainiaz ongi hitz egin ziotela argudiatu zuen. Halaber, zerikusi handia izan du Manolitoren liburuek arrakasta gehien Madrilen ondotik Euskal Herrian izateak.


MANOLITOREN SEKRETUA.

Hitzontzi eta kontakatilua dugu Manolito. Baina, itxurak itxura, bizitzari buruzko gogoeta dakarkigute bere pasadizoek, umorea, ironia eta samurtasunez beteak; munduaren ikusmolde radiografikoa da berea, umeak nahiz helduak liluratzen dituena. Hain zuzen, hor dago 10 urteko ume honen xarma. Lindoren arabera, Manolitoren unibertsoa orainarekin baino helduok haurtzaroari buruzko ditugun oroitzapenekin egina dago. Hala, mundu guztiarentzako moduko antzezlana izatea du xede. Dena den, komedia zuria izanda ere, bide batez helduen mundua ikusmiran jartzen du, gure gizarteari begi kritikoez errepara diezaiogun; Carabanchelen bizitzeak horretarako parada ematen baitu.
Garbi Losadak prentsaurrean adierazi duenez, esketxak bata bestearen atzetik txirikordatu beharrean, hari nagusi bat nahi zuen. Hori da hain justu, lan hau taularatzerakoan izan duten zailtasun nagusia, Manolitoren menturak pasadizo laburrez baitaude osatuak. Beraz, taxuzko kontakizun bat atzeman behar zuten eta horren inguruan ordu eta erdiko istorio bateratua eraiki. Aitzakia, laugarren liburuko eszena hura izan da non La Sita maistrak klase osoa bakearen usoz jantziarazten duen kanta lehiaketa batean esku hartzeko. Lema haatik, ez da batere bakezalea: txikituko zaituztegu! Obran zehar, Manolitoren pentsamendu eta gertaerak abisatu gabe tartekatzen dira, hala nola: familia osoarentzako «Corte Ingles»era kimonoak erostera joango direnekoa, Yihadek betaurrekoak apurtzen dizkionekoa, karate egiten ari dela «Imbecil» anaiak aitona urrun-managailuarekin zafratzen duenekoa, klasekideek «pelota» deitzen diotenekoa, ikastetxera M.M iritsiko denekoa, maistrari kulero beltzak ote dituen galdetzen dionekoa, matematiketan «zero»a atera ondoren gurasoen zigorraren beldur ihesari emango dionekoa, eta abar.
Bere burutazioak biziarazteko, alde batetik bere ama, aita, aitona eta «Imbecil» anaia ditu lagun, baita La Luisa amaren bizilagun kuxkuxeroa ere. Bestetik, eskolako La Sita maistra mutxurdin ozpindua, eta bere klasekideak: etorkinen semea den Yihad, beti futbol atezainez jantzia doan Orejones, Susana kulero zikin eta M.M, Manolitoren neska eta defendatzaile sutsua bihurtuko dena. Baita psikologo argentinarra ere. Pertsonaia hauek guztiak gorpuzten sei antzezle aritzen dira. Konpainiako ohiko aktoreez gain (Koldo Losada, Mila Espiga, Jon Ezkurdia eta Nagore Aranburu), Iziar Suarez eta Juanlu Escudero fitxatu dituzte.
Martxora arteko bira bat lotu dute, besteak beste Valladolid, Oviedo, Kordoba, Palentzia, Zamora eta Leonera eramango dituena. Hurrengo emanaldiak Euskal Herrian, hilaren 15ean Bilbon eta Iruñean urtarrilaren 7 eta 8an izango ditugu. Euskarazko bertsioa halaber, prestatzen hasiak dira urtarrilean Getxon estreinatzeko

MANOLITO KAFEINARIK GABE

Ikusmin handia zegoen «premiere»n. Adosek goraipatzeko moduko ibilbidea baitarama. «Lamiak» antzezlan estimagarrian erakutsi zuena, «Desperrados» langabeziari buruzko obra freskoan berretsi zuten. Oraingoan, Manolito Gafotasen karamelu gozoa esku artean edukita, pentsatzekoa zen gozoki dastatuko zutela; baina gure irudiko, ez diote ahal zitzaion zuku guztia atera. Jakina, askoz erronka makurragoa da Manolitoren egokitzapenari lotzea aurrekoei baino. Ez hainbeste pasarteak ongi kateatzeari dagokionez, jendeak liburuekin konparaketa egingo duelako baizik. Eta hor, ez zaigu iruditzen Manolitoren izpiritua osorik jaso dutenik. Hain zuzen, pertsonaia literarioa ezagutzen duenari, agian deskafeinatu samarra egingo zaio antzezlana, baina ez makala delako, gertaera eta algarez josia baitago, liburuen nabardurak ilunpean geratzen direlako baizik. Esaterako, liburuan oso present dagoen Carabanchelgo giroa, hots, kartzela, autobusak, umeak, presoak, amak eta drogazaleak, obran zeharka baino ez dira aipatzen.
Era berean, liburuan, Manolitok zer gertatzen den baino, zerbaiten aurrean zer sentitzen duen kontatzen du. Ba, bere bakarrizketa horiek dira hain zuzen, obran lausotuak geratzen direnak, akaso erritmo biziak eraginda. Horren haritik, eszenaratzea abila da; arropez ziztu bizian aldatzen diren aktoreak bi eremutan mugitzen dira: ezkerrean Manolitoren etxea irudikatzen duena, eta eskolakoa bestea. Erdiko espazioan bistarazten diren proiekzioak halaber, lagungarri dira gertaldiak girotu eta haizea emateko.
Aktoreen antzezpen bikoitzari dagokionez, Mila Espiga, Jon Ezkurdia eta Juanlu Escudero txukun dabiltzala esan behar, helduen roletan bereziki umeenetan baino. Iziar Suarez ere fin dabil andereño eta bizilagunarena eginez. Koldo Losada Manolitoren azalean, haurren keinu eta mintzamoldean sinesgarri egon arren, kilika hori falta zaio pertsonaia biribilago egiteko. Aktore trebea izanik, bere esku dago erabateko bereganatze hori lortzea. Baina sinesgarriena, Nagore Aranburu dugu, zenbait unetan Koldori berari itzala egiteraino. Bere gorputz espresioa eta ahotsa modulatzeko ahalmena apartak dira.
Laburbilduz, erdizka asmatu arren, Manolito hau ez da hankamotz geratzen, erraz eta irri bat ezpainetan duzula ikusten da-eta. Helduentzako baino umeentzako moduko lana izanik ere, arrakasta erdietsiko du


Azkenak
2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Eguneraketa berriak daude