GAIA

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hamalau hilabete borroka armaturik gabe, presoak beti barruan, militante klandestinoen atxiloketak aurrera, eta Lizarrako fruitu politikoak garatzeke. Bake prozesua gelditua zen eta ETA aspertzen hasia. Orain, su-etena bukatutzat jo du. Berriz ere sartu gaituzte enfrentamentu gorriaren zuloan eta hobe da zerk eta non trabatzen zuen ulertzea. Hortaz beste artikulu bat? Irakurlea dagoeneko aspertua dago, zerbait berri esatea ez da batere erraza, baina gaia da gaia, eta mihia joaten da mina den lekura.
Bake garaia dea? Gauzak onduak direnean korapiloak arin aska daitezke, baldin protagonistek borondate eta argitasun politikoak badituzte. Ikusiak ikusi, egoera nahikoa garatua zenez galdetu behar genuke. Abertzaleen aldetik, baietz ematen zuen. Bazirudien ezker abertzaleak barnatu zuela borroka armatua ez zela bide egokiena; nahikoa argia ikusi da EAJ eta EA prest zirela ETAri bidea errazteko, armak duintasunaz utz zitzan. Denek onartu zuten eraikuntza nazionalari lehentasuna ematea, politika amankomun berriaren bidez. Eta giroa aldatu zen. Abertzaleen arteko liskarren bukatzeak eragin baikorra izan zuen jendearengan, elkar-laneko iniziatibak ageri dira, eta giro aldatze hori oso fruitu gozoa izan da gehienentzat.

BERRIZ
, espainoltasunaren zaleak, eta bereziki gobernua, ez ziren bakerako prest. ETAk zergatik utzi zituen armak esplikatzeko, Estatuaren efikazia errepresiboa eta sozietatearen erretxazoa aipatu dituzte, ETAren bilakaera politikoa eta komunitate nazionalistaren oniritzia mespretxatuz. Gero, frankista amorratuek bezala heldu diote presoen arazoari, eta zigorraren logikan atrintxeratu dira. Argi utzi dute ez dutela deus mugituko ezker abertzalearen eskakizun politikoak bideratzeko. Derrota eta zigorra onartzea baizik ez diete utzi klandestino, preso eta haien lagunei. Hots, bakea ikusi dute errendizio hutsa bezala. Ahaztu zaie ETAren inguruko multzo soziala handia dela, eta indar aski daukala gogor erantzuteko. Gobernuak bere kalkuluak egokituko balitu, onartuko luke geldiunetik ateratzeko ETAren arrazoi politikoak kontutan hartzea ezinbestekoa dela: amnistia eta marko politikoaren aldatzeko borondatea legitimatzea eskuetan ditu, eta bakerako minimoak dira. Badirudi horren ulertzeko beste hamaika dozena atentatu behar dutela; logika harro eta errepresiboan tematzen badira, prozesu luze baterako abiatu gara.
Baina, bakerako bideaz analisia egokia zuen ETAk? Armen trukez amnistia lortzea itsusia zitzaion, «edukirik gabeko bakea» omen delako. Postura askoz zabalagoa hartu zuen, Lizarratik abian status politiko berria lortzeko. Herriarengan utzi zuen ETAk marko berria lortzeko protagonismoa, eta nola hitz horiek (herriaren eskuetan utzi...) formula lanbrotsuak diren, EAJ eta EArekin elkar-lanari eman zion Espainia eta Frantziarekin hausteko ardura, instituzio nazional berriak sortzeko manua eta, garaipenez garaipen, autodeterminazioa eta presoen askatasuna lortzea. Tamalez, irrealismo hutsa zen eta hasieratik sartu zen ETA politika-fikzioaren bidetik. Euskal Herrian, «herria» ez da hain heldu, trinko eta abertzalea bere oldarraz sistema osoa hankaz gora jartzeko.
Eta nondik asmatu zuen ETAk jeltzaleek jarraituko ziotela? Interes sobera dute instituzioetan, eta gobernatzeko lankide anitz sozialisten eta popularren artean. Kontserbadoreak dira, hausturen eta erradikalismoen etsaiak; tradizioaz, ongi apailatu dira autonomismoarekin. Anitz arriskatu dute, baina beren koordenada propioen arabera. Lizarrako garaian adorea izan zuten ETAren aldakuntza errazteko, antzinako lagunengandik nahikoa irain entzun dute, eta ez diote gero etekin elektoralik atera. Hasieratik bake prozesurako intentzio propioen jabeak ziren, eta ez ziren heldu ETAk eman zien leku soila onartzeko. Udalen Biltzarrera bakoitzak eraman ditu bere intentzioak eta, dokumentuetan idatzi edo ez, egoera erreala ez da ETAk idatzi gidoia.

HOTS
, ETAk ez du indar harremanen oso irakurketa errealista egin. Gauzak helduak dira borroka armatuaren bukaera duin eta politikoa lortzeko eta, denbora berean, ezker abertzalearen lana demokraziaren barnean aurrera eramateko, oinarrizko baloreak ukatu gabe. Berriz, ez gaude alderdi nazionalisten aliantzaren bidez lurraldetasuna eta autodeterminazioa laster lortzeko garaian. ETAk Lizarra-Garaziri eman zion egitekoa ez da beste protagonistek eman diotena, besteak bereziki bakegintzari lehentasuna eman diotelako. Nahasmen horretan izan gara urte batez, eta hortik dator gaurko eskandalua: jende anitzek ulertu du gobernuen politika itsu eta errepresiboak ETA bultzatu duela berriz hastera, baina ez zait iduritzen EAJ eta EAri bota dien erantzukizuna askok barnatuko dutela. Hain zuzen, uste publikoak ere lehentasuna eman zion bake prozesuari eta ez eraikuntza nazionalerako balizko garaipenei. Orain, euskal alderdi nazionalisten batasuna arriskuan dago, eta adiskidantzaren giroan ibili direnentzat gauza gogorra da, nekez onartzekoa. Betiko fidelek trebezia handia daukate diskurtsoa egokitzeko eta ETAri jarraituko diote; baina fideltasuna, bertute handia izanik ere, ez da oso komunikagarria: konbentzituen alorretik kanpo ETAren mezua ez da pasatuko.
Horregatik, ETAk nahikoa kapitala bildu badu ere epe laburrean irauteko, epe luzerako pentsaketak egin beharko ditu. Espero dezagun atentatu indiskriminatuen zuloan ez gaituela amilduko, eta borroka armatuan sartu diren gazteen kemena ez duela lardaskatuko. Eskakizunak konflikto armatuaren bukaeran eta amnistiaren inguruan zentratuko balitu, laguntzak berreskuratzen ahalko lituzke, eta gobernuari arrazoinezko irtenbide baten beharra ikusaraziko lioke, agian luza gabe.
Helburu lorgarri horiekin lotzen ahal dira lurraldetasunaren eta autodeterminazioaren aldeko kondizio berriak, baina alor independenteak direla onartu beharko du ETAk. Tematzen bada gidoia osoa idazten eta beste aktoreen errola goitik behera asmatzen, su-etena baino lehenagoko bakardadeari kondenatua dago. Garai gogor berriak laburrak badira hobe, eta ea negoziaketaren posibilitateak era errealistan aurkezteko baliatzen dituzten protagonista guztiek


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-07-30 | Gedar
Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.


Rafahko ur erreserbak suntsitu ditu Israelek

Ur hornidura % 94 murriztu dute sionistek Gazan urritik hona. Biztanleriari ura ukatzea gerra krimena da nazioarteko legearen arabera. Milioitik gora palestinarrei ematen zien zerbitzua Rafahko biltegiak. 


Gazaren %14a soilik da zibilentzako “zonalde segurua”, armada sionistaren aginduz

UNRWAk salatu du ebakuazio aginduek “miseria, beldurra eta sufrimendua areagotzea” besterik ez dutela eragiten. Zerrendaren %86a ebakuatu beharreko zonaldea izanda, 50 km karratu bakarrik gelditzen dira hortik kanpo.


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Nicolás Madurok irabazi ditu Venezuelako hauteskundeak

Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


Eguneraketa berriak daude