MILURTEKO AZKEN LITERATUR LANEZ GOZATZEKO EGOKIERA


2021eko uztailaren 23an
Batean eta bestean ari gara entzuten azkenaldian irakurzaletasunak ez duela gora egiten, berau sustatzeko neurriak hartu behar direla, ikastoletan ezarritakoek ez dutela eraginkortasunik... Aurtengo Durangoko uztak, aurrekoen moduan bestalde, ez du uste hori berresten, ez behintzat argitaletxe andanaren eskaintzari erreparatzen badiogu. Liburuz gainezka dator Durango. Izango ahal dute esperotako harrerarik. Datozen lerrootan standetan salgai diren zenbaiten aipamena aurkituko duzu.
Durangoko hitzordurako prest izango da Joseba Sarrionandiaren azken lana, azkenak bezala, Txalapartaren –eta Esan Ozenkiren– eskutik. «Hau da ene ondasun guztia» du izenburu eta disko-liburu euskarrian helduko da. Datorren urterako iragarri du bere lehen eleberria, baina aurrez bere 16 poema musikatu aukeratu eta beste 16 poema errezitatuz, literaturan barrena bidaia egitera gonbidatuko du irakurlea. Sarrionandiaren ahotsa ezezik, bere obra guztiari buruzko erreferentzia, sarrera orokorra eta abarrak biltzen ditu lan honek, egilearen hainbat argazkirekin batera.
Piarres Larzabalek, Sokoako erretore zenak, emandako hitzaldi sorta bildu du Txalapartak «Nere mendixkatik. Apez bat ETAko gudariez mintzo» izenburuko liburuan. Paddy Rekalde goitizenaren atzean ezkutatzen den idazleak «Whiskey koloreko gauak» ekarriko du Durangora. Joxe Iriarte `Bikila'ren «Borrokaren gorrian» ere bertan izango da, baita ETAko komando baten bizipenak ardatz dituen Xabier Makazagaren «Sasiaren latza» eleberria ere. Juan Martin Elexpuruk euskal literaturan barrena aurkitu dituen pasarte erotikoen antologia prestatu du, halaber: «Euskal lizunkerien antologia».
Gaztelerazko lanen artean, Pepe Reiren «Garzon. La otra cara», Paul Asensio eta Iker Casanovaren «Argala» eta Jon Idigorasen autobiografia, «El hijo de la Juanita Gerrikabeitia», aurkituko ditugu.


Elkarlaneanen eskaintzak

Elkarlanean argitaletxearen standa liburu berriz mukuru egongo da. Bertako editore eta gainera idazle den Xabier Mendiguren Elizegik, 14-18 urte zitueneko garaiari (1978-1982) heldu eta oroitzapen liburua osatu du: «Nerabearen biluzia». Laura Mintegiren «Bai... baina ez» berritu eta zuzendua ere bertan izango da; baita Irun Saria irabazi zuen Hasier Etxeberriaren «Arrainak ura baino», Durangon ohiko bihurtu den Joxe Azurmendiren «Euskal Herria krisian» edota Jon Arretxeren ostegun ondotiko «Ostiralak» ere.
Biografien sailean, Mikel Alberdik idatzitako «Zumalakarregi», Jon eta Jexux Aizpurua anaiek taxututako «Barandiaran» eta Joseba Arrutiren «Churchill» aurkituko ditugu. Gazteentzako Branka sailean berriz, Txema Garcia-Vianaren «Bi ipuin harrigarri»rekin eta Ana Isabel Moralesek itzulitako Margaret Oliphanten «Liburutegiko leihoaren misterioa»rekin egingo dugu topo.
Haur literaturako sail berria sortu du Elkarlaneanek. Maxe izeneko neskatila da sail honetako protagonista eta lehen liburuak «Nire kuleroak» du izena. Bi sortzaile ospetsuren luma bildu du lehen ale honek, Anjel Lertxundiren testuetan eta Antton Olariagaren marrazkietan ikus ahal izango dena. Haurrei ere zuzendutako Xaguxar sailean Antton Olariagaren beste lan bat topatuko dugu, Andoni Egañaren «Zaudete geldi pixka batean» liburuan, hain justu.
Alberdaniak 11 nobedade aurkeztuko ditu azokan. Narrazio Sailean Inazio Mujika Iraolaren «Gerezi denbora», James Joyceren «Dublindarrak» –Irene Aldasorok itzulia– eta Dylan Thomasen «Artistakume baten erretratua» –Koro Navarrok itzulia–; poesian, Martin Etxeberria gaztearen lehen lana, «Katiluaren ipurdia»; Osinberde haurrei zuzendu sailean, Karlos Gorrindoren «Hodei artean kulunka»; eta Ostiral sailean Juan Kruz Igerabideren «Hamabi galdera pianoari».
Zerberri sailak beste bost liburu aterako ditu labetik: izu zinemako pertsonaiak oinarri dituen Begoña del Tesoren «Hiltzen nauzu goxoki», amatasuna hizpide duen Arantxa Iturberen «Ai, ama!», euskal kulturaren egungo egoeraz diharduten Ramon Saizarbitoria eta Anjel Lertxundiren liburu bana, eta Xabier Azkargortak idatzitako «Futbolsofia».


Erein ondorengo uzta

Erein argitaletxearen eskutik, Juan Kruz Igerabideren «Leo Ferguson» helduko da. Simon hitz gutxiko arrantzalearen pasadizoak biltzen dituen J.G. Arangurenen «Ibaiko dama» ere bertan izango da. Baita Aitzpea Goenagaren «Antzezten... Teketen Ten!» ere. Urteko lau urtaroetan girotutako antzezlan bana izango da hemen irakurgai. Eta antzerki mundutik aldendu gabe, X. Diaz Esarteren «Mito, Mito eta Kitto!». Antzezlan honetan euskal mitologiako pertsonaia ezagunenekin neska-mutil protagonistak izango duen topaketa sorta kontatzen da.
Auskalo-Bumeran bilduman, Felipe Juaristiren «Animalien ihauteria» aurkituko dugu. Yon Etxaidek leienda zaharra oinarri hartu eta Lasturko Beltran jaunaren ipuina berritu zuen 1949an «Usoa Alostorreko» liburuan. Haren berrargitalpena egin du Ereinek. Bambuloren hirugarren liburua ere Durangon izango da, «Ternuako Penak». Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago Ternuan izandako ibilerak kontatzen ditu bertan Bernardo Atxagak. Poesia lan bat ere badakar Ereinek: Gerardo Markuletaren «Hauta-lanerako poemategia». Oñatiarrak 1994az geroztik idatzitako poemak lau multzotan bildu ditu: «Atarikoak», «Mineriak», «Herrimin ariketak» eta «Maitemin ariketak».
30 liburutik gora aurkeztuko ditu Ibaizabalek azokan. Ricardo Alcántararen 6 lan itzuli dituzte Eukene Herrera eta Iñaki Salvadorrek, guztiak ere Tento bilduman. Matxinsalto sailean Pello Esnalen «Otsogorritxo», Antton Irustaren «Han-hemengo ipuinak», Karlos Santistebanen «Eguzkia puxtarrian», Iñaki Zubeldiaren «Pako belearen bihurrikeriak», Garikoitz Berasaluzeren «Bobbyren hauspoa», Txabi Arnalen «Marixa poetisa» eta Antton Duesoren «Marimuki» dauzkagu.
Literatura Unibertsala bilduman beste lau lan plazaratuko dituzte: Marcelo eta Inaxio Lopez de Aranak itzulitako John Dos Passosen «Manhattan Transfer»; Miren Arratibel eta Aintzane Atelak euskaratutako George Sanden «Negu batez Mallorcan»; Ivan Sergeievitx Turgeneven «Aita-semeak», Jose Moralesek itzulia; eta José Saramago Nobel sariduna gure artean izatea ahalbideratu zuen Jon Alonsok itzulitako «Lisboako Setioaren Historia».


Gaiak-en oinarrizko liburutegia

«Emakumeak eta feminismoa Mendebaldean», «Balioak ezkon-arauak, hizkuntzak, sexualitatea, familia... gizarte desberdinetan», «Klaseak, erlijioak, generoa eta adina, gerra... gizarte desberdinetan» eta «Euskal Herri digitala 1.0» dira Gaiak argitaletxeak Oinarrizko Liburutegia sailean karrikaratu berri dituen liburuak. Historia eta gizarte gaietan, berriz, Murgil taldearen «Animaliak sakratu direnean» eta Basandere taldearen «Sexuaren inguruko sinismenak eta tabuak» aurkituko ditugu.
Sendoa argitaletxeak «Bilintx», «Enbeitatarrak I», «Xenpelar» eta «Basarri» argitaratu ditu Txirrita sailean eta Joxe Mari Aranalderen «Bertso-kontuak» eta Sor Justina Aldalurren bertsoz osatutako «Amabirjinaren bizitza», besteak beste, Auspoa sailean.
Pamielak Joxean Sagastizabalen ironia ekarri du atzera liburu plazara: «Gerturik daukagu odola». Honez gain, Mikel Soraurenen «Historia de Navarra, el Estado Vasco» eta Durangon omendua izango den Jimeno Jurioren «Navarra, Gipuzkoa y el Euskera» ere eramango ditu azokara.
Susak bere ohiko hiru idazleren azken liburuak erakutsiko ditu Durangon: narratibara, ipuingintzara, igaro den Jose Luis Otamendiren «Euri kontuak», Xabier Montoia musikari eta idazlearen «Hezur gabeko hilak» eta New Yorketik itzuli berri den Harkaitz Canoren «Pasai blues» nobela poliziakoa.
Hiru argitaletxeak Eva Foresten «Manual de solidarios» dakar, besteak beste, azokara. Presoen egoera beste modu batez salatzeko sortutako elkartasun taldeak ditu bertan hizpide, azken boladan hain ezagun egin diren «solidarioak». Urtebetean zehar makina bat ekintza burutu dituzten egileekin izan da, haiek esanak grabatu eta liburu hau osatu du. ARGIAk plazaratutako «Ihesi» liburuaren arrakastaren ondoren, Antza inprimategiak martxan jarri duen Uxue sailak erdaraz publikatuko du Asier Agirresaroberen mendi ibilaldi liburua, «Escapadas» titulupean.


Haur eta gazte literatura

Gazte literaturako Euskadi Saria jaso duen Juan Kruz Igerabidek «Jonasen pena» aurkeztuko du, Aizkorriren eskutik. «Jonas eta hozkailu beldurtia» sarituaren jarraipena dela esan genezake. Sei urtetik gorako haurrentzat beste bi liburu dauzka Aizkorrik: Jon Suarezen hitzez eta Elena Odriozolaren irudiz apailaturiko «Ortzadarren kantua» eta Karlos Linazasorok idatzi eta Elisabete Zabalok marrazturiko «Hamabi titare» poema liburua. Gazteentzako eskaintzaren barruan, Christine Nöstlinger egile klasikoaren «Ezta inola ere!» liburua argitaratu du; Xabier Mendiguren Bereziartu izan da itzultzailea. Euskara ikasten ari direnei zuzendutako Hegan bildumak, berriz, lau lan dakartza, Josu Lartategik sortuak guztiak.
Juan Kruz Igerabideren aurtengo eskaintza oparoa da, inondik inora. Hainbat argitaletxetan dago haren lumaren emaitzarik. Aipatutakoez gainera, Anaya-Haritzak «Botoi bat bezala» argitaratu dio.
ARGIAk Kike Amonarrizen «Txorakikeriak 2» txiste liburua plazaratu du Durangoko Azokarako, Antton Olariagaren azalarekin. Aranbarriren «Gure Mendea» liburu + CD-ROM-a ere argitaratu du.
Haur eta gazte literaturan beste hiru lan taxutu ditu Zubia argitaletxeak: Igor Elortza bertsolariaren lehen lana, «Margolaria», Xota Austaveliren «Zaldun tigrelarruduna», Xabier Kintana euskaltzainak itzulia, eta Nerea Atxegak euskaratutako Josep Gorrizen «Lukiano doktorea».
Desclée argitaletxeak haur eta gazteei zuzenduriko 10etik gora nobedade aurkeztuko ditu, halaber: besteak beste, Seve Callejak sortu eta Lurdes Auzmendik itzulitako «Marraztu arkume bat»; Paco Martinen «Robot txiki bat», Bego Montoriok itzulia; eta Koldo Bigure itzultzaile izan duen Tino Pertierraren «Jesse Jamesek ikasi zuen hemen».
Ttarttalo argitaletxearen Urrezko Ipuinak sailean Fernando Noriegak atondutako hamaika liburu aurki ditzakegu, guztiak ere Joxan Ormazabalek itzuliak: «Ahatetxo itsusia», «Aladino», «Gulliverren bidaiak»... Literatura sailean berriz, aurrez juduek Gasteizen izan zuten eraginaz jardun zuen Toti Martinez de Lezearen azkenarekin egingo dugu topo: «Las torres de Sancho».
Keinuk «Iparragirre. Erro-Urratsak» apailatu du: 700 orrialdeko bi liburuki eta CDa. Hiru urtetako lanaren emaitza da, eta bertan 28 idazle, politikari, historialari eta euskaltzainen lumak aurki daitezke


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude