AZKENA DA!


2021eko uztailaren 21ean
I1977-7-7an arratsaldeko 7etan hartu trena eta Leon hirira, soldadutzara. Bost urte bete berriekin ezagutu eta hamaika lotsakizun pasarazitako, euskaraz tutik ere ez zekien, maisuaren herrira. Iritsi orduko bataiatu ninduten bigarren aldiz. Beste 15 hilabetean ez nintzen Jose Inazio izango –Gabirin Iñaki asko nonbait eta bat gehiagok nahastea ekarriko zuenez, niri egokitu zitzaidan erderazkoa–, Jose eta kitto!
Kanpamentuan sartu orduko «a formar». «

Zer dek hori?
», «

Hi jarri iladan
», esan zidan ondokoak. Halako batean, zerrenda irakurtzen ari zen sarjento koxkor batek: «

José Maura Guaregi
». Inork ez zuen erantzun. Bi edo hiru aldiz esan ez bazuen ez zuen behin ere esan. Ustez denen izenak irakurri eta batzuk ilea moztera besteak arropa bila bidali eta ni han kieto. Orduan jakin nuen ni nintzela Maura Guaregi eta ustez jakinduri bikaina zuen sarjento koxkor harentzat, horrela irakurtzen ziren Murua Jauregi. Horrekin batera, Franco gaztea zenetik pinturarik ikusi ez zuen etxalde hura fregatu behar izan nuen, neure izenik ere ez nekien euskaldun inutila nintzelako.

GOSALDU
eta berehala deitu zigun teniente egoskor batek despatxura: «

Si aparecen panfletos, pintadas o cualquier signo de insurrección
», gu izango omen ginen erantzule eta fitxatuta geundenez –bakoitzaren istoriala irakurri zigun lau laguni–, ez omen ginen geure bizitzan berataz ahaztuko. Bizitza erdia kartzelan emango omen genuen edo auskalo non, izan ere, gu bezalako «basura» nola hezi ba omen zekien hark. Bi gauza on egin zituen behintzat kalamidade hark, bata lau lagun berri ezagutarazi eta bestea, lau aste baino lehen handik hanka egin, beste norbaitzuk «hezitzera».
Fidakaitz ziren gurekiko, beldurrak aidean esango nuke nik, eta geu ere antzera eduki nahi gintuzten. Esate baterako, tiro entsaioetan atzera bueltatzen zen euskaldunari tiro egingo ziotela esan ziguten eta, begi zeharka ikusten genuen gure atzean ez zela ofizialik jartzen horrelakoetan, beste puntan egon ohi ziren.
Oficial bat ere bagenuen «Sargento Paraca». Gure arteko bati erosten zion materiala eta egun osoa airean pasatzen zuen, ohean etzanda. Behin, han ari zen soldadu negoziante hori beste bati amenazuka, ahora etorritako denak esanaz, eta «Paraca» bulegotik entzuten. Halako batean deitu zion: «

Zu zer ari zara horri horrelakoak esaten?
». Soldaduak erantzun: «

Aizu, zuk ez al dakizu besteren elkarrizketak entzutea edukazio falta izugarria dela?
». Sarjentuak ez zekien zer erantzun eta txirri bat eskatu ondoren ohera joan zen.

SOLDADUEN
artean ere baziren «espabilatuak», Españako capitalekoak eta guretzat Cesidekoak zirenak. Behin lagun bizkaitar bati eta biori, aguardiente ikaragarri ona ekarri zigutela eta beraiek kortxoa kentzean sudurretik sakon arnasteko eskatu ziguten, horrela bakarrik ezagutzen omen zelako aguardientearen benetako zaporea. Gu, bi sanopote, eta haiek hiru... guri amoniakoa hala usaintzeko eman zigutenak.
Soldadutza amaitu eta despedida hitzaldia egin zigutenean, ez edozeinek, eztarriko soketan hamar nodulo zituela zirudien sargentu batek –egunero mozkortzen zelako dudarik gabe–, hala bota zigun: «

Orain gizon egin zarete eta joan zaitezkete zeuen etxera, baina kontuz, ez izan `parienta' etxean utzi eta tabernara mozkorkeriara joaten diren euskaldun ajolakabe hauek bezalakoak
».
Esaldi hori bukatzearekin bat, mezua oker iritzita edo, inguruan sarri ibiltzen ziren zakur gosetietako bat sartu zen diskurtsoa jasaten ari ginen tokira. Besterik ez zuen behar hark! Ea norena zen zakur hura, esaten ez bagenion beste hamabost hilabete eman beharko genituela soldadutzan. Denok firmes eta gero «paso ligero» erabili gintuen nahi izan zuen arte, guk noski, ez omen genion izorratuko bere karrera militarra. Marokon Marcha Verdean ibiltzeagatik eman zioten «Doktoradutza» gatik ariko zen, bestelakoan, ardo, likore eta konbinatuen ezagutzan bakarrik zeuzkan estudio sakonak.
Hilabete honetan, soldadutzara joateko azken zozketa izango omen dena egin dute. Ez dakit azkenengo zozketa izango den ala ez baina, hori bai, soldadutzara joatea azkena da! Han «gizon» egin zuten batek diotsue


Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude