"NORBERAREN OBSESIOAK NAHITAEZ AZALTZEN DIRA"

  • onirikoak hain gustuko dituen Harkaitz Cano. New Yorken gertatzen den istorioa etxean idatzi ondoren, New Yorken idatzi du aurten «Pasaia blues», «euskal gaia» delakoari buruzko nobela errealista poliziako berria.

2021eko uztailaren 20an
Nobela beltza da kaleratu berri duzun «Pasaia blues». Pertsonaia galtzaileak, bakartiak...
Bai, hasierako helburua zen pixka bat poliziakoa egitea, nahiz eta gero

falso-poliziakoa
atera den. Hari poliziakoa aitzakia da azkenean, gero beste gauza batzuk insertatzeko. Badauka arrisku hori. Nobela poliziakoaren oso generozaleei beharbada ez zaie gustatuko, ez baititu ezaugarri guztiak betetzen. Zerbait errealistagoa egin nahi nuen. Lagunek beti esaten zidaten ea aurreko nobela non zegoen kokatuta, pertsonaiak nongoak ziren, ematen baitu amerikanoak direla. Gauza errealista ingurukoa eta hemen kokatua egiteko premisa hartu nuen, eta beste premisa zen iluna izatea, nahiko beltza.

Eta horretarako «euskal gaia» deituriko horixe aukeratu duzu.
Bai, gainera orain ematen du modan jarri dela. Hainbat gauza ateratzen ari dira gai horri buruz. Bazirudien garai batean inork ez zuela gai hori hartu nahi, eta orain berriz ematen du idazle guztiek eduki behar dutela beren liburua «euskal gaia»ri buruz.

Zergatik aukeratu duzu zuk?
Errealismo kontuagatik. Nire irakurketak eta nire asmoak mundu onirikotik errealistago batera joan dira, orain dela hiru edo lau urte Carver irakurtzen hasi nintzenetik. Azken finean egia da: bakoitzak den garaiari buruz eta dagoen denborari buruz idatzi behar duela. Beti idazten duzu horri buruz, nahiz eta tronpetista beltz bati buruz idatzi. Kasu honetan hemen zuzenki kokatzea erabaki dut.

Cesar-en pertsonaia, Ertzaintzako ikerlaria, fisonomista bakartia, filosofo traza gehien duena da.
Hori pixka bat erabili nuen bakardadeari buruzko erreflexioak sartzeko. Tipoa erabat bakarrik dago, aislatuta, gainera

voyeur
bat da eta beti bizi da nolabait bestengandik zurrupatuz. Berak ez dauka ezer, ez dauka etxerik. Nobela honetan gehien interesatu izan zaidana pertsonaien eboluzioa izan da, nola pertsonak ez diren iragazkaitzak, nola batak bestean eragiten duen, askotan itxura eman arren ez dagoela eraginik eta bakoitza bere ideiekin eta bere munduan dagoela.

Pertsonaia bakarti hauei dena hain iluna agertzen zaie... azkenean geratzen zaiena estiloa da, erretzeko modua.
Bai, nik uste azkenean estilo horrek dezente esan nahi duela. Ez da bakarrik posea, estiloa ez da posea, posea estiloaren azala da, baina estiloa azpian dago. Estiloa sukar horia bezalakoa da: edo badaukazu, edo ez daukazu. Horregatik uste dut pertsonaia hauek estiloa daukatela, baina ez posea bakarrik, baizik estiloa. Hori eman nahi izan diet behintzat. Zigarroaren inguruko keinu horiek guztiak bere garrantzia daukate, neure buruan behintzat.

Zigarroa estiloaren adierazle garbiena da liburuan, ezta?
Hori da lagunek eta nire liburuak irakurtzen dituztenek asko esaten didaten beste gauza bat, eta zu zeu ere askotan konturatzen zara zeinen errekurrentea zaren elementu batzuei. Nire kasuan izan daiteke kea, zigarroak, telefonoak... azkenean bakoitzak geure fetitxeak edo obsesioak dauzkagu eta nahi edo ez azaldu egiten dira. Poema batzuk dauzkat orain, egunen batean poemario baten parte izango direnak, eta poemarioaren izenburua momentuz «Norbait dabil sute eskilaran» da. Hau idatzi nuenean izenburua okurritu zitzaidan besterik gabe, baina gero esan nuen «aiba!, baina nere aurreneko poema liburua "Kea behelainopean bezala" zen». Ez da premeditatua, baina gero konturatzen zara dena hari baten barruan dihoala. Idaztearen gauza polita hori da: konturatzea pixkanaka mapa-mundi bat egiten eta betetzen ari zarela: kontinente bat egin gaur, eta beste liburu batean beste bat bete, baina azkenean dena dago marko berdinaren barruan.

Asko idazten duzu bada: zutabeak, artikuluak, ipuinak, poesia...
Bai, gehiegi seguraski. Orain gainera irratian nabil egunero. Goizeko hamarretan joaten naiz egunero irakurtzera... edozer gauza, ez dakit, egun horretan ateratzen dena. Hombre, bi era daude hori ikusteko: batzuk esaten dute, horri erretze goiztiarra deitzen zaio ziklismoan, «erreko zara»; baina nik beste alderdia sinisten dut: ofizioarena. Nik behintzat pentsatu nahi dut azkenean arian-arian ikasten dela. Eta egunen batean ondo idazten badut, izango da txapa handia emateari esker. Zuk idatziko duzun hori argitara aterako den presioa edukitzeak torlojuak estutzen dizkizu. Nik zaborrak idazten baditut irratirako, joan behar dut eta zabor horiek irakurri behar ditut mikrofono aurrean, eta programa egiten dutenak nire inguruan daude. Orduan saiatuko naiz zaborrik ez egiten. Ni gustura nago, martxa horri momentuz gustua hartu diot.

Olatzek nobelaren une batean zera dio: «Barre egitea eta istorioak kontatzea dun salba gaitzakeen bakarra».
Bai, oso iluna da, baina momentu batzutan ironia eta umorea ere erabiltzen duten euren artean. Niretzako ekuazioa da: pesimismoa gehi ironia berdin optimismoa-edo. Orduan, gauza guztiak hartu behar dira alde horretatik.

Nobela honetan gertatzen den guztia egiaz bestalde dago. Badago errealitate mediatiko jakin bat mundu bi horiei buruz eta zuk kontatu nahi izan duzu horren atzean dagoen mitologia eta mundu ezkutu hori, bai alde batekoa zein bestekoa. Hortik abiatuta, nahiko fantastikoa da kontatzen dena.
Nik ez dakit nola funtzionatzen duen komando batek, eta beharbada hori ezagutzen duen pertsona batek irakurtzen badu esango du «hau ez da horrela, ez da posible; ezinezkoa da komando bateko kide bat goizeko hamarretan kroasan bila joatea». Egiazkotasunari ez diot garrantzi gehiegirik eman, baizik eta imaginatu dut nola izan daitekeen. Badago Veronica pertsonaia hori ere, bukaeran toke fantasmagorikoa hartzen duena: Cesarren sukarra da, Aingeru Goardakoa, edo zer da? Zati batzuk oso errealistak dira, eta beste batzuk oso fantastikoak izan daitezke. Beti izan dut buruari alde egiten uzteko joera. Hemen, lotzen saiatu naizenean ere, nahi gabe zure kolorea jartzen diozu. Nire lagunek «canokeriak» deitzen diote horri.

«Bi Pasaia daude: txatarra meta erraldoiena, eta ispiluaz bestaldeko mundua. Batzuetan ez zen erraza jakitea zeinetan ari zinen bizitzen». Zein da ispiluaren beste aldea?
Mundu faltsu hori, gezurrezkoa edo fantasiosoa, nahi duzun bezala deitu. Gu orain non gaude, ispiluaren alde honetan edo bestean? Lotuta dago ere errealitateak fikzioa gainditzen duela dioen topikoarekin, egia dena. Nire pertsonaia bat Lupe Vele aktore mexikar bat zen, dena gaizki ateratzen zitzaiona eta heriotza xelebrea eduki zuena; eta New Yorkera bizitzera joan nintzenean behekoaren buzoian «L. Vele» jartzen zuen. Zer da? Idazten ari naizena gertatzen ari zait. «Kea behelainopean bezala» atera zenean ere Donostian kristoren behelainoa izan zen astebetez. Nik Donostian ez dut beste halako behelainorik ezagutu. Harrigarria. Beste batean bazegoen nire pertsonaia bat testamentuan zera jarri zuena: «Hiltzen naizenean bota nire errautsak kanpofubolean, baina ez bota denak batera, bota kutxaradaz-kutxarada: gure ekipoak gol bat sartzen duenean bota kutxarada bana». Jendeak esaten zidan: «Cómo se te va la olla». Handik urtebetera Holandan lege bat atera zen esanez «zure gustuko kanpofubolean zure errautsak botatzea nahi baduzu, hau da normatiba». Eta halako hainbat gauza. Ispiluaren bi aldeak askotan harremanetan jartzen dira. Zuk eraikitzen dituzun armiarma sareak dira, azkenean dena fikzioa baita.

Non kokatzen zara zure istorioetan?
Orain arte hirugarren pertsona sartzen saiatu naiz, apropos, lehenengo nobela autobiografikoa izan ohi dela esaten denez, urruntzeko. Baina pixka bat nekatuta nago eta hurrengo liburua lehenengo pertsonan kontatuko dut. Hurrengoan pertsonaia nagusi bat izango da, eta ni izango naiz. Beti nobela berbera idazten da? Ba bai, mapa-mundiaren leku batetan edo bestean kokatuko da. Paul Austerrek oso ipuin polita dauka horri buruz. Bere seme txikia ikusten du margotzen, edo mamarratxoak egiten, eta esaten du: «seguru momentu honetan egiten ari den mamarratxo hori bere bizitzan egingo dituen bidaia guztien eskema dela. Unibertso paralelo txikiak errepikatzen dira, eta bizitza bukaeran bere joan etorrien planoa egingo balu, marrazki biak berdinak izango lirateke». Azkenean mamarratxoak egiten ari gara denbora guztian


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude