Donostia 1967: Txistuak txalo bihurtzen dituen pertsularia


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Buneta beti aldean, begiak erdi itxian eta ahotsari hatsa doi ematen kantatzen du Fernando Aire, Xalbador-ek. Gizon luzexka da Urepeleko artzaina, eta esan liteke malda musker pikoek baldartu diotela ibilera taula gainera bidean.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazle berria ezagutzeko bidean da ekainaren hamaika honetan. Goizeko saioa amaituta, lau bertsolari, erdiak, pasatu dira arratsaldekora: Xalbador, Lopategi, Gorrotxategi eta Lazkao Txiki. Lauren arteko lehia gozagarri zaio Anoetako frontoira hurbildu denari. Lauren arteko bat, bakarra izanen da aurreko txapeldunarekin, Uztapiderekin azkenean neurtuko dena. Epaimahaiak hondar saiora pasatzen den bertsolariaren izena eman duenean, Fernando Aire, Xalbador, oihuz eta txistu hotsez hartu da mahaiaren erabakia. Bost minutu eta erdi iraun du entzuleen txistualdiak, bertsolari bati inoiz egin zaion luzeena.

Tartean txalo bakan batzuk ere badira, eta iskanbila baretu denean, mikrofonora hurreratu eta honela kantatu du:

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik...


Pilotalekuan bildutako entzuleak berriro eten du Xalbadorren kantua, baina oraingoan txalo zaparrada bihurtzeko lehengo txistu eta fuerak. Xalbadorrek, begiak bildu eta airean utzi dituen hitzak ehizatzen ditu atzera ere:

Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!


Txalo artean aurkitu behar izan du amaitzeko bidea, eskuak handitzerainoko eskuzartak eta disimulatu gabeko malko batzuk erdietsi ditu ibilera baldarreko bertsolari luze-karak. Berari ere irristatu zaizkio batzuk... Ez da Donostian kantatzen duen lehen aldia. Jendea ohituxea dago Xalbadorren euskara entzuten, baina Aingeru Irigarai, Apat Etxebarne-k «Diario de Navarra» egunkarian egun batzuk lehenago eman duen artikulu batean iragarri bezala, zail egiten zaie oraindik ere haren mintzamoldea frontoia bete duten gipuzkoarrei. Halaz ere, bertsozale askok gogoan ditu aurreko txapelketan emazte hilaren soinekoari kantatutako bertso haiek, entzulea oraino ere poema zirraragarri batera daramana:

Pentsa zazute alargundu bat
ez daiteke izan urusa,
dolamen hunek, oi!, ez dezala
ainitz gehiago luza;
orain urtea ziloan sartu
andreñoaren gorputza;
haren arropa hantxet dilindan
penaz ikusten dut hutsa.


Gaurkoarekin, txistuak txalo bihurtuta, buelta eman zaio gertakari lotsagarriari, anekdota gogoangarri bat ekarri da bertsolaritzaren historiara. Baina Urepeleko artzainaren barnean geratu den tristura bertsozale guztiena da, inoiz urtuko ez den histasun beltza

 

1967
- SIADECO (Sozio-ekonomi Ikerketa Elkartea) sortu zen.

- Ez Dok Amairuk sekulako arrakasta lortu zuen Bartzelonan.

- Bilboko Aiala antzokian Euskal Antzerki Astea antolatu zuten.

- Manuel Lekuona Euskaltzaindiko lehendakari hautatu zuten.

- Txistulari Elkarteak Euskal Dantza Berrien Txapelketa antolatu zuen.

- Nafarroako Unibertsitateko 600 ikaslek euskararen aldeko eskabidea egin zioten bertako diputazioari.

- Tolosako Udalak bere gain hartu zuen euskara hutsezko ikastolaren ardura.

- Donostiako Udalak kale-izenak euskaraz eta gaztelaniaz paratzea erabaki zuen.

«Entzulek eskainirik bost minutu xixtu»

Xalbadorri eskainitako txistu eta txaloek oihartzuna izan zuten hurrengo egun eta asteetan. Zeruko ARGIAren 1967ko Ekainaren 11ko alean «Uztapide txapeldun. Gora Xalbador!» titulu adierazgarriz txapelketaren finalaren kronika argitaratu zen.

Besteak beste, honakoak idatzi zituzten bertan: «Bertsolarien artean Xalbador Benaparroa'koa degu ta zoritxarrez euskera oso desberdiña du guregandik. Entzuleak etzeuden, beraz, aren euskera ulertzeko gai». Aurreragoa horrela dio kronikak: «Orduan ezagutu zan Xalbador'en giza-mailla. Jendea baretu zai egon eta ahapaldi eder batean agertu zien entzuleei, berak naiago zukeala beste bertsolari atzeratuen artean egon ba-litz. Txistuka arek, gaiñera, etziola gutxitu entzuleendako maitasunik. Besterik gabe, txistuka ari ziranak, lendik txaloka ari ziranekin batu ziran eta Xalbador Aundiak, biotz guziak bereganatu zituan».

Zeruko ARGIAko hurrengo aleak ere gai bera zuen hizpide. Bi aste lehenago epai mahaiko kide izandako Joan Mari Lekuonak horrela zioen: «Xalbadorrek jaso ditu atzeneko txapelketetan entzun diran txistu ozenenak eta txalo ta eskuzarta urratuenak ere... Txalo, gañera, Lopategi aurrena zala. Anaikortasuna Lazkao-txikiren aotik. Bertsolariak ez dira bakarrik erri-buru, pentsamen eta sentipen aldetik. Oraingoan, gizatasunean ere eman dute esenplu ederra». Xalbadorrek berak Anoetan jazotakoa gogoan izan zuen Gipuzkoari bertsoak jartzerakoan:

Behin hargatik poza zitzaidan markistu,
entzulek eskainirik bost minutu xixtu;
gogoz banintzan ere une hartan histu,
errespeto haundi bat ni baitan zen piztu.
Eman zidaten jaso ahalako pena,
ahal bezain umilki hartu nuen dena,
pentsatuz zitaikela egin zidatena
amak haurrari egin oharrarazpena

 


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude