Beruete inguruan: Kixote Mantxakoaren errota biraka


2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mendi magalen artean dago kokatuta Beruete herria, dotorea bera eta are gehiago bere inguruak. Pagadi, soro eta larreen artean murgildu beharko dugu gaurko ateraldian, antzinako aztarnak ezagutu nahi baditugu bederen. Herri hau XII. mendeko errege hiribildua izan zen. Mendi hauetan trikuharri, harrespil eta koba zenbaitetan aurkitutako aztarnak kontuan izanik, gizakia bertan aspalditik bizi zela pentsa daiteke. Beruete udalerriko mugetan barna Aritz Ireber trikuharri estazioa dago, bortz-edo trikuharri biltzen dituena, baina Basaburuko beste estazioan gehiago dira oraindik. Ondare arkeologiko eta naturalaz gain, herria ospetsua da bertan dauden jatetxeengatik, batetik herriko ostatua eta bestetik sagardotegia. Hau guztia kontuan hartuta txango hau egitera ausartzea merezi du. Kilometro kopurua ikusita, laburra iruditu arren, ez da sobera erraza. Hasierako kilometroak gorantz dira, errepidez, gerokoak ordea, pistetatik, baina puntu garaietara iristeko, hots, errotetara, malda gogorrak aurkituko ditugu. Bigarren zatian, lurrezko mendi bideetatik gora egiten dugu lepo batera arte. Handik behera eginez, bide estuetara pasako gara, zenbait tokitan txirringaren gainean jarraitzea trebezia hutsa izango delarik. Otzolatik aurrera harri soltez osaturiko pista batetik joan beharko dugu, egin berria duten ur emariaren gainetik.
Herriko plazatik abiatuko gara gaurkoan, ostatua dagoen lekutik, hain zuzen. Behera jo behar dugu metro gutxi batzuetan, laster zuzenean gora doan kaletik, ekialdeko norabidean, landetxe bat topatuko dugularik. Hauxe izango da herritik aterako gaituen errepidea, eta gure aldapen hasiera. Hurrengo kilometroetan zehar ez dago galtzerik, baina bai landatar paisaje hauetaz gozatzerik. Iturri bat aurkituko dugu ezker aldean, eraikin berri baten parean, baina aurrerago aurkituko dugunaren ura hobea da. (3,2km) Lepo batera iritsiko gara, non asfaltoa amaitzen den; bertan bidegurutze bat dago, lau pistekin, gure bidea ia zuzen abiatzen dena izango da. Zuhaitzen artean izango dira hurrengo kilometroak, berriz beste lepo edo mendate batera arte, non GRarekin gurutzatuko garen, eta bihurgunea amaitzen denean iturri garden eta fresko bat dago. Aurrera jarraituz laurehun bat metrotara eskuinean ataka bat dago, arretaz begiratu, gero hortik jarraituko baitugu (5,8 km). Baina oraingoz, segi dezagun pista, jada ikusiak ditugun haize errotetara joateko. Bertze bi ataka ikusiko ditugu eskuin aldetik, lehena Launtze tontorrera ere eramaten duena eta bestea Zuparrobi aldera. (8,3 km) Metalezko langa bat topatuko dugu, giltzaz itxita, baina alboetatik txirringaz igarotzea ez da inolako eragozpena. Ehun bat metro aurrerago bidegurutze bat dago eta gure norabidea eskuinekoa izango da. Geroago beste pista batekin topo egingo dugu (8,9 km), bertan eskuinetik gora segi eta patxadaz hartu, aldapa gogorrenak hemen aurkituko ditugulako. Pista hau porlanezkoa da eta atzera egiteko tentaziorik ez dugu izango. Goiko aldea gureganatu dugunean jarraitu pittin bat gehiago 20 zenbakia duen errota ikusi arte, han Zuparrobi mendiko gutunontzia baitago eta hemen egin dezakegu atsedenaldi ederra paisajeaz gozatzeko, Leitzaran harana eta Malerrekakoa ikusgai ditugularik.
Itzulia bide beretik izango da, baina lehenengo gurutzean aukera bat proposatuko dugu, denboraz eta indarrez ongi dabiltzanentzat. Beherantz jarraituz gero Kornietako parke eolikora iritsiko zarete, 2,3 kilometroan dagoen beste bidegurutzera arte. Handik aurrera ere jarrai daiteke oraindik, baina norberak ikusiko du eta neurtuko ditu bere indarrak. (Distantzia hau ez dugu zenbatu hurrengo erreferentzietan). Honela, aurrez aipaturiko atakara joan beharko dugu (14,6 km). Hemendik aurrera bideak lurrezkoak izateaz gain, lokatza aurkituko dugu zenbait lekutan eta ez ahantzi zuhaitzen azpitik goazela eta kontuz, beraz, sustraiekin. Aurrerago beste ataka bat dago eta handik malda Bi Aizpen Sepulture trikuharria ikusteko. Bertan, ezkerretik jarraituz Laontze mendira igoko gara, ikuspuntu ederra da-eta. Jaistean, trikuharriaren ezkerretik behera doan pista hartuko dugu eta, berriz gora egin aurretik ezkerrean dagoen askara joan behar dugu (17,3km). Bertan ataka bat dago eta honen ondotik, bide estu bat basorantz zuzentzen da, hau da gure helburua. Kontuz, hasieran bidea estua baita eta gainera sustraiek okerragoa bihurtzen dute. Amildegitxo bati ere erreparatu beharko diogu. Laurehun metro aurrerago, eskuinetik bidexka bat irteten da, baina guk ertzetik joko dugu apur bat gehiago, laster eskuinetik Otzola harana gureganatzeko. Kontuz (18,2 km), eskuinera jo eta hirurehun bat metrotan, lasai hartu, nahiko zaila da-eta txirringaren gainean mantentzea. Geroago langa bat aurkituko dugu, Beruete eta Arraras udalerrien muga eta, ondoren, lautadan, iturri eta errekatxoa.
Otzolako harana arras polita da eta xarmaz beteriko eremua dugu, larre, zuhaitz eta urek freskotasun eta bake giroa sortuz. Gainera, harrespil bat zegoen iturritik gertu, tamalez larredia sortzeko sartutako makineriarekin hondatua. Erreka erreferentziatzat hartuz, ibarraren estugunean bidegurutze bat dago, gure norabidea, ura ezkerraldean utziz abiatzen den pista da, ur jauzi dotoreak ikusgai ditugularik. (19,4km). Hemendik aurrera ur emari baten gainetik ibili beharko dugu. Basoan murgildurik gaudela, (21 km) ezkerrean ikusgai izango dugu leize sakon bat. Bere egitura harrigarria da, geruzak bertikalki egituraturik baitaude. Ataka batekin topo egingo dugu aurrerago eta, gainditu bezain pronto, bidegurutzea eskuinetik jarraitu behar da (21,8 km). Aldapak behera egin eta kitto errepidean izango gara, eta bertatik plazara ezer gutxi gelditzen da, gure ibilbidea finitzeko, baita hurrengo beste bat arte gogoz itxoiteko ere
Energia eolikoaren aldeko apustua

Nafarroan energia berriztagarrien artean gehien erabiltzen ari dena eolikoa da. Nafarroako erkidegoan sei zonaldeetan eraiki dira jada parke handiak: Leitza, El Perdon, Alaiz, Gerinda, Izko eta hegoaldeko mugan Buñuel. Antza denez, badira ere aurreikusiak beste toki batzuk. Gaur egun energia berriztagarri mota honetan inbertsio gehien egiten ari den probintzia dugu Nafarroa. Nafarroako Gobernuak energia honetaz baliatu nahi duten etxeei ere dirulaguntzak eskaintzen dizkie.
Errota erraldoi hauek alde okerrik ere badute. Ekologistek salatzen dutenez, errotak eraikitzeko lurra mugitu behar da eta erosoago lan egiteko pistak irekitzen dituzte. Dena dela, aurrerantzean gure txangoetan, halako erraldoiak ikusten ohitu beharko dugu, toki askotan ezartzen hari baitira


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude