AMA LURRAREN DEIADARRA

  • zor zaio, behar den gisan prestatzen baitituzte errerpotajeak: kuttunki eta ama lurrari atxikiz.

2021eko uztailaren 19an
Saio beteranoena dugu «Sustraia», «Palabra de ley» eta «Empresa vasca»rekin batera. Alabaina, hasieran bezain fresko segitzen dute. Sekretua? Sektorearen indarra eta birziklapena.

«Hamar urte bete baditugu dudarik ez izan sektorearen kemenari esker izan dela. Dinamikoak ez balira, ez genukeen hainbeste iraungo»
azaltzen digu Josu Butron «Sustraia»ko gidoilari eta koordinatzaileak.
Usadioz, azoketan ez dute huts egiten, Ordizian, urriko astelehenetan Gernikan, Gasteizko Eguberri azokan, Santo Tomas edo Santa Luzian ere hor egoten dira «Sustraia»koak. Getaria eta Bizkaiko txakolina, Arabar Errioxako mahats bilketa, parke naturalak, jendeak nekazaritza mendigunetatik alde egin ez dezan dauden ekimenen berri eman (5B eremu delakoak, Europako Batasunaren diru laguntzak) edo turismo berdea bultzatzeko erreportajeak dituzte ezaugarri.
Egitura aldetik, atalen bat edo beste kenduta, ezer gutxi aldatu da. Esaterako, hastapenean sukaldari ezagunen eta etxeko andreen errezetak ematen ziren, sukaldaritzari buruzko saioak hasi bezain laster desagertu zirenak. Saioaren taxukera gaiaren araberakoa izaten bada ere, normalki zortzi minutuko hiru errportaje eta berrien sailarekin osatzen da, beti ere oreka bat atxikiz nekazazaritza eta abeltzaintza gaien artean, baita lurraldeei dagokienez ere. Informazioa elkarte, enpresa edo partikularren deien bidez lortzen da eta, hortik aurrera, gaiak jorratzeari heltzen diote.

«Hamar urteren buruan, sare sendoa ehundu dugu, ez daukagu albisteen bila ibili beharrik; beraiek dira gugana jotzen dutenak»
diosku Butronek.


SALTZEN BAGENEKI...

Baserritarrak, abeltzainak, nekazariak edo arrantzaleak harrituta geratzen dira maiz beraiengana jotzen dutenean, uzkur samar ageri dira,

«zergatik niri?»
esanez bezala, nahiz eta zer erakutsi franko baduten. Butronen irudiko

«hori da euskaldunon ohiko akatsa, alegia, ez dakigula daukaguna saltzen. Horregatik uste dute ez zaiela txanda inoiz iritsiko»
. Hamar urteren buruan gainera, lantaldeak eskarmentu handia lortu du. Egunpasa joaten dira erreportajea egitera; patxadaz mintzatuz jendea ongi sentiaraziz eta gauzak ikusiz grabatzen hasi aitzin.
Denbora honetan, nekazari munduaren ikusmolde aldaketa izan da Josuk gehien nabaritu duena.

«Enpresaren kontzeptua nola garatu den, alegia, baserria familiaren ustiapentzat hartzetik, negozio soiltzat hartzera. Halaber, nekazari giroa ere izugarri aldatu da, baserri eder galduaren garaiak atzean geratu dira, bizitza gehiago somatzen da orain, enpresa txikiak sortu duen jendea kasu; nekazal etxeen `boom'a ere hor dago, baserritarrei etekin paraleloak eman dizkiona. Duela urte batzuk aldiz, inork ez zuen uste Araban dagoen Angostinan kanping-a jarriko zutenik, ezta Arteatik bisita lagunduak ere Gorbeara. Turismo berde horretan, azkenean ez dakizu zerk erakartzen duen zer, jendea toki horietara doala eta horren eraginez, halako ekimenak sortzen direla, edo guztiz alderantziz den»
. Etxaldeak galzorian daudela anitzetan esaten den arren, segidarik izango dutelakoan dago Josu.

«Gurasoengandik lanbidea jaso duen gazte jende dexente dago, ikasketak egin dituena baina, profesional petoak bihurtuz. Ondorioz, ustiaketen ekoizpena igo egin da»
.
Nekazaritza mundua espezializatuz joan den neurrian, «Sustraia»n ere hala egin dute.

«Sagarrei buruzko erreportaje orokorra egiten duzun gisan, denboraren poderioz, sagardoa edo jateko sagarraren inguruan egingo duzu. Nahiz eta gizarteak nekazari munduak ze aurrerapen izan dituen zehazki ez dakien, zenbait gauzarekin jakinaren gainean dago, euskal labelaren kontua, adibidez, kontrol eta bermaren adierazle. Gu saiatzen gara kalitate hori zergatik duen edo jatorrizko izendapena zergatik eman dioten azaltzen. Kontsumitzailea, erabat fidatzen da horretaz, eta hori oso mesedegarria zaie nekazari eta abeltzainei. Jendeak nahiago du labeldun euskal okela erosi, kanpoko bat baino»
dio Josuk.
Lantaldea, Iñaki Gomez zuzendaria, Josu Butron bera, eta Euskal Herrian gaindi hara eta hona ibiltzen diren lankideek osatzen dute: Luis Mari Bengoa eta Libe Agirre aurkezleak, gehi grabazio taldeak: Ibon Aldana eta Nerea Elizanak.


AMORRAZITAKO AHARIA.

Anekdotak baino gehiago, ikaraldiak pasa izan dituzte, hainbatetan animalia oldartuei aurre egin behar izan baitiete.

«Zerainen grabatzen ari ginela, inguruan zegoen ahari batek nonbait amorratu eta guregana jo zuen adarrak sartzeko prest. Bitan pentsatu gabe murru batera igo ginen. Beste behin, Valderejoko parke naturalean, betizua zirudien behi bat sutan jarri eta gogotik egin genuen korrika»
kontatzen digu Butronek.
Laborarien gisan, «Sustraia»n negua dute arerio nagusi, udaberrian nonahitik sortzen dira produktuak. Neguan berriz, ez. Ondorioz, abeltzaintzara jotzen dute gehiago. Gaiak plazaratzerakoan bestalde, tentuz ibiltzen dira.

«Esaterako, abeltzainek hautatzen dute beren ustiaketarako ze arraza nahiago duten, guk ez ditugu esne-behiak konparatzen, baten batek gaizki har lezake-eta. Beraz, arraza horiek hobetzeko hemen egiten ari denaren berri baino ez dugu ematen»
. Nori zuzendua dagoen galdetuta, saioa guztientzako egina dela diosku Butronek,

«ez da ikusle arruntak uxatzeko bezain teknikoa ezta nekazari eta abeltzainak aspertzeko bezain azalekoa ere»
. Teorian, saioa EAEko erakundeek babestua denez, bertako gaiei ematen zaie lehentasuna.

«Hala ere, garbi daukagu Nafarroan eta Iparraldean zerbait aipagarri dagoenean, horren berri emango dugula. Azken batean, abeltzaintzak bereziki, indar handia du Nafarroan»
eransten du Josuk.
Aurrera begira, agian, nekazari ibilbideei eskainitako tarte bat sartuko dute,

«ez baititugu gure zoko politak sobera ezagutzen. Hiriburuetatik abiatuta autoan ordu erdiko bidea duzu gehienera leku eder bateraino iristeko. Baina ez oinez kilometro mordoa egiteko, herriska bateko bazterrak lasai bisitatzeko baizik. Jendeari non bazkaldu dezakeen ere iradokiko genioke»

Azkenak
Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


Eguneraketa berriak daude