PLAZA 99: SORTZE LANA BIZI-BIZIAN KURSAALEAN

  • Donostiako Kursaalean. Sorkuntza munduan dabiltzan konbentzionalismoetatik at, Plaza 99 arte disziplina orori irekitako eremua da: ezohiko ikuskizunak ikusteko aukera.

2021eko uztailaren 19an
Zer ikusi nahi genukeen.
Zein egoeratan kokatu nahi genuke ikuskizun baten aurrean kultur kontsumitzaile gisara? Plazan ez dakit zer jasoko dudan. «

Sar zaitez, nahi baduzu
». Kuriositatea. Plazan kontua ez da jada beste ekitaldietan ikusi diren edo ikus daitezkeen gauzak biltzea, kontzertu edo ikuskizun bakoitzari zerbait berezia bilatzea baizik. Definizio estilistikorik behar ez duen zerbait bat planteatzea. Gauza ezberdin asko gustatzen zaizkigu. Normalean ekitaldiak industriak oso mugatuak daude: musikan generoek agintzen dute entzule izango den publikoa. Zergatik ez sartu programa berean folk talde bat, antigoaleko musika egiten duen beste bat edota jazz abeslari bat. Plazak honetan batzen ditu: guztiek egingo dute zerbait ezberdina, euren egunerokoan ohikoa ez dena. Gertakizun bakarrak izango dira guztiak. Estetika ezberdinak erabili, eta hala ere elkarrekin lan eginez gero zerbait polita sor daitekeela imaginatzen duzu, ezberdina. Eta egin.

Ausardia.
Egingo al dugu ikusi nahiko genukeen hori antolatzeko apustua? Zer ikusi nahi genuke inongo mugarik gabe? Donostiako Jazzle musika eskolako Sorkunde Idigoras eta Alberto Lizarralde ideiari bueltaka hasi ziren orain bi urte, kultur ekitaldien antolakuntzan ekimen pribatua ezohikoa den hirian. Ideia utopikoa. «

Jada eginda dauden gauzak ez zaizkigu interesatzen
». Aurrekontu murritza. Sormenaren aldeko apustua mugarik gabe. Bertako jendearekin lan egitea beste abiapuntua da, baina mugak hautsiz ere. Nahikoa. Horrekin, sormen egonezinen bila hasten dira.

Partehartzaileen jarrera ilusioz betea.
Produktu ezberdinak egiten badituzu oso zaila da zure produktu hori eskaini ahal izatea. Askotan planteaezina dirudi egin ahal izateak ere. Plazako sustatzaileak proposamen batekin iritsitakoan, artisten jarrera paregabea izan da. Oso ederra izan da antolatzaileentzat jendea prest egotea oso artista ezberdinekin proposamen artistikoak egiteko.
Kursaal. Plaza toki txikiago batean egitekotan izan ziren, baina horrek asko mugatuko zituen jardunaldiok. Azpiegitura handi hauek, berriz, eraiki bai eraikitzen dira, baina euren erabilpena zaila da. «

Denon eraikuntzak dira, baina mundu guztiak dauka sartzeko beldurra
». Eta zergatik ez Kursaalean?

Iradokizuna.
Gertatuko denari buruz informazio mugatua dago aldez aurretik. Pista txikiak ematen ahal dira soilik. Aretoa ez zegoen iradokizunetarako egokitua: «

Magia tailerra: 5. bilera aretoan
». Ezinezkoa zen. «

Antzerki Imaginarioaren Fabrika: bankete aretoan
». Ezin. Espazio sinbolikoa sortzea beharrezkoa zen, izendegi berria jarriz Kursaalaren espazio ezberdinei: Aretoa, Taberna, Arkupea, Plaza, Kafea, Fabrika. Jolas bat da: espazioa erabili, baina gure eginez. Iradokizun hutsa dira ekitaldi guztiak.

Gai bat proposatzen da: Basoa.
Fokoa puntu amankomun batean jartzea. Aitzakia.

Joxean Artze: Oihana auhenka.
Eskultore bat, musikariak, txori-gizona, aizkolari bi, hitza, txalaparta, eszenografia berezia. «

Hitzak ezin duenean esateko guztia esan, musika datorkio laguntzera; musikak ezin duenean, olerkarien txanda: bat baitira hitza eta musika olerkian. Tradizioa, gaurkoa eta atenporala aldi berean, espazio sinboliko bat sortuz: formalak formaz gaindikoa iradokitzen du
». Ostiralean, arratsaldeko 8etan Aretoan.

Norma Winstone, ahotsa; Iain Ballamy, saxoa; John Parricelli, gitarra.
Fintasunez beteriko abeslaria, jazz bezala defini zitekeen musika, ECM zigilukoa. Inprobisazioaz baliatzen den ahots britaniarra. Sorpresa bat. Larunbatean, arratsaldeko 6etan Aretoan.

Waterson-Carthy familia eta Hiru Truku.
Martin Carthy folk britainiarraren oinarri bat da, eta Hiru Trukurekin batera kantatuko dute. Elkarren miresle izan arren, ez dute gaurdaino inoiz elkarrekin jo. «

Zerbait gehiago ere egongo da
». Larunbatean, gaueko 9etan Aretoan.
Antzerki Imaginarioaren Fabrika: Caja XXI Kutxa. Antzerki instalazio itzela: antzerkia, musika, dantza, arte plastikoak... «

XXI kutxa-egoera dituen baso batean zeharreko bidaia iniziatikoa
». Ander Lipusen zuzendaritzapean, 100 pertsonatik gora biltzen dituen muntaia. Partehartzaileak: Mina Espazioa, Espacio Abisal, Txusma Teatro, Khea Teatro, On Lumiere eta Bilboko Abesbatzaren Euskeria koroa. Hiru emanaldi igandean, arratsaldeko 5etan, 6etan eta 7etan, Fabrikan, noski.

Ensemble Kapsberger: sustraiak eta ikuskerak.
Musika barrokoaren gaineko inprobisazioak bere garaiko estiloan. Rolf Lislevand, kitarra barrokoa; Bjorn Kjellemyr, kontrabaxua; Pedro Estevan, perkusioa. Antzinako musikaren gainean inprobisatzea ez da egunero ikus daitekeen gauza. Igandean gaueko 9etan Aretoan.

Plazaren Kafeko ekitaldi antolatuak.
Hitzaldi bat: Antonio Escohotadok: "El bosque y los emboscados", larunbatean arratsaldeko 4etan. Musikariei zuzendutako maisu klase bat: Ensemble Kapsbergerkoek, larunbat eguerdian.

Haurrentzako ekitaldiak.
Tailerrak larunbat eta igandean eguerdiko 12etan Arkupean: Literatura eta ilustrazioa; Magia; eta Sintetizadore-orkestra. Igandean arratsaldeko 5etatik aurrera haurrentzako ekitaldi bi euskaraz: Jose Mari Karrere ipuin kontalaria eta Txan Handia magoaren tartea. Antolatzaileen beste galdera bat: eta beste ekitaldiak ere haurrentzat, zergatik ez?

Erakusketak-Instalazioak.
Hiru egunez ikusgai Arkupean eta Plazan: 1) Le Cirque Retinien: «

Ilunpean, amets egiteko une bat. Lerroak, marrak, argi zirriborroak, soinuak... irudikazio iheskorra
». 2) Jose le Piez-en «

eskultura ozenak, egurraren kanta
». 3) Gorka Salmeronen «Paseoak eta Paisaia» argazkiak. 4) Jon Mikel Eubaren «Pandamask» bideo instalazioa. 5) «Baso Biziduna», Artelekuren bideotekako aukeraketa bat.

Plazaren Kafea, gauez.
Ametsaren gauzatzea. Eszenatoki bat, aipatu ekitaldietako partehartzaile gonbidatu guztiak gehi beste lau: Ana Buitrago eta Nekane Santamaria dantzariak, Josetxo Silguero saxojolea eta Daniel Perez gitarrajolea. Hitzaldi informalak eta topaketa artistikoak. «

Gitarra barrokoa jotzen duen musikari bat eta jazz saxojole bat bilduz gero, eta dantzari bat elkartuz... zer gerta liteke?
» Kafean artista ezberdinek ordubete izango dute gauerako kolaborazio labur bat prestatzeko. «

Arrisku aukera horietarik balio ez duten gauzak bai, baina oso gauza ederrak ere atera daitezke
». Aukera hori oso garrantzisua da antolatzaileentzat: «

Sentimentalki Plazako lekurik garrantzitsuena da. Beste ekitaldiak enkarguzkoak eta estreinaldiak dira, baina gertakizun kontrolatuak azken finean. Kafea amets bat da
».

Kuriositatea, berriz.
Nola lortu Plazara inguratzen den jendeak partehartzaileen jarrera berbera izatea. Nola azaldu parte hartzera datorren jendearen jarrera hori ilusioz betea. Sorpresa ahalmenari ateak zabaltzea. Ilusio horrekin joatea. Ateak zabaldu behar zaizkio publikoari. Aurreiritziak atzean utzi behar ditu jendeak. Publikoari jarrera aldaketa eskatzen zaio. Kuriositatea da gakoa, ikuskizunek ohikoa duten publiko mota gainditzeko. «

Zergatik ez? Jendea dena ikustera joatea gustatuko litzaiguke. Plazan gertatuko diren ekitaldien sortze-prozesua oso ederra izan da. Beharbada egia izango da hasieran zegoen ideia utopiko hori jende askoren buruetan dabilela bueltaka
». Abonuak salmentan dira jada, eta sarrera solteak ostegunetik aurrera izango dituzu. Eskerrik asko parte hartzearren


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude