"IKASLEAK IRAKASLEAK BAINO AZKARRAGO DATOZ EUSKARAN"


2021eko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
E

usko Jaurlaritzan, EHUn eta orain Eusko Ikaskuntzan. Zein izan da zure formazioa horrelako curriculuma osatzeko?
Medikuntza ikasi nuen Salamancan, hemen ez zegoelako. Gero doktoradutza egin nuen. Batez ere unibertsitate irakasle izan naiz 1970etik orain arte, ia 30 urte. Unibertsitate batzuetan izan naiz Euskal Herrikoaz gain: Oviedo, Murtzia, atzerrian... Fisiologia katedra kanpoan atera nuen eta gero etorri nintzen. Irakaskuntza eta dozentzia bokazioa izan dut, baina tartean EHUn gobernu lanetan aritu behar izan dut. 70eko hamarkada hasieran EHUko Medikuntza fakultatean idazkari egon nintzen urte batez eta argi ikusi nahi nuen karguetan ez nuela egon nahi.

Hala ere bizitzan zehar kargu garrantzitsuak bete dituzu eta betetzen dituzu. Nola uztartu dituzu irakaskuntzarekin?
Bai, gero Ordenazio Akademikoko errektoreordea izan nintzen 1981etik 83ra, Gregorio Monreal errektorea zela. 1983tik 86ra Jaurlaritzan Osasun sailburuorde izan nintzen Anjel Larrañaga eta Jon Azua sailburuekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore 1991-96 garaian. Ez nuen bilatzen errektoretza, dedikazio handia eskatzen zuelako, gogorra delako. Egoera konplikatua eta zailean zegoen unibertsitatea eta ia behartuta sartu nintzen. Gobernuan eta errektoretzan egon naizenean irakaskuntza utzi dut, nirekin doktoretza egiten ari ziren ikasleak bakarrik utzi gabe, 20 bat, batez ere Kirol Medikuntzan. Orain bi urte daramatzat Eusko Ikaskuntzako lehendakari gisa eta klaseak ematen ditut. Ikerketa lanak ere egiten ditut.

Beraz, irakaskuntza eta kargu politikoetan aritu zara.
Sailburuorde kargua ez zen politikoa niretzat. Ez naiz inoiz partidu batean afiliatuta egon, indisziplinatua naizelako eta alderdiek disziplina eskatzen dutelako. Batez ere medikuntza kualifikazio arrazoiengatik aukeratu nindutela uste dut.

Errektoretza garai zailean hartu zenuen, Emilio Barberaren ondoren. Nola hartu eta nola utzi zenuen unibertsitatea?
Unibertsitateak zituen arazo horiengatik aurkeztu nintzen hain zuzen. Auditoria batzuk zeuden eta kontrol beharrei erantzuten ez zuen jakin izan. Unibertsitateak kontuak emateko ohitura ez du izan. Kudeaketa transparentzia behar zen eta lortu genuela uste dut.

Zergatik ez zenuen jarraitu errektoretzan?
Errektoretza boluntarioki utzi nuen. Ez nuen berraukeraketara aurkeztu nahi izan. Ez da modestia faltsu batengatik, baizik eta egia esatea gustatzen zaidalako: berriro aterako nintzela uste dut. Presio handiak izan nituen jarraitzeko eta asko kostatu zitzaidan uztea. Aurpegi aldaketa behar dela iruditzen zait, ideiak aldatu, jendea postuan gelditu gabe. Egoismo pertsonalarengatik izan zela pentsa zezakeen orduan norbaitek, hainbesteko lanik ez nuela egin nahi edo. Gai hori ere bazegoen. Ez nuelako ondo egingo? Ez da hori. Printzipio pertsonaleko arazoa da.

Nola ikusten dituzu garai hartako eta honetako osasuna?
Ez da diskontinuitaterik izan. Ideiak nahikoa argi genituen, Euskadik zer behar zuen, eta lerro hori jarraitu da. Baina erronka berriak etorri dira, eta nire iritziz garrantzitsuena biztanleriaren zahartzea da. Sailburuorde nintzenean populazio gazteenetakoa genuen Europan. Gero demografia arazoa etorri da. Gaur egun Euskadikoa ez da populazio zaharra, Europakoa zaharragoa da, baina zahartzen ari da eta martxa geldiezinean doa. 60 urteko pertsona batek 20ko batek baino sei aldiz gehiago erabiltzen ditu osasun zerbitzuak. Hori eta medikuntzak daukan eta progresoak markatzen duen teknifikazio handia dira euskal osasun sistemak gaur egun dituen bi erronka nagusienak.

Eta zein da unibertsitatearen gaur egungo egoera zure alorrean?
Unibertsitateak profesionalak formatu behar ditu. Gaur egun odontologoak batez ere mundu pribatura dihoaz eta mediku eta erizainak sektore publikoan aritzen dira eta hau oso saturatuta dago. Nire ustez Osakidetzan lan egiten duen medikuaren kalitate ertaina ona da. Gauza batzuk hobetu behar dira, espezialitate batzuk. Estatuan dauden 30 fakultateren artean bosgarrena edo seigarrena gelditu da MIReko azterketetan, hori da ranking hoberena. Pentsa lehena Madrileko Autonomoa dela, galderak jartzen dituena, eta bigarrena Nafarroakoa. Orduan oso ondo dago bost edo seigarrena izatea.

Une honetan unibertsitatean zaude irakasle. Jaurlaritzaren laguntza duzuela iruditzen al zaizu?
Gaur egungo gobernuak laguntzen duela iruditzen zait. Beti gehiago eska daiteke, noski. Ez dut uste EHUren arazoak Gobernuarekiko direnik, baizik eta barrukoak. Talante positiboa ekarri du Salaburuk eta bere taldeak.

Salaburu errektorea euskaltzaina da. Unibertsitatearen euskalduntze prozesua ondo al doa?
Asko aurreratu zuen nire lau urteetan eta geroztik aurreratzen jarraitu du. Ondo doa. Euskaraz ikasi nahi duten ikasleak gero eta gehiago dira eta gero eta irakasle eta doktore gehiago daude euskaraz kualifikatuak. Erdaran ere badago irakasle kualifikatuen arazo hori alor batzuetan. Gainera ikasketa planak aldatu dira eta lehen baino asignatura gehiago dago, baina inoiz ez dira hainbeste ikasle euskaraz ikasten izan eta inoiz ez da izan hain irakasle multzo handia euskaraz erakusten. Prozesu geldiezina da euskalduntzearena. Ikasleak irakasleak baino azkarrago datoz zentzu horretan. Edukien gaia dago gero. Hor ere aurreratu da, baina oraindik badago arazoa, ez da erraza. Orain dela zortzi urte begiratuta alde handia dago. Diru arazoak zeuden uneak egon dira, baina hori ez da oraingo kasua. Irakasle kualifikatuak behar dira.

Udako Euskal Unibertsitatea eta EHUren Udako Ikastaroak ez al dute elkar jotzen?
Ez, guk ere, Eusko Ikaskuntzak, udan ikastaro bat eman dugu Oñatin. Oso ona gainera, Zuzenbide ikasketei buruz. Estatuko zazpi edo zortzi unibertsitatetako irakasleak etorri dira. Agian Udako Ikastaroen barruan eman zitekeen, edo UEU EHUko Udako Ikastaroen barruan egon zitekeen, baina ez dakit gustura egongo ziren ala ez. Gainera EHUren ikastaroak saturatuta daude, ikasleen eskaera handia dago. Nire iritziz ez dute elkar jotzen.

Unibertsitatetik nola ikusten da Mondragon Unibertsitatea bezalako proiektua?
Oso ondo, irakasle arrunt bezala esaten dut. Errektore nintzenean animatu nituen eta gero promotoreekin egon naiz, harremanak ditugulako unibertsitate guztiekin. Gainera ondoan duten konplexu handia izatearen zortea dute. Ikasketak, batez ere ingenieritza, Europako onenak izango dira urte gutxitan. Pezeta asko begiratzen da Arrasaten, jende irekia da, kanpora ikastera joateko prest dagoena beti. Ez da unibertsitate handia izango, ez dute nahi gainera, baina ona izango da, batera sortu diren beste unibertsitate txiki batzuekin konparatuta. Ikusiko dugu.

Gaur egun zauden Eusko Ikaskuntzara pasako gara. Nola aukeratu zintuzten?
Errektoretza utzi ondoren lasai nengoen kirol medikuntza gaietan lan egiten, institutu bat bultzatu nahian. Eta urtebete edo urte eta erdira Gregorio Monreal lehendakariak Eusko Ikaskuntzan bere kargua hartzea proposatu zidan. Hasieran ezezkoa eman nuen beldur nuelako gero etorri denari: denbora dexente kentzea. Ezezkoa eman nuen. Maitasuna nion Eusko Ikaskuntzari, batez ere Joxemielengatik, ezagutu nuelako eta euskaldun guztiok eskertu behar dugulako garai zail haietan egin zuena. Eusko Ikaskuntzak gerra aurretik izan zuen historia distiratsua ezagutzen nuen. Hala ere ezezkoa eman nuen denbora dexentez, baina azkenean, ez dakit nola, bilera batean, Gasteizen, ez nuen nahikoa tinkotasunik izan bilerara sartu nintzen bezala ateratzeko eta kargua onartu nuen.

Eta nola aurkitu zenuen Eusko Ikaskuntza?
4.000 bazkide eta martxan dauden 16 sail ditu. Hori da bere aktiborik garrantzitsuena. Eta bestea Euskal Herri osoan zabalduta dagoela (unibertsitateak ez duena) eta unibertsitate guztiekin harremanak dituela: EHU, Deustu, Nafarroa, Pau eta Atturri... Gerra aurrean oso garai distiratsua izan zuen. Unibertsitatearen aldeko mugimendua eta Estatutoa sortu zen orduan. Gero gerra eta gerraondoa etorri ziren. Ez zen formalki desegin, baina ez zuten bazkiderik izaten uzten. Partaide askok erbestera joan behar izan zuten. Ondoren birfundazioa egin zen, batez ere Joxemielen inguruan eta etnografia eta arkeologian egindako ikerketa lanaren inguruan. Bera hil zen eta elkarteak zer izan nahi zuen pentsatu behar izan zuen. Orduan sartu zen lehendakaritzan Gregorio Monreal. Oso egoki orientatu zuen nire ustez. Unibertsitateek egiten zutena ez zuen errepikatu behar. Paisajea aldatu zen erabat: sei unibertsitate eta milaka ikasle zeuden. Baina sakoneko arazoa zen euskal ikasketak ez zeudela ondo garatuta, unibertsitate asko, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritza izan arren. Euskarak bere akademia zuen, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntzaren alaba dena, baina euskal ikasketak ezer gabe zeuden. Ondo birdefinitu zuen eta bide hura jarraitu dugu. Gaur egun argitalpen, hitzaldi, beka, kongreso, ikastaro eta sari ugari antolatzen dira elkartetik.

Zertan saiatu zara bereziki?
Azken teknologien alorrean, inork ez zuela lantzen ikusi nuelako. Europako azken muturrean gaude, estatua hala dago eta gu ez gara lehenak estatuan. Gainera euskal kulturaren edukirik gabe, norbaitek landu behar du gai hori.

Zein da Eusko Ikaskuntzako bazkideen profila eta gazteen sarbidea?
Bazkideen adin medioa ez da zaharra. Belaunaldi gazteek bere kultura zer den ikasi behar dutela jakin behar dute, ez bakarrik ikasketa orokorrak. Beka asko ematen ditugu eta gazteak etortzen zaizkigu unibertsitatetik, zorionez. Lan dinamika dagoelako, sailen batean lan egin daitekeela ikusten dutelako.

Eta zein dira elkartearen etorkizunerako proiektuak?
Bazkideek nahi dutena eta fundatzaileek nahi dutena egingo da. Inork egiten ez dituen gauzak egiten direla ikusten da. Diruari txispak ateratzen dizkiogu. Gastu gutxi daude, gure lana dohain egiten dugu eta horrela gauza asko egin daitezke. Ez da zaletasuna edo altruismoa, baizik eta konpromisoa zure lurrarekiko.

Badakit sendagile eta fisiologoa izanda, dopingaren arazoa gertutik jarraitzen duzula.
Hala da. Lehengo batean horretaz jardunaldi bat izan genuen. Atletismoak eredu ona eman du dopingaren arazoan, asko garbitu du. Fisiologo bezala ideiak oso argi ditut. Lehen ideia da pertsonak mugak dituela. Nahi dena ezin da egin norberaren gorputzarekin. Bi gauzengatik kritikatzen da dopinga: bata osasunagatik eta bestea konpetizioan lerro berdinetik abiatu behar delako. Kirola Amerikako gizartea bezala ez dut hartu nahi: idoloak eraiki, orain gainera multinazional bati zerbitzen diote, idolo horiek agortzen direnean hartu eta bota egiten dituzte. Denak balio duela esateko sistema oso txarra da gizarte aldetik. EEBBetan ez da gizarte segurantzarik, baina hemen denon artean ordaindu behar ditugu bere osasunean egin dituzten astakeriak. Nahiago dut txirrindulariek orduko 35 kilometroko abiaduran joatea eta ez 36an, baina EPO edo ez dakit zerekin. Inkesta batean unibertsitate amerikarretako gazteek diote ez zaiela axola bizitzako 20 urte galtzea eta edozein gauza hartzea irabaztearen truke. Oso gaizki iruditzen zait hori. Hemengo gazteentzat ez dut hori nahi. Ondo jaten eta hidratatzen erakutsi behar da, baina konpetizioa baldintza berdinetan egin behar da. Berez bada nahikoa gogorra.

Zein izan da euskal kulturaren unerik onena historian zehar?
2000 urtera eta datorren mendera egokitu behar dugu Ilustraziora egokitu ginen bezala. Gizakiak arazoak konpontzen ditu dituen gaitasunen eta arazoen arabera. Greziarrek orduko arazoak guk baino hobeto konponduko zituzten. Ez naiz haien mireslea, baina ebidentea da. Beste kulturengatik ez dut gauza bera esaten. Euskal kultura une oso onean dago, gero eta hobean egongo dela uste dut. Hiru gaztetatik bat unibertsitatean dagoelako. Jauzi bat eman behar dugu alor teknologikoan.

Nora doa Euskal Herria?
Nora doan edo nora joatea gustatuko litzaidakeen. Bizitzen ari garen garai hau ondo gainditzea nahi nuke. Erabat asentatu gabeko bake prozesu batean gaude eta Euskal Herriaren borondate maioritarioa errespetatzea eskatuko nuke. Bere destinoa eta etorkizuna erabaki dezala nahi duenaren arabera eta komeni zaionaren arabera, baina hori beste historia bat da. Asmatzea ez da hain erraza

JOXEMIEL BARANDIARAN
«Gure kulturaren patriarka»

GREGORIO MONREAL
«Laguna, oso langilea, egon den lekuetan bere zigilua utzi du»

EMILIO BARBERO
«Ikertzaile ona, baina kudeaketa lanetan ez zen une hartara egokitu »

PELLO SALABURU
«Karakterreko pertsona, errektoretza ondo eramaten ari da eta hori oso gogorra da. Oso polifazetikoa da»

JON AZUA
«Oso langilea, oso ordenatua, ondo formatua alde teorikoan, kudeaketa teknika berriak ondo ezagutzen ditu»

ANGEL LARRAÑAGA
«Maitasun handia diot, Jaurlaritzan berarekin lan egin nuenean Euskadi asko maite zuela ikusi nuen»

J. M. VELEZ DE MENDIZABAL
«Gaitasun literarioaz gain, oso ondo ari da Eusko Ikaskuntzako kudeatzaile gisa eta munduko ordu guztiak eskaintzen dizkio»

JUAN GARMENDIA
«Bere obraren eta beraren mireslea naiz. Bihotzeko dut»

JESUS ALTUNA
«Pertsona ederra, delikatua tratuan, Estatuko eta Europako onenetakoa antropozoologian. Horrelako asko izatea nahi nuke»

IÑAKI BARRIOLA
«Inor ez zuen gorrotatzen, ez eta heriotzera kondenatu zutenak ere. Nekaezina, Francoren garaiko gobernadoreekin Gipuzkoako unibertsitatea lortzeko»

Tantoa
Donostiako EHUko errektoreordea

Juanjo Goiriena de Gandarias y Gandariasekin lanean aritzeko aukera izan dugunok, badakigu berarekiko harremana beroa, gertukoa, mina eta gizatasunez betea dela. Pixka bat lotsatia da, baina bere usteak sendoak eta tinkoak dira.
Jose Goiriena heziketa unibertsitario handiko gizona da; Salamancan aritu zen lehendabizi (sari nagusial lortu zuen doktoradutzan) eta ondoren atzerriko unibertsitate ospetsuetan. Filosofia eta medikuntza gaietan lan zientifiko ugari argitaratu du maila handieneko aldizkarietan. Hogei tesi doktoral baino gehiagoren gidaritza ere arrakastaz burutu du. Berarengana hurbiltzen direnek, bere umiltasunaz, heziketa zientifikoaz eta gidaritzarako duen gaitasunaz gain, zerbait baloratzen badute, hori berak duen nortasun aberatsa, jakinduria handia eta jakinmin kulturala da. Irakurtzeko zaletasun handia du (aitortzen duenez loari orduak kenduz) eta medikuntzari buruz, gustukoen dituen artistei, poetei, autoreei, zine zuzendariei buruz luze, trebetasunez eta trinko hitz egiten ikusi dut. Baina ez hori bakarrik, ekonomia, historia, zientzia politikoa... baita moda eta zuzenbide penalari buruz (azken honetan naiz aditua unibertsitatean ) ere eztabaidatzen du. Eztabaidak, datuak eta arrazoiak esku artean direla, bere iritziarekin eta ikuspegiekin bat egiten ez duena errespetatuz, benetako jakintsu baten modura. Beraz, inor ez da harritzen bete dituen kargu publiko eta akademikoen gidaritzan lortu duen arrakastarekin. Bereziki aipa nitzake Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko kontseilariorde izan dela, baita Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ere eta gaur egun Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da


Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude